XSLaren edukia

Europar Pentsamendua25359

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25359

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Europar Pentsamendua" Filologia, Euskal Ikasketak eta Ingeles Ikasketak graduetako 3. eta 4. mailetako hautazko irakasgaietako bat da. "Literatura eta europar kultura" izeneko moduluaren barruan dago. Irakasgaiak gradu hauetako ikasleei europar pentsamenduaren historiaren ikuspegi panoramiko bat eskaintzea du helburu nagusi. Ikuspegi panoramiko horretan, mendebaldeko pentsamendu-molde nagusien bilakaera zein bilakaera horrek kulturaren beste arlo batzuekin (hala nola, zientzia, erlijioa, politika eta artearekin) dituen harremanak aztertuko dira bereziki.



Gradu horietako ikasleek mendebaldeko historiaren mugarri garrantzitsuenak jadanik ezagutzen dituztela aurresuposatuko da. Filosofiaren historiaren ezagutzari dagokionez, ikasleek Batxilergoko bigarren mailako "Filosofiaren historia" ikasgaia gainditu dutela aurresuposatuko da. Era berean, ikasleek gutxiengo konplexutasuna duten testuak irakurtzeko eta ideia konplexuak zuzentasun eta zehaztasun jakin batekin adierazteko eta egituratzeko beharrezkoak diren gaitasunak dituztela aurresuposatuko da. Edozein kasutan, gaitasun horiek lauhilekoan zehar landuko dira.



Irakasgaiak hiru gradu horietako ikasleei europar pentsamenduaren historiaren gutxieneko ezagutza bat eskaini nahi die. Ezagutza horrek europar kulturaren garapena eta kultura horren adierazpen literarioak hobeto ulertzeko gaitasuna emango die ikasleei.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Moduluko gaitasunak (M24 Europar literatura eta kultura):



CM03: Teoria eta ideia filosofikoen oinarriak ulertzea eta kritikoki interpretatzea, gaur egungo europar egoeren eta lan literarioen analisira aplikatuz.



Irakaskuntza-emaitzak:



IE1. Ikasleak ideia filosofikoen garapenaren ardatz nagusiak identifikatzen eta azaltzen ditu, eta ideia horiek beste adierazpen kultural batzuekin eta gure egoera historikoarekin harremanetan jartzeko gai da.



IE2. Ideia filosofikoen historiaren autore, korronte eta gertaera nagusiak ezagutzen ditu eta horiek historian kokatzeko gai da.



IE3.Irakasgaian erabilitako hiztegi filosofikoa era egokian ulertu eta azaltzeko gai da.



CM04: Europar literatura, kultura eta filosofiari buruzko diskurtso laburrak eta ongi egituratuak irakurtzea, eztabaidatzea, kritikoki baloratzea eta modu argudiatu batean idaztea.



Irakaskuntza-emaitzak:



IE1: Konplexutasun jakin bat duten testu historiko-filosofikoak irakurri zein era argi eta zehatzean azaltzen ditu.



IE2: Pentsamendu europarraren bilakaera historikoari buruz gutxieneko konplexutasuna duten galderak era argi eta zehatzean erantzuteko gai da, historia horren eta beste adierazpen historiko eta kulturalen arteko harremanez hausnartuz.



MECeko Oinarrizko gaitasunak:



MEC3: Ikasleek datu esanguratsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izan dezatela (oro har ikasketa-eremuaren barruan), eta gizarte, zientzia edota etika mailako gai garrantzitsuen inguruko hausnarketak egiteko gai izan daitezela.



Irakaskuntza-emaitzak:



IE1: Testu konplexuak irakurtzeko, eta horietan adierazitako ideiak birformulatzeko eta aldez aurretikako ezagutzekin erlazionatzeko gai da.



MEC 4: Ikasleek espezializatua den zein ez den publikoari informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititzeko gaitasuna izan dezatela.



Ikaskuntza emaitzak:

IE1: Galdera bati modu zuzenean erantzuten dioten testu koherente eta ongi egituratuak idazten ditu.

IE2: Irakurtzen dituen testuetan agertzen diren ideiak ahoz adierazten ditu, eta ideia horiei buruz irakaslearekin eta ikaskideekin eztabaidatu dezake.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Mitoa eta pentsamendua

2.Filosofiaren sorrera

3.Filosofia Atenas klasikoan

4.Ideia filosofikoak mundu helendarrean

5.Kristautasuna

6.Filosofia eskolastikoa Erdi Aroan

7.Proiektu humanista eta Errenazimendua

8.Pentsamendu modernoa

9.Ilustrazioa

10.Arrazoiaren krisia XIX-XX. mendeetan

MetodologiaToggle Navigation

Ondorengoak izango dira bideratuko diren jarduera hezigarriak:



* Irakaslearen klase magistralak.



* Klasean ikusi eta landutako arazoetan sakontzea xede duten testu zientifikoen irakurketa (testuak irakasleak proposatukoak izango dira).



