XSLaren edukia

Frantses Fonetika eta Fonologia25602

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Frantsesa
Kodea
25602

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau Filologia Graduko ikasketetako lehenengo mailan eta lehenengo lauhilabetean irakasten da. Bere helburu nagusia ahoskera hobetzea da, ezagutza teorikoetan eta zuzentazun artikulatorioaren praktikan oinarrituta.

Programa burutzeko, Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren (N.A.F.) transkripzio sistema erabiltzen da eta honek ahoskera zein transkripzioa progresiboki ikastea ahalbidetzen du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Ikasgai hau M08 "Frantses Hizkuntzalaritza eta Hizkuntzaren Historia" moduluko ondorengo gaitasunekin lotuta dago:

M08CM01: frantses hizkuntzalaritzaren sistemaren funtzionamenduaren mekanismoak ulertu eta azaldu bere historian eta gaurkotasunean.

M08CM02: eskuratutako gaitasunak hainbat jarduera profesionaletan (irakaskuntza, itzulpengintza, edizio, zuzenketa linguistikoa eta abar) erabili .

M08CM03: terminologia espezifikoa eta baliabide bibliografikoak nahiz beste informazio iturri garrantzitsu batzuk, IKTen erabilera barne, modu aktiboan eta pasiboan erabili.



IKASKUNTZA-EMAITZAK:



1. Frantsesaren ahoskeraren berezitasunak ezagutu eta azaldu.

2. Frantsesaren fonemak ezagutu eta zuzen erabili.

3. Intonazioa, erritmoa eta "kateadura" ("enchaînement") egoki erabili.

4. Transkripzio fonetikoak ezagutu eta egin.

5. Gaztelaniadunen akats fonetikoak identifikatu.

6. Frantsesez zuzen ahoskatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Fonetika eta Fonologia. Alfabeto fonetikoa eta grafikoa. Silabatan zatikatzea, erritmoa eta intonazioa. "Liaison" eta "enchaînement". Transkripzio fonetikoa. Bokalismoa eta kontsonantismoa: ezaugarri nagusiak. "e" ezegonkorra. Kontsonanteak. H-a. Familiako frantsesaren ezaugarriak.

MetodologiaToggle Navigation

Eskolek 3 ardatz nagusi dituzte:

1) Fonetika/Fonologiaren eduki teoriko-praktikoak

2) Transkripzio fonetikoa

3) Frantsesaren ahoskera



Jarduerak presentzialak eta ez presentzialak izango dira, bakarkako lana sustatuz. Horretarako, baliabide informatikoak (eGela, e-maila, web estekak) eta bibliografikoak erabiliko dira. Klasean, irakasleak eduki kontzeptualak azalduko ditu baina ikasleak aktiboki parte hartuko du. Ikasgelan modu parte-hartzailean erantzungo zaizkie galderei eta argituko dira zalantzak. Jarduerak eta ariketak proposatuko zaizkio ikasleari bakarka nahiz taldeka egiteko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua:



1) Azterketa (%50): azterketak idatzizko proba bat (%25) eta ahozko proba bat (%25) izango ditu. Idatzizko proban ezagutza teoriko-praktikoak ebaluatuko dira eta ahozko proban frantsesaren ahoskera zuzena eta intonazioa, erritmoa eta kateaduraren ("enchaînement") erabilera zuzena ebaluatuko dira.



2) Klaseko lana (%50): ikasleriak lanak eta ariketak egin beharko ditu bakarka edo taldeka.



Ikasgaia gainditzeko, 10 puntutik gutxienez 5 lortu beharko ditu ikasleak azterketako idatzizko proban zein ahozko proban eta klaseko lanean. Idatzizko proba eta klaseko lanak eta ariketak zuzen idatzi behar dira frantsesez. Ahozko proban, ikasleak zuzen hitz egingo du frantsesez eta frantsesaren ahoskera zuzena eta intonazio, erritmo eta kateaduraren ("enchaînement") erabilera zuzena ebaluatuko dira. Idatzizko proban, klaseko lanean eta ahozko proban hizkuntza-maila eskasa erabiliz gero, ikasgaia ez gainditutzat emango da. Ebaluazioaren zati bat gainditzen ez bada (idatzizko proba, ahozko proba edo klaseko lana), azken emaitza gainditu ez den zatiarena izango da.



Ikasleak idatzizko proba eta ahozko proba egiten dituen bitartean debekatuta dauka liburuak, apunteak eta edozein tresna telefoniko, elektroniko, informatiko edo beste edozein motatako gailu erabiltzea.



Ebaluazio jarraituari uko egitea: ikasleak idatziz jakinaraziko dio irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiteko intentzioa, indarrean dagoen araudiak hala adierazten duen epearen barruan.



