XSLaren edukia

Aleman Akademikoa25585

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25585

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Gelako p.2030
Ordenagailuko p.4060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Aleman Akademikoa irakasgaia Aleman Filologiako Graduaren 4. mailako nahitaezko irakasgaietako bat da. ”Alemana” moduluaren barne kokatzen da eta Ahozko eta Idatzizko Azalpena irakasgaian sakontzeko modu gisa ulertzen da.

Aleman Akademikoa irakasgaian lan akademikoa antolatzeko behar den tresneria garatzen sakonduko da, hau da, ahozko aurkezpenak eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (HEEMB) C1/C2 mailan idatzitako erredakzioak.

Irakasgai horretan gaitasunez parte hartzeko, Alemana V eta VI irakasgaiak gaitasunez amaitu behar dira eta ikasturtean zehar intentsiboki eta modu aktiboan hartu behar da parte. Irakasgai honetan garatuko den lanari esker ikasleak testu konplexu eta zail asko ulertzeko, eduki inplizituak jasotzeko, hitz jario handiarekin naturaltasunez hitz egiteko, bizitza sozialaren eta akademikoaren barruan hizkuntza erabiltzeko, eta konexio testualeko baliabideak behar bezala erabiliz oso gai konplexuei buruz modu egituratuan eta sakonean azalpenak emateko gai izango dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

HEEMBaren arabera, C1 mailaren barruan aleman akademikoan ahoz eta idatziz produzitzeko trebetasunei dagozkien edukiak, Maila Amaierako Lana egiteko eta defendatzeko.

Moduluaren gaitasunak (Alemana)

M02CM02 – Hainbat iturritatik jasotako informazioa eta argudioak ahozko edo idatzizko estandarretan berrezartzea, eta modu koherentean eta laburtuan aurkeztea (G005 eta G006).

M02CM03 – Bat-batean, ahoz zein idatziz, jariotasun handiz eta zehaztasunez gauzak adieraztea, esanahi ñabardura txikiak bereiziz, baita konplexutasun bereziko egoera eta testuingurutan ere (G001 eta G006).

Titulazioaren gaitasunak (Filologiako gradua)

G001 – Hizkuntza bat eta hizkuntza honekin lotutako mota diferenteko testuak (orokorrak, esparru akademikokoak eta espezializatuak edo osatzeko edo sortutako testuak eta testu artistikoak) ulertzeko gaitasuna menperatzeko tresnak eskuratzea (MEC1, MEC2, MEC3, MEC4).

G005 – Uneoro ikasi eta eguneratzeko eta bakarka zein taldeka arazoak aurkitu eta horiei aurre egiteko gai izatea, norberaren proiektu akademiko eta profesionala dibertsitatean eta kultur aniztasunean oinarrituta garatzeko (MEC2, MEC3, MEC5).

G006 – Baliabide tradizionalen eta IKT berrien bitartez informazio filologikoa (bibliografiak, datu baseak eta beste iturri batzuk) bilatzeko, ebaluazio kiritikoa egiteko eta kudeatzeko gaitasuna (MEC3, MEC4, MEC5).

Ikaskuntzaren emaitzak:

- oharrak modu independentean biltzea

- ohar, irudi, argazki, aipamen eta abarrez lagunduta hitz egitea

- testu baten edukia laburtzea

- testu batetik informazio nagusia eta xehatua ateratzea

- informazioak modu selektiboan bilatzea

- Testu baten edo gehiagoren barruan iritzi edo ikuspuntu diferenteak sailkatzea

- Mahai-inguru eta eztabaidetan aktiboki parte hartzea: deskribatu, iritzia eman, argudiatu, adierazi, azalpenak eman, eta abar.

- Idazlanak eta ahozko aurkezpenak modu logikoan eta koherentean egituratzea.

- Feedback-eko arauak ezagutzea eta aplikatzea: Besteak eta norbera ebaluatzea

- Akatsak analizatzea, norberaren idazlanak gainbegiratzea eta zuzentzea

- Lanak entregatzeko datak eta beste akordio batzuk betetzea

- Bibliografia iturri diferenteak ezagutzea

- Iturri fidagarrien eta ez fidagarrien arteko diferentzia ezagutzea

- Aipamen zuzenen eta zeharkakoen eta datuen jatorria adieraztea,…

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia Irakurketa teknikak: Irakurketa sekuentziala, selektiboa eta puntuala.

2. gaia Informazio garrantzitsua ateratzea: Aipamenak aurkitzea eta aukeratzea. Iturri bakoitzetik informazio azpimarragarriena laburtzea eta ateratzea.

3. gaia Lanaren egituraketa: Lanaren egitura zatiak ezartzea.

4. gaia Lanaren idazkera: Idatzizko adierazpena, ideien garapena, arrazoiketa. Ortografia, gramatika eta estilo zuzenketa (erregistroa).

5. gaia Lanaren ahozko azalpena: Teknika erretorikoak, ahoskera eta intonazioa. Gramatika eta estilo zuzenketa (erregistroa).

6. gaia Ondorioak: Ondorioak eta hauen ahozko defentsa: argudiatzea.

7. gaia Zuzenketak: Zuzenketa linguistikoak, formalak eta edukiari dagozkionak.

MetodologiaToggle Navigation

rakasgai honetan ikaslearen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da. Aipatutako gaitasunak eskuratzeko, bakarkako, binakako edo taldekako lanak egingo dira, ariketa gramatikalez gain. Edukiak modu deduktiboan (hau da, orokorretik adibide zehatzera) zein induktiboan (adibide zehatzetik orokortasunera) emango dira. Era berean, ikasleek “akatsen bidez ikasi” metodologiaren bitartez garatuko dituzte euren gaitasunak, hau da, ahozko aurkezpenen eta lan idatzien bitartez. Lan hauek bi aldiz entregatuko dira: lehena, zirriborro moduan eta, bigarrena, azken bertsio moduan, irakasleak zuzendu eta ebaluatu ondoren. Gainera, gelan landutako gaiekin lotuta, ikasleek euren ikasturteko azken lana bakarka egin beharko dute, baina irakasleak esandakoarekin bat etorrita; hau da, testua negoziatuz, eta zirriborroak, aldaketak, proben zuzenketak eta abar berriro idatziz eta trukatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa mistoa izango da eta honela osatuko da:

1. Ebaluazio jarraitua (% 50)

Zati honetan ikasleak lanak eta idazlanak entregatuko ditu eta aurkezpenak egingo ditu (% 40)

Ebaluazio irizpideak:

- Azalpenaren edukia (hipotesia garatzea eta botatzea, argudiatzea, sakontasuna, izaera zientifikoa)

- Azalpenaren koherentzia (egitura, testuen arteko lotura)

- Espresio maila (erregistroa, aniztasuna, erabilera)

- Gramatika, sintaxia, ortografia eta abarren erabilera.

- Alderdi formalak (aipamenak, bibliografia, Powerpointen diseinua eta abar).

2. Azken ebaluazioa:

Azken ebaluazioan, alde batetik, azken probaren egunean entregatu beharreko banakako lan idatzi bat egingo da: % 20

Ebaluazio irizpideak:

- Azalpenaren edukia (hipotesia garatzea eta botatzea, argudiatzea, lantze maila, izaera zientifikoa)

- Azalpenaren koherentzia (egitura, testuen arteko lotura)

- Hiztegiaren erabilera (erregistroa, barietatea, erabilera)

- Gramatika, sintaxia, ortografia eta abarren erabilera.

- Alderdi formalak (aipamenak, bibliografia, Powerpointen diseinua eta abar).

- Proiektua planifikatzea eta garatzea (ikasturtean zehar lanaren zatiak entrega-daten barruan aurkeztea, tutoretzatan parte hartzea, eta abar).

Bestalde, ikasleak 10-15 minutu iraungo dituen aurkezpena egingo du (% 20)

Ebaluazio irizpideak:

- Azalpenaren edukia (hipotesia garatzea eta botatzea, argudiatzea, lantze maila, izaera zientifikoa)

- Azalpenaren koherentzia eta hitz-jarioa (egitura, testuen arteko lotura)

- Espresio maila (erregistroa, aniztasuna, erabilera)

- Gramatika, sintaxia, ortografia eta abarren erabilera.

- Ahoskera eta intonazioa

- Alderdi formalak (aipamenak, bibliografia, Powerpointen diseinua eta abar).

- Proiektua planifikatzea eta garatzea (ikasturtean zehar lanaren zatiak entrega-daten barruan aurkeztea, tutoretzatan parte hartzea, eta abar).

Zati bakoitza gainditu beharko da irakasgaia gainditu ahal izateko. Ikasle batek deialdi bati uko egiteko nahikoa izango da azken azterketa idatzira ez aurkeztea.

