XSLaren edukia

Landa Guneen eta Gune Naturalen Analisia eta Kudeaketa28353

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28353

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hautazko ikasgai honek izaera aplikatua du. 2. kurtsoko Landa Geografia ikasgaian jorratutako kontzeptu eta teorietan oinarritzen da, funtsez.



Landa-aldaketa delako teoriaren araberako dinamika berriak aztertuko dira, horien kudeaketarako proposamenak osatuz, bai landa espazioetan zein naturaletan. Ikuspegi honetatik, ikasgai honek lurralde-plangintzan espezializatutako geografoaren profil profesionala osatzen lagunduko du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GEOGRAFIA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUAREN TITULUAREN GAITASUN OROKORRAK ETA OINARRIZKOAK:



CB2: Ikasleek bere lanerako edo bokazioa aurrera eramateko era profesionalaren bidez bere ezaguerak ondo aplikatzea jakin dezatela. Aldi berean, arazoak konpontzeko baita argudioak defendatzeko gaitasun nahikoak izan ditzatela.

CB3: Sozialki, zientifikoki edota etikoki nabarmenak diren gaiei buruzko gogoeta eman daitezkeen iritziak igortzeko eta datu aipagarriak interpretatzeko gaitasunak lor ditzatela.

CB4: Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai publiko espezializatu zein ez espezializatutakoarentzako transmititu ahal ditzatela

CB5: Ikasleek, gerora begira, ikasketa berriak modu autonomo baten bidez guztiz beharrezkoak diren ikas-gaitasunak gara eta lor ditzatela.

G004: Lurraldea ezagutu, ulertu eta interpretatzea eta ingurune fisikoa gizarte eta giza esparruarekin erlazionatzea.

G005: Lekuen, eskualdeen eta kokapenen aniztasuna azaltzea eta harreman espazialak eta prozesuak ulertzea.

Lurralde-eskala ezberdinetako fenomenoak elkarrekin erlazionatzea.

G006: Informazio geografikoa Lurraldea antolatzeko, interpretatzeko, analizatzeko eta deskribatzeko erabiltzea. Informazio hori modu kartografikoaren bitartez garatu eta informazio estatistikoa osatu eta interpretatu.

G007: Lurralde-antolamendu eta kudeaketarako, eta zerbitzuak eta jarduerak kokatzeko proposamenak egitea.

G008: Ezagupen geografikoak ezagutaraztea eta transmititzea eta arazo horiek modu multidimentsionalean ulertzea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

M02CM01. Taldeko nahiz banakako lan-sistema bat garatzeko gaitasuna izatea, ikaskuntza autonomoa eta beste diziplina batzuen profesionalekiko elkarlana ahalbidetuko duena.

M02CM02. Eskuratutako ezagutza teorikoen eta teknikoen aplikazioaren bidez, arazoak planteatzeko eta konpontzeko gai izatea.

M02CM06. Lurraldeko zeharkako informazioa lotzea eta laburbiltzea.

M02CM07. Alternatibak eta proposamenak aukeratzea, proposatzea eta eraikitzea, lurraldearen indarguneak aprobetxatzeko eta ahulguneak arintzeko.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Irakasgaian "idatzizko adierazpena" deritzon zeharkako gaitasuna (ZG2, titulazioaren G002-rekin lotuta) ere landuko da 3. mailako domeinu maila lortzeko asmoz. Beraz, ikaslea, irakasgaia egin ondoren, gai izan beharko da, "idazki luze eta konplexuetan edukiak antolatzeko eta adierazteko estilo egokia daukala erakusteko, idatzitako komunikazio ahalmen sendoa frogatuz". Konpetentzia hau proposatutako lan praktikoen bidez espezifikoki ebaluatuko da.



IKASTEAREN EMAITZAK:

- Gure inguruko landa eremuetan gauzatutako aldaketak ezagutu eta interpretatzeko gai izan.

- Aurreko urteko Landa Geografian eskuratutako oinarri kontzeptualak eta metodologikoak erabili eta aplikatzeko trebezia eskuratu, Euskal Herriko esparru konkretuetan emandako dinamikak eta gauzatutako errealitate berriak ulertzeko.

