Breadcrumb

XSLaren edukia

Sentsoreak eta Eragingailuak26632

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Fisikako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26632

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Mintegia57.5
Gelako p.57.5
Laborategiko p.1015
Ordenagailuko p.57.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan ohiko sentsore eta eragingailuen funtzionamendua deskribatzen da, bai klasikoak bai modernoak, printzipio fisikoak azalduz baina ikuspegi praktikoa ere landuz. Magnitude fisikoak neurtzeko sentsoreak azaltzen dira, neurtzen duten magnitudea edota transdukzioa egiteko erabiltzen duten propietatea kontutan hartuta sailkatuko direnak: erresistikorrak, digitalak, kapazitiboak, etbar. Sentsoreen deskribapenaz gain bere erabileraren adibideak ikusiko dira, baita seinaleak egokitzeko zirkuituak ere. Printzipio itzulgarrien kasuan, sentsoreekin batera dagozkion eragingailuak aztertzen dira. Eragingailu elektromekanikoen (motor elektrikoen) deskribapen labur batekin osatzen da ikastaroa.



Irakasgaiak izaera mistoa du, izan ere, ikaskuntza teorikoa eta praktikoa uztartzen ditu, laborategiko praktikak, kasu praktikoetara zuzendutako ariketen ebazpena eta irakasgaiarekin zerikusia duten gai ezberdinei buruzko mintegi espezializatuak eginez.



Irakasgai hau burutzeko lehen zikloko irakasgaien jakintza izan behar da: mekanika, elektromagnetismoa, eta metodo matematikoak. Horretaz gain, Zirkuitu lineal eta ez lineal, Gailu Elektronikoak eta Instrumentazio I irakasgaiko jakintza batzuk lagungarriak izan daitezke. Hala ere, irakasgaian zehar, lagungarriak diren kontzeptuen azalpena edo horiei buruzko materiala ere kontsideratuko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikastaroan lortu beharreko gaitasun orokorrak honekin erlazionatutako beste irakasgai batzuekin batera deskribatzen dira, “Tresneria eta Kontrola” moduluan aurkitzen direnak:

1) Datuak eskuratzeko eta seinaleak egokitzeko sistema elektronikoen diseinu-metodoak kudeatzea, izaera ezberdineko sentsoreak barne.

2) Tresneria-laborategiak aplikazio ezberdinetan erabiltzeko gai izatea, neurketa-automatizaziorako eta kontrol automatikoko aplikazioetarako gailuen erabilera barne.

3) Begizta itxiko kontrolagailuak diseinatzea benetako aplikazioetarako, eragingailuen erabilera barne, zarata prozesatzea eta perturbazioen eragina bezalako arazoak ere kontutan izanik.

4) Tresneria eta kontrol laborategiko ingurunean denbora errealean erabiltzeko sistema informatikoak ezagutzea.

5) Ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz komunikatzeko, egindako lanari buruzko txostenak idazteko eta dokumentatzeko gai izatea.





Irakasgaian landu beharreko gaitasun orokorrak “Tresneria eta Kontrola” moduluko gaitasunak dira. Hala ere, irakasgai hau egitean lortzen diren gaitasun konkretuak aipatu ditzakegu:

1) Ohiko sentsore eta eragingailuen funtzionamendua ikasi, bai klasikoak bai modernoak, printzipio fisikoak ulertuz baina ikuspegi praktikoa ere landuz.

2) Seinaleak egokitzeko zirkuituen oinarriak ezagutu

3) Neurketa eta kontrola egiteko sistemak osatzen dituzten elementuen aukeraketa egiteko beharrezko irizpideak ezagutu.

4) Laborategian sentsore eta eragingailuekin praktikatu, prozesu industrialak automatizatzeko eta neurketa eta kontrola egiteko sistemak muntatzeko gai izan.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikastaroan lortu beharreko gaitasun orokorrak honekin erlazionatutako beste irakasgai batzuekin batera deskribatzen dira, “Tresneria eta Kontrol” moduluan aurkitzen direnak:

1) Datuak eskuratzeko eta seinaleak egokitzeko sistema elektronikoen diseinu-metodoak kudeatzea, izaera ezberdineko sentsoreak barne.

