XSLaren edukia

Latina25639

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25639

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan, latinaren hizkuntza-ezaugarri nagusiak aurkeztuko dira, ikuspegi zabal bat izateko moduan. Horretarako, latinaren gramatika eta historia azalduko dira, bai eta latindar literaturako autore batzuk ere. Ikasleak latinezko testu erraz batzuk hiztegirik gabe euskaratzen ikasiko du, eta beste testu batzuk hiztegiaren laguntzaz euskaratzeko trebatuko da. Gainera, latinetik euskararako eta euskararen hurbileko erromantzeetarako bidea ere aztertuko da irakasgai honetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren helburuak, ikasketa-planaren arabera:

1. Latinak, latindar gramatikak eta latindar idazkerak euskaran eta euskararen inguruko hizkuntza erromantzeetan, gramatikan eta idazkeran izandako eragina ezagutzea.

2. Latinaren ezaugarri fonetiko, morfologiko eta sintaktiko nagusien ezagutza eta hainbat genero eta garaitako testu esanguratsuen gaineko lan praktikoa.

3. Latinezko testuen analisi morfologiko eta sintaktikoa egiteko gaitasuna eskuratzea.

4. Perpaus konposatuaren joskera teorian eta praktikan menderatzea.

5. Hiztegiak erabiltzen trebatzea.



Moduluko gaitasunak (Modulua: M13 – Bigarren hizkuntza: Hizkuntza Klasikoa):



M13CM01: Hizkuntza klasikoak ezagutzea eta idatzizko ulermen maila ona eskuratzea



M13CM02: Literatura eta kultura klasikoa ezagutzea, ulertzea eta interpretatzea, konparaziozko lanak egin ahal izateko.



M13CM03: Hizkuntza klasikoen gramatika-egitura ezagutzea eta aztertzeko gai izatea, ikertu beharreko hizkuntzen ezaugarri kontrastiboak ulertu ahal izateko.



Tituluko gaitasunak (Titulua: Euskal Ikasketen Gradua):



G003: Literaturako, filologiako edo hizkuntzalaritzako arazo bat lantzeko, aztertzeko eta azaltzeko beharrezkoa den argudiatzea modu egituratuan eta zehatzean eraikitzea, eta, horretarako, filologiako, literatura-kritikako eta hizkuntzalaritza teorikoko eta aplikatuko berezko teorietan, metodoetan eta baliabideetan oinarritzea.



G006: Bigarren hizkuntza bat erabiltzea hainbat jarduera-testuingurutan, eta bigarren hizkuntza horretako literaturaren eta kulturaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.



G007: Banaka nahiz diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeekin modu kooperatiboan lan egitea.



G008: Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin lotutako mota guztietako dokumentazioa eta informazioa aurkitzea, erabiltzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea modu kritikoan.



MECen oinarrizko gaitasunak:



MEC1: Ikasleek bigarren hezkuntzaren oinarri orokorreko ikasketa arlo bateko jakintzak izatea eta ulertzea erakutsi izana, eta testuliburu aurreratuak erabiltzeko maila eta ikasketa arloko abangoardiatik etorritako jakintzek inplikatzen dituzten zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana.

MEC2: Jakintzak lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argumentuak defendatuz eta ikasketa arloko arazoak ebatziz frogatzen diren gaitasunak izatea.

MEC3: Datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, ikasketa-arloaren barruan); hartara, gizarteko, zientziako edo etikako gai garrantzitsuei buruzko gogoetak barneratzen dituzten iritziak emateko.

MEC4: Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatuari edo ez-espezializatuari transmititzeko gai izatea.

MEC5: Etorkizunean autonomia handiko ikasketak hasteko beharrezkoak diren ikasteko gaitasunak garatuta izatea.



Ikasketaren emaitzak:



Ikasleak latinezko zailtasun ertaineko testuak itzuli eta interpretatzeko teknika espezifikoak ezagutu eta menderatzen ditu, eta gai da latin hizkuntza eta haren historiaren alderdi nagusiak ezagutu eta azaltzeko.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA:

1. Latina munduko hizkuntzen artean.

2. Latinaren aldiak.

3. Latin arrunta: kontzeptua eta ezaugarriak.

4. Latinaren sistema fonetiko-fonologikoa.

Prosodiako elementuak.

5. Latinaren maileguak euskaran.

6. Latina eta euskararen hurbileko erromantzeak: gaskoia, frantsesa, gaztelania eta nafar erromantzea.

7. Latinaren gramatika:

7.1. Izenaren morfologia eta sintaxia.

7.2. Izenordainaren morfologia eta sintaxia.

7.3. Aditzaren morfologia eta sintaxia.

7.4. Mendeko perpausak latinez.

8. Latindar literaturako zenbait autore.



PROGRAMA PRAKTIKOA:

- Latinezko testuen bertsio erraztuak aztertzea eta hiztegirik gabe euskaratzea.

- Latinezko esaldi eta testu hautatuak hiztegiaren laguntzaz euskaratzea.

- Gramatika-ariketak, euskaratuko diren testuetan landuko den gramatika lantzeko.

MetodologiaToggle Navigation

Alde teorikoa:

Irakasleak eskolan aurkeztuko ditu gaiak, askotan praktikarekin batera.

Alde praktikoa:

Eskolan landuko diren testuak irakasgaiaren eGELAn izango dira; hor izango dira ariketak ere.

