XSLaren edukia

Euskal Pragmatika eta Berbaldia25692

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25692

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau euskararen egungo erabilerarekin oso lotua dago eta ahozko hizkuntzaren nondik norakoak ezagutzeko aukera da, eguneroko solasa edo elkarrizketari ematen baitzaio lehentasuna.

Euskararen egoera soziolinguistikoari lotuta aztertzen dira ahozko testuak, eta perpausetik gorako (perpaus mailakoak alboratu gabe) testuaren funtzionamenduaren arauak ezagutzeko aukera ematen du ikasgai honek. Testua eta berau sortzen den kontestuaren artean dauden harremanak zedarritzen gaitu nahi da euskal ikasketetako ikaslea.

Ikasgai honetan ikaslea ahozkoaren azterketan trebatzen da, alderdi komunikatibo, diskurtsibo eta linguistikoen arteko harremanak testuen bitartez behatuz eta aztertuz. Euskararen erabilera anitzak ezagutzen ditu ikasleak haien azterketarako zenbait baliabide eskuratuz.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

E1: Hizkuntzaren erabilerak sortzen dituen testu genero ezberdinak erreparatzeko gai izatea.



E2: Euskarazko ahozko hizkuntza aztertzeko metodologia zehatzak aplikatzea.



E3: Hizkuntzaren berezko aniztasuna erabilera sozialekin lotzeko gaitasuna eskuratzea.



E4: Ikasleari oro har euskararen azterketa pragmatiko-diskurtsiboan trebatzeko oinarrizko nozioak eta baliabideak eskainiko zaizkio.





M07-CM01: Euskararen egitura modu kritikoan deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari, lexikoari -eta testuari/berbaldiari- dagokienez (G002 [MEC1-MEC3], G008 [MEC2-MEC3]).



M07-CM02: Hizkuntzalaritzan ikertzeko oinarriak, prozesuak eta teknikak ezagutzea, eta horiek euskarekin lotutako arlo profesionalean arazoak konpontzeko aplikatzea (G002 [MEC1-MEC3], G004 [MEC2-MEC4], G005 [MEC2-MEC3], G007 [MEC2-MEC4]).



M07-CM03: Euskararen ezaugarri bereziak aztertzea eta horien erabilera hainbat aplikazio-eremutan testuinguruan kokatzea (gramatika, hizkuntzalaritza-aldaera eta egoera soziolinguistikoa), beste hizkuntza batzuekin konparatzearen bidez eta hizkuntzalaritzaren teoria ikertzetik abiatuta (G002 [MEC1-MEC3], G004 [MEC2-MEC4], G007 [MEC2-MEC4]), G008 [MEC2-MEC3].



M07-CM04: Euskarari buruzko informazioa eta ezagutza zehaztasunez transmititzea publiko espezializatuari (G003 [MEC1-MEC2-MEC4-MEC5], G005 [MEC2-MEC3], G007 [MEC2-MEC4]).



M07-CM05: Testu espezializatuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea (G003 [MEC1-MEC2-MEC4-MEC5], G008 [MEC2-MEC3]).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Diskurtsoaren azterketaren eta pragmatikaren oinarri teoriko-metodologikoak.

2.Diskurtsoaren azterketa interakzionismo sozio-diskurtsiboaren ikuspuntutik: testuak eta testu-generoak.

3.Testuen azterketa mailak: planifikazioa, testualizazioa eta ardura enuntziatiboa.

4.Hainbat ahozko testuen ezaugarritze linguistiko-diskurtsiboa:

4.1.Ahozkoa gobernatzen dituzten komunikazio baldintzak.

4.2.Ahozko testuen makroegitura.

4.3.Ahozko testuen mikro egituraren maila: hitz-txandak; hurren-bikoteak; solaskidetza vs. elkarreragina; solaskidetza agerraldiak; kortesia hatsarreak; erregistroak

5.Corpusen bilketa eta tratamendua.

MetodologiaToggle Navigation

A) Eskolaz kanpoko jarduerak



- Gaiak ikastea (CM01, CM02 eta CM03)

- Bibliografia irakurtzea eta lantzea (CM01, CM02 eta CM03)

- Jendaurreko ahozko azalpenak prestatzea (CM01, CM02, CM03, CM04 eta CM05)

- Euskarazko ahozko zein idatzizko testuak aztertzea (CM01, CM02 eta CM03)



B) Eskolan bertako jarduerak



- Eskola magistraletan ikasgaian proposatzen diren eduki teoriko-metodologikoak lantzea (CM01, CM02 eta CM03)

- Ikasgelako praktiketan, batetik, euskarazko ahozko zein idatzizko testuak aztertzea (CM01, CM02, CM03) eta bestetik, azterketa lan horiek ikaskideen aurrean aurkeztea (CM04 eta CM05).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Banakako lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Eskolako ariketa praktikek %50eko balioa izango dute

- Banakako lanak ikasgaiaren notaren %50eko balioa izango du.



