XSLaren edukia

Gizarte Ikerketako Metodo eta Teknikak25247

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25247

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Geografia eta lurralde antolakuntzako graduaren helburuetako bat da lurralde gaietan gaitasuna duten profesionalak trebatzea lurralde antolaketarekin harreman zuzena duten prozesuak aztertu eta planifikatzeko.



Testuinguru honetan, irakasgaiaren helburua da ikasleek gaitasuna eskuratzea gizarte zientziek berezkoak dituzten gizarte ikerketaren hainbat metodo eta teknika erabiltzeko, beti ere geografia eta lurralde antolakuntzaren eremuan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Ikasleek lurralde antolakuntzaren eremuan ikerketa proiektu bat garatzeko gaitasuna izatea.



- Analisi estatiskoaren oinarrizko teknikek eta metodo kualitatiboek eskaintzen duten erabilgarritasuna ezagutzea, beti ere lurralde antolakuntzaren eremura bideratuz.



- Beharrezkoak diren kontzeptu eta prozedurak eskaintzea, lehen mailako informazioaren tratamendua burutzeko, informazioa sintetizatu eta aldagaien arteko erlazioa aztertzeko edota aldagaien izaera kontuan hartuz, adierazpide-sistema egokiak lantzeko.



- Informazio, analisi eta erabaki teknika aurreratuen oinarrizko ezagutza izatea.





- Teknika kuantitatibo eta kualitatiboen laguntzarekin, lurralde antolakuntzaren analisia oinarritzeko gai izatea, bai elementu natural eta humanoei dagokionez, bai natura-, nekazal- edo hiri- espazioei dagokionez: ekintzak, kontzeptuak eta prozesuak.



- Adierazle estatitiskoak sortzea eta erabiltzea, baita prozedura grafiko eta kartografikoak, (analogikoak zein digitalak) ingurune fisikoaren, populatzearen eta demografia, ekonomia, ingurunea eta gizartearen dinamikak eta egiturak aztertzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Metodo zientifikoa geografia eta lurralde antolakuntzaren eremuan. Sarrera.



2.- Ikerketaren planifikazioa.



2.1.- Ikerketaren faseak

2.2.- Ikerketaren antolakuntza

2.3.- Ikerketaren operazionalizazioa



3.- Informazioa jasotzeko gizarte ikerketaren teknika nagusiak



3.1.- Iturri estatitisko eta datu baseen metodologia eta erabilpena

3.2.- Informazio bilketa



3.2.1 – Lurralde antolakuntzara aplikatutako teknika kuantitatibo eta kualitatiboak

3.2.2- Laginaren arazoa

3.2.2.1 – Lagin kualitatiboak

3.2.2.2 – Lagin kuantitatiboak

- Lagin kuantitatiboaren tamaina

3.2.3. Datuen bilketarako teknika nagusiak

3.2.3.1.- Inkesta

3.2.3.2.- Eztabaida taldeak

3.2.3.3.- Behaketa

3.2.3.4.- Elkarrizketa irekia edo sakona

3.2.3.5.- Delphi metodoa

3.3. Irizpide anitzezko analisia



4.-Datuen analisi eta interpretazioa



4.1. Datuen tratamendua

4.4. Taula eta grafikoen interpretazio eta errepresentazioa (sorkuntza eta arazoak)



5. Txostenen idazketa.



5.1. Txosten motak

5.2. Txostenaren egitura



6. Geografía eta lurralde antolakuntzara aplikatutako kasuen azterketa

MetodologiaToggle Navigation

Izaera presentziala duten prestakuntza jarduerak, besteak beste:



1. Eskola teorikoak. Irakasleak edukiak azalduko ditu ikasketa erraztuko duten materialak erabiliz. Bertan, oinarrizko kontzeptuak agertuko dira eta era berean eskolan azaldutako hausnarketak osatzeko beharrezkoak diren edukiak ere jasoko dira.





2. Eskola praktikoak eta mintegiak. Eskola teorikoaren edukiak eta ezagutzak osatzea eta areagotzea izango dute helburu. Eskola hauetan eskola teorikoetan azaldutako edukiak praktikan aplikatuko dira beti ere kasu praktikoen bitartez.





3. Banakako eta taldekako tutoretza arreta izango duen plan batekiko konpromiso eta inplikazioa. Irakaslea eta ikaslearen artean interakzio prozesua abiatuko da, besteak beste irakasgaiaren edukiaren gaineko metodologia bermatzeko, ahalegin akademikoa eraginkortzeko beharrezkoak izan daitezkeen estrategiak bideratzeko edota formazioa bera norabidetzeko.



