XSLaren edukia

Arte Estiloen Historia25561

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25561

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Artearen Historia, Historia eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzako graduetako irakasgai "Basikoa" da, lehenengo mailakoa da eta bigarren lauhilabetean irakasten da.



Irakasgai honek irakaskuntza 6 kreditu dauzka, iharduerako 150 ordu hain zuzen: horietariko 60, gelako orduak dira (40 magistral eta 20 praktikakoak) eta 90, gelatik kanpo bete behar dira.



Artearen Historiaren funtsezko kontzeptu batzuetaz dihardu ikasgai honek, ikasleari artearen estiloen ikuspututik hurbilketa eskeiniz. Estiloaren kontzeptua eta Mendebaldeko artearen historiaren estiloen funtsezko ezaugarriak ikasi egingo dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Ikasgaiko Gaitasunak:

-Artearen Historiako estilo artistiko nabarmenen ezaugarri formalak identifikatzea eta menperatzea

-Artelanen bidez estilo artistikoen berebiziko ezaugarriak definitzea, haien analisirako baliabide bezala jokatuz

-Norbanako lengoai formalaren ezaugarriak abiapuntutzat hartuz, garaikideko estiloen artista nabarmenen eta, era berean, bere artelanen izaera definitzea

-Zenbait testuinguru geografiko eta historikoetako artelanen analisi estilistiko egokia egitea ( menpertazea nahikoa) haien eragina nabarmenduz

-Ahozko zein idatzizko adierazpen zuzena garatzea, estilo artistikoen berebiziko lengoai berezitasuak jokatuz era egoki batez



2.Ikasketa-objektiboak:

- Estilo artistikoen funtsezko ezaugarriak ezagun ditzaten, beren lengoai formalen oinarrizko elementuak eskuratuz eta egokiro erabiliz

- Estilo artistikoen artelan eta artista aipagarrienak ezagutzea

-Estilo nabarmenen oinarrizko ezaugarriak artelanen analisi xumeetan era zuzenean aplikatzea, ahozko zein idatzizko adierazpen zuzenerako trebetasunak garatuz era paralelo eta progresibo batez

- Estilo artistiko nabarmenen jatorria zein garapen geografiko edota kronologikoa ezagutzea, garaiko testuinguru soziokulturala eta historikoekiko harremanak ulertuz

- Ikasgaia buruturikoan, idatzizko zein ahozko adierazpen zuzena lortzea, estilo artistikoen hiztegi berezia menperatze nahiko eta artelanen nabarmenen analisi estilistiko zuzena burutzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

0. Sarrera. Estiloaren kontzeptua eta kronologia orokorra

1. Lehenengo atala. Ekilade Hurbileko arte estiloetarako hurbiltzea

1.1. Jatorrizko zibilizazioen artea: Egiptoko Artea eta Ekialde Hurbileko Artea

1.2. Arte Grekoa eta Erromatarra

2. Bigarren atala. Erdi Aroko arte estiloetarako hurbiltzea

2.1. Jatorrizko arte kristaua

2.2. Europako inbasioen artea

2.3. Arte Aurrerromanikoa

2.4. Arte Erromanikoa

2.5. Arte Gotikoa

3. Hirugarren atala. Garai Modernoaren arte estiloetarako hurbiltzea

3.1. Berpizkundeko artea

3.2. Manierismoa

3.3. Arte Barrokoa

3.4. Arte Rokokoa

4. Laugarren Atala. Garaikideko arte estiloetarako hurbiltzea

4.1. Arte Neoklasikoa

4.2. Arte Erromantikoa

4.3. Errealismoa

4.4. Inpresionismo eta postinpresionismoa

4.5. Abangoardia historikoak

MetodologiaToggle Navigation

1. Saio teoriko-magistralak: irakasleak azalduko ditu irakasgaiaren eduki teorikoak eta, era berean, lana burutzeko norabide metodologikoak. Ikasleak Egela plataforma digitala irakaskuntza-ikasterako baliabide bezala eskuragarri edukiko du.



2. Derrigorrezko saio praktikoak: ikasleek irakaslearen laguntzarekin artelanak ikus-entzunezko materialak aztertu eta eztabaidatuko dituzte.

- Artelanen iruzkinak: irakasleak proposatutako artelanen iruzkinak, bai banako bai talde lanetan burututakoak.

- Ahozko aurkezpena (beharrezkoak izango diren baliabide digitalez laguntzaz).

- Ezarritako ikasgaiaren programa ikasi ahala Egelaren bidez proposatutako banako ariketen ahozko aurkezpena eta beren zuzenketa.

