XSLaren edukia

Lurralde Antolakuntza25549

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25549

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6090
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lurralde Antolakuntza, jakintza-alor arteko fokatzetik, lurralde garapen orekatua bilatzen duen diziplina da. Laugarren mailako derrigorrezko irakasgaia da eta 9 ECTSko eskola-zama du. Lurralde Antolakuntza (Geografia eta Lurralde Antolakuntza Graduko 2. modulua) moduluaren barruan dago. Geografia eta Lurralde Antolakuntza Graduaren testuinguruan ikasgai honi buruzko beste ikasgai batzuk daude: Lurralde Antolakuntza, Ingurumen-legeria eta Administrazioa eta Lurralde Antolakuntzarako Tresnak, besteak beste. Ikasgai horietan Lurralde antolakuntzaren oinarri legala eta oinarri horrekin garatutako lurralde antolakuntzarako dokumentuak landuko dira; ikasgai honetan dokumentu horiek garatzeko metodologia jorratuko da.



Lurralde Antolakuntzarako plan bat burutzeko gai izatea helburu funtsezkoetariko bat da, graduan zehar landutako eduki eta teknikez baliatuz. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da Informazio Geografikoaren Sistemak erabiltzea; hori dela eta "Geografia Informazioko Sistemetan Sakontzea" ikasgaia gainditua izatea gomendatzen da.



Aurreko guztiaren ondorioz, irakasgai honen helburuak honako hauek dira:



1.-Lurralde Antolakuntzaren planteamendu teoriko eta metodologikoak ezagutzea.

2.-Lurralde Antolakuntza eta garapen sostengarriaren arteko harremanaz jabetzea.

3.-Lurralde baten diagnosi osatua burutzeko gai izatea.

4.-Lurralde antolakuntzarako eredu berri baten proposamena egiteko gai izatea.

5.-Lurralde antolakuntzarako dokumentuak balioztatzea.

6.-Lurralde antolakuntzarako prozesuan Informazio Geografikoaren Sistemak erabiltzeko gai izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduaren Memoria Egiaztatuan jasotako gaitasunetatik, honako hauek aplikatuko lirateke bereziki irakasgai honetan:



GAITASUN OROKORRAK



G004 - Lurraldea ezagutzea, ulertzea eta interpretatzea, eta ingurune fisikoa gizartearekin eta gizakiekin erlazioan jartzea.

G006 - Informazio geografikoa erabiltzea lurraldea deskribatzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta antolatzeko. Kartografiaren bidez informazioa adieraztea, eta informazio estatistikoa sortzea eta interpretatzea. IKTak erabiltzea, ikerketaren emaitzak aztertzeko eta komunikatzeko.

G007 - Proposamenak egitea, lurraldea antolatzeko eta kudeatzeko, eta zerbitzuak eta jarduerak kokatzeko.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



G002 - Ahoz eta idatziz zuzentasunez komunikatzeko gai izatea.

G003 - Modu autonomoan eta taldean lana egiteko gai izatea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK



M02CM03 - Lurralde Antolakuntzaren arloko lan-prozedurak, izapidetze-moduak, eskumenak eta legedia, eta araudiak ezagutzea, baita administrazio mailen hierarkizazioa ere.

M02CM04 - Geografiako ezagutzak lurraldearen eta paisaiaren analisira eta diagnostikora aplikatzea.

M02CM05 - Lurraldearen harrera-gaitasuna estimatzea, eta erabilerak eta jarduerak antolatzeko eta kokatzeko proposamenak egitea.

M02CM06 - Lurraldeko zeharkako informazioa lotzea eta laburbiltzea.

M02CM07 - Alternatibak eta proposamenak aukeratzea, proposatzea eta eraikitzea, lurraldearen indarguneak aprobetxatzeko eta ahulguneak arintzeko.



IRAKASKUNTZAREN EMAITZAK



IE1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzen ditu.

IE2. Lurraldea eta haren paisaia, eta ea antzematen dituen esku hartzeko arazoak, ahuleziak, indarguneak, mehatxuak edo aukerak aztertzen ditu.

IE3. Erabilerak eta jarduerak kokatzeko proposamenak egiten ditu, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik lurraldearen harrera-ahalmenera eta araudian ezarritakora egokitutako kokalekuak hautatzeko.

IE4. Zeharkako lurralde-informazioa, ahoz, idatziz zein grafikoki erlazionatzen eta laburtzen du.

IE5. Informazio geografikoa aztertzeko, tratatzeko eta irudikatzeko teknikak aplikatzen ditu, espazio zehatzetan aplikatzeko suposizio praktikoak ebazteko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Lurralde antolakuntza: kontzeptua, helburuak eta hierarkia.

2. Sustapen metodologikoa.

3. Ingurune fisikoaren diagnostikoa.

4. Giza ingurunearen diagnostikoa.

5. Lege- eta erakunde-diagnostikoa.

6. Diagnostiko integratua.

7. Lurralde-plangintza.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralen bidez irakasleak azalpen teoriko eta metodologiko laburrak emango ditu, geroago ikasleek horiekin lotutako jarduera praktikoak garatzeko. Ikasgelako denbora gehiena praktiketara zuzenduta egongo da, normalean talde lanaren bidez.



Ikasleak, gorago aipatutako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, Lurralde baten lurralde- eta ingurumen-diagnostikoa azpieskualde eskalan burutuko du eta horren ahulezi eta indarretan oinarrituta lurralde-eredu jasangarri proposatuko du. Diagnostiko eta proposamenak osatutako Lurralde antolakuntzarako proiektu hori lotetsi egiten dituzten dokumentuak (Lurralde Antolakuntzaren Gidalerroak, Lurralde Plan Sektorialak eta Plan Partzialak) erabiliko dira.