2) Tresneria-laborategiak aplikazio ezberdinetan erabiltzeko gai izatea, neurketa-automatizaziorako eta kontrol automatikoko aplikazioetarako gailuen erabilera barne.

3) Begizta itxiko kontrolagailuak diseinatzea benetako aplikazioetarako, eragingailuen erabilera barne, zarata prozesatzea eta perturbazioen eragina bezalako arazoak ere kontutan izanik.

4) Tresneria eta kontrol laborategiko ingurunean denbora errealean erabiltzeko sistema informatikoak ezagutzea.

5) Ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz komunikatzeko, egindako lanari buruzko txostenak idazteko eta dokumentatzeko gai izatea.

1. Sarrera

Neurketa eta kontrol sistemak. Sentsore eta eragingailuen sailkapena. Ezaugarri estatiko eta dinamikoak .

2. Magnitude mekanikoak neurtzeko sentsore erresistikorrak

Potentsiometro eta tentsio-galgak

3. Sentsore eta eragingailu elektromagnetikoak

Zirkuitu magnetikoak. Korronte trifasikoa. Motore elektrikoak. Takogeneradoreak. Sinkroak eta resolvers-ak

4. Sentsore induktibo eta kapazitiboak

Hurbilketa eta presentzia detektagailuak. LVDT.

5. Tenperatura eta hezetasun sentsoreak

RTDs, NTC, termopareak, pirometro optikoak. Hezetasun sentsoreak.


6. Sentsore eta eragingailu piezoelektrikoak

Efektu-piezoelektrikoa. Sentsore piezoelektrikoak. Eragingailu piezoelektrikoak. Ultrasoinuan oinarritutako sentsore eta eragingailuak

7. Posizio kodetzaile eta beste sentsore digitalak.

Kodetzaile inkremental eta absolutuak. Sentsore autoresonanteak eta beste sentsore digital batzuk.

8. Sentsore optikoak.

Fotodiodoak, fotoerresistentziak, fotomultiplikatzaileak, irudi-kaptadoreak. Zuntz optikoa.


9. Sentsore eta eragingailu magnetikoak.

Eremu magnetikoko sentsoreak. Sentsore magnetoelastikoak. Eragingailu magnetostriktiboak. Beste eragingailu magnetiko batzuk.



Saio praktikoak jarduera hauen inguruan egituratzen dira:

1. Maila-sentsore kapazitibo baten linealtasuna.

2. Galgak extensiometrikoak

3. Karga-zelula baten funtzionamenduaren analisia.

4. Tenperatura-sentsoreak.

5. Zirkuitu magnetikoak. Motor elektrikoak.

6. Posizio-kodetzaile inkrementala.

7. Etiketa magnetoelastikoak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasleak eskola magistraletan (M) azalpen teorikoak emango ditu, beti aldez aurretik ikasleei apunteak emanez, klasean zalantzak eta eztabaidak sustatuz. Gelako praktiketan eta mintegietan metodologia aktiboak erabiltzen dira, gelako praktiketan ariketen ebazpenak aztertuz eta mintegietan irakasgaiarekin erlazionatutako eta ikasleek aukeratutako gai ezberdinak landuz.

Talde-lana ere sustatzen da, bai mintegien aurkezpenetan edota ariketen ebazpen ezberdinetan.

Laborategiko praktiketan (GL + GO) gailu errealen diseinu, inplementazio eta neurketa experimentala burutzen da.



Irakasleek tutoretza-ordutegi ofiziala dute, GAURen kontsulta daitekeena. Nolanahi ere, irakasleak ahal izanez gero edozein beste momentutan hitzordu daiteke tutoretza.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken azterketa batekin bukatzen den ebaluaketa jarraitua erabiliko da. . Modu honetan, saio praktikoen txostenen garapena eta edukia, gai bakoitzean proposatutako ariketak, mintegietan izandako parte-hartzea eta klasearen garapenean ikasleen jarrera eta partaidetza banaka baloratzen dira. Horrez gain, taldean lan egiteko gaitasuna ere baloratuko da.



