XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I: Alemana25367

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25367
Murrizketak
Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I: Alemana irakasgaian matrikula egiteko, Bigarren Hizkuntza II: Alemana irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I: Alemana" hautazko irakasgai bat da, Ingeles Ikasketetako (IE), Euskal Ikasketetako (EI) eta Filologiako (F) graduko 4. mailako bigarren lauhilekoan ematen dena. Alemaneko minorraren barruan dago, zeina hirugarren mailako irakasgai hauek osatua baita: "Bigarren Hizkuntza (Alemana) III eta IV","Bigarren Hizkuntzaren Literatura (Alemana) I eta II" eta "Bigarren Hizkuntzaren Gramatika (Alemana) I eta II". Ikasleek hauta dezakete minor osoa egitea, edo hura osatzen duten irakasgairen batean matrikulatzea. Hori dela eta, gerta daiteke ikasle batzuek gero "Bigarren Hizkuntzaren Gramatika II: Alemana" ez egitea. Hori dela eta, bi irakasgaien arteko lotura estua gorabehera, modu independentean ikasi ahal izateko eratuta daude.



Irakasgaiak alemanaren gramatika lantzen du, etorkizunean hizkuntza hori atzerriko hizkuntza gisa emango duten irakasleen ikuspegitik (DaF). Hortaz, DaF ikasgelan gramatikak betetzen duen zeregina, gramatika obra nagusien erabilera eta alemanaren gramatika erakusteko dauden baliabide didaktikoak landuko dira. Haren bi diziplina tradizionalenetatik - Morfologia eta Sintaxia - abiatuta, eduki teoriko nagusiak aztertuko dira A1-B1 mailetan, eta ikasleei ezagutza horiek eskuratzeko moduaren gaineko analisi kritiko bat egiteko eskatuko zaie, baita proposamen didaktiko propioak prestatzeko ere. Horrela, ikuspegi teoriko batetik baino gehiago ikuspegi induktibo eta praktiko batetik (Hizkuntzalaritza Aplikatua), ikasleek, atzerriko hizkuntza gisa alemaneko irakasle badira, zenbat gramatika eman beharko duten ikastiko dute, baita nola eta zer material erabilita eman beharko duten ere. Prozesu horretan, kontuan hartuko da beti ikuspegi kontrastibo bat (alemana/gaztelania/euskara), ama hizkuntzen interferentzietatik sortutako zailtasunak aurreikusi eta konponbideak bilatzeko asmoz.



Oso gomendagarria da ikasleek ikastaroaren hasieran gutxienez B1.1 maila edukitzea ("Bigarren Hizkuntza IV: Alemana" irakasgaiari dagokiona).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honen bidez helburu hauek lortu nahi dira: ikasleek alemana ahoz eta idatziz erabiltzea, eta ahozko eta idatzizko adierazpen maila handia lortzea (F: M18CM01, II: M09CM01, EI: M10CM01); alemanaren gramatika egitura ezagutzea eta aztertzeko gai izatea, aztergai diren hizkuntzen ezagugarri kontrastiboak ulertu ahal izateko (F: M18CM03, II: M09CM03, EI: M10CM03), terminologia espezifikoa eta baliabide bibliografikoak eta beste informazio iturri batzuk modu aktiboan eta pasiboan erabiltzeko IKTBak barne (F: M04CM03, G006; II: G008; Ei: G008); eta, modu autonomoan eta taldean ikastea eta lan egitea (F: G005, II: G008, EI: G007), eskuratutako ezagutzak etorkizuneko irakaslanean aplikatu ahal izateko (F: M04CM02, G008; II: G007, G009; EI: G004, G006).



Gaitasun horiek lantzean, ikasleek jarraian aipatutako ikaskuntza emaitzetan (IE) bildutako jarduera ugari egin ahal izango dituzte:



- 1IE: Alemana ahoz eta idatziz erabiltzea B1-B2 mailan (MCERL).

- 2IE: Alemaneko gramatika eskuliburu nagusiak ezagutzea eta zuzen erabiltzeko gai izatea.

- 3IE: Askotariko baliabide metodologikoak ezagutzea eta erabiltzea (bibliografikoak, IKTak, etab.).

