XSLaren edukia

Giza-fisiologia27886

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Fisioterapiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27886

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2748
Mintegia510
Gelako p.1821
Laborategiko p.1011

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Giza Fisiologia irakasgaia Fisioterapiako graduko oinarrizko formazioa moduluaren barruan dago eta 6 ECTS kreditu dauzka. Irakasgaia lehen ikasturteko bigarren lauhilekoan eskaintzen da.



Irakasgai honetan garatzen den lana ikasleei osasun egoerako giza gorputzaren funtzionamendua ezagutzea baimenduko die. Organismo osoaren batasun funtzionala mantentzeko beharrezkoa den organoen eta sistemen arteko koordinazioari garrantzia berezia emango zaio.



Irakasgai hau arazorik gabe ikasi ahal izateko, Biokimika, Biologia Zelular, Histologia eta Anatomia irakasgaietako oinarriak ezagutzea gomendagarria da. Irakasgai horiek hau baino lehenago irakasten dira gradúan. Bestetik, ondoren ikasiko diren zenbait irakasgairentzat oinarria da, besteak beste, Patologia, Afekzio Mediko Kirurgikoak I eta II eta Farmakologia irakasgaientzat.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASKETA EMAITZAK



1. Egoera osasuntsuan giza-organismoko organoek, aparatuek eta sistemek duten funtzionamendu integralari buruzko kontzeptuak, prozesuak, oinarriak eta teoriak azaltzea.



2. Fisioterapiako prozeduren aplikazioaren bidez jarduera fisiologikoetan gertatuko diren aldaketak aurreikustea eta justifikatzea.



3. Proba funtzional eta elektrofisiologiko oinarrizkoenak egitea eta interpretatzea, teknikaren funtsei, erabilera-prozedurari eta interpretazioaren oinarriei garrantzia emanez.



4. Organoen, aparatuen eta sistemen balioztatze funtzionala ahalbidetzen duten datu kualitatibo eta kuantitatibo nagusiak prozesatzea, ebaluatzea eta interpretatzea.



5. Jasotako ezaguerak eguneratzearen garrantzia ulertzea eta horiek transmititzen jakitea, bai ahoz bai idatzita. Bibliografia modu egokian erabiltzea eta espezialitatearen hiztegi espezifikoa ulertzea eta erabiltzen jakitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1. HASTAPEN OROKORRAK. Homeostasia



2. NERBIO- ETA LOKOMOZIO-SISTEMEN FISIOLOGIA. Egitura eta funtzio orokorrak. Fisiologia sentsoriala. Zentzumen bereziak. Funtzio motorra. Erreflexuak. Funtzio gorenak. Nerbio-sistema autonomoa: sinpatikoa eta parasinpatikoa.



3. SISTEMA ENDOKRINOAREN FISIOLOGIA. Egitura eta funtzio orokorrak. Hipotalamo-hipofisi ardatza. Hormona tiroideoak. Giltzurrungaineko guruina. Kortisola. Hazkuntza-hormona. Intsulina eta glukagoia.



3b. HEZUR-FISIOLOGIA. Egitura eta funtzio orokorrak. Hezur-hazkuntza. Hezur-birxurgapena. Birmoldatzea. Kaltzioaren oreka.



4. ODOLAREN ETA SISTEMA IMMUNEAREN FISIOLOGIA. Egitura eta funtzio orokorrak. Eritrozitoak. Tronbozitoak. Koagulazioa. Sistema immunearen egitura eta funtzioa. Berezko immunitatea. Norbereganatutako immunitatea.



5. TERMOERREGULAZIOA



6. SISTEMA KARDIOBASKULARRAREN FISIOLOGIA. Egitura eta funtzio orokorrak. Zirkulazioaren biofisika. Bihotza. Jarduera elektrikoa. Bihotz-ardatza. Bihotz-emariaren erregulazioa. Odol-hodiak. Presio arteriala. Zirkulazio kapilarra eta linfatikoa. Bena-itzulera. Zirkulazioaren erregulazioa.



7. ARNAS-SISTEMA. Egitura eta funtzio orokorrak. Arnasketaren biofisika. Aireztapenaren mekanika. Gas-elkartrukea albeoloetan. Gasen garraioa. Gasen elkartrueka ehunetan. Aireztapenaren erregulazioa.



8. DIGESTIO-SISTEMAREN FISIOLOGIA. Egitura eta funtzio orokorrak. Listu-jariapena. Irenstea. Urdail-jariapena. Urdail-mugikortasuna. Pankrea-jariapena. Behazun-ekoizpena eta –jariapena. Elikagaien xurgapena. Heste-mugikortasuna. Sabelustea. Digestioaren erregulazioa.



