XSLaren edukia

Euskararen Historia II25681

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25681
Murrizketak
"Euskararen Historia II" irakasgaian matrikula egiteko, irakasgai hauek gaindituta izan behar dira: "Euskal Testuak I" eta "Euskal Testuak II"

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Heziketa helburuak:



• Hizkuntzalaritza Historikoaren eta Filologiaren irizpide eta metodoez jabetzea eta horiek euskararen bilakabideari ezartzeko gai izatea

• Lehen testuetatik gaur egun arteko euskararen garapenaz jabetzea

• Euskararen sinkronia desberdinak aztertzeko gai izatea, fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoari dagokienez, eta hortik, garai batetik bestera gertatu aldaketak deskribatzeko gaitasuna eskuratzea.

• Literatur euskalkien garapenak eta euskara batuaren sorrerak aldaketa hauetan izandako eraginaz ohartzea, eta testuinguru hauetan euskalkien lekua zein izan den ezagutzea.

• Lekukotasun garrantzizkoenak zein diren, nolakoak diren eta zein arazo filologiko aurkezten dituzten jakitea.

• Lekukotasunak aztertu eta iruzkintzeko gai izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

CM01: Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez.

CM02: Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea.

CM03: Euskararen bilakaera historikoa deskribatzea eta aztertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Euskara Arkaikoa (1400-1600)

2. Euskara Zahar eta Klasikoa (1600-1745)

3. Lehen Euskara Modernoa (1745-1875)

4. Bigarren Euskara Modernoa (1875-1968)

5. Euskara Batuaren aroa (1968-)

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:



• Gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta argudiaketa eskola magistraletan.

• Euskararen historiako garai ezberdinetako testu-iruzkinak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Test motatako proba (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Etengabeko ebaluaketan (EGE) lau proba egongo dira: (1) lehenengo hiruretan jorratutako edukiak eta egindako praktikak galdera laburren bidez neurtuko dira ikastaroaren hasieran jakinaraziko diren datetan; (2) azterketa ofizialaren egunean egingo den laugarren probak bi azpiatal izango ditu: (a) irakasgaiaren edukiak idatziz luze eta sakon azaltzeko gaitasuna neurtuko duena (emaitzaren %40); (b) testu-iruzkina (%60).



2. Galdera laburren bidezko hiru proben bataz bestekoa eta laugarren proba gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.



3. Aski da ikasleak EGEko proba bat egitea ohiko deialdian ebaluatua izango dela jakintzat emateko eta, hortaz, uko egiten diola ohiko deialdian “ez aurkeztua” jasotzeari.



4. Azken azterketa: EGEri epearen barruan uko egiten dioten ikasleek, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak dioenaren arabera, “...eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu". Azterketa honek hiru atal izango ditu: (1) galdera teoriko-praktiko laburrak (%60); (2) galdera teorikoa (%10); (3) testu-iruzkina (%30).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Idatzizko azterketa baten bidez gaindituko da.



2. Etengabeko ebaluaketa (EGE) gainditua lukeen ikasleak ohiko deialdian bezala azterketa horrek %60a balioko du, eta bi atal berak izango ditu: (a) teorikoa (azterketaren %40); (b) testu-iruzkina (%60).



3. EGEri uko egindako ikasleei berriz, ohiko deialdian bezala, emaitzaren %100a ebaluatuko zaie honako bi atal hauek izango dituen azterketaren bidez: (1) galdera teoriko-praktiko laburrak (%60); (2) galdera teorikoak (%10); (3) testu-iruzkina (%30).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-- eGelan eskegitako materialak.
-- Bibliografia.
-- Landutako testuak.
-- Eskolan emandako azalpenak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Camino, I., 2003, Hego-nafarrera, Iruña: Nafarroako Gobernua.

, 2004, “Nafarroa Behereko euskara”, FLV 97, 445-486.

, 2008, “Nafarroa Behereko euskara zaharra”, ASJU 42:1, 101-170.

, 2011, “Ekialdeko euskararen iraganaz”, in I. Epelde & K. Zuazo (arg.), Euskal dialektologia: lehena eta oraina (ASJU-ren Gehigarriak 69). Bilbo: UPV/EHU, 87-153.

Euskaltzaindia, 1979, Euskal aditz batua. Bilbo: Euskaltzaindia.

Igartua, I., J. Gorrochategui & J.A. Lakarra, 2018, Euskararen Historia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Irazola, Jose Mari, 2000, Euskal aditza: bizkaiera eta batua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Lakarra, J.A., 1996, Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa, Euskararen Lekukoak 19, Bilbo: Euskaltzaindia.

Martínez Areta, M. (arg.), 2013, Basque and Proto-Basque ( = Mikroglottika. Minority Language Studies 5), Frankfurt am Main: Peter Lang.

Mitxelena, K., 1977a, Fonética histórica vasca, ASJU-ren Gehigarriak 4, Donostia: GFA [OOCC VI].

Mitxelena, K. & I. Sarasola, 1990, Textos arcaícos vascos – Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos, ASJU-ren Gehigarriak 11, Donostia: GFA & UPV/EHU.

Mounole, C., 2011a, Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique, Gasteiz: UPV/EHU & Bordeaux IIIko doktorego tesia.

Vinson, J., 1891-1898, Essai d'une bibliographie de la langue basque. [Faks. J. Urquijoren oharrekin (ASJU-ren gehigarriak, 9), Donostia, 1984].

Aldizkariak

• ASJU = Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”: http://www.ehu.es/ojs/index.php/ASJU/
• Euskera: http://www.euskaltzaindia.net/euskera/
• FLV = Fontes Linguae Vasconum: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=593
• Lapurdum: http://lapurdum.revues.org/
• Oihenart: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/cuadernos/coleccion.php?o=760

Web helbideak

• Armiarma: . Euskal literaturari buruzko ataria: euskal klasikoen testuak, euskal idazleen biografiak eta bibliografiak, argazkiak, kritikak, literatur-aldizkariak…
• Euskal Klasikoen Corpusa: http://www.ehu.eus/ehg/kc/. Armiarma-ko corpusaren bilatzailea.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU GARITANO, PABLO
  • CAMINO LERCHUNDI, IGNACIO
  • MANTEROLA AGIRRE, IULEN

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

17:00-19:00 (1)

20-35

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)