Kasu guztietan proposatutako ekitaldi guztien partehartzea kontutan hartuko da eta ebaluagarria izango da.



3. Tutoretza. Tutoretza akademiko irekiak, ordutegi finkatuetan. Irakaslearen arreta bakoiztua ikaslearentzat, prestakuntza-prozesuak norabidetu eta erreztatzeko helburuarekin. Bi helburu nagusi ezartzen dira:

- Ikasketa-prozesua bultzatzea ekintza bakoiztuen bitartez.

- Ikaslearen hazkunde osoa laguntzea.



4. Presentzia gabeko ekitaldiak: ikaslearen lan pertsonala, irakaslearengana joz hala behar denean (tutoretzak). Proposatutako lanen prestaketa, ikaslearen aldetik (bai banako bai talde tutoretzak).Ikaslearen prestaketa.





Osasun larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapen online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelarein eta Blackborard Collaborateren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Taldeko lanak, indibidualak eta praktikak (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio-sistema etengabekoa da, 1. eta 2. zikloko Gradu irakaskuntzetarako Kudeaketa Araudiarekin ados.



Irakasgaiaren kalifikazioa jarraian zehazten diren proba eta betekizunen ondorioa da:



- Idatzizko proba. Amaierako notaren ehunekoa: %30.

- Gelan/etxean garatutako taldeka edo bakarkako lan praktikoak eta lanak. Amaierako notaren ehunekoa: %70.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilabetea hasten denetik kontatzen hasita.



Azken ebaluazioan, honako probak eta zereginak gauzatu beharko dira:



- Idatzizko proba. Amaierako notaren ehunekoa: %30.

- Lan praktikoak eta lanak. Amaierako notaren ehunekoa:%70.



Bai etengabeko ebaluazioa aukeratzen duen ikaslearen kasuan bai azken ebaluazioa aukeratzen duenarenean, proba eta zeregin ezberdinetan ortografia eta gramatika- koherentziako akatsek nota jeitsi dezakete suspenditu arteraino diskurtsoa ez delako egokitzen unibertsitate-maila batetara.



Oroigarria: 5. edo 6. deialdian dauden ikasleak ez ditu bere taldeko irakasleak ebaluatuko, egoera horietarako espresuki sortutako legezko tribunalak baizik.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa ezohiko deialdian



- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.



Idatzizko amaierako proba teoriko-praktikoari azkeneko notaren %30a dagokio. Gainera, beharrezkoa izango da kurtsoan gauzatutako praktiken antzeko bat egitea eta ahozko aurkezpena egitea. Ariketa honi azken notaren %70a dagokio.



Bai etengabeko ebaluazioa aukeratzen duen ikaslearen kasuan bai azken ebaluazioa aukeratzen duenarenean, proba eta zeregin ezberdinetan ortografia eta gramatika- koherentziako akatsek nota jeitsi dezakete suspenditu arteraino diskurtsoa ez delako egokitzen unibertsitate-maila batetara.



Oroigarria: 5. edo 6. deialdian dauden ikasleak ez ditu bere taldeko irakasleak ebaluatuko, egoera horietarako espresuki sortutako legezko tribunalak baizik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografian aipatutako eskuliburuak
Arte kontzeptuen hiztegiak
Moodlen utzitako materiala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

HATJE, Ursula, Historia de los estilos artísticos I-II, Istmo, Madril, 2005

ONIANS, John, Atlas mundial del arte, Blume, Bartzelona, 2005

TANABRA, Daniela, Los estilos del arte, Electa, Bartzelona, 2010

ZZ.AA., Cómo reconocer los estilos, Parramón, Bartzelona, 1997

ZZ.AA., Atlas de Historia del Arte, Parramón, Bartzelona, 2009

Gehiago sakontzeko bibliografia

GOMBRICH,E.H., Historia del Arte, Debate, Bartzelona, 1997 (1950koa 1. Ed.)
RAMÍREZ,J. (zuz.), Historia del Arte, Alianza, Madril, 1996
AA.BB, Historia del Arte, Nerea, Madril, 2000
AA.BB., Historia del Arte, Espasa-Calpe, Madril, 2004

Web helbideak

www.arteguias.com
www.historia-del-arte.net
www.artcyclopedia.com
www.artehistoria.com
www.artecreha.com
www.arsvirtual.com
www.artchive.com
www.fineart.elib.com
www.fritzmuseum.cam.ac.uk
www.icom.org/vlmp
www.historiadelarte.us

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

13:00-15:00 (1)

20-35

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 205 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 205 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46A Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

13:00-15:00 (1)

20-35

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (2)

46A Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)

46A Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)

46B Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (2)

46B Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)