9. GILTZURRUN-SISTEMAREN FISIOLOGIA. Egitura eta funtzio orokorrak. Iragazpena. Birxurgapena. Jariapena. Iraizketa. Gernu-egitea. Ur-oreka. Azido-base erregulazioa.



10. UGAL-SISTEMAREN FISIOLOGIA. Sexu-diferentziazioa. Sexu-ezaugarriak. Emeen ugal-sistema. Ziklo menstruala. Fertilizazioa. Haurdunaldia. Erditzea. Edoskitzaroa. Arren ugal-sistema. Espermatogenesia. Hazia. Zakil-tentetzea eta eiakulazioa.





BESTE HEZIKETA-JARDUERA BATZUEK EDUKI LABURTUA (Gelako praktikak, laborategiko praktikak eta mintegiak)



Nerbio-sistemaren miatzea eta ebaluazioa

Hipergluzemia eta diabetea. Intsulina eta glukagoia

Anemiak. Eritrozito-indizeak. Odol-ematea eta odol-taldeak

Gorputz-tenperaturaren erregulazioa atsedenaldian eta ariketa fisikoan

Bihotz-miatzea: bihotz-auskultazioa. Presio arteriala. Elektrokardiograma

Arnas-miatzea: auskulatazioa, pultsioximetria, espirometria. Gasen trukea

Azido-base orekaren erregulazioa

Gernu-analisia



Gai teorikoekin erlazionatutako kasu klinikoak eta buruketak

Talde-lanak eta horien ahozko aurkezpena

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALAK Saio hauetan irakasleak irakasgaiaren kontzeptu teorikoak azalduko ditu. Saio hauetan ikasleek ere parte har dezakete.



GELAKO PRAKTIKAK. Eskola magistralak osatzen dituzte. Kontzeptuak eta kasu praktikoak azaldu eta ebatziko dira, teorian ikasitakoa ulertzen laguntzeko helburuarekin. Eztabaida irekia bultzatuko da. Mintegi-taldeak koordinatzeko, atazak banatzeko eta lanak egiteko moduari buruzko jarraibideak emateko ere balio dezakete. Bertaratzea kalifikazioaren parte bat izan daiteke.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK. Saio hauetan analisi eta balioztatze funtzionalak egingo dira. Horiek sistema ezberdinen funtzioa interpretatzeko baliagarriak izango dira. Gelako praktikek bezalaxe, laborategiko praktikek teorian ikasitakoa osatzen dute eta bertaratzea kalifikazioaren parte bat izan daiteke.



MINTEGIAK. Saio hauetan irakasleek planteatutako lan prestaketa, jarraipena eta aurkezpena egingo da. Bertaratzea kalifikazioaren parte bat izango da.



Ikasturtean zehar covid-19 pandemiak eraginda urrutiko ikasketara bueltatu beharko bagina, irakas-metodologiak moldatu egingo liratezke linean emateko. Blackboard Collaborate bidezko irakaskuntza, posta elektronikoaren bidezko jarraipena eta antzeko baliabide telematikoak baliatuko liratezke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Indarrean den araudiaren arabera (EHAA, 2017ko martxoaren 13) irakasgai honetako ohiko deialdiak bi ebaluazio-sistema posible daude: ebaluazio mistoa eta azken ebaluazioa. Baldintza berezietan dauden ikasleen eskubideak UPV/EHUko ikasleen arautegiak jasotzen du, I kapituluko 6-9 artikuluetan (http://www.ehu.eus/eu/web/ikasleak/eskubideak).

Azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izan nahi duten ikasleek irakasleei idatziz aurkeztu beharko diote ebaluazio jarraituari egiteko ukoa, lauhilabetekoaren lehenengo 9 asteetan.



EBALUAZIO MISTOA



IDATZIZKO PROBA. Atal honek irakasgaiaren azken notaren % 65 balio du. Idatzizko proban irakagaian garatutako eduki teorikoak eta praktikoak baloratuko dira, test galderen eta galdera motzen bidez. Irakasgaiaren garapenean zehar proba osagarriren bat egin liteke, ebaluazio jarraituaren parte bezala.

Idatzizko Proba atalean 5 lortu behar da 10en gain irakasgaia gainditzeko. Ikaslearen Gidan atal honen antolamendua zehaztuko da, saio baten edo gehiagotan egingo diren adieraziz.



PRAKTIKAK ETA MINTEGIAK EGITEA (Talde-atazak, ahozko aurkezpena, buruketen ebazketa, bertaratzea eta parte-hartze aktiboa). Atal honek irakasgaiaren azken notaren % 35 balio du. Nota hori bitan banatuko dira: idatzizko lana eta horren ahozko aurkezpena, eta praktiketako bertaratzea, parte-hartze aktiboa eta planteatutako buruketen ebazpena. Ebaluazio-irizpideak Ikaslearen Gidan zehaztuko dira. Azken bi atal horietan 5 lortu behar da 10en gain irakasgaia gainditzeko.