Aldiro-aldiro, etxean egiteko ariketak proposatuko dira. Ariketa horiek beti eskatu eta jasoko dira eGELA bidez.



Metodologia hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz eta ezinbestean irakaskuntza-molde berria (erdi-presentziala, online...) erabili beharko balitz. Kasu horretan, irakasleak eGELA bidez jakinaraziko ditu irakasgaiaren programa eta metodologia eguneratua eta ebaluazio sistema berria, zeina erabat online izan baitaiteke.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa:

Idatzizko azterketak: %80

Ariketa praktikoak lauhilekoan zehar: %20



Ebaluazio-irizpideak idatzizko azterketarako:

-Eduki teorikoak ondo jasotzea, azaltzea eta erlazionatzea.

-Eduki teorikoak testuetan aplikatzea, testuak ulertzea eta sakontasun maila testuen analisian.

-Itzulpenaren egokitasuna eta zuzentasuna.

-Euskararen erabilera jaso eta zuzena.



Ebaluazio-irizpideak ariketa praktikoetarako:

–Eduki teorikoen aplikazioa.

-Testuen analisi eta ulermena.

-Gramatika-ariketen zuzentasuna.



Ohar osagarriak:



1. Lauhilekoan zehar proposaturiko ariketak egiten ez dituenak aukera izango du ordezko ariketen bidez eskuratzeko %20 hori, azken azterketa idatziarekin batera, egun berean.



2. Azken azterketara aurkezten ez den ikasleari “EZ AURKEZTUA” jarriko zaio, lauhilekoan zehar proposaturiko ariketak egin baditu ere.



3. Idatzizko lan eta azterketetan, ikasleek euskara maila zuzen eta jasoa erabiltzea ezinbestekoa da. Hizkuntza maila nahikorik ez dutenek “Gutxiegi” kalifikazioa izango dute, edukia gorabehera.



Idatzizko azterketara aurkezten ez den ikasleari "Ez aurkeztua" kalifikazioa ezarriko zaio, ebaluazio-deialdi horri uko egiten diola ulertuko baita.







Ebaluazio-sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz eta ezinbestean irakaskuntza-molde berria (erdi-presentziala, online...) erabili beharko balitz. Kasu horretan, irakasleak eGELA bidez jakinaraziko du zertan gauzatuko den ebaluazio-sistema berria, zeina erabat online izan baitaiteke.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdikoak.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Oinarrizko bibliografia.
-Eskolan emandako azalpenak.
-eGELAn utzitako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasleak eskolan eta irakasgaiaren eGELAn emango dituen azalpen eta materialez gain, liburu bi izan behar du ikasleak ezinbestean:



1. "Oinarrizko Hiztegia. Latina-Euskara" (Vox-Spes eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua, 2020)

Hiztegi horrek eranskin gisa dakarren "Gramatika-laburpena" ere zinez baliagarria da.



2. Plautoren "Militar harroputza" (UEU argitaletxea, 2018).

Gehiago sakontzeko bibliografia

F. Gaffiot, Dictionnaire latin-français, Paris 2000.
Ch. T. Lewis - Ch. Short, A Latin dictionary, Oxford 1997.
P. G. W. Glare, ed., Oxford Latin dictionary, Oxford 1968-1982.
A. Blánquez Fraile, Diccionario latino-español, Barcelona 1975, 2 vols.
A. Ernout - A. Meillet, Dictionnaire étymologique de la langue latine. Histoire des mots, Paris 1979.
L. R. Palmer, Introducción al latín, Barcelona 1984.
A. Traina - G. Bernardi Perini, Propedeutica al latino universitario, Bolonia 1998.
J. M. Baños Baños, Sintaxis del latín clásico, Madrid 2009.
J.A.Beltrán,Introducción a la morfología latina, Zaragoza, 1999.
S. Segura Munguía, Gramática latina, Madrid 1961 [y reimpr. posteriores]
L. Rubio Fernández- T. González Rolán, Nueva Gramática Latina, Madrid: Coloquio 19852.
J.A. Enríquez y A.López Fonseca, Resumen de Gramática latina, Madrid: Ediciones Clásicas, 1993.

Aldizkariak

Ez dago maila honetarako aldizkari berezirik.

Web helbideak

e-Gelan beste batzuk iragarriko dira.

http://alerce.pntic.mec.es/~rmarti41/software.htm

http://antalya.uab.es/pcano/aulatin/index.htm

http://www.santiagoapostol.net/grammaticus/

http://callimac.vjf.cnrs.fr:8080/Dispatch.html

http://nti.educa.rcanaria.es/clasicas/

http://olmo.cnice.mecd.es/~cviloria/

http://olmo.pntic.mec.es/cviloria/collatinusweb/collatinus.htm

http://patriot.net/~lillard/cp/#texts

http://ulisse.provincia.parma.it/scuola/progetti2000/www-latino/index.htm

http://web.tiscali.it/latino/

http://www.collatinus.org

http://www.culturaclasica.net/latin/latin.html

http://www.geocities.com/Athens/Forum/6946/latinindex.html

http://www.intratext.com:80/

http://www.santiagoapostol.net/latin/latine.htm

http://www.thelatinlibrary.com/index

http://www.ual.es/asocia/selat/links.htm

http://www.unc.edu/depts/cl_atlas/

http://www.unigre.urbe.it/vallejo/breviter.html

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

09:00-11:00 (1)

20-35

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

09:00-11:00 (1)

20-35

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.12 - LETREN FAKULTATEA (1)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)