XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntzaren Literatura I: Alemana25368

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25368
Murrizketak
Bigarren Hizkuntzaren Literatura I: Alemana irakasgaian matrikula egiteko, Bigarren Hizkuntza II: Alemana irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bigarren Hizkuntza: Alemaniera moduluak helburutzat du ikaslegoak hainbat ezagutza eta gaitasun lortzea, hala nola, bigarren hizkuntza batean jariotasunez hitz egin eta idaztea; bigarren hizkuntza bateko testu konplexuak ulertzea; edota prozesu eta gertaera historiko orokorrak ulertzea.



Moduluko ildo honetan bigarren hizkuntza (alemana) sakontasunez ikasten da eta gramatika, kultura edota literaturaren azterketan murgiltzen gara. Ikaslegoak formakuntza jasoko du, etorkizunean irakaskuntza edota argitaletxeetako testuinguruan ondo moldatu ahal izateko.



Bigarren Hizkuntzaren Literatura I: Alemana hautazko ikasgai bat da, laugarren ikasturteko lehen lauhilabetean kokatzen dena. Bigarren Hizkuntzaren Literatura II: Alemana ikasgaiarekin azpimodulua osatzen du, beraien lerrotzea kronologikoa delarik. Azpimodulu honetan ikasleak bigarren hizkuntzako literaturan sarrera bat jasoko du, kronologikoki alemanieraz sortutako literatur eta kultur adierazpenak ezagutuko dituelarik. Bigarren Hizkuntzaren Literatura I: Alemana ikasgaia Bigarren Hizkuntza I-tik hasi eta IV-ra gainditu duen ikasleari zuzendua dago.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Bigarren Hizkuntzaren Literatura Moduluan landuko den gaitasun nagusia zera da: alemaniar hizkuntza erabiltzen duten literatura eta kultura(k) ezagutu, ulertu eta interpretatzea, lan konparatuak aurrera eraman ahal izateko (M18CM02).



Gaitasun honekin loturik daude Bigarren Hizkuntzaren Literatura I ikasgaiko ikaskuntza emaitzak:



IE1: ikaslegoa XIX. mendeko bigarren erdialdetik 1945 arteko garai nagusienetako etapa, mugimendu eta egile ezberdinei dagokionez ondo orientatzen da.



IE2: garai honetako ezaugarri formal eta tematikoak ondo ezagutzen ditu, eta literatur lan nagusienak ezaugarri hauekin ondo erlazionatzen ditu.



IE 3: Historia orokorraren eta Literatur historiaren arteko lotura ulertzen du.



IE 4: Alemanieraz idatzitako literatur lanak aztertu eta interpretatzeko ikuspegi teoriko ezberdinak eta dagokion terminologia, baita diskurtso metaliterarioa ere, ondo erabiltzen ditu.



IE 5: Ikasgaian landutako literatur testuak era kritikoan eta sormena erabiliz ulertzen ditu.



IE 6: Literatur gai ezberdinei buruzko informazioa era egokian bilatu eta erabiltzen ditu, tresna bibliografiko eta beste iturriak erabiliz, IKT-ak barne.



IE 7: Zuzen aditzera ematen da bai ahoz baita idatziz ere, euskaraz, zein gaztelaniaz edota alemanez. Ortografia, gramatika eta erregistro zuzenak erabiltzen ditu, eta hiztegi aberatsa erabiliz diskurtso koherente eta egituratu baten bitartez aditzera ematen da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Kaiserreich-eko argi-itzalak: Naturalismoa eta Arno Holz, Johannes Schlaf, Gerhart Hauptmann.



2. Mende bukaerako krisia: inpresionismoa, sinbolismoa, dekadentismoa, mende bukaerako prosa.



3. Expresionismoa eta Dadaismoa.



4. 20. hamarkadako literatura: Neue Sachlichkeit, Bertolt Brecht-en antzerkia.



5. 1933 eta 1945 bitarteko literatura: erbesteko literatura, barne emigrazioa, "Blut- und Bodendichtung".