4. Ezagutzen ebaluazioa ezarritako sistemen arabera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kalifikazioa orokorra ebaluazio sistema osatzen duten atal eta jarduera ezberdinen puntuazio ponderatua izango da, batetik ikasgaiaren izaera praktikoa aintzakotzat hartuz eta bestetik gaitasunak eskuratzeko beharrezkoak eta berezkoak dituen ezaugarriak kontuan hartuz. Garrantzitsua da ere azpimarratzea ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango dela azterketa teorikoan 5 puntu edo gehiagoko kalifikazioa eskuratzea.



Egoerak aginduta erabat on line bidezko ebaluazioa egitea ezinbestekoa balitz, garatu beharreko proba idatzia (azterketa) on line bidez egingo litzatekeen azterketa edo ataza batekin ordezkatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Orientaziorik gabe

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bat bera ere.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ÁLVAREZ CONTRERAS, S. J. (2000): Estadística aplicada: teoría y problemas. Madrid, Clag.

- BABBIE, E. (2000): Fundamentos de la investigación social. Thomson Editores. México.

- BERICAT, E. (1998): La integración de los métodos cuantitativos y cualitativos en la investigación social. Significado y medida. Ed Ariel Sociología. Barcelona.

- BURT, J. E. et al. (2009): Elementary statistics for geographers. New York. Guilford Press.

- CEA D´ANCONA, M.A. (1999): Metodología cuantitativa. Estrategias y técnicas de investigación social. Síntesis. Madrid, 2 ed.

- EBDON, D. S. (1982): Estadística para geógrafos. Barcelona. Oikos-Tau.

- ESTÉBANEZ, J. y BRADSHAW, R. P. (1979): Técnicas de cuantificación en Geografía. Tébar-Flores

- GARCIA BALLESTEROS, A. (1998): Métodos y técnicas cualitativas en Geografía Social. Oikos-Tau.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- BURT, J. E. et al. (2009): Elementary statistics for geographers. New York. Guilford Press.

- CLIFFORD, N. et al. (2010): Key Methods in Geography. London. SAGE.

- CORTIZO ÁLVAREZ, T. (1998): Los gráficos en Geografía. Gijón. Tria-Ka.

- DELGADO, J.M. & GUTIERREZ, J. (1995): Métodos y técnicas cualitativas de investigación en ciencias sociales. Ed Síntesis. Madrid.

- DELYSER, D. et al. (2010): The SAGE Handbook of Qualitative Geography. London. SAGE.

- FISCHER, M. M. y GETIS, A. (2010): Handbook of Applied Spatial Analysis. Heidelberg-Dordrecht-London-New York. Springer

- GOMEZ, B. y JONES III, J. P. (2010): Research Methods in Geography. Blackwell.

- GRUPO CHADULE (1980): Iniciación a los métodos estadísticos en Geografía. Barcelona. Ariel.

- HAY, I. (2010): Qualitative Research Methods in Human Geography. Oxford University Press.

- HERNÁNDEZ, R., FERNÁNDEZ, C. & BAPTISTA, P (2003): Metodología de la investigación. Mc Graw Hill. México, 3 ed.

- RASO, J. M., MARTÍN VIDE, J. y CLAVERO, P. (1987): Estadística básica para Ciencias Sociales. Ariel Geografía.

Aldizkariak

Varias: http://www.ucm.es/info/socivmyt/paginas/enlaces.htm#revistas
Athenea Digital: http://antalya.uab.es/athenea/indice/index.html
Discurso y sociedad: http://www.dissoc.org/recursos/articulos/
FQS: http://www.qualitative-research.net/fqs/fqs-s.htm

Web helbideak

- FAO: www.fao.org
- IGN: www.ign.es
- IGME: www.igme.es
- UE: www.europa.eu.int
- EUROSTAT : www.europa.eu.int/eurostat.html
- EUSTAT: www.eustat.eus
- INE: www.ine.es
- MAPA: www.mapa.es
- UDALMAP: www.euskadi.eus/indicadores-municipales/web01-a2ogaeko/es/
- UDALPLAN: www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-udalplan/es/aa33aWAR/interfacesJSP/index.jsp

TaldeakToggle Navigation

01-31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala