XSLaren edukia

Munduaren Historia Ekonomikoa25552

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
25552

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Munduaren Historia Ekonomikoa” Historiako eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzako Graduetako 1. mailako oinarrizko gaietako bat da, zeinak prozesu historikoen ezagutza nahikoa eta ulermen egokia eskaintzeko helburua baitu, alderdi anitzei dagokienean eta ikuspegi historiko desberdinetatik. Komenigarria da irakasgai hau egitea ondoren, 2. kurtsoan, Espainiaren Historia Ekonomikoa aurrera ateratzeko.



Irakasgai honetan ikasten dira, Erdi Arotik hasita, munduaren historia ekonomiko eta sozialaren prozesu eta gertaera nagusiak: ekonomia feudal europarraren zabalkuntza, krisia eta eraldaketa, lehenengo prozesu globalizatzaileak, eskualde mailako aberastasun eta bizitza-mailen aldeen zabalkuntza eta Industri Iraultzaren eztanda, ekonomia kapitalistaren zabalkuntza, industrializazioaren hedapenaren gorabeherak, kapitalismoaren alternatiba ekonomikoen sorrera, globalizazioaren bultzada berriak eta hazkunde ekonomiko modernoaren ondorio positiboak eta kalteak.



Ikasleek ikasi beharko lukete testu eta dokumentu historikoak ulertzen, eta, orobat, historia ekonomikoan ohikoak diren errepresentazio estatistiko eta grafikoko formak interpretatzen; hurrengo kurtsoko Espainiaren Historia Ekonomikoa irakasgairako oinarria eskaini beharko luke irakasgai honek.



Historia ekonomiko eta soziala ezagutza historikoaren oinarrizko ardatzetako bat da, eta funtsezkoa da, orobat, ekonomia ikasketen alorrean, geografia ekonomikoa barne. Alde horretatik, Erdi Aroaren, Aro Berriaren, Garaiko eta Amerikaren Historiko alorrekin eta Espainiako Geografia eta Geografia Ekonomikoenekin egongo da zuzenean lotuta, eta baita DBHko edozein gizarte alorreko ikasketetan ez ezik, zuzenean egongo da lotuta Batxilergoko giza eta gizarte zientzietako modalitateko “Mundu Garaikidearen Historia”, “Geografia”, “Ekonomia” eta “Enpresaren ekonomia” irakasgaiekin, eta, zeharka, derrigorrezko "Mundu Garaikiderako Zientziak" irakasgaiarekin ere.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M02CM01 konpetentzia: Munduaren Historia Ekonomikoaren prozesu eta gertakari nagusien ezagutza, nahikotasunez eta modu egokian, ikuspuntu diakroniko batetik; halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten loturen gaineko jakintza.



Ikasketaren emaitzak:

–Munduaren Historia Ekonomikoaren prozesu nagusiak ezagutzen ditu, eta elkarrekiko erlazioak ezartzeko gai da.

–Hiztegi historiko-ekonomikoa ulertzen du, eta zuzen erabiltzeko ahalmena dauka.



M02CM03 konpetentzia: Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutza, eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko oinarrizko gaitasuna.



Ikasketaren emaitzak:

–Historia ekonomikoko oinarrizko metodo eta teknikak ezagutzen ditu.

–Informazio materialak eta iturriak biltzeko, antolatzeko eta analizatzeko gai da.



Zeharkako konpetentzia: Ahalmena, orobat, diziplinaren beraren arloko nahiz diziplina arteko arloko taldean lan egiteko pertsonarteko harremanetarako trebetasunak eskuratzeko eta erakusteko.



Ikasketaren emaitzak:

–Ikerketa historikoko gai edo ariketa bat aurkezteko gai da, ahoz edota idatziz, zuzentasunaz eta terminologia egokia erabiliz, banaka edota kolektiboki, eta gaitasuna erakustea lehen edota bigarren mailako iturri historikoak egoki erabiltzeko.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- FEUDALISMOAREN HEDAKUNTZA ETA KRISIA.

2.- EKONOMIA MODERNOA (XVI-XVIII. MENDEAK).

3.- INDUSTRIALIZAZIOA ETA KAPITALISMOA.

4.- NAZIOARTEKO EKONOMIAREN ERAKUNTZA (1870-1913).

5.- KAPITALISMOA BIDEGURUTZEAN. GERRARTEKO GARAIA (1914-1945).

6.- EKONOMIA KAPITALISTAREN HAZKUNDEA ETA KRISIA.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan irakasleak azalpenak emango ditu, irakasgaiaren ardatz nagusien ingurukoak, eta ikasgelako denboraren zati hainbat jardueratan erabiliko da, hala bakarkako nola taldeko lanetan; horietan euskarri ezberdinetan aurkeztutako testu historiko eta historiografikoen analisia eta iruzkina egingo da, eta baita taula eta grafikoena ere. Eskola magistraletako eta praktikoetako ordu presentzialek 60 ordu osatuko dute, eta hala bataren nola bestearen ordu ez-presentzialek 90 ordu batuko dituzte.