MetodologiaToggle Navigation

Irakasleak alemaniar hizkuntza duten herrialdeetako garai ezberdin eta literatur mugimenduen inguruan aurkezpen laburrak egingo ditu ikasleak informazio orokorra jaso dezan. Ikasgelan denborarik luzeena testu labur eta olerkien inguruko hainbat ariketekin pasako da, bai taldeko lanean, bai bakarka. Lauhilabete hasieran ikasleak handout bat izango du eskuragarri, bertan ikasgaian zehar landuko diren testuak izango dira eta berauek aztertuko dira, hausnarketa bultzatuz. Honetaz gain, lauhilabete hasieran derrigorrezko irakurketen egutegia adostuko da ikasleekin.



Ikaskuntza emaitzak lortu ahal izateko, bai ikasgelako bai ikasgelaz kanpoko ekintzak prestatuko dira. Irakaslearen aurkezpen laburrez gain (IE1), partehartze aktiboa izango da testu laburren eta olerkien azterketa eta iruzkinetan (IE 2,3,4,5,7). Gainera banakako aurkezpen labur bat egingo dute ikasleek (IE1,2,3,6,7).



Ikaslearen ikaskuntza prozesua erraztu eta ziurtatzeko ikasgaiko ekintzen jarraipena egingo da eta ebaluaketa jarraia egingo da (idatzizko iruzkin laburren bidez (IE1,2,3,4,5,6,7) eta lan akademiko luzeagoen bidez (IE1,2,3,4,5,6,7). Feed-back oso garrantzitsua izango da, ikaslea bere ikasketa prozesuaz kontziente izan dadin, eta berau hobetzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1- Ebaluaketa jarraia (azken notaren %50).



- Lan presentzial eta ez presentzialak egitea(azken notaren %30): derrigorrezko irakurketak, 2 iruzkin (bloke bakoitzeko irakurketa banari buruzko iruzkina), taldekako ahozko aurkezpena, irakasle bakoitzarekin tutoretza banara joatea



Irizpideak:

•Testuen azterketa koherentea, zehatza eta sakona egitea

•Literatur lanen, egileen eta mugimenduen forma eta edukiaren ezaugarriak azaltzea, dagokion terminologia erabiliz.

•testuak bere testuinguruarekin (egilea, garaia eta literatur mugimenduarekin) erlazionatzea



-Ikasgelako parte-hartze eta interakzioa (azken notaren %20): testuen iruzkinak, gaien inguruko eztabaida.



Irizpideak:

•Zuzentasuna eta argitasuna azalpenetan

•Ikuspuntu komunikatibo eta didaktikotik egokia Koherentzia eta edukiei egokitutako diskurtsoa

•bibliografiaren eta IKT-en erabilera egokia eta koherentea



2- Azken ebaluaketa (azken notaren %50).



-Idatzizko lana (azken notaren %25).



Irizpideak:

•Hizkuntza eta estiloan zuzentasuna, terminologia egokia erabiliz

•Forma aldetik aurkezpen egokia eta edukiak ondo egituratuta egotea

• Argumentazioaren kalitatea: koherentzia, zehaztasuna eta sakontasuna

• bibliografiaren erabilera egokia, argumentatua eta koherentea, norberaren argumentazioa ondo oinarrituz



-Azken idatzizko froga (azken notaren %25).



Irizpideak:

•Hizkuntza eta estiloan zuzentasuna, terminologia egokia erabiliz

•Testuen azterketa koherentea, zehatza eta sakona egitea

• Literatur lanen, egileen eta mugimenduen forma eta edukiaren ezaugarriak azaltzea, proposatutako galderei era egokian erantzunez

• testuak bere testuinguruarekin (egilea, garaia eta literatur mugimenduarekin) erlazionatzea



Zati bakoitza gainditu beharko da ikasgaia gainditu ahal izateko.



