XSLaren edukia

Irakasleak

ESTHER GABIOLA ARRIZUBIETA

Ezagutza arloa
Frantses Filologia
Saila
Filologia eta Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
esther.gabiola@ehu.eus

Esther Gabiola Arrizubieta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) bitarteko lan-kontratudun irakaslea da, Filologia eta Historia saileako Frantses Filologia azpisailean. Universitat de València-n doktoretza eginda, Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle titularra da, gaur egun eszedentzian dagoelarik. Irakaskuntza ertain publikoan lan egindakoa da, Euskal Herrian zein Frantzian. Herrialde honetan Gaztelania-lektore eta irakasle izana da Lyon-eko Institut National des Sciences Appliquées (INSA) goi mailako ingeniaritza eskolan (2002-2005). Horrez gain, Université Jean Moulin-Lyon3 unibertsitatean frantses-gaztelera itzulpengintza klaseak eman zituen (2003-2004).

Bere ikerketak Quebec-eko frankofonoen eta hizkuntza gutxituen literatura eta, bestalde, Frantsesa atzerriko hizkuntza bezala irakasteko pedagogiaren gainerakoak dira, batez ere.

«EHU/UPVko ikaslegoaren nazioarteratzeko behar diren gaitasun linguistiko, metodologiko eta soziokulturalak» delako Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuan parte hartu du. Halaber, Babel i3 Proiketuaren parte izan da, zeinak frantsesaren irakaskuntza 2030 Agendako garapen jasangarrirako helburuekin eta pedagogia aktiboarekin uztartzen baitu.

2021eko azaroan Vitoria-Gasteizen egin den “Asociación de Francesistas de la Universidad Española” edo AFUE-ren XXIX. kongresuaren antolakuntza batzordeko kide izan da. https://ehutb.ehu.es/series/618e697630fdd1944676a397