Osasun-egoerak ahalbidetzen duen neurrian, irakaskuntza aurrez-aurre edo bimodala izango da, azken kasu horretan, taldearen tamainak ezinezkoa egiten badu ikasle guztiak ikasgelara bertaratzea. Osasun-arrazoiak direla eta, ikaslea ikasgelan egotea ezin bada bermatu, online irakaskuntzara pasatuko da.



Osasun-egoeraren ondorioz tutoretza presentzialak eten beharko balira, tutoretza horiek telematikoki egingo dira (BBC eta posta elektronikoa)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetako ebaluazio-sistema mistoa da.



1. Ebaluazio jarraitua: Irakasgaiaren notaren % 40ak atal hauek izango ditu:

• Ikasgelan egindako lanak: irakasgaiaren notaren % 20

• Banakako lan bat, idatziz aurkeztuko dena: irakasgaiaren notaren 20%



2. Banakako amaierako proba: irakasgaiaren notaren % 60. Galdera teoriko zein praktikoz osatuta egon daiteke.



Amaierako proba horren galderen balorazio-irizpideak ikasleei jakinaraziko zaizkie dagokion irakasgaiaren ardura duen irakaslearen tutoretza-orduetan.



Ikasle batek ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, bere eskaria jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Ikasleak, kasu horretan, azken ebaluazioko notaren %100a eskuratu ahal izango du.



Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa bertan behera uztera behartzen badu, probak modu birtualean egingo dira, eGelaren tresnak erabiliz. Proba bakoitzaren ezaugarri zehatzak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira talde/irakasgai bakoitzeko dagokion eGela foroan.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta irakasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela, eta UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela.



Praktiketan eskuratutako nota kontuan har izan dadin, ikasleak gutxieneko nota bat lortu beharko du amaierako azterketan. Gutxieneko nota hori lauhilekoaren hasieran jakinaraziko da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiaren kriterio berdinak jarraituko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gaitegiaren edukia ulertzeko egokiak diren oinarrizko irakurketen aukeraketa.
Irakasleak eskainitako material grafiko eta estatistikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALLEN, Robert C. (2018), Historia ekonomiko globala: sarrera labur bat, Bilbo, EHU.

CAMERON, Rondo y NEAL, Larry (2005), Historia Económica Mundial. Desde el Paleolítico hasta el presente, Madril, Alianza.

COMÍN, Francisco, HERNÁNDEZ, Mauro, LLOPIS, Enrique, (arg.) (2013), Munduaren historia ekonomikoa. X.-XX. mendeak, Bilbo, EHU.

PALAFOX, Jordi (koord.) (1998), Curso de Historia Económica, Valentzia, Tirant Lo Blanch.

ZAMAGNI, Vera (2008): Historia económica de la Europa contemporánea, Bartzelona, Crítica.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ADDA, Jacques (2004), Ekonomiaren globalizazioa. Sorrera eta arazoak, Bilbo, EHU.
ALDCROFT, Derek (1998), Historia de la economía europea (1914-1990), Bartzelona, Crítica.
CIPOLLA, Carlo M. (2003), Historia económica de la Europa preindustrial, Madril, Alianza.
COMIN, Francisco (2011), Historia económica mundial: de los orígenes a la actualidad, Madril, Ariel.
CONTAMINE, Philippe, BOMPAIRE, Marc, LEBECQ, Stéphane y SARRAZIN, Jean-Luc (2000), La Economía medieval, Madril, Akal.
DIAMOND, Jared (2010), Su-armak, germenak eta altzairua, Bilbo, Klasikoak.
FRIEDEN, Jeffry A. (2007), Capitalismo global. El trasfondo económico de la historia del siglo XX, Bartzelona, Crítica.
MADDISON, Angus (2002), La economía mundial, Madril, Mundi-Prensa.
MARKS, Robert B. (2015), Mundu modernoaren sorrera. Kontakizun global eta ekologiko bat, XV. mendetik XXI. mendera arte, Bilbo, EHU.

Aldizkariak

Economic History Review
Journal of Economic History
Journal of European Economic History
Explorations in Economic History

Web helbideak

Nazio Batuak: www.un.org: Nazio Batuen agentzia nagusiekiko konexioa eskaintzen du, haien datu-baseak barne.
Munduko Bankua: www.worldbank.org: estadística ugari eskaintzen du, bereziki “World Development Indicators” delakoetan.
GNBP: www.undp.org: garapenaren dimentsio anitzen inguruko aldagaiak.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ANDRES UCENDO, JOSE IGNACIO
  • GARCIA ZUÑIGA, MARIO
  • ZALDUA GONZALEZ, IBAN

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (1)

46-31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46-31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46-31B Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46-31B Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.09 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.09 - LETREN FAKULTATEA (2)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.09 - LETREN FAKULTATEA (1)