* Ikaslegoaren entzute aktiboa eta interaktiboa sustatzeko lekukotasun profesionala(k).



* Ikaslegoaren ikasketa lan autonomoa.



* Tutoretzak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Bestelako ariketa(k) edo kontrola(k) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A- Irakasgai honetan ebaluazio jarraiaren metodoa erabiliko da. Hura ondorengoen bitartez gauzatuko da:



A.1. Ariketa edo kontrol bat edo gehiago (zenbatekoa ikasle kopuruaren arabera zehaztuko da), irakasgaiaren aztergai nagusiak era zuzenean identifikatu eta argudiatzeko gaitasuna erdiestekoa(k): irakasgaiaren notaren %50.



A.2. Idatzizko azterketa bat edo gehiago (zenbatekoa ikasle kopuruaren arabera zehaztuko da), irakasgaiaren aztergai nagusiak era zuzenean identifikatu eta argudiatzeko gaitasuna erdiestekoa(k): irakasgaiaren notaren %50.



A.3. Proba idatzi (edo azterketa) finala: azterketa hau A.2 atalaren barruan sartzen da, eta hein horretan bere nota ez da inoiz irakasgaiaren nota osoaren %50a baino altuagoa izango.



A.4. Irakasgaia gainditzeko, gainditu gabeko jardueren kopurua ezingo da batekoa baino handiagoa izan, bataz-besteko nota finala edozein dela ere. Ezohiko deialdian bakarrik banaka suspenditutako jarduerak berreskuratu beharko dira. Ohiko zein ezohiko deialdian, bataz-besteko nota finala, kopuruz, nahikora, hots bostekora (edo handiagoa den kopuru batera) iristen bada, baina bi jarduera edo gehiago suspendituta, orduan nota finala "3.5" izango da.



B- Ebaluazio finalaren sistema:



B.1. "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko eba-luazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita" (8.3. art.).



B.2. Ebaluazio finalak irakasgaiaren gaitasun guztiak frogatzea ahalbidetuko dituzten ariketa eta proba multzo zabal bat izango du oinarri. Hori dela eta, UPV/EHU-ko Letren Fakultatearen egutegi ofizialak azterketei eskainitako gehienezko denbora erabili beharko da gutxienez ariketa eta proba multzo horri bere osotasunean ekin ahal izateko, denbora hori handitzearen aukera bera baztertu gabe.



C- Deialdiari uko egitea. Etengabeko ebaluazioaren kasuan: "azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari" (12.2 art.). Azken ebaluazioaren kasuan: "azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.3 art.).



D- "Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio" (11.3. art.).



E- Irakasgai hau "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa"-ren mende dago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema mistoa jarraitu duen ikaslegoaren artetik (ikus aurreko sekzioko A atala) ohiko deialdian jardueraren bat edo beste gainditu duten ikasleen kasuaren salbuespenarekin, irakasgaiaren gaitasun guztiak frogatzeko derrigorrezkoak liratekeen ariketa eta proba guztiak egin beharko ditu ikasleak ezohiko deialdian. Hori dela eta, UPV/EHU-ko Letren Fakultatearen egutegi ofizialak azterketei eskainitako gehienezko denbora erabili beharko da gutxienez ariketa eta proba multzo horri bere osotasunean ekin ahal izateko, denbora hori handitzearen aukera bera baztertu gabe.



Aurreko sekzioan (hots, ohiko deialdiari buruzkoan) indarrean diren D eta E atalak ezohiko deialdiari buruzko sekzio honetan ere indarrean dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1) Lauhilekoan zehar eGelan argitaratuko diren baliabideak ("power point"-ak, eskemak, testuak, etabar).

2) Derrigorrezkoa irakurketa ([i] ez dira bere osotasunean landuko; [ii] ez dira guztiak halabeharrez erabiliko; [iii] zerrenda honetan ageri ez diren irakurketak ere landu ahalko dira, klase-dinamika eta -interesen arabera):

- Havelock, E. A. La musa aprende a escribir. Reflexiones sobre oralidad y escritura desde la Antigüedad hasta el presente. Bartzelona, Paidós, 1996.
- Platon: testu-antologia.
- Vernant, J.-P. Los orígenes del pensamiento griego. Bartzelona, Paidós, 1992.
- Beste irakurketa posible batzuk (Descartes, Marx, Kant, Nietzsche, Wittgenstein, ...).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Agirre, J., Arrieta Urtizberea, A. (koord.), Galparsoro, J. I., Migura, F. eta Uribarri Zenekorta, I. (koord.). Filosofiaren historia. Donostia, Elkar, 2008.

- Azurmendi, J., "Sokrates: krisialdiko pentsalaria", in: Platon, Sokratesen Defentsa. Donostia, Jakin, 1999.

- Azurmendi, J; Bengoetxea, J.B.; Garmendia, J.; Soto, I. (argit.). Filosofiako gida - Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa, Bilbo, UEU, 2004.