- 4IE: Gramatika terminologia estandarra modu aktiboan eta pasiboan menperatzea.

- 5IE: Alemanaren oinarrizko gramatika sistema ezagutzea eta transmititzen jakitea, maila morfologikoan eta sintaktikoan.

- 6IE: Alemana atzerriko hizkuntza gisa ematen den ikasgelan gramatikaren eginkizuna zehaztea, talde hartzailearen arabera.

- 7IE: Alemana ematea atzerriko hizkuntza gisa, arreta berezia jarrita gramatika alderdietan.

- 8IE: “Lehren durch Lehren” (“Irakasten ikastea”) metodoa barneratzea eta praktikan jartzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gramatika



1.1. Definizioa eta aplikazio eremua

1.2. Alemanaren gramatikak

1.3. Gramatika terminologia

1.4. Gramatika, alemana atzerriko hizkuntza gisa emateko ikasgelan.

1.4.1. Garrantzia

1.4.2. Akatsak analizatzea/zuzentzea eta ebaluatzea

1.4.3. Alderdi kontrastiboak



2. Morfologia: hitzak eta morfemak



2.1. Definizioa eta oinarrizko kontzeptuak

2.2. Hitz motak

2.3. Izenen morfologia

2.4. Adjektiboen morfologia

2.5. Aditzen morfologia



3. Sintaxia: perpausak



3.1. Definizioa eta oinarrizko kontzeptuak

3.2. Perpaus motak

3.3. Perpausaren zatiak: osagarri espezifikoak eta ez-espezifikoak

3.4. Elementuen ordena perpausean: aditz parentesia eta perpaus eremuak

3.5. Perpaus konplexuak

3.5.1. Koordinazioa

3.5.2. Menpekotasuna

3.6. Konektoreak eta testuen konexiorako beste elementu batzuk

MetodologiaToggle Navigation

CLIL (Edukien Ikaskuntza Integratua eta Atzerriko Hizkuntzak) ikuspegiarekin bat etorrita, alemaneko gaitasuna lantzeko alemana bera erabiliko da komunikazio hizkuntza gisa, eta ariketak, lanak eta proiektuak baliagarriak izango dira, ikasleek alemana menperatzen ikas dezaten.



Irakasgai honetan, ikuspegi induktiboa eta komunikatiboa erabiliko da, alemana benetako testuinguru batean erabiltzeko eta proiektu, lan eta ariketen bidez ikertzeko espiritua eta lana - taldean nahiz bakarka - bultzatzeko; era berean, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan erabilerari eta gramatikari lotutako auzi korapilatsu eta polemikoei buruzko eztabaida emango da (Zeharkako gaitasunak. Filologia: G005, G006 eta G008; Ingeles I.: G007 eta GOO8; eta, Euskal I.: G007).



Metodo ugari erabiliko dira, eta horien artean, "Lernen durch Lehren" ("Irakasten ikasi") izenekoa, non ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista eta arduradun nagusi bihurtzen baita.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 35
    • Parte hartze aktiboa klasean (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi EBALUAZIO SISTEMA izango ditu aukeran:



A) ETENGABEKO EBALUAZIOA: gutxienez eskola saioen % 75era joaten diren ikasleei aplika dakieke. Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak behean adierazitako tresnen bidez ebaluatuko dira, eta azken notaren ehunekoa esleituko zaio tresna bakoitzari:



1. Parte hartze aktiboa ikasgelan (IE1, IE3, IE5): % 15*

2. Lanak epean egitea/entregatzea (idazlanak, ariketak, etab.) (IE1, IE2, IE3, IE4, IE5): % 20*

3. Alemaneko gramatikari buruzko eskolak alemanez ematea (guztiak, baina IE1, IE6, IE7, IE8 nabarmenduta): % 35*

4. Azken proba (IE1, IE4, IE5): % 30*



* Ikasleak, irakasgaia gainditzeko, arrakastaz gainditu beharko ditu lau zatiak. Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.



Ebaluazio irizpideak: eskuratutako jakintzen menderatze eta aplikazio maila; terminologia espezifikoaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikala eta ortografikoa; argudiatzeko eta adierazteko gaitasuna; eskoletan parte hartzea; aurkezpen arauetara egokitzea (idazlanak, Powerpoint edo antzeko programen bidezko aurkezpenak).



ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMARI UKO EGITEA: Ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari, 9 asteko epea bete aurretik, ikastegiko egutegi akademikoaren arabera lauhilekoa hasten denetik.





B) AZKEN EBALUAZIOA: soilik aplikatuko zaie etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleei. Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak behean adierazitako tresnen bidez ebaluatuko dira, eta azken notaren ehunekoa esleituko zaio tresna bakoitzari:



1. Lanak epean egitea/entregatzea (IE1, IE2, IE3, IE4, IE5): % 20*

2. Hitzartu beharreko gramatika alderdi bati buruzko idazlana alemanez (IE1, IE2, IE3, IE4, IE5): % 20*

3. Lan horren ahozko defentsa alemanez (guztiak, baina IE1, IE6, IE7, IE8 nabarmenduta): % 20*

4. Alemaneko gramatikari buruzko azken proba, ariketa praktikoak eta garatu beharreko galdera teorikoak izango dituena (IE1, IE4, IE5): % 40*



* Ikasleak, irakasgaia gainditzeko, arrakastaz gainditu beharko ditu lau zatiak. Lanak eta idazlana azken proba egiteko data baino astebete lehenago entregatu beharko dira. Lanaren ahozko defentsa azken probarekin batera egingo da. Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.



Ebaluazio irizpideak: eskuratutako jakintzen menderatze eta aplikazio maila; terminologia espezifikoaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikala eta ortografikoa; argudiatzeko eta adierazteko gaitasuna; eskoletan parte hartzea; aurkezpen arauetara egokitzea (ahozko eta idatzizko lanak).



BI SISTEMENTZAKO OHARRAK:



a. OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko eginez gero, kalifikazioa ez-aurkeztua izango da.



ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMA HAUTATZEN DUTEN IKASLEENTZAT: ikasleek uko egin ahal izango diote deialdiari, eta gutxienez hilabeteko epean egin beharko dute, dagokion irakasgaiaren eskolaldia amaitu aurretik. Uko egitea idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaz arduratzen den irakasleari.



AZKEN EBALUAZIO SISTEMA HAUTATZEN DUTEN IKASLEENTZAT: azterketen data ofizialean adierazitako probara aurkezten ez bada, ikasleak dagokion deialdiari automatikoki uko egiten diola ulertuko da.



b. IRUZURRAK EGITEA

Edozein proba egitean kopiatu izana modu sinesgarrian egiaztatuz gero, horretan inplikatutako ikasleari gutxiegi kalifikazioa jarriko zaio, horregatik legokiokeen erantzukizuna albo batera utzi gabe. Egiaztapena proba egin bitartean egiten bada, inplikatutako pertsonari proba berehala eten ahal izango zaio. Era berean, ebaluazio tresnaren baten bidez proba zuzentzean, haren emaitzan eragin nabarmena izan duen izurra (plagioa, kopia, nortasuna ordezkatzea, etab.) egin dela agerian geratzen bada, lan hori gainditu gabekotzat hartu ahal izango da, modu arrazoituan.



c. KALIFIKAZIOAK BERRIKUSTEA

Azken kalifikazioak GAURen argitaratu ondoren, kalifikazioak berrikusteko data ofizial bat finkatuko da, eta hortik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio hau soilik egingo da AZKEN EBALUAZIO SISTEMAREN bidez. Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak behean adierazitako tresnen bidez ebaluatuko dira, eta azken notaren ehunekoa esleituko zaio tresna bakoitzari:



1. Lanak epean egitea/entregatzea (IE1, IE2, IE3, IE4, IE5): % 20*

2. Hitzartu beharreko gramatika alderdi bati buruzko idazlana alemanez (IE1, IE2, IE3, IE4, IE5): % 20*

3. Lan horren ahozko defentsa alemanez (guztiak, baina IE1, IE6, IE7, IE8 nabarmenduta): % 20*

4. Alemaneko gramatikari buruzko azken proba, ariketa praktikoak eta garatu beharreko galdera teorikoak izango dituena (IE1, IE4, IE5): % 40*



* Ikasleak, irakasgaia gainditzeko, arrakastaz gainditu beharko ditu lau zatiak Lanak eta idazlana azken proba egiteko data baino astebete lehenago entregatu beharko dira. Lanaren ahozko defentsa azken probarekin batera egingo da.



