XSLaren edukia

Euskal Herriko Geografia25539

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25539

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Euskal Herriko Geografia" Geografia eta Lurralde Antolakuntzako Graduko 3. mailako derrigorrezko gaietako bat da. Geografiaren Oinarriak izeneko moduluaren barruan dago. Irakasgai honetan ikasten dira Euskal Herriko errealitate geografikoa aztertzeko behar den jakitura. Euskal Herriko Geografia irakasgaiak aurretik egindako modulu berdinean dauden beste irakasgaiak, Egungo Munduaren Geografia, Europako Geografia eta Espainiako Geografia osatzen ditu. Ikasgai honetan ikasleek inguru geografiko desberdin batean berezkoak diren errealitate anitzak ikasiko dituzte.



"Euskal Herriko Geografia" egiteko, beharrezkoa da Geografia Fisikoa eta Giza Geografiako irakasgaietan ikasitako oinarrizko elementuak, eta datu geoespazialak erakusteko tresna informatikoak erabilera menperatzea.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Lurraldea ezagutzea, ulertzea eta interpretatzea eta ingurune fisikoa giza eta esfera sozialarekin erlazionatzea (Gaitasun Orokorra G004).

- Leku-aniztasuna, eskualdeak eta lokalizazioak azaltzea eta erlazioak eta prozesu espazialak ulertzea. Lurralde-eskala desberdinetarako fenomenoak elkarrekin erlazionatzea (Gaitasun Orokorra G005).

- Erakustea eta ezaguera geografikoak transmititzea eta arazo hauek era multidimentsionalean ulertzea (Gaitasun Orokorra G008).

- Informazio geografikoa erabili baliabide bezala deskribatzeko, analizatzeko, interpretatzeko eta lurralde antolakuntzarako. Informazioa kartografikoki erakutsi, informazio estatistikoa egin eta interpretatu. Ikerkuntzaren emaitzen analisian eta komunikazioan TIC-en erabilera (Gaitasun Orokorra G006).

- Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publikoki jakinaraztea (Gaitasun Espezifikoa M05CM03)



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Euskal Herriko ingurune fisikoa

1.1. Erliebea. Isurialde atlantikoko eta mediterraneoko unitate geologikoak. Morfogenesia eta egungo geomorfologia. Mendi magalen egonkortasunarekin lotutako arrisku naturalak.

1.2. Klima. Klima testuingurua eta klimaren sailkapena. Tenperatura. Prezipitazioak. Intsolazioa, hodeiak eta hezetasuna. Haizea. Klima motak. Klima-aldaketa Euskal Herrian.

1.3.- Urak. Atlantikoko eta Mediterraneoko arroen ezaugarriak. Emari absolutuak eta erlatiboak. Uholdeak. Arrisku naturalak.

1.4. Landaredia. Eskualde bioklimatikoak. Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen landaredi potentziala eta erreala. Landaredi inbaditzailea. Baso-landaketak.



2. Euskal Herriko Giza Ingurunea

2.1. Populazioa. Serie historikoak. Populazioaren banaketa. Landa zahartzea eta abandonatzea. Migrazio mugimenduak. Demografia arazo larriak dituzten eremuen definizioa.

2.2.- Hiri sistema. Hiri sistemaren bilakaera historikoa. Sistema polizentrikoa eta euskal hirien hierarkia. LAGak eta hiri-sistema. Euskal Hiria.

2.3. Produkzio jarduerak. Produkzio jardueren azterketa eta bilakaera historikoa. Hirugarren sektorea eta informazioaren gizartea.

MetodologiaToggle Navigation

- Eskola magistralak non oinarri teorikoak azalduko dira.

- Gelako praktikak eta landa-irteera batekin osatuko den lana egitea. Praktikak egitea eta landa-irteera nahitaezkoak dira.

- Ikasleak lana amaitutakoan, klasean aurkeztuko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluaketa Jarraitua: %40a azterketa final baten bitartez kalifikatuko da eta gainerako %60a lan praktikoen bitartez.



Alde praktikoa (ebaluazioaren 60%a)osatzen du: Lan praktikoak eta irteera (30%), talde lana (20%) eta irteera (10%) eta aurkezpenetan (10%) oinarrituta egongo da. Amaierako banakako froga idatzia (ebaluazioaren 40%a) galdera teoriko eta praktikoetan oinarrituko da.