Azken ebaluazioa eskatzeko

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik (ARAUTEGIA, LETRA FAKULTATEARENA, IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUKO EBALUAZIOARI BURUZKOA: 43.1c ARTIKULUA, AZKEN EBALUAZIOA ) ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, hainbat zereginez osatutako bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du. Horrelako egoeraren batean egonik azken probaren bidezko ebaluazio egin nahi duten ikasleek, dagokion eskaria egin beharko dute Fakultateko Dekanotzan. Azken ebaluazioa onartu zaion ikasleak, dela matrikulatutako irakasgai baterako, dela batzuetarako, dela irakasgai guztietarako, jakinaren gainean jarri beharko ditu kasuan kasuko irakasleak, dekanoak emandako erabakiaren kopia aurkeztuta. Kasu horietan, azken ebaluazioan hainbat zereginez osatutako bukaerako proba bakarra egingo zaie. Proba horrek,ikaslearen irakasgaiko notaren % 100 balio ahal izango du Zati bakoitza gainditu beharko da irakasgaia gainditu ahal izateko. Ikasle batek deialdi bati uko egiteko nahikoa izango da azken azterketa idatzira ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiaren ebaluazioa egiteko, ahozko aurkezpena egin (% 50) eta lan idatzi bat (% 50) entregatu beharko da. Horrela, ikasleak notaren % 100 eskuratuko du.

Ebaluazio irizpideak:

- Azalpenaren edukia (hipotesia garatzea eta botatzea, argudiatzea, lantze maila, izaera zientifikoa)

- Azalpenaren koherentzia eta hitz-jarioa (egitura, testuen arteko lotura)

- Espresio maila (erregistroa, aniztasuna, erabilera)

- Gramatika, sintaxia, ortografia eta abarren erabilera.

- Ahoskera eta intonazioa

- Alderdi formalak (aipamenak, bibliografia, Powerpointen diseinua eta abar).

Defentsaren ebaluazio irizpideak:

- azalpenaren edukia (hipotesia garatzea eta botatzea, argudiatzea, lantze maila, izaera zientifikoa)

Zati bakoitza gainditu beharko da irakasgaia gainditu ahal izateko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Eco, Umberto (2007): Wie man eine wissenschaftliche Abschlußarbeit schreibt. Doktor-, Diplom- und Magisterarbeit in den Geistes- und Sozialwissenschaften. Stuttgart: UTB

Esselborn-Krumbiegel, Helga (2008): Von der Idee zum Text. Eine Anleitung zum wissenschaftlichen Schreiben. Stuttgart: UTB

Karmasin, Matthias/Ribing, Rainer (2012): Die Gestaltung wissenschaftlicher Arbeiten. Stuttgart: UTB

Mehlhorn, Grit (2009): Studienbegleitung für ausländische Studierende an deutschen Hochschulen. München: Iudicium.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alt, Jürgen August (1994): Miteinander diskutieren. Eine Einführung in die Praxis vernünftiger Argumentation. Frankfurt/M.
Becker, Howard S. (1994): Die Kunst des professionellen Schreibens. Ein Leitfaden für die Sozial- und Geisteswissenschaften. Frankfurt/M.
Corsten, Hans/Deppe, Joachim (2002): Techniken des wissenschaftlichen Arbeitens. Wege zum erfolgreichen Studieren. München, Wien, Oldenbourg.
Kruse, Otto (1993): Keine Angst vor dem leeren Blatt. Ohne Schreibblockaden durchs Studium. Frankfurt/M./New York.
Meehan, Eugene J, (1992): Praxis des wissenschaftlichen Denkens. Ein Arbeitsbuch für Studierende. Hamburg: Reinbek.
Moennighoff, Burkhard/Meyer-Krentler, Eckhardt (2007): Arbeitstechniken Literaturwissenschaft. Stuttgart: UTB.
Sittig, Claudius (2008): Arbeitstechniken Germanistik. Reihe Uni-Wissen Germanistik. Stuttgart: Klett.
Stary, Joachim/Kretschmer, Horst (1994): Umgang mit wissenschaftlicher Literatur. Eine Arbeitshilfe für das sozial- und geisteswissenschaftliche Studium. Frankfurt/M.

Aldizkariak

revistas de interés general:

Deutsch Perfekt

DE Magazin Deutschland

Kulturaustausch. Zeitschrift für internationale Perspektiven.

Zeit Campus

revistas científicos

Fachdienst Germanistik. Sprache und Literatur in der Kritik deutschsprachiger Zeitungen.

Jahrbuch für internationale Germanistik

Zeitschrift für Germanistik

Web helbideak

informaciónes sobre Alemania y ofertas de aprendizaje de Alemán
www.deutsch-perfekt.com
www.dw.de
www.slowgerman.com
https://de-de.facebook.com/dw.learngerman
http://www.goethe.de/ins/us/saf/prj/stg/mus/cli/deindex.htm
https://www.goethe.de/de/spr/ueb.html

Estudiar en Alemania
www.study-in.de
www.daad.de

TaldeakToggle Navigation

16-76 Gelako p.-1 (Alemana - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.01 - LETREN FAKULTATEA (1)

16-76 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.01 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.01 - LETREN FAKULTATEA (2)