Ikasleek Lurralde Antolakuntzarako proiektuaren zati bakoitza burutu ahala klasean agertuko dute eta irakaslearen feedbacka jasoko dute, beren ikaste prozesua bideratu eta hobetzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio Jarraitua Sistema. Ikasgaiaren %80a jarduera praktikoen bidez ebaluatuko da (%60a taldeko lan baten bidez eta %20a aurkezpena). Gainerako %20a amaierako idatzizko froga baten bidez ebaluatuko da.



Azken kalifikazioa aipatutako ebaluazioan batuketaren bidez lortuko da, baina bai proiektua bai banakako proba gainditu behar dira.



Bestelako jakinarazpenak:



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua 3. puntua).



Ikasleek uko egin ahal izango diote ohiko deialdiari irakasleari idatzi bat zuzenduz, gutxienez 30 egun lehenago azterketa epe ofiziala hasi baino. Kasu horretan "Aurkezteke" jarriko da.



Ebaluazio ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraitua edo ez jarraitua) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi honetan aurrekoan aipatu diren ebaluazio irizpide berberak erabiliko dira.



Ohiko deialdian gainditutako atalen notak ezohikorako gordeko dira, ikasleak horrela nahi badu. Kontrako kasuan,azterketa data baino 30 egun lehenago, ikasleak idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari.



Ebaluazio ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraitua edo ez jarraitua) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

geoEuskadi datu kartografiko-basea
Informazio Geografikoaren Sistemak
Lurralde Antolakuntzarako Gidalerroak
Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleen bisorea
Lurralde Plan Partzialak
Lurralde Plan Sektorialak
Udalplan

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Farinós Dasí, J., Romero, J., & Salom, J. (eds.). (2014). Cohesión e inteligencia territorial. Universitat de València.

Farinós Dasí, J., Serrano Rodríguez, A., Borobio Sanchiz, M., & Nogués Linares, S. (eds.). (2021). Planificación y gestión integrada como respuesta. Universitat de València.

Fernández Fernández, A., & Muguruza Cañas, C. (2015). Ordenación del territorio. Análisis y diagnóstico. UNED.

Galiana, L., & Vinuesa, J. (coords.) (2010). Teoría y práctica para una ordenación racional del territorio. Síntesis.

Gómez Orea, D., & Gómez Villarino, A. (2013). Ordenación territorial (3ª ed.). Ediciones Mundi-Prensa.

Pujadas R., & Font, J. (1998). Ordenación y Planificación Territorial. Síntesis.

Rando Burgos, E. (2019). Legislación e instrumentos de la ordenación del territorio en España. Iustel.

Zoido Naranjo, F. (2013). Diccionario de urbanismo: geografía urbana y ordenación del territorio. Cátedra.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Allende Landa, J. (2002). Ordenación del territorio y políticas sectoriales. Universidad del País Vasco, Serie Economía y Empresa.
Ávila Oribe, J. L. (1998). El suelo como elemento ambiental. Perspectiva territorial y urbanística. Universidad de Deusto.
Benabent Fernández de Córdoba, M. (2006). Ordenación del Territorio en España: evolución del concepto y de su práctica en el siglo XX. Ed. Universidad de Sevilla / Consejería de Obras Públicas.
Bielza De Ory, V. (2008). Introducción a la ordenación del territorio: un enfoque geográfico. Prensas Universitarias de Zaragoza.
Farinós Dasí, J., & Peiró, E. (2018). Territorio y estados: elementos para la coordinación de las políticas de ordenación del territorio en el siglo XXI. Tirant humanidades.
Fernández, A. (2007). Ordenación del territorio y Medio Ambiente. UNED.
Gómez Orea, D., Gómez Villarino, M., & Gómez Villarino, A. (2007). Evaluación ambiental estratégica: un instrumento para integrar el medio ambiente en la elaboración de planes y programas. Ediciones Mundi-Prensa.
Hildebrand, A. (1996). Política de ordenación del territorio en Europa. Universidad de Sevilla, Consejería de Obras Públicas y Transporte de la Junta de Andalucía.
Mcharg I. L. (2000). Proyectar con la naturaleza. Gustavo Gili.
Rando Burgos, E. (2020). Régimen jurídico de la gestión territorial. Tirant Lo Blanch.
Romero, J., & Farinós, J. (eds.) (2004). Ordenación del territorio y desarrollo territorial. El gobierno del territorio en Europa: Tradiciones, contextos, culturas y nuevas visiones. Trea.
Segado Vázquez, F., García Martín, A., & Rosique Campoy, M. (1996). Ordenación del Territorio. Universidad de Murcia.
Vaquer Caballería, M. (2018). Derecho del territorio. Tirant lo Blanch.

Aldizkariak

Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles BAGE
Environmental and Planning
Ciudad y Territorio: Estudios Territoriales
Journal of the American Planning Association
Landscape Research
Landscape and Urban Planning
International Journal of Urban and Regional Research
European Planning Studies
Applied Geography
Progress in Planning
EURE Revista de Estudios Urbano Regionales

Web helbideak

EAEko Ingurumen eta Lurralde Politika Saila: www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus
Espainiako Institutu Geografikoa (IGN): https://www.ign.es/web/ign/portal
geoEuskadi, Euskadiko Datu Espazialen Egitura: https://www.geo.euskadi.eus/hasiera/
LurData: https://www.eustat.eus/estad/gis_c.html
Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak: https://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-aa33a/eu/aa33aIndicadoresWAR/indicadoresJSP/index.jsp?lang=eu
SIU bisorea: https://mapas.fomento.gob.es/VisorSIU/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO 1.43 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LABORATORIO 1.43 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO 1.43 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)
  • ANEJO 0.08 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)