XSLaren edukia

Euskal Herriaren Historia Ekonomikoa25560

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25560

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan Euskal Herriaren historia ekonomikoa aztertuko dugu, Behe Erdi Aroko krisian hasi eta XXI. mendearen hasierara arte. Jorratuko dugun ibilbidea kronologiaren arabera antolatua egongo da, behean ageri diren sei gaien arabera, hain zuzen ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1) Euskal Herria osatzen duten lurraldeen historia ekonomiko eta sozialaren oinarrizko epealdiak ezagutzea, Behe Erdi Arotik gaur egunera arte, horretarako garapena eta hazkunde ekonomikoa ahalbidetzen edo oztopatzen dituzten faktoreak aztertuz.



2) Aberastasunaren banaketan eragina duten faktoreak aztertzea eta ulertzea, eta baita haiek populazioaren bizitza mailan duten eragina ere.



3) Historia ekonomikoaren ikerketan erabiltzen diren iturri, metodo, proiektu eta teknikak ezagutzea eta haiekin esperimentatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: Feudalismo garatuaren erakunde-esparrua. Feudalismo garatuaren ezaugarri orokorrak eta Euskal Herriko ezaugarri bereziak Behe Erdi Aroko aldaketen ostean.



2. GAIA: Euskal ekonomia feudalismo garatuan zehar. Eredu ekonomiko bat. XVI. Mendeko zabalkuntza orokorra. Euskal ekonomiaren krisia eta berreraikuntza XVII. mendean zehar. XVIII. mendeko zabalkuntza eta bere mugak: hazkunde garai baten amaiera.



3. GAIA: Antzinako Erregimenaren krisia, iraultza burgesa eta erakunde-esparru berri baterako trantsizioa. Ezaugarri ekonomikoak eta gizarte krisia. Gatazka politikoak eta foru abolizioa.



4. GAIA: Industria gizartearen eraketa. Euskal Herriaren industrializazioa eta modernizazioa. Azalpen faktoreen analisia: kapitala, natura baliabideak eta giza kapitala. Aldaketa teknologikoen aukera. Estatuen rola. Dibertsifikazio industriala.



5. GAIA: Gerra Zibila eta Francoren diktadura. Euskal ekonomia eta gizartea 1939-1975 bitartean. Euskal ekonomia gerraostean. Egonkortze Planetik 1970eko hamarraldiko krisira: euskal ekonomia desarrollismoaren garaian.



6. GAIA: Industria osteko gizarte baterako igarobidea. Hazkunde eredu baten krisia: industria birmoldaketa eta tertziarizazioa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaian zehar honako metodo hauek erabiliko dira:



- Eskola magistralak (ahal denik eta murritzenak).

- Irakurgaien (eta bestelako agirien) inguruko eztabaidak (taldekakoak zein banakakoak). Irakurgai berri bat bi astean behin.

- Taldekako aurkezpenak.



Osasun egoerak ahalbidetzen duen guztietan, irakaskuntza aurrez aurrekoa edo bimodala izango da; bigarren aukera hori hartuko da taldearen tamainak ikasle guztiak ikasgelara bertaratzea ezinezkoa egiten duenean. Osasun arrazoiak direla eta, ikaslea ikasgelan egotea bermatu ezin bada, orduan online irakaskuntzara pasako da.



Osasun-egoeraren ondorioz tutoretza presentzialak eten behar badira, tutoretza horiek telematikoki egingo dira (BBC eta posta elektronikoa).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaia gainditzeko bi bide izango dira:



1) Bertaratzen direnek (gutxienez klaseen %60) klaseko praktika eta ariketak egingo dituzte, eta baita taldekako aurkezpenak. Azken nota osagai hauek izango ditu: Klasean parte hartzea (%10) + Irakurgaien inguruko galdetegiak (%20) + taldekako aurkezpen bat (%10) + Kurtsoan zehar ikasitakoaren inguruko froga idatzi bat (%60). Ikasgaia gainditu ahal izateko azterketan gutxienez 10etik 4 atera beharko da.



2) Klasera bertaratzen ez direnek azken azterketa bat egin beharko dute (%100).



Azterketako galderen balorazio-irizpideak ikasleei jakinaraziko zaizkie dagokion irakasgaiaren ardura duen irakaslearen tutoritza-orduetan.