OHARRA. AZKEN EBALUAZIORAKO ESKAERA:



Arrazoi justifikatuak direla tarteko, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartzeko aukerarik ez daukaten ikasleek eskubidea izango dute irakasgaiari dagozkion ezagutzak eta gaitasunak lortu dituztela azken proba bakarrean egiaztatzeko (IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZAREN EBALUAZIOARI BURUZKO LETREN FAKULTATEAREN ARAUDIA:43.1c. ARTIKULUA. AZKEN EBALUAZIOA); proba hori, gainera, irakasgaiari dagokion notaren % 100 suposatzeko moduan prestatua egongo da. Araudian zehaztutako egoeraren batean dauden eta azken ebaluaziorako eskubidea onartu diezaieten nahi duten ikasleek dagokien eskaera aurkeztu beharko dute Fakultateko Dekanotzan, egoera horretan daudela egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera, lauhilabete bakoitzeko lehen bi asteetan. Matrikulatutako irakasgai baten, batzuen edo guztien azken ebaluaziorako eskubidea aitortu zaien ikasleek halaxe jakinarazi beharko diete irakasgai horiez arduratzen diren irakasleei, dekano andrearen edo jaunaren onespen-ebazpenaren kopia aurkeztuta.



Kasu hauetan, azken ebaluazioa froga teoriko-praktiko bakar baten bidez eta lan idatzi baten bidez egingo da, bien artean notaren %100 lor daitekeelarik:



1. froga teoriko-praktikoa (%50)



Irizpideak:

• Hizkuntza eta estiloan zuzentasuna, terminologia egokia erabiliz

• Testuen azterketa koherentea, zehatza eta sakona egitea

• Literatur lanen, egileen eta mugimenduen forma eta edukiaren ezaugarriak azaltzea, proposatutako galderei era egokian erantzunez

• testuak bere testuinguruarekin (egilea, garaia eta literatur mugimenduarekin) erlazionatzea



2. bakarkako idatzizko lana (%50):



Irizpideak:

• Hizkuntza eta estiloan zuzentasuna, terminologia egokia erabiliz

• Forma aldetik aurkezpen egokia eta edukiak ondo egituratuta egotea

• Argumentazioaren kalitatea: koherentzia, zehaztasuna eta sakontasuna

• bibliografiaren erabilera egokia, argumentatua eta koherentea, norberaren argumentazioa ondo oinarrituz



Zati bakoitza gainditu beharko da ikasgaia gainditu ahal izateko.





DEIALDIARI UKO EGITEA:



Ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio, irakasleari idatzizko mezua bidaliz, gutxienez ohiko azterketak hasten diren eguna baino gutxienez 10 egun lehenago (arren begiratu Fakultateko web-orrian azterketen garai ofiziala noiz hasten den).



KALIFIKAZIOAREN BERRIKUSPENA:



Behin behineko kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data honetatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko ebaluaketa froga teoriko-praktiko bakar baten bidez eta lan idatzi baten bidez egingo da, bien artean notaren %100 lor daitekeelarik:



1. froga teoriko-praktikoa (%50)



Irizpideak:

• Hizkuntza eta estiloan zuzentasuna, terminologia egokia erabiliz

• Testuen azterketa koherentea, zehatza eta sakona egitea

• Literatur lanen, egileen eta mugimenduen forma eta edukiaren ezaugarriak azaltzea, proposatutako galderei era egokian erantzunez

• testuak bere testuinguruarekin (egilea, garaia eta literatur mugimenduarekin) erlazionatzea



2. bakarkako idatzizko lana (%50):



Irizpideak:

• Hizkuntza eta estiloan zuzentasuna, terminologia egokia erabiliz

• Forma aldetik aurkezpen egokia eta edukiak ondo egituratuta egotea

• Argumentazioaren kalitatea: koherentzia, zehaztasuna eta sakontasuna

• bibliografiaren erabilera egokia, argumentatua eta koherentea, norberaren argumentazioa ondo oinarrituz





Zati bakoitza gainditu beharko da ikasgaia gainditu ahal izateko.





DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.



