XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntzaren Literatura I: Euskara25343

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25343

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal literaturak azken hamarkadetan genero desberdinetan izan duen bilakaera aztertuko da ikasgai honetan. 1990etik aurrerako idazle eta lan esaguratsuenak aztertuko dira, , bere testuinguru sozio-kulturalean azalduz. Ikuspuntu konparatzailea egingo dugu geure eta literaturaren kritika eta teoria garaikidean ohikoak diren tresna metodologikoez baliatuko gara.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



1. Euskal Literaturako aroak, egileak eta lanak sakontasunez deskribatzea eta aztertzea, eta inguruko literaturaren eta literatura-teorien testuinguruan euskal lanak modu kritikoan baloratzea. (M03CM01)

2. Euskal literaturari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmitizen jakitea publiko espezializatuari (M03CM02)

3. Euskal literaturako testuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana. (M03CM05)



HELBURU OROKORRAK:



1. Azken hamarkadetako euskal literaturaren ibilbidea izango da aztergai, eta beraz, Euskal Literaturaren sormen-eskola nagusiak eta proposamen estetiko esanguratsuenen irakurketa kritikoak landuko dira.

2. Horretarako, ezinbestekoa izango da Mundu Literaturako lan garrantzitsuenen berri eman eta hainbat egile eta obra unibertsalen irakurketa konparatzailea egitea.

3. Literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu eta praktikan jartzea.

4. Narratiba-lanen gaineko erreseina eta iruzkin kritikoak egiteko baliabideak eta gaitasunak lantzea.

5. Gaur egun kultura ikasketetan ohikoak diren hainbat kontzeptu, hala nola, “identitatea”, “hibridotasuna”, “periferia”, … euskal literaturara aplikatu eta iruzkinak egiten jakitea.

6. Euskal narratiba Modernitatea/Posmodernitatea bezalako kontzeptuen argitan aztertzen ikastea.

7. Euskal literatura genero ikasketen argitan aztertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. 1990eko hamarkada: Errealismo subjetiborantz

i. Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean (1993) eta Zeru horiek (1995)

ii. Ramon Saizarbitoriaren bigarren zikloa: Hamaika pauso (1996) eta Gorde nazazu lurpean (2000).



2. Gatazkaren literatura formatu txikian

i. Jokin Muñozen Bizia lo, Iban Zalduaren Gerra Zibilak eta Harkaitz Canoren “Fikzioa, fizkio hutsa eta fikzioa besterik ez” eta bestelako hainbat narrazio.



3. Exilioa eta Diaspora euskal narratiban.

i. Testuinguru historikoa.

ii. Kritika Poskoloniala: euskal aberriaren Besteaz.

iii. Amerikaren errepresentazioaz.

iv. Identitate hibridoez. Diaspora eta izaki diasporikoak. Sweet Promised Land (1957) lanaren aitzindaritza.

v. Far Westeko Euskal Herria: Bernardo Atxagaren Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (1984), eta Aingeru Epaltzaren Lur Zabaletan (1994)

vi. Exilioak euskal literaturan: Martin Ugalderen Itzulera baten historia (1990), Aingeru Epaltzaren Tigre Ehizan (1996) eta Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea (2003).



4. Generoa eta sexualitatea berridatziz: Arantxa Urretabizkaiaren eleberrigintza.

i. Modernitate osteko euskal eleberrigintzaren joerak.

ii. Emakumezkoen literaturaz: idazkera femeninoa/ idazkera feminista. Amaia Lasa, Mariasun Landa, Laura Mintegi…

iii. Emakume ahots gorpuztua: Azalaren kodea (2000), Miren Agur Meabe.

iv. Amatasunak erresistentzia bezala: Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria (1998) eta Eider Rodriguezen “Politika albisteak” (2004)

MetodologiaToggle Navigation

Eskoletan, irakasgai bakoitzari dagokion edukien aurkezpena egingo du irakasleak, unitate bakoitzaren helburuak eta berauek lortzeko burutu beharreko irakurketa, solasaldi, aurkezpen, talde lan edo iruzkinak zehaztuz.



Literatur lanen eta berauei buruzko lan kritikoen irakurketa izango da beti irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren oinarri, eta ikaslearen parte hartze aktiboa funtsezkoa izango da eskoletan.