Ikasle batek ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, bere eskaria jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta irakasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa bertan behera uztera behartzen badu, azterketak modu birtualean egingo dira, eGelaren tresnak erabiliz. Azterketa bakoitzaren ezaugarri zehatzak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira talde/irakasgai bakoitzeko dagokion eGela foroan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian gaitegiaren azterketa bakar bat egongo da.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta irakasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa bertan behera uztera behartzen badu, azterketak modu birtualean egingo dira, eGelaren tresnak erabiliz. Azterketa bakoitzaren ezaugarri zehatzak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira talde/irakasgai bakoitzeko dagokion eGela foroan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak aukeratuko dituen irakurgaiak (aldizkarietako artikuluak eta liburu kapituluak) zainak gaitegiarekin estuki lotuta egongo diren.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CARO BAROJA, J. (zuz.), Historia General del País Vasco (Bilbo-Donostia, Haramburu, 1980-1982).

DE LA GRANJA, J.J. eta DE PABLO, S. (arg.), Laurak bat: Euskadi eta Nafarroa XX. mendean (Leioa, EHU, 2010).

FERNÁNDEZ DE PINEDO, E., Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-gatazkak (1100-1850) (Bilbo, EHU, 1999).

FERNÁNDEZ DE PINEDO, E. eta HERNÁNDEZ MARCO, J.L. (arg.), La industrialización del Norte de España (estado de la cuestión) (Bartzelona, Crítica, 1981).

MONTERO, M., La construcción del País Vasco contemporáneo (Donostia, Txertoa, 1993).

GOIHENETXE, M., Historia general del País Vasco / Histoire générale du Pays Basque (Donostia, Ttarttalo, 2005).

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, J. (zuz.), Euskal Herriko atlas historiografikoa (Bilbao, 1997).
AGIRREAZKUENAGA, J. (koord.), Historia de Euskal Herria. Historia general del los vascos, 7 liburuki (Donostia, 2005).
ALVAREZ LLANO, R., Historia económica del País Vasco-Navarro (Bilbo, 2008).
ALVAREZ URCELAY, M. eta alii, Historia de Navarra (donostia, 1990).
BARRUSO, P. eta LEMA, J. A. (koord.), Historia del País Vasco, 4 liburuki (donostia, 2005).
BAZAN, I. (zuz.), De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia (Madril, 2002).
BORJA, A., Euskal Herriko ekonomiaren historia (Donostia, 2009).
CARO BAROJA, J., Los vascos (Madril, 1971).
CARO BAROJA, J., Introducción a la historia social y económica del pueblo vasco (donostia, 1984).
GOYHENETXE, E., Historia de Iparralde (Donostia, 1985).
INTXAUSTI, J., Euskal Herria. Historia eta gizartea (Donostia, 1985).
JUARISTI, J., Historia mínima del País Vasco (Madril, 2013).
KURLANSKY, M., La historia vasca del mundo (Bartzelona, 2000).
PÉREZ RODRÍGUEZ, E., Atlas historikoa. Euskal Herria munduan (Donostia, 2008).
ZABALTZA, X., Gu, nafarrok (Irun, 2007).
ZENBAIT EGILE, Euskal Herria. Historia (Lur Entziklopedia Tematikoa) (Donostia, 1998).
ZENBAIT EGILE, Historia Ilustrada de NAvarra, 2 ale (Iruñea, 1993).
ZENBAIT EGILE, Historia de Navarra, 4 ale (Iruñea, 1994).

Aldizkariak

Investigaciones de Historia Económica
Revista de Historia Agraria
Revista de Historia Económica
Revista de Historia Industrial
Uztaro

Web helbideak

Elkarteak:
Asociación Española de Historia Económica: www.aehe.net
Economic History Network: www.eh.net
European Historical Economics Society: www.ehes.org
International Economic History Association: www.uni-tuebingen.de/ieha

Agiritegiak eta iturriak eskuratzeko guneak:
Euskadiko Artxibo Historikoa - http://dokuklik.snae.org/
Centro de Documentación del País Vasco - www.irargi.org
Exploring and Collecting History Online - http://echo.gmu.edu
Liburuklik - http://www.liburuklik.euskadi.net/

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)