KALIFIKAZIOAREN BERRIKUSPENA:



Behin behineko kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data honetatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Derrigorrezkoa irakurgaiak:

SCHNITZLER, ARTHUR: Leutenant Gustl (1900).
MANN, THOMAS: Tod in Venedig (1912).
KAFKA, FRANZ: Das Urteil (1916). (eGela).
KAISER, GEORG: Von morgens bis mitternachts. (1916). (en eGela).
KÄSTNER, ERICH: Fabian. Die Geschichte eines Moralisten (1931). (Atal batzuk soilik. eGela).
BRECHT, BERTOLT: Das Leben Galileis (1938/39). (Pasarte batzu soikik,. 1, 2, 3, 4, 14, 15 eszenak)

Handout eGelan.

Testu guztiak alemanez eta gazteleraz irakur daitezke, batzuk euskaraz baita ere.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bahr, Ehrhard. (ed.). Geschichte der deutschen Literatur: Vom Realismus bis zur Gegenwartsliteratur. Band 3. Tübingen und Basel: Francke, 1998.

Baumann, Barbara y Birgitte Oberle. Deutsche Literatur in Epochen. München: Max Hueber Verlag, 1985.

Berghahn, Volker R. Modern Germany: Society, economy and politics in the twentieth century. Cambridge: Cambridge University Press, 1985.

Beutin, Wolfgang et. al. La literatura en la República Federal Alemana (RFA)-. En: Historia de la literatura alemana. Madrid: Cátedra, 1991.

Egyptien, Jürgen. Einführung in die deutschsprachige Literatur seit 1945. Darmstadt: Wissenschaftliche Buschgesellschaft, 2006.

Frenzel, Herbert A. y Elizabeth Frenzel. Geschichte der deutschen Literatur.

München: dtv, 1975.

--- Daten der deutschen Dichtung. Band 2. München: dtv, 1990.

Fullbrook, Mary. Historia de Alemania. Trad. Beatriz García Ríos. Cambridge: Cambridge University Press, 1995.

Glaser, Horst Albert (ed.). Deutsche Literatur: Eine Sozialgeschichte. Jahrhundertwende. Vom Naturalismus zum Expressionismus. Band 8-9. Reinbek: Rowohlt, 1987.

Hoffmann, Dieter. Arbeitsbuch deutschsprachige Prosa seit 1945. Tübingen: Francke, 2006.

Lindenhahn, Reinhard (ed.). Literatur um 1900: Arbeitsbuch zur Literaturgeschichte, Texte-Übungen. Berlin: Cornelsen, 2000.

Magallanes, Fernando y Eva Parra. Naturalismo (1880-1900). En: L. Acosta (coord.). La literatura alemana a través de sus textos. Madrid: Cátedra, 1997. págs. 703-705.

Maldonado, Manuel. Expresionismo y dadaísmo. En: L. Acosta (coord.). La literatura alemana a través de sus textos. Madrid: Cátedra, 1997. págs. 831-834.

Nünning, Ansgar (ed.): Metzler Literatur- und Kulturtheorie. Stuttgart: Metzler, 2008.

Petersen, Jürgen H. Der deutsche Roman der Moderne: Grundlegung-Typologie-Entwicklung. Stuttgart: Metzler, 1991.

Roetzer, Hans Gerd. Historia de la literatura alemana. Vol.2. Barcelona: Arial, 1990.

Schweikle, Irmgard y Günter Schweikle (eds.). Metzler Literatur Lexikon. Stuttgart: Metzler, 1984.

Siguán, Marisa. Cambio de siglo (1890-1920). En: L. Acosta (coord.). La literatura alemana a través de sus textos. Madrid: Cátedra, 1997. págs. 765-767.

Schnell, Ralf. Geschichte der deutschsprachigen Literatur seit 1945. Stuttgart: Metzler, 2003.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bahr, Ehrhard. (ed.). Geschichte der deutschen Literatur: Vom Realismus bis zur Gegenwartsliteratur. Band 3. Tübingen und Basel: Francke, 1998.
Baumann, Barbara y Birgitte Oberle. Deutsche Literatur in Epochen. München: Max Hueber Verlag, 1985.
Berghahn, Volker R. Modern Germany: Society, economy and politics in the twentieth century. Cambridge: Cambridge University Press, 1985.
Frenzel, Herbert A. y Elizabeth Frenzel. Geschichte der deutschen Literatur.
München: dtv, 1975.
__________ Daten der deutschen Dichtung. Band 2. München: dtv, 1990.
Fullbrook, Mary. Historia de Alemania. Trad. Beatriz García Ríos. Cambridge: Cambridge University Press, 1995.
Glaser, Horst Albert (ed.). Deutsche Literatur: Eine Sozialgeschichte. Jahrhundertwende. Vom Naturalismus zum Expressionismus. Band 8-9. Reinbek: Rowohlt, 1987.
Hoffmann, Dieter. Arbeitsbuch deutschsprachige Prosa seit 1945. Tübingen: Francke, 2006.
Lindenhahn, Reinhard (ed.). Literatur um 1900: Arbeitsbuch zur Literaturgeschichte, Texte-Übungen. Berlin: Cornelsen, 2000.
Magallanes, Fernando y Eva Parra. Naturalismo (1880-1900). En: L. Acosta (coord.). La literatura alemana a través de sus textos. Madrid: Cátedra, 1997. págs. 703-705.
Maldonado, Manuel. Expresionismo y dadaísmo. En: L. Acosta (coord.). La literatura alemana a través de sus textos. Madrid: Cátedra, 1997. págs. 831-834.
Petersen, Jürgen H. Der deutsche Roman der Moderne: Grundlegung-Typologie-Entwicklung. Stuttgart: Metzler, 1991.
Roetzer, Hans Gerd. Historia de la literatura alemana. Vol.2. Barcelona: Arial, 1990.
Schweikle, Irmgard y Günter Schweikle (eds.). Metzler Literatur Lexikon. Stuttgart: Metzler, 1984.
Siguán, Marisa. Cambio de siglo (1890-1920). En: L. Acosta (coord.). La literatura alemana a través de sus textos. Madrid: Cátedra, 1997. págs. 765-767.

Aldizkariak

Departamento de Filología Alemana, UCM, 1992ss.

Text+Kritik. Zeitschrift für Literatur. München: Text+Kritik, 1964ss.

Web helbideak

Kontestu historikoa:
www.germanhistorydocs.ghi-dc.org/about.cfm

Kaiserreich-eko kontestu historiko eta sozio-kulturala:
www.dhm.de/lemo/html/kaiserreich/index.html

Lehen Mundu Gerrateko kontestu historiko eta sozio-kulturala:
www.dhm.de/lemo/html/wk1/index.html

Weimar Errepublikako kontestu historiko eta sozio-kulturala:
www.dhm.de/lemo/html/weimar/index.html

Nazionalsozialismoko kontestu historiko eta sozio-kulturala:
http://www.dhm.de/lemo/html/nazi/index.html

Interes orokorrekoak:
https://egela.ehu.eus/
www.germanistik.net
www.xlibris.de/Autoren/Klassiker/Literaturepochen.htm
www.phil.uni-erlangen.de/~p2gerlw/ressourc/epoche.html
www.cgi-host.uni-marburg.de/~omanz/portal.php
www2.hu-berlin.de/fachdidaktik/fachdidaktikdeutsch.html
www.uni-essen.de/literaturwissenschaft-aktiv/einladung.htm
http://projekt.gutenberg.de
www.goethe.de/gr/lon/exhib/bleibt/e_bleibt.htm
http://german.about.com/cs/germanliterature/
www2.hu-berlin.de/fachdidaktik/fachdidaktikdeutsch.html

TaldeakToggle Navigation

71 Teoriakoa (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SALA SISTEMAS INFORMACIÓN - . (2)

71 Gelako p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SALA SISTEMAS INFORMACIÓN - . (1)