Irakasgaiaren kalifikazio atal bien batuketa ponderatuaren bitartez kalkulatuko da. Bi atalak gainditu beharko dira.



Oharrak:

Hala ere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Kasu honetan azterketa ebaluazio jarraituan egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua).

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «Aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Azterketaren pisuak nota finalean %40 gainditzen duenez (bai ebaluazio jarraituan bai ebaluazio finalean), ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta «Aurkezteke» jarriko zaio.



Ebaluazio ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraitua edo ez jarraitua) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio irizpideak ohiko deialdiaren berdinak izango dira. Urtarrileko deialdian gainditutako partearen nota gordeko zaio ikasleari ekaineko deialdirako. Dena den, lehen deialdian ikasgaia gainditu ez duen ikasleak lan praktikoetan edo azterketan lortutako emaitzak gorde nahi ez baditu, 2. deialdiko azterketa data baino 30 egun lehenago, jakinarazi beharko dio irakasleari idatzi baten bitartez: ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioei uko egiten diola esanez eta irakasgaiari dagokion notaren %100 balioko duen azken proba bat egin nahi duela ongi adieraziz.

ebaluazioa egin ezin dutenentzat.



Ebaluazio ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraitua edo ez jarraitua) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Geografia Informazio Sistemak
- GeoEuskadi-ko datubase kartografikoa
- Euskal Herriko kartografia tematikoa
- Iturri dokumentalak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GONZÁLEZ AMUCHASTEGUI, M.J. y SERRANO CAÑADAS, E. (1995). El relieve del País Vasco. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía del País Vasco. Tomo 2. Ostoa, 239 p.



MEAZA, G. (Dir.) (1994). Euskal Herria en sus paisajes. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía de Euskal Herria. Tomo 2. Ostoa, 184 p.



MEAZA, G. et al (1997). Suelos, vegetación y fauna de Euskal Herria. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía de Euskal Herria. Tomo 4. Ostoa, 250 p.



OLLERO, A. y ORMAETXEA, O. (1996). Las aguas de Euskal Herria. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Dirs.): Geografía de Euskal Herria, t. 3: 85-240, Ostoa, 240 p.



RUIZ URRESTARAZU, E.; GALDOS, R. (2008). Geografía del País Vasco, Ed. Nerea, 366 p.



URIARTE, A. (1996). El clima de Euskal Herria. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía de Euskal Herria, Tomo 3. Ostoa, pp. 8-82.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALLENDE, J. (2002). Ordenación del Territorio y Políticas sectoriales: referencia al caso vasco. Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, 266 p.

EUSTAT (1996). Atlas Temático de la C. A. de Euskadi, Instituto Vasco de Estadística, 120 p.

GOBIERNO VASCO (2018). Informe de Seguimiento I. Agenda Euskadi Basque Country 2030. Recuperado de: https://www.euskadi.eus/agenda-2030/seguimiento-2018/

GOBIERNO VASCO (2019). Directrices de Ordenación Territorial de la C.A.P.V. Recuperado de: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dots_nuevo/es_def/adjuntos/2019/DOT_Memoria.pdf

HILARIO, A. (2020). Geodiversidad. La memoria oculta de la Tierra Vasca. Gobierno Vasco, 171 p.

HOYOS, D. (2015). Movilidad Sostenible, El transporte a dieta. Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, 24 p.

LOZANO, P.; LATASA, I.; VARELA, R.; SERVERT, R. y ALONSO, E. (2019). Itinerarios Geográficos por Euskal-Herria. Libro homenaje al Profesor Guillermo Meaza Rodriguez. FUNDICOT, 310 p.

MEAZA, G., LOZANO, P. y VARELA, R. (2020). Biodiversidad, Paisaje y Gestión Ambiental. Itinerarios biogeográficos por el País Vasco y territorios aledaños. Tirant humanidades, 400 p.

Aldizkariak

Lurralde. Investigación y Espacio. Instituto Geográfico Vasco
Revista de la Cátedra Unesco sobre Desarrollo Sostenible de la UPV/EHU
Ekonomiaz. Revista vasca de economía. Departamento de Hacienda y Administración del Gobierno Vasco.
Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles

Web helbideak

http://www.euskadi.net
http://www.eustat.es/
https://www.gaindegia.eus/
https://www.geo.euskadi.eus/
http://www.ine.es/
https://www.ihobe.eus/inicio

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)
  • ANEJO 0.08 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)