Ebaluazio jarraituko irizpideak hauek izango dira:



1. Bakarkako ariketak, parteartzea, mintegiko aurkezpenak, etbar. %30

2. Talde-lanak %5

3. Praktiken jarrera eta txostenak %20

4. Azterketa finala %45 (Kalkulagailuaren erabilera onartua egongo da)



Irakasgaia gainditzeko, nahikoa izango da gehienezko notaren % 50 lortzea, hau da, 10eko 5 ateratzea. Horrela ba, Ikasleak, azken probara joan beharra izan gabe, hau gainditzea (gehienez 5,5) lor dezake. Azken azterketak hiru atal ditu:

1) Aukera anitzeko 20 galderako bloke bat.

2) Labur garatzeko 5 galdera laburren blokea.

3) Ariketa bloke bat (2 normalean).

eGela ikastaroan azterketa ereduak aurki ditzakezu proposatzen diren galdera eta arazo motaren ideia bat egiteko.



Ikasleak, ikasturte hasieratik 9 asteko epean, idatziz, ebaluaketa jarraituari uko egiteko eskubidea du. Kasu honetan, ebaluaketa jarraituko irizpideetan izango duten azterketaz gain (%70) beste azterketa bat izango dute praktikei buruzko galderak (%15) eta mintegiei buruzko (%15) galdera edota ariketak dituena.



Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa aurkezteke izan dadin.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko Ebaluaketa finalean izandako irizpide berdinak aplikatuko dira, azterketa idatzi bat non praktikak (%15) eta mintegiak (%15) ere ebaluatuko diren.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bibliografian adierazitako liburuak, denak liburutegian eskuragarri daudenak.
Irakasleak klasean landuko den material ezberdina EGELAn jarriko du.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1) Instrumentación Electrónica. Miguel A. Pérez García y otros. Editorial Thomson, Madrid 2004.
50 euros aprox. Existen 2 ejemplares en la Biblioteca de Alumnos (BceA).

2) Sensores y acondicionadores de señal. Ramón Pallás Areny. 4ª Ed. Editorial Marcombo, Barcelona. 2005.
45 euros aprox. Existe 1 ejemplar en la Biblioteca de Alumnos (BceA).

3) Instrumentación aplicada a la Ingeniería. J. Fraile-Mora y otros. 3ª ed. Editorial Garceta, Madrid 2013. 45 euros aprox.

Gehiago sakontzeko bibliografia

4) Sensors and Actuators. Control System Instrumentation. Clarence W. De Silva. Editorial CRC Press. 2007.
85 euros aprox. Existe 1 ejemplar en la Biblioteca de Investigación (BceI).
5) Máquinas Eléctricas. S. J. Chapman. 4ª Ed. Editorial Mc. Graw Hill. 2005.
61 euros aprox. Existe 1 ejemplar en la Biblioteca de Alumnos (BceA).

Aldizkariak

* Sensors and Actuators A: Physical (ISSN: 0924-4247). Elsevier. www.journals.elsevier.com/sensors-and-actuators-a-physical
* Sensors (ISSN 1424-8220). MDPI. www.mdpi.com/journal/sensors
* IEEE Sensors Journal (ISSN: 1530-437X). IEEEE. www.ieee-sensors.org/journals

Web helbideak

* http://www.sensorsportal.com/
* http://spectrum.ieee.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DEL CAMPO HAGELSTROM, INES JULIANA
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, IBON
  • VARONA FERNANDEZ, MARIA AMPARO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

13:00-14:00 (2)

09:30-10:30 (3)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

09:30-10:30 (1)

4-15

09:30-10:30 (2)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30 (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

15:00-18:00 (1)

7-10

15:00-18:00 (2)

12-12

15:00-18:00 (3)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-18:00 (1)

10-10

15:00-18:00 (2)

11-11

15:00-18:00 (3)

12-12

15:00-17:00 (4)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-18:00 (1)

14-14

15:00-18:00 (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

08:30-09:30 (2)

09:30-10:30 (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-6

15:00-18:00 (1)

9-9

15:00-18:00 (2)

11-11

15:00-18:00 (3)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-6

15:00-18:00 (1)

9-9

15:00-18:00 (2)

11-11

15:00-18:00 (3)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-18:00 (1)

13-13

15:00-18:00 (2)