XSLaren edukia

Hizkuntzaren Filosofia II25159

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Filosofiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25159

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hizkuntzaren Filosofia I eta II irakasgaietan landutako edukiak oinarrizkoak dira ikasleak Filosofia Gradua lortzeko ezinbestekoak diren gaitasun batzuk jaso ditzan. Alde batetik, Hizkuntzaren Filosofiari berezkoak zaizkion auzi eta planteamendu nagusiak ezagutzeak ikaslearen eskura jartzen du XX. mendean zehar Filosofia Analitikoaren garapenari forma eman dioten eztabaidak hobeto ulertzea. Bestetik, eduki horiek barneratuz, ikasleak bere egiten ditu gaur egungo hainbat filosoforen proposamenak egoki ulertzeko derrigorrezkoak diren erreminta kontzeptual batzuk. Azkenik, ikasleak ere ezagutzen ditu Filosofia osatzen duten arloetako baten metodologia eta izaera.



Hizkuntzaren Filosofia II irakasgaia Filosofiako Graduko hirugarren mailako lehenengo lauhilabetean ematen da, eta derrigorrezko irakasgaien blokean dago. Irakasgai horretan, lehenik, sakondu egiten da bigarren mailan irakasten den Hizkuntzaren Filosofia I irakasgaian aurkeztutako auzietan, eta XX. mendeko bigarren erdian planteatu diren proposamen teoriko nagusietako batzuk irakasten dira. Helburu horrekin, irakasgaia bi ardatz tematiko nagusiren inguruan garatzen da (konposizionalitate printzipioa eta hizkuntzaren esanahi kognitiboaren auzia), eta XX. mendeko bigarren erdian Hizkuntzaren Filosofiari forma eman zioten autore jada klasiko batzuen testu originalak lantzen dira. Helburua da, beraz, ikaslea gai izatea ulertzeko autore horien proposamen nagusiak aurreko bi ardatz tematiko horiek osatzen duten testuinguruan, eta ikasleak ere lantzea auzi filosofiko batzuk, Hizkuntzaren Filosofiarekin estuki erlazionatuta egonik ere, agian gertuago daudenak Epistemologia, Zientziaren Filosofia, Metafisika edota Metafilosofia bezalako arloetatik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M088C1 - Hizkuntzaren izaerari eta funtzionamenduari buruz egindako gogoetak bultzatutako Filosofiako kontzeptuen eta arazoen jakintzan sakontzea, eta Hizkuntzaren Filosofiaren terminologia espezializatua aplikatzen jakitea.

M088C2 - Filosofiako egile esanguratsuenen jatorrizko testuak modu aktiboan ulertzea eta modu kritikoan interpretatzea, Hizkuntzaren Filosofiaren jaiotzan eta garapenean eta hainbat esparru teorikotan mugarri izan direnak.

M088C3 - Epistemologiaren, Ontologiaren, Etikaren eta Filosofiako gainerako alorren esanahien teorien interesari eta erabilerari buruzko gaiak ahoz azaltzea, eztabaidatzea, modu kritikoan baloratzea, eta horiei buruzko hitzaldi ongi egituratuak modu arrazoituan idaztea.

M088C4 - Hizkuntza erabiltzean abusuak egiteak edo hizkuntzaren funtzionamendua ez ezagutzeak sortutako garrantzi filosofikoa duten arazo, ilusio eta engainu faltsuak identifikatzea eta garrantzi-ordenan aztertzea, eta ondorioz, hizkuntzak ezkutatzen dituen benetako arazo filosofikoaren adibideak adieraztea.

M088C5 - Edozein motatako argumentuen korrelazio logikoa identifikatzea eta ebaluatzea, hizkuntzaren teoria semantikoekin eta azterketa pragmatikoekin osatutako teknika logikoen bidez.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: oinarrizko kontzeptuak, Frege eta Russell.



1.1. Oinarrizko kontzeptuak eta terminologia

1.2. Konposizionalitate printzipioa, esanahi koginitiboa, eta proposizioen izaeraz.



2. Esanahia eta erabilera (Wittgenstein: Ikerketa Filosofikoak)



2.1. Tractatusa eta “hizkuntza arruntaren filosofia”.

2.2. Wittgensteinen Ikerketa Filosofikoak.

2.2.1. Hizkuntzaren teoriak eta hizkuntzaren deskripzioak

2.2.2. Hizkuntzaren ikuskera “agustindarra”.

2.2.3. Esanahia eta erabilera. Testuingurua. Hizkuntz-jokoak eta “bizitzeko moduak”.



3. Analitikotasuna eta esanahia (Quine: “Enpirismoaren bi dogma”)



3.1. Egia motak, analitikotasuna eta berifikazionismoa.

3.2. Enpirismoaren bi dogma.

3.2.1. Analitikotasun motak eta analitikotasuna definitu ezina.

3.2.2. Erredukzioa eta esanahia.

3.3. Dogmarik gabeko enpirismoa.

3.3.1. Teoriaren infradeterminazioa.

3.3.2. Justifikazio eta esanahi holismoa. Sareak eta ehunak.

3.3.3. Epistemologia naturalizatuta.



4. Erreferentziaren determinazioa eta klase naturalak (Putnam: “The Meaning of “Meaning””)



4.1. Internismo semantikoa, Frege eta Russell.

4.2. Kripke: kate kausalak eta anti-deskriptibismoa Naming and Necessity-n.

4.3. Putnam: Klase natural terminoen semantika.

4.3.1. Klase naturalak eta estereotipoak.

4.3.2. Lur bikiak. KNT-en “indexikotasuna” eta lan linguistikoaren banaketa.

4.3.3. Klase naturalen esentzialismoa.

4.4. Externismo semantikoa hizkuntzan eta gogoan.



5. Indexikoak eta erreferentzia zuzena (Kaplan: “Demonstratives”)



5.1. Indexikoak eta erakusleak.

5.1.1. Perry: Fregeren arazoak indexikoekin

5.2. Demonstratives: semantika formala.

5.2.1. Mundu posibleen semantikak: hedadura/intentsioa.

5.2.2. Karaktereak

5.2.3. Erabilera testuinguruak vs. ebaluazio zirkunstantziak.

5.3. Demonstratives: erreferentzia zuzenaren teoriak

5.3.1. Erreferentzia zuzena.

5.3.2. Esanahia eta edukia. Proposizio singularrak.

5.3.3. Ohar epistemologikoak. Esanahi kognitiboa eta karakterea.

5.4. Stalnaker: Matrizeak eta proposizio diagonalak.



6. Testuinguru intentsionalak: proposizio-jarrerak (Kripke: “A puzzle about belief”).



6.1. Mill, Frege eta proposizio-jarrera atribuzioak

6.1.1. Ordezkapenak, salva veritate eta salva significatione.

6.1.2. Testuinguru intentsionalak (modalak eta epistemikoak), de dicto eta de re.

6.1.3. Arazoak Fregeren puzzlearekin.

6.2. Kripkeren puzzleak.

6.2.1. Nola kendu komatxoak eta itzuli.

6.2.2. Pierre eta Paderewski.

6.3. Proposizio-jarrera atribuzioen semantika: neo-fregearrak eta neo-russelldarrak.

MetodologiaToggle Navigation

Kurtsoan zehar irakasleak programa osoa emango du. Edukiak lantzeko programan eta bibliografian ematen diren derrigorrezko testuak hartuko dira oinarri, eta derrigorrezkoa da dagokien klase egunerako ikasleak testuak irakurrita ekartzea. Klase orduen parte handi batek izaera magistrala izango du, eta horietan irakasleak testuak ondo ulertu ahal izateko oinarrizko nozio teorikoak azalduko ditu. Klase orduen parte bat testuetan proposatzen diren tesien inguruko eztabaidari eskainiko zaio.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia nahiz ez jarraia egiteko aukera egongo da.



-Ebaluazio jarraia egin ahal izateko derrigorrezkoa da klassetara etortzea (klase orduen %80ra etortzen ez denak ezin izango du ebaluazio jarraia egin), eta landuko diren testuak dagokien egunetarako irakurrita ekartzea. Ikasleak ezin badu klasera joan edo ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, irakasleari jakinarazi beharko dio dagokien data eta moduetan.



-Behin testuak irakurri eta klasean eztabaidatuta, etxean erantzuteko galdera batzuk proposatuko zaizkio ikasleari, honek etxean erantzun eta posta elektroniko bidez irakasleak esandako datetan bidaltzeko—lan horiek zuzenduta itzuliko zaizkio ikasleari azken azterketa baino lehenago.



-Kurtso bukaeran idatzizko azterketa bat egingo da. Ebaluazio jarraian klaseetara asistentziak eta etxerako galderek %50eko balioa izango dute azkeneko notan, eta azterketak beste %50 (nolanahi ere, kurtsoa gainditu ahal izateko beharrezkoa da azterketan gutxienez 4 bat izatea, eta kurtso osoko nota ez da azterketako nota baino baxuagoa izango). Ebaluazio ez jarraia egiten duenarentzat



-Ebaluazio ez-jarraia egiten dutenentzat azterketak azken nota osoa erabakiko du.





Covid-19 pandemia: oharrak



EHUk emandako jarraibideak errespetatuz, irakasgaiaren metodologia eta ebaluazioa modu presentzial batean daude planteatuta: planteatzen dena da, posible den heinean behintzat, eskolak klasean presentzialki ematea, eta azken azterketa ere klasean presentzialki egitea idatziz. Noski, hori aldatu daiteke covid-19aren epidemiaren garapenak hala eskatzen badu. Beharrezkoa bada, irakasgaia formatu ez-presentzial batera egokituko da.



Formatu ez-presentzial batera aldatu behar badugu, formatu presentzialerako pentsatuta zeuden eskolak Blackboard Collaborate bidez emango dira. Ikasleari komeni zaio, beraz, kurtsoa hasten den momentu beretik ziurtatzea eskura izango duela eskolak BBC bitartez jaso ahal izateko ekipamendua, kurtsoaren zati bat ez-presentzialki eman beharko bagenu. Formatu ez-presentzialera egokitzeak ez dio irakasgaiaren temarioari eta irakurketei eragingo: formatu presentzialerako pentsatuta zeuden gai eta auzi berberak landuko ditugu.



