XSLaren edukia

Gidaritzapeko Praktikak (PRACTICUM)27915

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Fisioterapiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
42
Kodea
27915

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Praktika aurre-profesionalak dira, txandakatze klinikoetan modu independentean ematen direnak. Praktikako gaitasunen amaierako ebaluazio bat egiten da asistentzia zentroetan, irakasgaietan eskuratutako ezagutza, trebetasun, jarrera eta balio guztiak integratzea ahalbidetzen duena. Gaitasun profesional guztiak garatuko dira, fisioterapiako arreta eraginkor baterako prestatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak modu sekuentzial eta metagarrian ikasiko du ezagutza, gaitasun eta trebetasun hauek egoki erabiltzen:

1. Hurrengo ekintzak, zereginak eta prozesuak zuzen garatzea, jardun aurre- profesionalean zeharka txertatuz: erabakiak hartzea, arazoak konpontzea, analisia eta sintesia, lana antolatzea eta planifikatzea, pertsonen arteko harremanak lantzea, informazioa kudeatzea, egoera berrietara egokitzea, talde lana egitea, eta, arrazoibide kritikoa izatea.



2. Jardun aurre-profesionala egin bitartean jarrera zuzena izatea, alderdi hauetan: ikaskuntza eta hobekuntza, denboraren antolakuntza, gaitasun profesionalaren mugetara egokitzea, lan taldeen lidergoa, informazioaren gaineko diskrezioa, pazientearen duintasunaren zainketa, laneko erantzukizuna, jarrera kritikoa eta zientifikoa, autokontrola eta inguruaren kontrola, paziente/erabiltzailearekiko eta haren ingurukoekiko komunikazio irekia, haren ongizateari begirako interesa, pazientearen berezitasunen onarpena haren kultura eta/edo gizarte ezaugarriei dagokienez, dibertsitate eta kultura aniztasunaren onarpena, konpromiso etikoa, eta kalitatea lortzeko motibazioa.



3. Aurreko irakasgaietan garatutako diziplina gaitasun guztiak integratzeko, honako hauek egiteko gai izateko:



- Fisioterapiako arreta eraginkorra ematea, paziente/erabiltzaileari asistentzia integrala emanez.

- Kultura profesionalean lanbidearen printzipio etikoak eta legalak txertatzea.

- Ikerketa zientifikoa eta ebidentzian oinarritutako jarduera txertatzea, kultura profesional gisa.

- Fisioterapiako Esku hartze Plana diseinatzea. Plan hori gauzatzea, zuzentzea eta koordinatzea, erabiltzailearen indibidualtasun printzipioa aintzat hartuta eta Fisioterapiaren berezko tresna terapeutikoak erabilita.

- Medikuen aginduak interpretatzea.

- Bitarteko fisiko terapeutikoak ezartzea eta aplikatzea, medikuntzako eta kirurgiako espezialitate guztien erabiltzaileei emandako tratamenduetan, aipatutako bitartekoak aplikatzea beharrezkoa denean. Gaixotasun eta lesio traumatologiko eta erreumatologikoetarako ariketa terapeutikoak diseinatzea eta aplikatzea, metodo bereziak erabilita. Metodo eta teknika terapeutiko erreflexuen modalitateak diseinatzea eta aplikatzea, baita Fisioterapiari dagokion arloari lotutako beste esku terapia espezifiko, alternatibo edo osagarri batzuk ere.

- Erabiltzailearen eta familiaren parte hartzea bultzatzea, osatzeko prozesuan. Fisioterapiako arreta egiteko ingurua prestatzea, erosoa izan dadin.

- Pazienteari tratamenduari buruzko informazioa ematea, egindako probak eta maniobrak eta horiek prestatzeko lanak azalduz, eta une oro kolaboratzeko eskatzea.

- Arriskuak prebenitzea eta saihestea, tratamenduaren aplikazioan.

- Fisioterapiako tratamenduaren bidez lortutako emaitzen bilakaera ebaluatzea, finkatutako helburuei eta ezarritako emaitza irizpideei dagokienez. Fisioterapiako arretari lotutako funtzio biologikoen asaldura zeinuak eta sintomak identifikatzea. Bizi zeinuak kontrolatzea eta interpretatzea, eguneroko tratamendua egin bitartean.

- Fisioterapiako arreta, haren eboluzioa eta gorabeherak egunero erregistratzea.

- Fisioterapiako alta txostena egitea.

- Diziplinarteko talde osoarekin harremanak izatea, modu eraginkorrean. Osasun langile ez diren menpeko langileek paziente/erabiltzaileekin egin beharreko jarduerak eta jarduteko modua orientatzea; eta paziente/erabiltzaileei emandako arreta ebaluatzea.

- Osasuna sustatzeko eta gaixotasuna prebenitzeko arloetan esku hartzea.