DEIALDIARI UKO EGITEKO BALDINTZAK: Proba teorikora edota praktikora ez aurkeztearekin ikasleak deialdiari uko egiten diola ulertuko da eta “ez aurkeztua” kontsideratuko da.



AZKEN EBALUAZIOA



Azken ebaluazioan azken azterketa bakar bat egingo da, horretan test-galderak, galdera motzak eta kasu praktiko bat egongo dira, guztia irakasgaiaren eduki teoriko-praktikoen ingurukoa. Azterketa honek azken notaren % 80 balio du.

Bestetik, banakako lan bat eman beharko da, azken notaren % 20 balio duena.



Ebaluazio-sistema hau aukeratzeko, ikasleek irakasleei idatziz aurkeztu beharko diote ebaluazio jarraituari egiteko ukoa, lauhilabetekoaren lehenengo 9 asteetan.



Ohiko deialdiari uko egiteko azken azterketara ez bertaratzearekin nahiko izango da.



Ikasturtean zehar covid-19 pandemiak eraginda urrutiko ikasketara bueltatu beharko bagina, ebaluazioa baliabide telematikoen bidez egingo litzateke. Blackboard Collaborate bidezko aurkezpenak, eGelako galdetegiak, entregagaien posta elektroniko bidezko bidalketa eta antzeko tresnak baliatuko liratezke.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

PROBA IDATZIA. Irakasgaiaren eduki teoriko-praktiko osoaren inguruko proba idatzia izango da. Ohiko deialdiko azken probaren ezaugarri berdinak izango ditu. Proba honek azken kalifikazioaren % 65 hartzen du, jarraian agertzen diren bi atalak gaindituta daudelako kasuan; kontrako kasuan, proba honek azken kalifikazioaren % 100 hartuko du. Edozein kasutan, 5 lortu behar da 10en gain atal honetan irakasgaia gainditzeko.

PROPOSATUTAKO LANEN IDAZKETA ETA AHOZKO AURKEZPENA. PRAKTIKETAKO ETA MINTEGIETAKO BERTARATZEA ETA PARTE-HARTZEA. Ikasturtean zehar jarduera horiek gainditu badira, ohiko deialdian lortutako kalifikazioa gordeko da. Azken kalifikazioaren % 35eko balioa izango dute bi atal horiek, ohiko deialdian bezalaxe.



DEIALDIARI UKO EGITEKO BALDINTZAK. Azken probara ez aurkeztearekin ikasleak deialdiari uko egiten diola ulertuko da eta “ez aurkeztua” kontsideratuko da.



Ikasturtean zehar covid-19 pandemiak eraginda urrutiko ikasketara bueltatu beharko bagina, ebaluazioa baliabide telematikoen bidez egingo litzateke. Blackboard Collaborate bidezko aurkezpenak, eGelako galdetegiak, entregagaien posta elektroniko bidezko bidalketa eta antzeko tresnak baliatuko liratezke.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Dee Unglab Silverthorn. Fisiología Humana. Un enfoque integrado. 6ª ed. Panamericana; 2014.

2. Thomas H McConnell, Kerry L Hull. El cuerpo humano, forma y función. Fundamentos de anatomía y fisiología. 1ª ed. Wolters Kluwer Health. 2012.

3. Gerard J Tortora y Bryan Derrickson. Principios de Anatomia y Fisiología. 13ª ed. Panamericana 2013.

4. Stuart Ira Fox. Fisiología Humana. 12ª ed. McGraw-Hill Interamericana de España; 2011.

5. Gillian Pocock y Christofer D Richards. Fisiología Humana. La base de la Medicina. 2ª ed. Masson; 2005.

6. Gary A Thibodeau y Kevin T Patton. Anatomía y Fisiología. 6ª ed. Elsevier, 2007.



Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Kim E Barret, Susan M Barman, Scott Boitano, Heddwen Brooks. Ganong Fisiología Médica. 23ª ed. Manual Moderno; 2010.
2. Arthur C Guyton, John E Hall. Tratado de Fisiología Médica. 12ª ed. Madrid. McGraw-Hill; 2011.
3. Erik R Kandel. Principios de Neurociencia. 4ª Ed. McGraw-Hill; 2001.
4. Michael Levitzky. Fisiología Pulmonar (Serie Lange de Fisiología). 8ª ed. McGraw-Hill-Interamericana; 2012.
5. Mathew N Levy, Bruce M Koeppen, Bruce A Stanton. `Berne y Levy: Fisiología. 6ª ed. Elsevier España, S.A.; 2009.
6. David E Mohrman, Lois Jane Heller. Fisiología Cardiovascular (Serie Lange de Fisiología). 6ª ed. Madrid: McGraw-Hill-Interamericana de México; 2007.
7. Dale Purves, George J Augustine, David Fitzpatrick, W C Hall, A S Lamantia, J O Mcnamara, y S M William. Neurociencia. 3ª ed. Madrid: Médica Panamericana; 2008.
8. Stefan Silbernagl y Agamemnon Despopoulos. Fisiología. Texto y atlas. 7ª ed. Ed. Harcourt. Interamericana, 2009.
9. John B West. Fisiología Respiratoria. 8ª ed. Wolters Kluwer Health. 2009.