- Hiritarpen barreiatuaren eraginpean dauden landa eskualdeak, bai eta natura-gune Babestuak izendatuta daudenak, kudeatzeko proposamenak garatzeko ezagutzak eta gaitasunak garatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.ATALA. LANDA EREMUEN DINAMIKA.

- Landa-eremuetako jarraitasuna eta aldaketa.

- Landa-eremuen "Berregituraketa Teoria".

Praktikoa:

- Ortofotoen erabilpena landa eremuen dinamika aztertzeko: lur erabilpenak, lur-sailen egitura eta tamaina.

- Datuen deskarga, adierazpena eta interpretazioa aldaketak aztertzeko.



2.ATALA. HIRITARPENA LANDA EREMUETAN.

- Landa-eremuetako hiritarpen prozesua.

- "Urban sprawl" prozesuak sortarazitako ingurumen-inpaktuak.

- Hiritarpen barreiatuaren lurralde-kudeaketa.

Praktikoa: Datuen tratamendua (hiritarpen prozesuen adierazleak eta lur erabilpenaren kartografia: Baso Inbentarioak eta Corine Land Cover) hiritarpen fenomenoaren analisirako.



3.ATALA. ESPAZIO NATURALAK ETA HAUEN KUDEAKETA.

- Espazio naturalak ala landa-eremuak?

- Errekurtso naturalak antolatzeko eta kudeatzeko planak.

- Kontserbazioa eta jarduera sozioekonomikoen arteko bateragarritasuna naturgune babestuetan.

Praktikoa: Datuen tratamendua (lur erabilpen adierazleak eta adierazle ekonomikoak) espazio naturaletan landa eremuetako aktibitateen eragina neurtzeko.



4.ATALA. LANDA GARAPENA.

- Landa garapena lurraldearen ikuspegitik.

- Agente eta politikak landa garapenean.

- Landa garapenerako tresnak.

Praktikoa: Eskualde bateko landa garapen planaren azterketa: analisia eta diagnostikoaren balorazioa. Hausnarketa.

MetodologiaToggle Navigation

Klasean oinarri teorikoak azalduko dira, literatura zientifikoan oinarrituta, edukietan jasotako fenomenoak aurkeztuko dira. Azterketa kasuak lantzen dira, fenomeno hauek gure inguruan duten presentzia frogatzeko. Hortaz gain, ikasleak proposatzen zaizkion hainbat irakurgaiekin, landa eta espazio naturaletan ematen diren arazoak identifikatzeko gaitasuna erakutsi behar du. Talde lanaren bitartez, arazo hauei aurre egiteko estrategia eta ekintza ezberdinak diseinatuko dira.



Jarduera praktikoak gai teorikoekin elkarturik garatuko dira. Oinarrian kartografia eta datu base ezberdinetatik datuak jaso, interpretatu eta adierazteaz gain, ikasleak ondorio propioak ateratzeko gaitasuna erakutsi beharko ditu. Ariketa praktiko hauek portfolio batean aurkeztu beharko dira.



Bestalde, ikasle bakoitzak udalerri bat aukeratu beharko du atal bakoitzaren amaieran, klasean landutako eduki teoriko-praktikoak aukeratutako lurralde horretan aplikatzeko eta azterketa egiteko. Bukaeran, ikerketa bakoitzaren ondorioekin aurkezpen bat egin beharko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Portfolio (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazio sistema jarraia da.



Alde batetik, irakasleak eduki teorikoak landuko ditu; hala ere, hainbat irakurgai proposatuko dira gaiarekin erlazionatutakoak. Derrigorrezkoa izango da hauek irakurtzea eta hausnarketa bat egitea (notaren %10a). Aldi berean, irakasleak landa eremuetan edo espazio naturaletan ematen diren dinamikak azalduko ditu adierazle ezberdinen bitartez eta ikasleek, denon artean, arazoak identifikatu ostean, estrategia batzuk disenaitu beharko dituzte arazo hauei aurre egiteko, honek notaren %20a beteko du. Beraz, klaseko partaidetza garrantzitsua da.