- Ikerketa lerroak ezartzea, lanbidearen gaitasunen arloan, eta ikertaldean zabaltzea. Inguruko ikertaldean parte hartzea; ikerlanak eta haien ondorioak zabaltzea komunitate zientifiko eta profesionalean; ebidentzia zientifiko bidezko praktikan oinarritutako Fisioterapiako laguntza protokoloak ezartzea; Fisioterapiako ikerketaren dinamizazioa eragin dezaketen jarduera profesional guztiak bultzatzea.

- Gaitasun profesionalari lotutako ezagutzen, trebetasunen eta jarreren oinarriak eguneratuta mantentzea, etengabeko prestakuntza prozesu baten bidez.

- Irakaskuntza funtzioa garatzea, jarduera profesionalaren berezko parte gisa.

- Fisioterapiaren jardunean kalitatea bermatzeko mekanismoak aplikatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Txandakatzea I. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Memoria Klinikoa I. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

2. Txandakatzea II. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Memoria Klinikoa II. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.



3. Txandakatzea III. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Memoria Klinikoa III. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

4. Txandakatzea IV. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Memoria Klinikoa IV. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia

MetodologiaToggle Navigation

Kanpoko praktika klinikoak bakarrik egingo dira, eta, hala behar bada, mintegiren bat.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazio-sistema:



- Praktiketako instruktorearen txostena ( % 100)*: praktika-zentro bakoitzean lortutako nota.



- Memoria klinikoa (GAI/EZ GAI)*: errotatorio kliniko bakoitzean, ikasleek landutako kasu kliniko bati buruzko Word dokumentu bat egin beharko dute, eta kasu klinikoarekin lotutako bi artikulu zientifiko bilatu. Kasu klinikoaren Fisioterapiaren Erregistroa Fisioterapian Esku Hartzeko Metodoan oinarrituta egingo da. Praktiketako tutorea gehienez astebeteko epean bidali behar da, txandakatze-txanda bakoitza amaitu ondoren (4. txandan izan ezik, azken ebaluazioa egin aurretik egingo baita).



Azken ebaluazioko sistema (GAI/EZ GAI)*: ahozko aurkezpena (azalpena eta defentsa teoriko-praktikoa), praktiketako tutoreak onartutako memoria klinikoetako baten Power Point-eko (PPT) aurkezpenak lagunduta. Praktiketako tutoreek osatutako epaimahai batek ebaluatuko du memoria kliniko hori.



* Practicuma onartzeko, ezinbestekoa da (5/10) errotatorio bakoitza gainditu izana eta memoria guztien eta azken ebaluazioaren kalifikazioa GAI izatea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazio-sistema:



- Praktiketako instruktorearen txostena ( % 100)*: praktika-zentro bakoitzean lortutako nota.



- Memoria klinikoa (GAI/EZ GAI)*: errotatorio kliniko bakoitzean, ikasleek landutako kasu kliniko bati buruzko Word dokumentu bat egin beharko dute, eta kasu klinikoarekin lotutako bi artikulu zientifiko bilatu. Kasu klinikoaren Fisioterapiaren Erregistroa Fisioterapian Esku Hartzeko Metodoan oinarrituta egingo da. Praktiketako tutorea gehienez astebeteko epean bidali behar da, txandakatze-txanda bakoitza amaitu ondoren (4. txandan izan ezik, azken ebaluazioa egin aurretik egingo baita).



Azken ebaluazioko sistema (GAI/EZ GAI)*: ahozko aurkezpena (azalpena eta defentsa teoriko-praktikoa), praktiketako tutoreak onartutako memoria klinikoetako baten Power Point-eko (PPT) aurkezpenak lagunduta. Praktiketako tutoreek osatutako epaimahai batek ebaluatuko du memoria kliniko hori.



* Practicuma onartzeko, ezinbestekoa da (5/10) errotatorio bakoitza gainditu izana eta memoria guztien eta azken ebaluazioaren kalifikazioa GAI izatea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

UPV/EHUren praktiketarako pijama.
Oinetako sanitarioak.
Goniometroa.
Sakelako liburuxka.
Oinarrizko bibliogafia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Izquierdo, T. G. (2007). Bases teóricas y fundamentos de la fisioterapia. Arg. Médica Panamericana.

Seco J. [Zuz.] Métodos Específicos de Intervención en Fisioterapia. Serie Sistema Músculo-Esquelético. I. Liburukia. Arg. Panamericana. Madril. 2015

Seco J. [Zuz.] Fisioterapia en Especialidades Clínicas. Serie Sistema Músculo- Esquelético. II Liburukia. Arg. Panamericana. Madril. 2016.

Seco J. [Zuz.] Afecciones Médico Quirúrgicas. Serie Sistema Músculo-Esquelético. III. Liburukia. Arg. Panamericana. Madril. 2016.

Martiáñez NL, Terrón MJ, Gallego T, Alvarez MJ, Rubio M, Hernando MA. Competencias en las Prácticas clínicas en Ciencias de la Salud. Guía de Estrategias y recursos para su desarrollo y evaluación. Panamericana, Madril, 2016.