Azken ebaluazioa: azken azterketa bakarra izango dute ebaluazio jarraituari uko egiten diotenek. Azterketa honek idatzizko proba bat (%50) et ahozko proba bat (%50) izango ditu. Ikasgaia gainditzeko, 10 puntutik gutxienez 5 lortu beharko ditu ikasleak azterketako idatzizko proban eta ahozko proban. Idatzizko proban zuzen idatzi behar da frantsesez. Ahozko proban, ikasleak zuzen hitz egingo du frantsesez eta frantsesaren ahoskera zuzena eta intonazio, erritmo eta kateaduraren ("enchaînement") erabilera zuzena ebaluatuko dira. Hizkuntza-maila eskasa erabiliz gero, ikasgaia ez gainditutzat emango da. Ebaluazioaren zati bat gainditzen ez bada (idatzizko proba edo ahozko proba), azken emaitza gainditu ez den zatiarena izango da.



Ikasleak idatzizko proba eta ahozko proba egiten dituen bitartean debekatuta dauka liburuak, apunteak eta edozein tresna telefoniko, elektroniko, informatiko edo beste edozein motatako gailu erabiltzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken azterketa bat egingo da. Azterketa honek idatzizko proba bat (%50) eta ahozko proba bat (%50) izango ditu.



Ikasgaia gainditzeko, 10 puntutik gutxienez 5 lortu beharko ditu ikasleak azterketako idatzizko proban eta ahozko proban. Idatzizko proban zuzen idatzi behar da frantsesez. Ahozko proban, ikasleak zuzen hitz egingo du frantsesez eta frantsesaren ahoskera zuzena eta intonazio, erritmo eta kateaduraren ("enchaînement") erabilera zuzena ebaluatuko dira. Idatzizko proban eta ahozko proban hizkuntza-maila eskasa erabiliz gero, ikasgaia ez gainditutzat emango da. Ebaluazioaren zati bat gainditzen ez bada (idatzizko proba eta ahozko proba), azken emaitza gainditu ez den zatiarena izango da.



Ikasleak idatzizko proba eta ahozko proba egiten dituen bitartean debekatuta dauka liburuak, apunteak eta edozein tresna telefoniko, elektroniko, informatiko edo beste edozein motatako gailu erabiltzea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Transkripzio fonetikoa duen frantseseko hiztegia.
- Fotocopiak.
- eGela plataforma digitala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ABRY,D. & CHALARON, M.-L.(2010). Les 500 exercices de phonétique. Paris, Hachette.(livre + CD audio)

-BRETOS, J. et alt. (2011). De la prononciation à la graphie : Tableaux de phonétique du français contemporain. Nouv. éd. revue et augmentée. Madrid, UAM ediciones.

-DONOHUE-GAUDET, M.-L. (1969). Le vocalisme et le consonantisme français. Paris, Delagrave.

-CHARLIAC, L. et al. (2014). Phonétique progressive du français. Niveau débutant. Paris, Clé International.

-LÉON, M. (2003). Exercices systématiques de prononciation française. Paris, Hachette.

-LÉON, P.R. (2011). Phonétisme et prononciations du français. Paris, A. Colin, 6ème éd.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-DETEY, S.; DURAND, J.; LAKS, B. LYCHE, C. (éd.) (2010). Les variétés du français parlé dans l'espace francophone. Ressources pour l'enseignement. Paris, Ophrys.
-DÉRIVÉRY, N. (2002). La phonétique du français. Paris, Seuil.
-DI CRISTO, A. (2013). La prosodie de la parole Bruxelles. De Boeck & Solal.
-DUCHET, J.L (2004). La Phonologie. Paris, PUF, Que sais-je?.
-VAISSIÈRE, J.(2011). La phonétique. Col. "Que sais-je", P.U.F.
-WARNANT, L. (1987). Dictionnaire de la prononciation française dans sa norme actuelle. Paris, Duculot .

Aldizkariak

-La Revue de Phonétique Appliquée (RPA,Université de Mons Hainaut).

-Les Cahiers du Centre Interdisciplinaire des Sciences du Langage, éd.département des Sciences du Langage de l’université de Toulouse-Le Mirail.

Web helbideak

-http://www.unil.ch/ling/page12580.html
-http://www.ciral.ulaval.ca/phonetique/connaissances/phonetic_generale/Default.htm
-http://phonetique.free.fr
-http://www3.unileon.es/dp/dfm/flenet/phonactivites.html
-http://web.uvic.ca/ling/resources/ipa/charts/IPAlab/IPAlab.htm
-http://www.lepointdufle.net/phonetique.htm

TaldeakToggle Navigation

82 Teoriakoa (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (2)

82 Gelako p.-1 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)