Ebaluazioari dagokionez, formatu presentzialerako planteatuta zegoena ahal den neurrian mantentzen saiatuko gara. Ebaluazio jarraiari dagokionez, etxerako bidaltzen diren ariketak berdin-berdin egin daitezke. Azken azterketari dagokionez, etxean egiteko idatzizko azterketa edo froga bat egingo da, eGela edo Blackboard Collaborate erabiliz, azterketari hasiera batetik zegokion data eta orduan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdia azterketa bidez egingo da, eta azterketak erabakiko du nota osoa.





Covid-19 pandemia: oharrak



Covid-19aren epidemiagatik ezingo balitz ez-ohiko deialdiko azterketa presentzialki egin, formatu ez-presentzialera egokituko genuke. Azterketa data eta ordua mantenduko lirateke, eta Blackboard Collaborate eta eGela bezalako erremintak erabiliko genituzke azterketa etxetik egin ahal izateko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klaseetarako irakurri beharreko testuak:

Wittgenstein, Ludwig: Philosophical Investigations, Basil Blackwell, 1953.
Euskaraz: Tratatu Logiko-Filosofikoa / Filosofia-Azterketak, Klasikoak, 2009.
Gaztelaniaz eta Alemanez: Investigaciones Filosóficas, UNAM - Crítica, 1988.

Quine, Willard van Ormand: “Two Dogmas of Empiricism”, Philosophical Review 60, 1951 (Martinich 1985-en ere badago).
Euskaraz: “Enpirismoaren bi Dogma”, Arrieta 2001-en.
Gaztelaniaz: “Dos Dogmas del Empirismo”, Valdés 1991-n.

Putnam, Hilary: “The Meaning of “Meaning””, Putnam 1975-en.
Gaztelaniaz: “El significado de “significado””, Teorema XIV, 1984.

Kaplan, David: “Demonstratives”, Almog et al 1989-n.
Gaztelaniaz: “Demostrativos”, Ezcurdia 2014-n.

Kripke, Saul: “A Puzzle about Belief”, Margalit, (ed.): Meaning and Use, Reidel, 1979 (Martinich 1985-en ere badago).
Gaztelaniaz: “Un enigma sobre la creencia”, Valdés 1996-en.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Almog, Joseph, John Perry eta Howard Wettstein: Themes from Kaplan, OUP, 1989.
Arrieta, Agustin: Egia Motak, EHU Argitalpenak, 2001.
Evans, Gareth: Varieties of Reference, OUP, 1982.
Collected Papers, OUP, 1985.
“The Causal Theory of Names”, Proceedings of the Aristotelian Society 47, 1973 (Evans 1985-en)
Ezcurdia, Maite: Los indéxicos y la semántica de Kaplan, UNAM Publicaciones, 2014.
Fogelin, Robert: Wittgenstein. The Arguments of the Philosophers. Routledge 1976.
García Suárez, Alfonso: Modos de Significar, Tecnos, 2011.
Korta, Kepa: Hitzaren Lilura, EHU Argitalpenak, 2007.
Kripke, Saul: Naming and Necessity, Harvard University Press, 1980.
Philosophical Troubles, OUP, 2011.
Reference and Existence, OUP, 2013.
Lycan, William: Philosophy of Language. A contemporary introduction, Routledge, 1999.
Martinich, AP (ed.): The Philosophy of Language, OUP, 1985.
McGinn, Marie: The Routledge Guidebook to Wittgenstein’s Philosophical Investigations; Routledge, 2013.
Pérez Otero, Manuel: Esbozo de la filosofía de Kripke, Montesinos, 2006.
Vericuetos de la filosofía de Wittgenstein, Prensas de la Universidad de Zaragoza, 2018.
Perry: “Frege on Demonstratives”, The Philosophical Review 86, 1977 (euskaraz: https://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa/article/view/19741/17845)
“The Problem of the Essential Indexical”, Nous 13, 1979.
Perry, John eta Mark Crimmins: “The Prince and the Phone Booth: Reporting Puzzling Beliefs”, The Journal of Philosophy 86, 1989.
Putnam, Hilary: Mind, Language and Reality, Cambridge University Press, 1975.
“Meaning and Reference”, Journal of Philosophy 70, 1973 (Martinich 1985-en ere badago)
Quine, Willard van Ormand: From a Logical Point of View, Harper and Row, 1953.
Word and Object, MI

Aldizkariak

GOGOA

Web helbideak

Stanford Encyclopaedia of Philosophy: plato.stanford.edu

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRIETA URTIZBEREA, AGUSTIN
  • IBARRA UNZUETA, JOSEBA ANDONI
  • MIGURA ZANGUITU, VICENTE FERNANDO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

4-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • AULA 0.1-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • AULA 0.1-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

4-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)