XSLaren edukia

Euskal Diakroniako eta Onomastikako Gaiak25687

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
25687

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Aurretiaz Euskal Testuak I - II eta Dialektologia eta, bereziki, Euskararen Gramatika Historikoa egin dituzten eta gehiago ikasteko, sakontzeko edo zabaltzeko gogoarekin geratu diren ikasleentzat prestatua da laugarren mailako hautazko ikasgai hau. Bertan, euskararen diakroniaren eta onomastikarekin lotutako gai aukeratuak landuko dira urtean-urtean.



Diakroniari dagokionez, ezinbestean euskal hizkuntzalaritza historikoaren helburu, iturri, arazo, metodo eta irizpideak miatzea izango ditu bere ohiko eginkizun eta, esan gabe doa, ezagutza horretatik euskararen eboluzioren ezagutzarako datozen mesedeak.



Gainerako hizkuntza eta hizkuntza-familietan bezala, gurean ere diakronia linguistika historikoaren hatsarri, baliabide eta irizpideak erabiliaz ama-hizkuntzatik edo berreraikitako aitzin-hizkuntzatik garai eta leku ezberdinetako hizkuntz-egoeratara ibilitako bidea aztertzeaz arduratuko da, horretarako. analisi eta teoria orokorrez eta hizkuntzaren garai guztietako lekukotasunez (idatziez nahiz ahozkoez) elikatuaz.



Onomastika izenak ikertzen dituen diziplina da, batez ere antroponimoak eta toponimoak. Ikasgaiaren atal honen helburua antroponimia eta toponimia zertan dautzan ikastea izango da, zeintzuk diren haien patroiak (orokorrean eta euskararen barnean), eta nola argitu dezaketen euskararen kanpoko zein barneko historiaren aspektu batzuk. Alderdi antropologikoari, soziologikoari, are ludikoari ere begiratuko zaio, ikasgaiaren atal hau ahalik eta erakargarrien egiteko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

HEZIKETA HELBURUAK:



-Hizkuntzaren berezko aldakortasunaz jabetzea eta horren eragina euskararen edozein alderdi eta garaitan antzemateko gai izatea.

-Hizkuntzalaritza Histoikoaren eta Filologiaren irizpide eta metodoez jabetzea eta horiek euskararen bilakabideari ezartzeko gai izatea.

- Euskal onomastikaren garrantzia euskararen historiaren ikerketarako ulertzea eta azaleratzea.

-Euskal Herriko pertsona-izen eta leku-izenen inguruko ezaugarri semantiko, formal eta antropologiko nagusiak ezagutzea.

- Euskarak aurre-historian zein historian zehar izandako garapen nagusiak azaldu ahal izatea.

- Aurreko helburuak betetzeko behar diren hizkuntzalaritza hastapenak ezagutzea, eta horretarako behar diren tresnak, edukiak eta terminologia menperatzea.





GAITASUNAK:



Moduluko gaitasunak: M02 Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak

CM01: Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez.

CM03: Euskararen bilakaera historikoa deskribatzea eta aztertzea.

- Moduluko gaitasunak (Modulua: M06 – Euskal Literatura eta Filologia):

M06CM04: Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea publiko espezializatuari eta ez-espezializatuari.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasturte bakoitzean ikasgaiaren heziketa-helburuekin lotutako gai batzuk hautatuko dira. Horrela:



I. ZATIA: (DIAKRONIA). 2021-22 Ikasturtean “Euskal Etimologia: Berreraiketa eta Filologia”-ren inguruan antolatuko dira ukitutako gai nagusiak: 1. Etimologiaren oinarri eta helburuak; 2. Euskal etimologiaren historia; 3. Mitxelenaren etimologia jarduna; 4. Berreraiketaren eta etimologiaren esparrua sendotuz eta zabalduz; 5. Berreraiketa eta etimologia paradigma berrirantz; 6. Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa.



(Programa zehatzagoa lehen eskolan banatuko da).



II. ZATIA: (ONOMASTIKARI) dagokionez, 2021-22 ikasturtean ikastaroa “Euskal toponimia Erdi Arotik gaur arte” ideiaren inguruan antolatuko da: 1. Toponimiaren ezaugarriak; 2. Euskal Herriko toponimiaren ezaugarriak; 3. Euskal Herriko oikonimia; 4. Oronimia. Printzipio orokorrak eta Euskal Herriko oronimia; 5. Hidronimia. Printzipio orokorrak eta Euskal Herriko hidronimia.



(Honetan ere programa zehatzagoa lehen eskolan banatuko da).

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:



Eskoletako, klase magistraltan gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta argudiaketa garatuko dira; beti ere ikasleen parte-hartzea eta eztabaidak suspertzen ahaleginduaz..



-Eduki teorikoak barneratzeko, hizkuntzalaritza diakronikoaren teoriari eta euskararen bilakabideari buruzko ikerlanen irakurketak eta iruzkinak proposatuko dira.

-Orobat, euskararen garai desberdinetako lekukotasunen iruzkin zenbait burutuko dira, helburu berdintsuarekin.

- Onomastikari dagokionez, eskola praktikoetan, batetik agindutako irakurgai klasiko batzuk komentatuko dira; eta bestetik, monasterioetako kartularioak, sakramentu-agiriak, Euskal Herriko toponimoak eta abarreko datuak erakusten dituzten webguneak nola begiratu, bilagailu digitalak nola erabili, eta abar, azalduko da.