Ohiko deialdian ebaluazio tresnaren bat gainditu duten ikasleei etengabeko ebaluazioa aplikatu ahal izango zaie, lehen ezohiko deialdian, eta ohiko deialdian gainditutako kalifikazioak mantenduko zaizkie.



a. EBALUAZIO IRIZPIDEAK: eskuratutako jakintzen menderatze eta aplikazio maila; terminologia espezifikoaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikala eta ortografikoa; argudiatzeko eta adierazteko gaitasuna; eskoletan parte hartzea; aurkezpen arauetara egokitzea (ahozko eta idatzizko lanak).



b. EZOHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko eginez gero, kalifikazioa ez-aurkeztua izango da.

Azterketen data ofizialean adierazitako probara aurkezten ez bada, ikasleak dagokion deialdiari automatikoki uko egiten diola ulertuko da.



c. IRUZURRAK EGITEA

Edozein proba egitean kopiatu izana modu sinesgarrian egiaztatuz gero, horretan inplikatutako ikasleari gutxiegi kalifikazioa jarriko zaio, horregatik legokiokeen erantzukizuna albo batera utzi gabe. Egiaztapena proba egin bitartean egiten bada, inplikatutako pertsonari proba berehala eten ahal izango zaio. Era berean, ebaluazio tresnaren baten bidez proba zuzentzean, haren emaitzan eragin nabarmena izan duen izurra (plagioa, kopia, nortasuna ordezkatzea, etab.) egin dela agerian geratzen bada, lan hori gainditu gabekotzat hartu ahal izango da, modu arrazoituan.



d. KALIFIKAZIOAK BERRIKUSTEA

Azken kalifikazioak GAURen argitaratu ondoren, kalifikazioak berrikusteko data ofizial bat finkatuko da, eta hortik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak prestatutako materialak (ikasgelan emandakoak eta/edo eGelan eskuratu daitezkeenak).
Bibliografiatik datozen materialak.
Hiztegi elebakarra eta/edo elebiduna (ikus bibliografia).
Castell, Andreu (2002): Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madril.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Buscha, Anne / Szita, Szilvia (2010): A Grammatik. Übungsgrammatik DaF. Sprachniveau A1-A2. Leipzig: Schubert-Verlag.

Castell, Andreu / Braucek, Brigitte (2000): Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madril.

Clamer, Friedrich / Heilmann, Erhard G. (2007): Übungsgrammatik für die Grundstufe: Arbeitsheft. Regeln, Listen, Übungen. Niveau A2-B2. Meckenheim: Liebaug-Dartmann.

Clamer, Friedrich / Röller, Helmut / Welter, Winfried (2001): Übungsgrammatik für die Mittelstufe. Meckenheim: Liebaug-Dartmann Verlag.

Dinsel, Sabine / Geiger, Susanne (2018): Großes Übungsbuch. Hueber: München.

Dreyer, Hilke/Schmitt, Richard (2009): Lehr- und Übungsbuch der deutschen Grammatik. Ismaning: Verlag für Deutsch.

Dudenredaktion (Hrsg.) (2016): Duden. Die Grammatik. 9., überarbeitete Auflage. Mannheim / Wien / Zürich (= Der Duden in 12 Bänden, Band 4).

Engel, Ulrich (2004): Deutsche Grammatik. Iudicium: München.

Hall, Karin / Schreiner, Barbara (2001): Übungsgrammatik Deutsch als Fremdsprache für Fortgeschrittene. Hueber: München.

Helbig, Gerhard / Buscha, Joachim (2001): Deutsche Grammatik. Ein Handbuch für den Ausländerunterricht. Langenscheidt: Berlin/München.

Helbig, Gerhard/Buscha, Joachim (1992): Übungsgrammatik Deutsch. Berlin/München: Langenscheidt.

Hering, Axel et al. (2018): Übungsgrammatik Mittelstufe. Hueber: München.

