XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntza III: Frantsesa25330

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Frantsesa
Kodea
25330
Murrizketak
Bigarren Hizkuntza III: Frantsesa irakasgaian matrikula egiteko, Bigarren Hizkuntza II: Frantsesa irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Filolologia Frantseserako izan ezik, beste Filologia guztientzako hautazko ikasgaia da. Bertan lantzen diren gaitasunak etorkizunean baliagarri gerta daitezke, hala nola, hezkuntza ertainean, nazioarteko merkataritza edo turismo arloan etab. Irakaskuntza, printzipioz, aurrez aurrekoa izango da (ezinezkoa bada eGela eta Blackboard Collaborate plataformak erabiliko direlarik). Bestalde, urrutiko ataza batzuk ere eskatuko zaizkie ikasleei. Ikasgai hau modu egokian jarraitu ahal izateko, 2. Hizkuntza II-Frantsesa ikasgaian landutako konpetentzia eta gaitasunak barneratuta izan behar dira (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako A1.2 maila).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikaslea ondorengoak egiteko gai izango da:

1. Eguneroko hizketaren berbak antzeman eta berrerabili, ahozko zein idatzizko komunikazio kontestu desberdinetan.

2. Modu autonomoan, ahozko zein idatzizko komunikaziorako ezinbestekoak diren egitura sintaktikoak formulatu.

3. Zailtasun kontrolatuko hizkuntza elkartrukea eskatzen duten ataza eta ariketetan zehar frantsesez jardun.

4. Ahoz zein idatziz, gai orokor zein interes berezikoei buruzko informazioa banatu.

5. Aurrikusitako komunikazio egoeretan landutako prozedurak era autonomoan aplikatu, ahozkoan zein idatzizkoan.

6. Helburu zehatzekin egindako bilaketa, elkartruke eta datu analisiaren ondorengo emaitzak eskuratu.

7. Gai orokorrak bilatu, interpretatu eta erakutsi, ideia orokorrak eta xehetasunak identifikatuz, ondorioak ateratzeko.

8. Kritika eta autokritikarako gaitasuna

9. Banakako eta taldekako lana.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren edukiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako A2 mailaren gaitasun eta konpetentziak eskuratu eta garatzean oinarritzen dira, ondorengo hauek gailenduko genituzkeelarik, beti ere taldearen beharrizanen arabera egokituta:

-Proposamen, aholku eta desirak formulatu.

-Gogo eta nahiak.

-Justifikazio eta argumentazio oinarrizkoa.

-Elkartruke formal eta informalak.

-Afektibitate eta iritziaren adierazpena.

-Gonbaratu eta apreziatu.

-Arazoen azalpena.

-Justifikatu eta argudioak eman.

-Osasun ohitura eta arazoez hitzegin.

-Ahozko edo idatzizko aurkezpen bat egituratu eta bideratu.

-Lehenaldiko ekintzak kontatu eta etorkizuneko proiektuen berri eman.

-Komunikazio komertzial eta turistikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Eskolak ardatz biren inguruan antolatzen dira, bata idatzia eta bestea ahozkoa, berauengan oinarrituta, ulermen eta adierazpen gaitasunak garatzen direlarik. Gaitasun inter kulturala testu desberdinen baitan txertatzen da. Jarduerak aurrez aurrekoak eta urrutikoak izango dira, norbere lan autonomoa indartuz, baliabide bibliografiko eta informatikoen bidez (eGela, e-maila, web estekak…). Eduki kontzeptualak klaseetan aurkezpenen bidez irakatsiko dira, ikaslegoaren partehartze aktiboa sustatuz. Eskolako galdera eta arazoak elkarlanean eta aktiboki konponduko dira, aldi berean, ikasleei bakarka edo taldeka lantzeko jarduera eta atazak eskainiko zaizkielarik.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema jarraitua eta hezigarria izango da. Ikasketaldi guztian zehar egindako jarduera, ataza eta azterketa desberdinak, hala nola partehartzea eta banakako zein taldekako lanak ikasle bakoitzaren eboluzioa baloratu eta ebaluatzeko erabiliko dira. Ondorengo irizpideak jarraituz:



- Ikasgelan edo distantzian egingo diren jardueretan partehartze aktiboa, astero ikasleei planteatuko zaizkien atazak burutuz (entregatzekoak, ariketak, probak): 20%



- Banakako eta taldeko lanak: % 20.