Literatur lanen, kasu honetan, narratibaren azterketarako egokiak diren baliabide kritiko eta kontzeptu teorikoez jabetuko dira ikasleak, irakaslearen eskutik jasoko dituzten Literatura Konparatuko nahiz Literatur Kritikako kontzeptu eta giltza metodologikoen bitartez (Ikasketa Kulturalak, Ikasketa Sistemikoak, Narratologia, Genero Ikaskeak…) .



Baliabideei dagokienez, irakasgaiaren bibliografian zehaztuko direnez gain, euskarri desberdinetako baliabide digitalak erabiliko dira eskoletan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema “etengabeko ebaluazioa” deritzona izango da.



Kalifikazio moduak (gutxienez 9 astetan klaseetan egon direnak):



a) Eskoletara etortzea, parte hartzea eta idatzizko jarduera kritiko eta iruzkinak burutzea baloratuko da. Klaseko jarrera eta ekarpenez gain, ikasleek lan laburrak (3-4 orrikoak) aurkez ditzakete, irakasleak hala iradokita. Atal honetan lor daitekeen gehienezko puntuazioa % 25ekoa da.

b) Lan luzeak: klasean landutako egile eta lanei buruzkoak izango dira. Atal honetan lor daitekeen gehienezko puntuazioa % 25ekoa izango da eta beti irakaslearekin adostutuako lanak izango dira, maiatza hasierarako bukatu beharko direnak, irakasleak zehazten duen egunerako. Bai ikasgelan egiten diren iruzkinetan, baita lan luzeetan ere, idazle eta mugimenduei buruzko edukiak lotu eta erlazionatu behar dira gaitasun kritikoarekin, baina, gisa berean, baloratuko da bibliografia eta informazio iturriak baliatzen jakitea eta lanak aurkezterakoan metodologia egokiaz egitea. Lan idatzietan bereziki baloratuko da, zuzentasuna eta egokitasunaz gain, sintesi gaitasuna nahiz argumentazio gaitasuna. Irakasleak lan hauen aurkezpena gelan egiteko eska diezaieke ikasleei, horretarako egokia litzakeen power point edo gidoia erabiliz.

c) Azterketa: gehienezko puntuazioa % 50ekoa izango da. Azterketan klaseetan ikusitako edukiei nahiz testuei buruzko galderak egingo dira, eta derrigorrezko irakurketei buruzkoak ere bai.



Ezinbestekoa da amaierako azterketa gainditzea gainerako lan edo ariketekin bataz bestekoa egiteko.



Etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren sistema jarraitu nahi duen ikasleak, lehenengo 9 asteen barruan adierazi beharko dio idatziz irakasleari.





Taldekako lan luzeei buruzko oharrak:

a) Iruzkin kritikoaren metodologia baliatuz egingo dira, eta irakaslearekin aldez aurretik adostutako edukiei buruzkoak izango dira.

b) Ezinbestekoa izango da lan horretan erdia eskaintzea testu konkretu baten azterketari. Artikulu akademiko baten itxura izango du lanak. Atalei dagokienez: “Sarrera/ Helburuak/Egilea-obraren testuingurua/analisia/ondorioak/bibliografia)”, izan liteke eredu egoki bat. Luzerari dagokionez, Times New Roman 12 letraz eta bat eta erdiko lerroarearekin idatzitako 12-15 orrikoa izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioaren deialdiari uko egin nahi dion ikasleak azken eskola baino hilabete lehenago adierazi beharko dio idatziz irakasleari.





a) Eskoletara jarraikortasunez etortzerik ez duten ikasleek ikastaroaren hasieran aurkeztu behar dituzte araudiak eskatzen dituen agiriak eta eskabidea. Hala egiten dutenek azken azterketa batean frogatu ahal izango dituzte edukien ezagutza eta gaitasun kriitkoen garapena. Azterketan urtean zehar landu diren testuan iruzkina egitea eska daitekeeta derrigorrezko irakurketa lbiuruei buruzko galdere ere egongo dira.