Web helbideak

https://www.medicapanamericana.com/materialesComplementarios/Silverthorn/Silverthorn.aspx

http://thepoint.lww.com/espanol-mcconnellandhull

www.mhhe.com/fox12

http://www.medicapanamericana.com/materialesComplementarios/Tortora/visorTortora.aspx

www.studentconsult.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARIZ LOPEZ DE CASTRO, USUE
  • IRAZUSTA ASTIAZARAN, JON
  • RUEDA ESTEVEZ, YURI
  • ARIZ LOPEZ DE CASTRO, USUE
  • GONZALEZ VELASCO, JAVIER
  • IRAZUSTA ASTIAZARAN, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

14:00-15:00 (1)

14:00-15:00 (2)

22-22

14:00-15:00 (3)

13:00-14:00 (4)

23-23

14:00-15:00 (5)

14:00-15:00 (6)

24-24

14:00-15:00 (7)

13:00-14:00 (8)

25-25

14:00-15:00 (9)

14:00-15:00 (10)

26-26

14:00-15:00 (11)

13:00-14:00 (12)

27-27

13:00-14:00 (13)

14:00-15:00 (14)

28-28

13:00-14:00 (15)

13:00-14:00 (16)

29-29

13:00-14:00 (17)

32-32

13:00-14:00 (18)

13:00-14:00 (19)

33-33

13:00-14:00 (20)

14:00-15:00 (21)

34-34

13:00-14:00 (22)

35-35

14:00-15:00 (23)

13:00-14:00 (24)

14:00-15:00 (25)

36-36

13:00-14:00 (26)

13:00-14:00 (27)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

15:00-17:00 (1)

29-29

14:00-16:00 (2)

32-32

14:00-16:00 (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

15:00-17:00 (1)

24-24

15:00-17:00 (2)

25-25

14:00-16:00 (3)

26-26

15:00-17:00 (4)

28-28

15:00-17:00 (5)

32-32

15:00-17:00 (6)

35-35

14:00-16:00 (7)

36-36

15:00-17:00 (8)

37-37

13:00-15:00 (9)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-17:00 (1)

25-25

15:00-17:00 (2)

27-27

15:00-17:00 (3)

33-33

15:00-17:00 (4)

35-35

15:00-17:00 (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

14:00-15:00 (1)

14:00-15:00 (2)

22-22

13:00-14:00 (3)

14:00-15:00 (4)

23-23

14:00-15:00 (5)

14:00-15:00 (6)

24-24

13:00-14:00 (7)

14:00-15:00 (8)

25-25

14:00-15:00 (9)

14:00-15:00 (10)

26-26

13:00-14:00 (11)

14:00-15:00 (12)

27-27

14:00-15:00 (13)

14:00-15:00 (14)

28-28

13:00-14:00 (15)

13:00-14:00 (16)

29-29

14:00-15:00 (17)

32-32

14:00-15:00 (18)

14:00-15:00 (19)

33-33

15:00-16:00 (20)

14:00-15:00 (21)

34-34

14:00-15:00 (22)

35-35

14:00-15:00 (23)

14:00-15:00 (24)

36-36

13:00-14:00 (25)

14:00-15:00 (26)

37-37

14:00-15:00 (27)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

11:00-13:00 (1)

35-35

13:00-15:00 (2)

11:00-13:00 (3)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

15:00-17:00 (1)

35-35

13:00-15:00 (2)

15:00-17:00 (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

15:00-17:00 (1)

22-22

15:00-17:00 (2)

23-23

15:00-17:00 (3)

25-25

15:00-17:00 (4)

15:00-17:00 (5)

29-29

15:00-17:00 (6)

33-33

16:00-18:00 (7)

34-34

15:00-17:00 (8)

36-36

15:00-17:00 (9)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

15:00-17:00 (1)

27-27

15:00-17:00 (2)

32-32

15:00-17:00 (3)

15:00-17:00 (4)

37-37

15:00-17:00 (5)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

15:00-17:00 (1)

27-27

15:00-17:00 (2)

32-32

15:00-17:00 (3)

15:00-17:00 (4)

37-37

15:00-17:00 (5)