- Ahozko eta idatzizko ulermena, eta ahozko eta idatzizko adierazpena ebaluatzeko azken azterketa. Bai ahozko atala zen idatzizkoa gainditu beharko dira azken azterketa hau gainditzeko: % 60.



Ikasgaia gainditu ahal izateko jardueren %90 burutu behar da (aurrez-aurrekoak, telepresentzialak eta/edo urrutikoak) eta atal bakoitza gainditu. Baten bat gainditzen ez bada, suspenditutako atal horren emaitza izango da azken emaitza.



OHARRA: Azterketa aurrez aurre egitea ezinezkoa bada, eGela eta Blackboard Collaborate plataforma erabiliko dira.



OHARRA: Ebaluazio jarraitua osatzeko, azterketa-garai ofizialean azterketa osagarri bat egitea zilegi litzateke.



UKO-EGITEA: Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek, azken azterketa bakarra izango dute, beraien gaitasunen %100 ebaluatuko duena. Hori egiteko, ikasleak irakasleari eskolak hasi eta gehienez 9 asteko epe barruan bere uko-egitea aurkeztu beharko dio.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation



Ez-ohiko azterketa proba bakar batek osatuko du. Azterketak eduki hauek izango ditu:



Idatzizko atala (C.O., C.E., ariketa gramatiko-lexikoak...) 33 %

Ahozko adierazpena 33 %

Idatzizko adierazpena 33 %



OHARRA: Azterketa aurrez aurre egitea ezinezkoa bada, eGela eta Blackboard Collaborate plataforma erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- AUGÉ H. et alt (2014) C'est à dire! A1, (unités 8-12), Santillana Educación, Madrid.

- eGela plataforma birtuala.

- e-maila.

- https://www.lexilogos.com/frances_lengua_diccionario.htm

- Hiztegi elebidunak (Larousse, Collins pocket…)

- BESCHERELLE. La conjugaison. Paris: Hatier.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-GRÉGOIRE Maïa (2010) : Grammaire progressive du français, nivéau débutant. CLÉ international, Tours.

-ABRY, D.;CHALARON, M.-L. (2014): La grammaire des premiers temps, A1-A2. PUG, Grenoble.

- Grammaire du français en 44 leçons. Niveau A2. "Maison des langues".

-LEROY-MIQUEL, C.-GOLIOT, A. (2001): Vocabulaire progressif du Français avec 250 exercices. Niveau intermédiaire. CLE International.

-MORSEL, M.-H; RICHOU, CL.; DESCOTES-GENON, CH.: (2010): L'exercisier. PUG, Grenoble

Gehiago sakontzeko bibliografia

-GARCIA-PELAYO, TESTAS, J. (1999): Gran diccionario español-francés, francés-español, Larousse.
-LARGER, N. ;MIMRAN, R. : (2004) : Vocabulaire expliqué du français. Niveau intermédiaire. Clé International.
-MONNERIE, A., (1987) : Le français au présent. Paris. Didier.
-ROBERT, P.: Petit Robert, dictionnaire de la langue française. Le Robert, Paris.

Aldizkariak

- https://www.lexilogos.com/presse_francais.htm

Web helbideak

http://www.lepointdufle.net
http://tv5.org
https://www.wordreference.com/fres/
http://www.larousse.com/es/diccionarios/espanol-frances
http://www.polarfle.com/
www.radios.syxy.com

TaldeakToggle Navigation

81 Ordenagailuko p.-1 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 214 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 214 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)