b) Etengabeko ebaluazioari uko egin diezaioke ikasleak ikastaroaren bederatzigarren astera arteko epean, irakasleari idatziz adieraziz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Kurtsoko derrigorrezko irakurgaiak (irakurketa hurrenkeran):

Saizarbitoria, Ramon: Gudari zaharraren gerra galdua, Donostia: Erein, 2000.
Eskoletan banatzen diren bestelako narrazio zein irakurgaiak
Atxaga, Bernardo: Soinujolearen semea, Iruñea: Pamiela, 2003
Meabe, Miren Agur: Azalaren kodea, Zarautz: Susa, 2000
Urretabizkaia, Arantxa: Koaderno gorria, Donostia: Erein, 1998.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ayerbe, Mikel

Aldekoa, Iñaki (2008) Euskal Literaturaren Historia, Donostia, Erein.

Olaziregi, M.J (2002) Euskal eleberriaren historia, Labayru-Amorebieta-Etxanoko Udala.

Olaziregi, M.J. (2011) XX. mendeko narratiba, www.basqueliterature.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

ASKOREN ARTEAN (2008) Ferrús, Beatriz & Núria Calafell (koord.) Escribir con el cuerpo. UAB.
Askoren artean (2008) Literatura Terminoen Hiztegia, Bilbo, Euskaltzaindia.
ASKOREN ARTEAN (2010) Egaña, Ibon (koord.). Desira desordenatuak. Queer irakurketak (euskal) literaturaz. Donostia: Utriusque Vasconiae.
ASKOREN ARTEAN (2013) Castillo, Isa & Iratxe Retolaza (koord.). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Andoain: Edo.
ASKOREN ARTEAN (2014) Aizpuru, Alaitz & Bakarne Altonaga (koord.). Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz. Bilbo: UEU.
ASKOREN ARTEAN (2014) Alvarez, Amaia & Gema Lasarte (koord.). Gorputza eta generoa. Teoria, didaktika eta esperientziak. Bilbo: UEU.
BEAUVOIR, Simone. (2000) El segundo sexo. Cátedra: Madrid.a
BUTLER, Judith (2001) El género en disputa: el feminismo y la subversión de la identidad. Barcelona: Paidós.
— (2004) Lenguaje, poder e identidad. Barcelona: Paidós.
— (2006) Deshacer el género. Barcelona: Paidós.
— (2006) Vida precaria: el poder del duelo y la violencia. Barcelona: Paidós.
— (2009) Dar cuenta de sí mismo: violencia ética y responsabilidad. Buenos Aires: Amorrortu.
Gabilondo, Joseba (2006) Nazioaren hondarrak. Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak, Bilbo, EHU.
Kortazar, Jon (2017) Pott banda (1977-1980). Ekilibrista bihotza, Sorzain.
Olaziregi, Mari Jose (2000) Intimismoaz harandi. Emakumezkoek idatzitako euskal Literatura, Donostia, Eusko Ikaskuntza.
Olaziregi, Mari Jose (2012) Basque Literary History, Reno, Center for Basque Studies.
Ravelli, Alvaro (zuz) (2011) Egungo euskal ipuingintzaren historia, Bilbo, EHU.
Retolaza Gutierrez, Iratxe (arg) (2007) Egungo euskal eleberriaren historia, Bilbo, EHU.
Uribe, Kirmen (bil.) (2001) Azken aldiko euskal narratiba, Iruñea, UEU.
Urkizu, Patri (2000) Historia de la Literatura Vasca, Madrid, Uned.

Aldizkariak

ASJU; Lapurdum; Euskera, Riev; Egan, Fontes, Oihenart, Uztaro, Senez, Igela, Ustela, POTT, Susa, Oh Euzkadi!... (cf. http://andima.armiarma.com)

Web helbideak

• Euskal Literatura Ataria: www.basqueliterature.com
• Euskal Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com
• Kritiken hemeroteka: www.armiarma.com/kritikak.htm
• Klasikoen Gordailua: www.klasikoak.armiarma.eus
• Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus/argitalpenak
• EIZIE: www.eizie.eus
• EIE: www.idazleak.eus
• Galtzagorri: www.galtzagorri.eus
• EEE: www.editoreak.eus
• Center for Basque Studies: https://www.basque.unr.edu/books.html
• Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://www.euskomedia.org/aunamendi

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)