Horrez gain, lauhilekoan zehar egingo diren irakurgaien inguruko galdetegiak erantzutea ezinbestekoa izango da.



Ikasleak ohiko deialdian EBALUAZIO JARRAITUARI UKO egin diezaioke eta 10 puntuko azterketa egiteko aukera izan, beti ere ebaluazio sistema horri dagokion lauhilabetearen LEHENENGO BEDERATZI ASTEEN BARRUAN irakasleari IDATZIZ adierazten badio uko egiten diola.



OHARRA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren gida eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lan metodologia eta ebaluazio irizpide zehatzak ikasturtearen hasieran programan bertan adieraziko dira. Hala ere, hona zenbait irizpide kontuan hartzekoak:



Ikasleek aukera izango dute 10 puntuko azterketa egiteko, baina aukera emango zaie, ohiko deialdian gainditu dituzten atalei dagozkien notak gordetzeko, idatziz hala eskatzen badute.

- Irakasgaia gainditzeko berau osatzen duten atal bakoitza gainditzea ezinbesteko baldintza da.

- Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea.



OHARRA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren gida eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Ahots grabagailua/bideokamera eta soinu/irudi editorea.
2. Ordenagailua eta internet.
3. Bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bronckart, J.-P. (1996), Activité langagière, textes et discours. Pour un interactionnisme socio discursif. Paris : Delachaux et Niestlé. [Gaztelaniazko itzulpena] (2004), Actividad verbal, textos y discursos. Por un interaccionismo socio-discursivo, Madrid, Infancia y Aprendizaje.

Calsamiglia, H. & Tusón, A. (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso, Barcelona: Ariel Lingüística.

Escandell, M.V. (2007), Introducción a la pragmática. Barcelona: Ariel.

Herrero Cecilia, J. (2006), Teorías de pragmática, de lingüística textual y de análisis del discurso. Cuenca: Ediciones de la Universidad de Castilla La-Mancha.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alegria, A. (2009), “Errepikapen lexikalak ahozko modalitatearen koherentzia sintaktikoaren ikuspegitik aztergai”, Euskera, 54, 2-1. 771-809.
Alonso, P. & Plazaola, I. (ed) (2005), Hizkuntza ekinean: testuak, diskurtsoak, generoak. Donostia: Erein.
Blanche-Benveniste, C. (1997), Approches de la langue parlée en français. Ophrys : Paris.
Briz, A. (1998), El español coloquial en la conversación: esbozo de pragmatización, Barcelona: Ariel Lingüística.
Garcia Azkoaga, I. & Diaz de Gereñu, L. (2009), “Ahozko narratibotasuna interakzionismoaren argitara: kohesio mekanismoek esaten digutena”, Euskera,54, 2-1. 723-770.
Goffman, Erving (1991), Le cadres de l’experience. Paris: Les Éditions de Minuit.
Idiazabal, I. & Larringan, L.M. (ed.) (1998), Koherentzia, kohesioa eta konexioa: testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza. Gasteiz: EHU eta Arabako Foru Aldundia.
Kerbrat-Orecchioni, C. (1990), Les interactions verbales, vol. 1. Paris : Colin.
Kerbrat-Orecchioni C. (1996), La conversación, Paris, Seuil.
Kerbrat-Orecchioni, C. (2005), Le discours en interaction. Armand Colín, Paris.
Larringan, L.M. (2007a), “Ahozko hizkuntza ulertzeko hiru gogoeta”, in I. Idiazabal & I. Garcia (ed.), Ahozko euskara. Azterketak eta irakaskuntza. Bilbo: EHU. (sare-argitalpena: www.testubiltegia.ehu.es).
Larringan, L.M. (2006), “Lagunarteko ahozko euskara: deskripzioak, azalpenak eta didaktikarako proposamenak”, XXV Cursos de Verano-XVIII Cursos Europeos, Donostia, EHU.
Portolés, J. (2006), Marcadores del discurso. Barcelona: Barcelona.
Sacks, H. (2000), Lectures on conversation: volumes I & II. Blackwell, Oxford.
Zabala, J. (2009), “Kortesiaren azterketa euskarazko bi debateetan”, Euskera, 54, 2-1. 811-842.

Aldizkariak

- Cahiers de linguistique
- Discourse
- Discourse Processes
- Discurso y sociedad
- Gogoa
- Ikastaria
- Journal of pragmatics
- Oralia
- Pragmatics

Web helbideak

- Analyse-du-discours.com: http://www.analyse-du-discours.com/
- Critical Approaches to Discourse Analysis Across Disciplines (CADAAD): http://cadaad.net/
- Discourse analysis online: http://extra.shu.ac.uk/daol/index.html
- Discourse Analysis: http://www.discourse-analysis.de/pages/about.php
- Marges linguistiques: http://marges.linguistiques.free.fr/
- Oralia: http://nevada.ual.es/otri/ilse/oralia.asp
- Texto! Textes & Culture http://www.revue-texto.net/index.php

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (1)