XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE MARIA PITARKE DE LA TORRE

Ezagutza arloa
Materia Kondentsatuaren Fisika
Saila
Fisika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
jm.pitarke@ehu.eus

José María Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia da. Zientzia Fisikoetan Doktorea da. Doktoradutza 1990. urtean lortu zuen aipamen bereziarekin Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi eta fotoi emisioaz egindako ikerketa lanarengatik. Ondoren, EEBBetako Oak Ridge-ko Laborategi Federalean aritu zen. 1993. urtean UPV/EHUko irakasle titularra bilakatu zen eta EEBBetako zenbait unibertsitatetan nahiz London-eko Imperial College-an seihileko sabatikoak eman zituen. 2000. urteaz geroztik, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da. 2005. urteaz geroztik, Cambridge-eko Unibertsitateko Churchill College-ko ByFellow-a da. Haren ikerketa gaien artean honako hauek dira azpimagarrienak: materia kondentsatuaren teoria, eta solido, azal nahiz nanoegituretako elektroi anitzen dinamika. 2006. urteko otsailaren 28an nanoGUNE ikerketa zentroaren zuzendari nagusi izendatua izan zen, zentroaren sortze ekitaldian bertan; 2006. urteko irailaren 1ean nanoGUNEko zuzendaritza lanari ekin zitzaion, unibertsitateko bere eginkizunak alde batera erabat utzi gabe. 2009. urteko urtarrilean, nanoGUNEren irekiera ekitaldia izan eta hilabete gutxira, 9. Manuel Laborde Werlinden sariaren epaimahaiak aipamen berezia eman zion grafenoaren inguruan abian jarritako enpresa-ekimena goraipatzeko. Graphenea enpresaren bultzazailea eta sortzailea izan zen 2010ean. NanoGUNEk sorturiko Graphenea enpresaren Lehendakariordea izan zen 2015. urtera arte.