XSLaren edukia

Frantsesa Atzerriko Hizkuntza Moduan Irakasteko Metodoetarako Sarrera25661

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Frantsesa
Kodea
25661

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Frantsesa atzerriko hizkuntza moduan irakasteko metodoetarako sarrera" ikasgaiak Frantsesa Atzerriko Hizkuntzaren (FLE) irakaskuntzaren didaktika eta metodologia lantzen ditu eta Frantses Filologiako ikasleen formakuntza linguistikoan ezinbestekoa da. 4. mailako derrigorrezko ikasgaia da eta Frantses Hizkuntzalaritza eta Hizkuntzaren Historiaren moduluari dagokio.

Gainera, ikasleriari hainbat ikaskuntza-egoera eskaintzen zaizkio gaitasun konplexuak gara ditzan (ikerketa, sormena, izaera kritikoa, talde-lana) eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin konprometitu dadin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Ikasgai hau M08 "Frantses Hizkuntzalaritza eta Hizkuntzaren Historia" moduluko ondorengo gaitasunekin lotuta dago:

M08CM01: frantses hizkuntzalaritzaren sistemaren funtzionamenduaren mekanismoak ulertu eta azaldu bere historian eta gaurkotasunean.

M08CM02: eskuratutako gaitasunak hainbat jarduera profesionaletan (irakaskuntza, itzulpengintza, edizio, zuzenketa linguistikoa eta abar) erabili .

M08CM03: terminologia espezifikoa eta baliabide bibliografiko nahiz beste informazio iturri garrantzitsu, IKTen erabilera barne, modu aktiboan eta pasiboan erabili.



IKASKUNTZA-EMAITZAK:



1. Frantsesa Atzerritar Hizkuntza Moduan (FLE) irakasteko metodologia berritzaileak erabiltzen jakitea.

2. Ikaskuntza helburuak finkatu maila eta gaitasun linguistikoak kontuan hartuta.

3. Argitaletxeek eta Internetek eskaintzen dituzten baliabideak eta tresnak erabiltzea frantseseko klaseak antolatu eta emateko.

4. Ikasitakoarekin unitate didaktiko bat egitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Oinarrizko kontzeptuak

2. Hizkuntzen irakaskuntzaren aldagaiak

3. Hizkuntzen irakaskuntzaren metodologien historia

4. Metodologia aktiboak

5. Hizkuntza-mailak eta gaitasun linguistikoak

6. Klaseak prestatzeko baliabideak:

6.1. Argitalpen mundua: liburuak, gramatikak eta hiztegiak

6.2. Baliabide digitalak

7. Ebaluazio motak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia teoriko-praktikoa izango da eta IKD i3 ereduan oinarrituko da ("i ber hiru": ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna), hau da, eredu honek irakaskuntza, ikerketa eta iraunkortasuna uztartzen ditu. Hainbat metodologia aktibo erabiltzen dira (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, ikerketan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa, berdinen arteko ikaskuntza, ikaskuntza iraulia...). Gaitasunak eskuratzeko ariketa eta lanak ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo egingo dira, bakarka edota taldeka.



Ariketa gehienak lauhileko osoan zehar burutuko den proiektuarekin lotuta egongo dira eta ikasleak eskuratutako gaitasunak eta ikaskuntza-emaitzak erabiliko ditu proiektua gauzatzeko.



eGela ikasgela birtuala modu oso intentsiboan erabiliko da. Horrela, ariketak ikasgelan eta ikasgelatik kanpo egiteko aukera izango du ikasleak. Bertan, ikasgaiaren materiala (apunteak, material bibliografikoa, ebaluazio-irizpideak, errubrikak...) eta ikasleriak burututako lanak egongo dira eskuragarri, eztabaidarako foroak sortuko dira, ikasgaiarekin lotutako abisuak emango dira eta feedback pertsonalizatua jasoko du ikasleak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema jarraitua eta hezigarria. Lauhileko osoan zehar egindako ariketa, lan eta proba guztiek, nahiz parte-hartzea, bakarko lana eta talde-lana aintzat hartuko dira ikaslearen aurrerapena ebaluatzeko. Hortaz, ebaluazioak hiru zati ditu:



1) Idatzizko proba teoriko-praktikoa (%40): proba honetan ikasgaiaren ezagutza ebaluatuko da.

2) Idatzizko lana (%40): ikasleek unitate didaktiko bat egin beharko dute. Lan honetan ondorengoa ebaluatuko da: klasean ikasitako guztia unitate didaktikoan aplikatzeko gaitasuna eta unitate didaktikoa osatzen duten ariketen egokitasuna.

3) Klaseko bakarkako lanak eta talde-lanak (%20). Lan hauek ikasgaiaren eduki teoriko-praktikoekin eta idatzizko lanarekin egongo dute lotuta.



Ikasgaia gainditzeko ariketen %90 egin beharko dira eta ebaluazioaren hiru zatiak gainditu beharko dira (ikasleak gutxienez 10 puntutik 5 lortu behar ditu zati bakoitzean). Idatzizko proba, klaseko lanak eta idatzizko lana zuzen idatzi behar dira frantsesez. Hizkuntza-maila eskasean idatzita egonez gero, ikasgaia ez gainditutzat emango da. Ebaluazioaren zati bat gainditzen ez bada, azken emaitza gainditu ez den zatiarena izango da.



Ikasleak idatzizko azken proba egiten duen bitartean debekatuta dauka liburuak, apunteak eta edozein tresna telefoniko, elektroniko, informatiko edo beste edozein motatako gailu erabiltzea.



Ebaluazio jarraituari uko egitea: ikasleak idatziz jakinaraziko dio irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiteko intentzioa, indarrean dagoen araudiak hala adierazten duen epearen barruan.



Azken ebaluazioa: ebaluazio jarraituari uko egiten dutenentzako. Ebaluazioak bi zati ditu:



1) Idatzizko proba teoriko-praktikoa (%70): proba honetan ikasgaiaren ezagutza ebaluatuko da.

2) Idatzizko lana (%30): ikasleek memoria bat egin beharko dute ikasgaiko edukiak erabiliz. Memorian klasean ikasitakoa erabiltzeko gaitasuna ebaluatuko da.



Ikasgaia gainditzeko, ikasleak gutxienez 10 puntutik 5 lortu behar ditu idatzizko proban eta idatzizko lanean. Idatzizko proba eta idatzizko lana zuzen idatzi behar dira frantsesez. Hizkuntza- maila eskasean idatzita egonez gero, ikasgaia ez gainditutzat emango da. Ebaluazioaren zati bat gainditzen ez bada, azken emaitza gainditu ez den zatiarena izango da.



Ikasleak idatzizko proba egiten duen bitartean debekatuta dauka liburuak, apunteak eta edozein tresna telefoniko, elektroniko, informatiko edo beste edozein motatako gailu erabiltzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Idatzizko azken proba bat egingo da eta ikasgaiaren %100 suposatuko du. Idatzizko proba zuzen idatzi beharko da frantsesez. Hizkuntza-maila eskasean idatziz gero, ikasgaia ez gainditutzat emango da.



Ikasleak idatzizko proba egiten duen bitartean debekatuta dauka liburuak, apunteak eta edozein tresna telefoniko, elektroniko, informatiko edo beste edozein motatako gailu erabiltzea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Fotokopiak
-eGela plataforma digitala
-e-maila

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Beacco, J.C. (2007). L’approche par compétences dans l’enseignement des langues. Paris: Didier.

Chauvet, A. (2008). Référentiel des contenus d'apprentissage du FLE en rapport avec les six niveaux du Conseil de l'Europe, à l'usage des enseignants de FLE. Paris: Alliance française, CLE International.

Courtillon, J. (2003). Élaborer un cours de FLE. Paris: Hachette.

Coyle, D. et al. (2010). Content and Language Integrated Learning. Cambridge: Cambridge University Press.

Cuq, J.-P. et Gruca, I. (2003). Cours de didactique du français langue étrangère et seconde. Grenoble: PUG.

Prieto Martín, A. (2017). Flipped learning, aplicar el modelo de aprendizaje inverso. Madrid: Narcea.

Puren, C. (1988). Histoire des méthodologies de l’enseignement des langues. Paris: CLE.

Raucent, B., Lecoq, J. et Lebrun, M. (2016). La classe à l'envers pour apprendre à l'endroit. Presses Universitaires de Louvain.

Robert, J.-P. (2002). Dictionnaire pratique de didactique du FLE. Paris: Ophrys.

Tagliante, Ch. (2006). L’évaluation et le Cadre commun de Référence pour les langues. Le Français dans le monde, 344. Disponible sur le site : www.fdlm.or/fle/article/344/344cadre.php

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bergmann, J. et Sams, A. (2012). Flip Your Classroom: Reach Every Student in Every Class Every Day. International Society for Technology in Education.
Damar, M.-E. (2014). Communication écrite. Bruxelles: de Boeck et Duculot.
Duverger, J. (2009). L'enseignement en classe bilingue. Paris: Hachette.
Vigner, G. (2004). La grammaire en FLE. Paris: Hachette.

Web helbideak

Conseil de l’Europe (2001).Cadre européen commun de référence pour les langues : apprendre, enseigner, évaluer. Paris: Didier.
[En ligne]: http://www.coe.int/t/dg4/linguistic/source/framework_fr.pdf
Elorza, I. et al. (2012-2013).En français aussi! (DBH1-4). Saint-Sébastien : Ikastolen Elkartea.
[En ligne]: www.eleanitz.org
Chamie, R. et al. (2007) Cours d’initiation à la didactique du FLE en contexte syrien.
[En ligne]: https://web.archive.org/web/20071002190233/http://www.lb.auf.org/fle/cours/cours3_AC/hist
_didactique/cours3_hd01.htm
[En ligne]: http://www.laclasseinversée.com

TaldeakToggle Navigation

16-86 Teoriakoa (Frantsesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM 1.25 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM 1.25 - LETREN FAKULTATEA (2)

16-86 Gelako p.-1 (Frantsesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM 1.25 - LETREN FAKULTATEA (1)