Hala komeni ezkero, ikasleari etxean egiteko ariketa sortaren bat eman ahal zaio, eskolan ikasitakoa zabaltzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 30
    • Bertaratzea eta parte-hartzea (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. EGOERA NORMALEAN(AURREZ-AURREKOAN):

- Beharrezkoa izango da eskoletara erregulartasunez etortzea eta bertako eztabaidetan parte-hartzea.

- Orobat, irakasleek agindu ahalko dituzte zenbait ariketa etxean egiteko; hauek hala dagokionean eskolan bertan zuzenduko dira eta ikasgaiaren nota osoaren %20ª hartuko dute.

Ikasle bakoitzak hautatuko du beharrezko lana ikasgaiaren zein zatitan egin nahi duen; horren baldintza eta irizpideak programa zabalean zehaztuko dira. Nolanahi ere, banakako lan horrek nota osoaren %30 hartuko du.

Ikastaroaren akabuan bi partetan banatutako azterketa izango da, batean Diakroniari eta bestean Onomastikari dagozkion gaiekin; zati bakoitzak ikasgaiaren %25 hartuko eta bien artean %50, beraz. Ohar garrantzitsua: azterketaren bi zatiak beharko dira gainditu ikasgaia gainditu ahal izateko.

- Deialdi bati uko egiteko nahikoa izango da azterketa egunean ez azaltzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Araudian esan bezala, ikasleari hala komeni balitzaio, delako ikasturteko Ezohiko Deialdirako gorde ahalko zaizkio bai lanaren eta baita ariketen notak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

NAHITAEZ ERABILI BEHARREKO MATERIALAK (EUSKARAZ)

A. DIAKRONIA
1. Campbell, L., 2013, Historical Linguistics: An introduction, Edinburgh U. P., Edinburgo. 1998ko orij., 3. arg. zuzendu eta zabaldua.
2. Durkin, Ph., 2009, The Oxford Guide to Etymology. Oxford: Oxford U.P.
3. Gorrotxategi, J., I. Igartua eta J. A. Lakarra (arg.), 2018, Euskararen historia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
4. Lakarra, J. A., 2019, “Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa-ren Oinarriak” in Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (200), xv-lxc.
5. Mitxelena, K., 1963, Lenguas y protolenguas. Berrarg. (ASJU-ren gehigarriak, 20), Donostia, 1990.
6. Mitxelena, K., 1964, Sobre el pasado de la lengua vasca. Berrarg. SHLV, I, 1-73.

B. ONOMASTIKA
1- Mitxelena, Koldo. 1977 [1961]. Fonética Histórica Vasca.
2- Azkarate, Miren & Patxi Altuna. 2001. Euskal morfologiaren historia.
3- Mitxelena, Koldo. 1973 [1953]. Apellidos Vascos.
4- Caro Baroja, Julio. 1971 [1949]. Los Vascos.
5- Salaberri Zaratiegi, Patxi. 2015. Araba / Álava: Los nombres de nuestros pueblos.
6. Xaberio Ballester, 2007, “Hidronimia Paleoeuropea: una aproximación paleolítica”. Quaderni di Semantica 28, 25-40. orr.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

A. DIAKRONIA

1. Campbell, L., 2013, Historical Linguistics: An introduction, Edinburgh U. P., Edinburgo. 1998ko orij., 3. arg. zuzendu eta zabaldua.

2. Durkin, Ph., 2009, The Oxford Guide to Etymology. Oxford: Oxford U.P.

3. Gorrotxategi, J., I. Igartua eta J. A. Lakarra (arg.), 2018, Euskararen historia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

4. Lakarra, J. A., 2019, “Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa-ren Oinarriak” in Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (200), xv-lxc.

5. Mitxelena, K., 1963, Lenguas y protolenguas. Berrarg. (ASJU-ren gehigarriak, 20), Donostia, 1990.

6. Mitxelena, K., 1964, Sobre el pasado de la lengua vasca. Berrarg. SHLV, I, 1-73.



B. ONOMASTIKA

1- Mitxelena, Koldo. 1977 [1961]. Fonética Histórica Vasca.

2- Azkarate, Miren & Patxi Altuna. 2001. Euskal morfologiaren historia.

3- Mitxelena, Koldo. 1973 [1953]. Apellidos Vascos.

4- Caro Baroja, Julio. 1971 [1949]. Los Vascos.

5- Salaberri Zaratiegi, Patxi. 2015. Araba / Álava: Los nombres de nuestros pueblos.

6. Xaberio Ballester, 2007, “Hidronimia Paleoeuropea: una aproximación paleolítica”. Quaderni di Semantica 28, 25-40. orr.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikus ikasturteko programan.


Aldizkariak

- Anuario del Seminario Julio de Urquijo (ASJU)
- Euskera
- Fontes Linguae Vasconum (FLV)
- Lapurdum

- Beiträge zur Namenforschung
- Journal of Onomastics

Web helbideak

- Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.eus/oeh
- Armiarma: http://www.armiarma.eus
- Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.eus
- Euskaltzaindiaren Onomastika Atala: http://ww.euskaltzaindia.eus/onomastika
- Lazarraga: lazarraga.com
- Euskadiko Artxibo Historikoa: https://dokuklik.euskadi.eus

- EAEko Izendegi Geografiko Ofiziala:
https://www.euskadi.eus/web01-aptopkon/eu/ab93aNGEusWar/?locale=eu
- EAEko Sakramentu Agirien bilagailua: https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/sacramentalesbilatzailea
- Euskaltzaindiaren Onomastika Atala: http://ww.euskaltzaindia.eus/onomastika