- Calvo, T. De los sofistas a Platón: política y pensamiento. Madril, Cincel, 1985.

- Campbell, J. El poder del mito. Bartzelona, Emecé, 1991.

- Camps, V. Breve historia de la ética. Bartzelona, RBA, 2013.

- Francks, R. Modern Philosophy. The seventeenth and eighteenth centuries. Londres, Routledge, 2003.

- García Gual, C. e Imaz, M. J. La filosofía helenística: éticas y sistemas. Madril, Cincel, 1985.

- Gigon, O. Los orígenes de la filosofía griega. De Hesíodo a Parménides. Madril, Gredos, 1985.

- Hirschberger, J. Historia de la filosofía. Bartzelona, Herder, 1982.

- Iturriotz, A. Giza abere heroikoa kultura homerikoan. Donostia, Jakin, 2006.

- Iturriotz, A. Lehen filosofia Heladen. Donostia. Jakin, 2007.

- Jaeger, W. Paideia: los ideales de la cultura griega. Mexiko Hiria; Madril, FCE, 1993.

- Malik, K. The Quest for a Moral Compass. A Global History of Ethics. Londres: Atlantic Books, 2014.

- Reale, G. eta Antiseri, D. Historia del pensamiento filosófico y científico. Herder, Bartzelona, 1987.

- Rodríguez Adrados, F. La Democracia ateniense. Madril, Alianza, 1993.

- Scruton, R. Historia de la filosofía moderna. De Descartes a Wittgenstein. Península, Bartzelona, 1983.

- Valverde, A. Vida y muerte de las ideas: pequeña historia del pensamiento occidental. Bartzelona, Ariel, 2008.

- Villoro, L. El pensamiento moderno. La filosofía del Renacimiento, Mexiko Hiria, El Colegio Nacional; FCE.

- HH.EE. Enciclopedia de la Filosofía Garzanti. Ediciones B, Bartzelona, 1992.

- Watson, P. Ideas. Historia intelectual de la humanidad. Crítica, Bartzelona, 2006.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Baumer, F.L. El pensamiento europeo moderno. Mexiko Hiria, FCE, 1985.
- Bello, E. La aventura de la razón: el pensamiento ilustrado. Madril, Akal, 1997.
- Blom, P. Encyclopédie. El triunfo de la razón en tiempos irracionales. Bartzelona,
Anagrama, 2007.
- Calvo, T. Aristóteles y el aristotelismo. Madril, Akal, 1996.
- Casañ, P. Los orígenes del pensamiento europeo. Valentzia, Ediciones Tilde, 1998.
- Colomer, E. Movimientos de renovación. Humanismo y Renacimiento. Madril, Akal,
1997.
- Dodds, E.R. Cristianos y paganos en una época de angustia. Madril, Ediciones Cristiandad, 1975.
- de Rougemont, D. Tres milenios de Europa. Madrid, Veintisiete Letras, 2007
- Ferraris, M. Nietzsche y el nihilismo. Madril, Akal, 2000.
- Garin, E. La revolución cultural del renacimiento. Bartzelona, Crítica, 1981.
- Gasparotti, R. Sócrates y Platón. Madril, Akal, 1996.
- Gilson, E. La filosofía en la Edad Media. Desde los orígenes patrísticos hasta fines del siglo XIV. Madril, Gredos, 1989.
- Hazard, P. La crisis de la conciencia europea. Madril, Alianza, 1988.
- Jaeger, W. Cristianismo primitivo y paideia griega. Mexiko Hiria, FCE, 1961.
- Labarrière, P.J. De la Europa carolingia a la era de Dante. Madril, Akal, 1997.
- Le Goff, J. Los intelectuales en la Edad Media. Bartzelona, Gedisa, 1990.
- Long, A.A. La filosofía helenística. Madril, Revista de Occidente, 1975.
- Pérez de Tudela, J. Historia de la filosofía moderna. De Cusa a Rousseau, Madril, Akal,
1998.
- Safranski, R. Romanticismo. Una odisea del espíritu alemán. Bartzelona, Tusquets, 2009.
- Snell, B. El descubrimiento del espíritu. Bartzelona, Acantilado, 2007.
- Tarnas, R. La pasión de la mente occidental. Para una comprensión de las ideas que han configurado nuestra visión del mundo. Girona, Atalanta, 2008.
- Whitehead, A. La ciencia y el mundo moderno. Buenos Aires, Editorial Losada, 1949.

Aldizkariak

- Isegoría.
- A parte rei. Revista de filosofía.
- Pensamiento.
- Er. Revista de Filosofía.
- Anales del Seminario de Historia de la Filosofía.

(Aldizkariak baino, liburu-bildumak: Jakin Irakurgaiak, eta Klasikoak.)

Web helbideak

Stanford Encyclopedia of Philosophy:

http://plato.stanford.edu/

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)