Breadcrumb

Sarrera-fisikako-gradua

Fisikako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Fisikako Gradua - Aurkezpena

Fisika zientziaren paradigma da, eta teknologiaren zutabeetako bat. Era berean, jakintzaren oinarria, eta pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzen duen garapenerako motorra da.

Fisika presente dago gure eguneroko jardueran, ordenagailu, telefono eta bestelako gailuen bidez, eta oinarrizko jakintza ematen digu beste diziplina batzuk garatzeko, hala nola medikuntza, zeinari tresneria eta teknika berriak ematen baitizkio: tomografia konputerizatua, erresonantzia magnetikoa, positroi igorpen bidezko tomografia, ekografia, laser kirurgia, etab.

Fisikako gradudunek diziplina anitzeko lan taldetan esku hartzen dute, eta lankidetzan aritzen dira hainbat arlotan, hala nola ingurumenean (berotegi efektua, istripu erradioaktiboak, ingurumen-kutsadura, kutsadura akustikoa…).

UPV/EHUk hiru aipamen eskaintzen ditu espezializatzeko: Oinarrizko Fisika, Egoera Solidoaren Fisika eta Tresneria eta Neurketa.

Borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko enpresetan . Horrez gain, bosgarren maila eginez gero, Ingeniaritza Elektronikoko Gradua lor daiteke.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

12,167 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

70 plaza

botoia-liburuxka-Zientzia-eta-Teknologia-Fakultatea

Fisika-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Goi kualifikazioko irakasleak, guztiek doktore titulua dutelarik.
  • Graduan lau sail aritzen dira, ikerkuntzan izen handikoa dutenak nazioartean. Honetara, errazagoa da graduondoko ikasketak egitea, goi mailako ikertaldeen laguntzari esker.
  • Aukera duzu zenbait irakasgai ingelesez ikasteko.
  • Bosgarren ikastaro bat eginda, fisika eta ingeniaritza elektronikoko gradu bikoitza egin ahal izango duzu.

fisikako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Jakintza zientifikorako ekarpenak egiteko bokazioa duen pertsona bat bazara, naturari eta haren modelizazioei behatzea atsegin baduzu, pentsamendu abstrakturako eta jakin-mina eta guztia zalantzan jartzeko gaitasuna baduzu, eta jakintza zientifikoa eta teknikoak, eta matematika, fisika eta kimikako nozioak badituzu, Fisikako Gradua titulu ezin hobea da zuretzat.

Irudia

Irteera profesionalak

Askotariko enpresetan eta erakundeetan egin ahal izango duzu lana, hala nola aholkularitzak, ingeniaritzak, industria, ospitaleak eta ikerketa zentroak, arlo hauetan:

  • Industria eta zerbitzuak: informatika, elektronika, telekomunikazioak, akustika, ingurumena, kalitatea, lan arriskuen prebentzioa, teknologia espaziala eta aeronautika, administrazio publikoa, finantzak…
  • Aholkularitza
  • Fisika medikoa: Barne Erradiofisikari Egoiliarra (BEE)
  • Ikerketa eta garapena, batez ere, unibertsitateetan, ikerketako erakunde publikoetan eta instalazio zientifiko handietan
  • Irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa