XSLaren edukia

Euskararen Historia I25678

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25678

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Heziketa helburuak:



-Hizkuntzaren berezko aldakortasunaz jabetzea eta horren eragina euskararen edozein alderdi eta garaitan antzemateko gai izatea.

-Hizkuntzalaritza Historikoaren eta Filologiaren irizpide eta metodoak ezagutu eta euskararen bilakabideari ezartzen ikastea.

-Historiaurretik lehen lekukotasunetara bitartean euskarak izan duen bilakabidea azaltzeko datuak, interesguneak eta arazoak non dauden jakitea.

- Aztertutako garaietako datuak interpretatzeko lehen urratsak ematea, eta hauek argitzeko egindako hipotesiak ebaluatzeko gai izatea.

- Hizkuntzalaritza Historikoaren aurrerabidean euskara bezalako hizkuntzek ematen dituzten arazo bereziez eta egin ditzaketen ekarpenez jabetzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Moduluko gaitasunak: M02 Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak

CM01: Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez.

CM02: Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea.

CM03: Euskararen bilakaera historikoa deskribatzea eta aztertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

07. Edukia:

1. Sarrera: Hizkuntzaren historiaren azterketa

2. Euskal testu corpusa eta historiaren periodizazioa

3. Euskararen ahaideei buruzko hipotesiak

4. Aitzineuskararen berreraiketa eta egitura

5. Aitzineuskara Zaharraren berreraiketa ildoak

6. Antzinatea: Akitaniera eta Erroma aurreko hizkuntz egoera

7. Latina eta erromantzeak: Hizkuntz ukipena eta mailegu geruzak

8. Euskara Batu Zaharra eta dialektoen sorrera

9. Erdi Aroko euskara

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:

-Gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta argudiaketa eskola magistraletan

-Eduki teorikoak barneratzeko, hizkuntzalaritza diakronikoaren teoriari eta euskararen bilakabideari buruzko ikerlanen irakurketak eta azterketak

-Lekukotasunak eta formak iruzkintzeko, datuak aztertzeko eta hipotesiak ebaluatzeko praktikak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Test motatako proba (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Etengabeko ebaluaketan (EGE) lau proba egongo dira: (1) lehenengo hiruretan jorratutako edukiak eta egindako praktikak galdera laburren bidez neurtuko dira ikastaroaren hasieran jakinaraziko diren datetan; (2) azterketa ofizialaren egunean egingo den laugarren proban irakasgaiaren edukiak idatziz luze eta sakon azaltzeko gaitasuna neurtuko da.



2. Galdera laburren bidezko hiru proben bataz bestekoa eta laugarren proba gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.



3. Aski da ikasleak EGEko proba bat egitea ohiko deialdian ebaluatua izango dela jakintzat emateko eta, hortaz, uko egiten diola ohiko deialdian “ez aurkeztua” jasotzeari.



4. Azken azterketa: EGEri epearen barruan uko egiten dioten ikasleek, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak dioenaren arabera, “...eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu". Azterketa honek bi atal izango ditu: (1) galdera teoriko-praktiko laburrak (%60); (2) galdera teoriko zabal bat (%40).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Idatzizko azterketa baten bidez gaindituko da.



2. Etengabeko ebaluaketa (EGE) gainditua lukeen ikasleak ohiko deialdian bezala azterketa horretan emaitzaren %60a balio duen atal teoriko bat gainditu beharko du.



3. EGEri uko egindako ikasleek berriz, ohiko deialdian bezala, honako bi atal hauek izango dituen azterketa egingo dute: (1) galdera teoriko-praktiko laburrak (%60); (2) galdera teorikoak (%40).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Eskolan emandako azalpenak.
- Irakaslearen eskuliburua eta eskolan erabilitako diapositibak (eGelan egongo dira).
- Oinarrizko bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Campbell, Lyle, 2013 (3. ed.), Historical Linguistics: An Introduction. MIT Press.

Igartua, Iván, Joaquín Gorrochategui & Joseba A. Lakarra, 2018, Euskararen Historia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Lakarra, Joseba A., 1997a, “Euskararen historia eta filologia: arazo zahar, bide berri”, ASJU 31:2, 447-535.

--, 1997b, “Gogoetak aitzineuskararen berreraiketaz: konparaketa eta barneberreraiketa”, ASJU 31, 537-616.

Manterola, Julen, 2015, Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak. Gasteiz: UPV/EHUko tesia.

Martínez Areta, Mikel (arg.), 2013, Basque and Proto-Basque. Mikroglottika. Minority Language Studies 5. Frankfurt am Main: Peter Lang.

Meillet, Antoine, 1925, Metodo konparatzailea hizkuntzalaritza historikoan, (Koldo Mitxelena Katedraren Argitalpenak 2). M. J. Kerejeta & B. Urgellen itzulpena: UPV/EHU, Bilbo, 2001.

Mitxelena, Koldo, 1963, Lenguas y Protolenguas. Berrarg.: ASJUren gehigarriak, 20, Donostia, 1990.

--, 1964, Sobre el pasado de la lengua vasca. Berrarg. OOCC V, 1-115.

--, 1987-2005, Orotariko Euskal Hiztegia (OEH). Bilbo: Euskaltzaindia. 16 lib.

--, 2011, Obras Completas [OOCC] (15 lib.). J.A. Lakarra & I. Ruiz Arzalluzen argitalpena, ASJU-ren gehigarriak.

-- & Ibon Sarasola, 1990, Textos arcaicos vascos – Contribución al estudio y edición de textos vascos antiguos. ASJU-ren gehigarriak 11.

Mounole, Céline, 2011, Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique. Gasteiz: UPV/EHU & Michel de Montaigne - Bordeaux III unibertsitateko doktore tesia. ASJU 48 (2014 [2018]). Bilbo: UPV/EHU.

Trask, Robert L., 1996, Historical linguistics. Arnold.

--, 1997, The history of Basque, Routledge, London & New York.

Aldizkariak

• ASJU = Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”: http://www.ehu.es/ojs/index.php/ASJU/
• Euskera: http://www.euskaltzaindia.net/euskera/
• FLV = Fontes Linguae Vasconum: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=593
• Lapurdum: http://lapurdum.revues.org/
• Oihenart: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/cuadernos/coleccion.php?o=760

Web helbideak

• Armiarma. Literaturaren sarean: . Euskal literaturari buruzko ataria: euskal klasikoen testuak, euskal idazleen biografiak eta bibliografiak, argazkiak, kritikak, literatur-aldizkariak…
• Euskal Klasikoen Corpusa: http://www.ehu.eus/ehg/kc/. Armiarma-ko corpusaren bilatzailea.
• FiloBlogiako loturak: < http://del.icio.us/FiloBlogia>. Lotura-bilduma erabilgarria, gaika sailkatua

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU GARITANO, PABLO
  • MANTEROLA AGIRRE, IULEN
  • MUNARRIZ IBARROLA, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

15:00-17:00 (1)

1-15

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)