Luscher, Renate (1998): Übungsgrammatik DaF für Anfänger. Hueber: Ismaning.

Reimann, Monika (2011): Grundstufen-Grammatik für DaF. Hueber: Ismaning.

Rusch/Schmitz (2007): Einfach Grammatik - Übungsgrammatik A1 bis B1. Langenscheidt: Berlin.

Schmitt, Richard (2001): Weg mit den typischen Fehlern! Hueber: München.



WÖRTERBÜCHER

Langenscheidt-Großwörterbuch Deutsch als Fremdsprache (2003). Götz. Dieter (Hrsg.). Berlin / München: Dudenverlag.

Deutsches Wörterbuch (2004). Wahrig, Gerhard & Burfeind, Renate (Hrsg.). Gütersloh / München: Wissen-Media-Vlg.

Duden Deutsches Universalwörterbuch A-Z auf der Grundlage der amtlichen Rechtschreibregeln (2003). Drosdowski, Günther & Wermke, Matthias (Hrsg.). Mannheim: Dudenverlag.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Dengscherz, Sabine / Businger, Martin (Hrsg.) (2014): Grammatikunterricht zwischen Linguistik und Didaktik. DaF/DaZ lernen und lehren im Spannungsfeld von Sprachwissenschaft, empirischer Unterrichtsforschung und Vermittlungskonzepten. Narr: Tübingen.
Eisenberg, Peter (2006): Grundriss der deutschen Grammatik. Stuttgart: Metzler.
Gallmann, Peter (2016): "Was ist ein Wort?" In: Dudenredaktion (Hrsg.) (2016): Duden. Die Grammatik. 9., überarbeitete Auflage. Mannheim / Wien / Zürich (= Der Duden in 12 Bänden, Band 4).
Granzow-Emden, Matthias (2013): Deutsche Grammatik verstehen und unterrichten. Narr: Tübingen.
Hoffmann, Ludger (2013): Deutsche Grammatik. Erich Schmidt Verlag: Berlin
Imo, Wolfgang (2016): Grammatik: Eine Einführung. Stuttgart: Metzler.
López-Campos Bodineau, Rafael (2004): Morfosintaxis Alemana. Herder Editorial, Barcelona.
Zifonun, Gisela / Hoffmann, Ludger / Strecker, Bruno et. al. (1997) Grammatik der deutschen Sprache. Walter de Gruyter: Berlin/New York.

Aldizkariak

- Info DaF
- Deutsch als Fremdsprache
- Fremdsprache Deutsch
- Estudios Filológicos Alemanes
- Revista de Filología Alemana

Web helbideak

- eGela: https://egela.ehu.es/
- Pons Online-Wörterbuch DaF: http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dedx
- Pons Online-Wörterbuch DE-ES: http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dees
- Duden Online-Wörterbuch: https://www.duden.de/
- Grammatiktraining: http://www.grammatiktraining.de/
- Canoonet: http://canoo.net/
- derdieDaF-Portal: https://www.derdiedaf.com/
- PC-Übungen: http://www.fb10.uni-bremen.de/homepages/hackmack/morphologie/pcuebungen
- LearningApps: https://learningapps.org/
- Deutsch lernen, üben, testen & trainieren: http://www.allgemeinbildung.ch/fach=deu/=deu.htm
- Online-Aufgaben Schubert Verlag: http://www.aufgaben.schubert-verlag.de/arbeitsblaetter_a1_z/a1_arbeitsblaetter_index_z.htm
- Grammis: http://hypermedia.ids-mannheim.de/grammis/
- DWdS: http://www.dwds.de/
- LINSE (Linguistik-Server Essen): http://www.linse.uni-due.de/
- Grammatische Terminologie: http://www.grammatischeterminologie.de/index.htm
- OWID (Online-Wortschatz-Informationssystem Deutsch): https://www.owid.de/index.jsp
- Goethe-Institut: http://www.goethe.de/
- Lernen durch Lehren: http://www.ldl.de/
- World Wide Web Sites for German: https://www.mtholyoke.edu/acad/germ/workshops/urls/index.html

TaldeakToggle Navigation

71 Teoriakoa (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (2)

71 Gelako p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)