Bestetik, eduki praktikoak lantzeko, ariketa ezberdinak planteatuko ditu irakasleak, eduki praktikoetan jasota daudenak. Hauek klasean landuko dira eta bakoitzak dokumentu batean entregatu behar ditu amaitzen direnean. Epeak zehaztuko dira. Hauek ere %20a balioko dute. Aldi berean, ariketa praktiko hauetan lantzen diren adierazle berberak, ikasle bakoitzak aukeratzen dituen udalerrian garatuko dira aztertutako fenomenoa udalerri horretan ematen den konprobatuz eta teorian ikusitako landa eremuen eta espazio naturalen dinamika aintzat hartuz. Memoria bat aurkeztuko da zehaztuko den data batean. Memoria honek %50a balioko du. Hauek klasearen aurrean aurkeztu beharko dira, aurkezpenak %5a balioko dutelarik.



Atal guztiak aurkeztu eta gainditu beharko dira (notaren %50 gutxienez), atal guztien batura egiteko nota finalerako.



Hala ere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasturtearen hasieratik lauhilekoko irakasgaien kasuan (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. Artikulua 3. puntua). Azken ebaluazioa aukeratzen dutenek, azterketa egun ofizialean, 10 puntutako froga egin beharko dute, non eduki teoriko-praktiko guztiak baloratuko diren.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi honetan aurrekoan aipatu diren ebaluazio irizpide berberak erabiliko dira.



Ohiko deialdian gainditutako atalen notak ezohikorako gordeko dira, ikasleak horrela nahi badu. Kontrako kasuan, azterketa data ofiziala baino 7 egun lehenago ikasleak idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari (nahiz eta azterketatik ez egon, erreferentzia gisa erabiliko da azterketa data).



Ebaluazio jarraitua modu presentzialean egiteko aukerarik ez balego, online burutuko litzateke UPV/EHUk eskaintzen dituen medioen bitartez (eGelako plataforma eta tresnak).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Kartografia: geoeuskadi.net / GIS (QGIS edo ArcGis).
-Espazio babestuak kudeatzeko planak.
-Landa Garapenerako planak.
-Lurralde antolakuntzarako dokumentuak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Cejudo García, E., Cañete Pérez, J. A., Navarro Valverde, F. A., y Ruiz Moya, N. (2022).

Empleo rural y LEADER: actores, territorios y beneficiarios en Andalucía (2007–2015).

Boletín De La Asociación De Geógrafos Españoles, (92). https://doi.org/10.21138/bage.3187

Cejudo, E. y Maroto, J.C. (2010). La Reforma de la PAC 2003: Desacoplamiento, condicionalidad, modulación, desarrollo rural. Scripta Nova. Revista Electrónica de Geografía y Ciencias Sociales, (14).

Copus, A. y Hörnström, L. (Eds.) (2011). The New Rural Europe: Towards Rural Cohesion Policy. Nordregio Report, (1). http://links.uv.es/F68Yuqc

Delgado, M.M. (2004). La política rural europea en la encrucijada. MAPA.

Dijkstra, L. y Poelman, H. (2011). Regional Tipologies: A Compilation. Regional Focus, 1/2011. European Union, Directorate General for Regional Policy. http://links.uv.es/9Ead8NN

Donolfi, F.; Little, J. y Massot, A. (2011). La PAC en el Marco Financiero Plurianual 2014-2020. Dirección General de Políticas Interiores, Parlamento Europeo. http://links.uv.es/5sgALda

Esparcia, J. Escribano, J. y Serrano, J. (2015). From Development to Power Relations and Territorial Governance: Increasing the Leadership Role of LEADER Local Action Groups. Journal of Rural Studies, (42), 29-42. https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S0743016715300218?via%3Dihub

Esparcia, J., Escribano, J. y Sánchez aguilera, D. (2017). Los territorios rurales. En Romero -González, J. (COORD.). Geografía Humana de España. Tirant Humanidades, 367-448.

EUROPARC-España (2002). Plan de acción para los espacios naturales protegidos del estado español. Fundación Fernando González Bernáldez.

EUROPARC-España (2008). Planificar para gestionar los espacios naturales protegidos. Fundación Fernando González Bernáldez.

EUROPARC-España (2011). Anuario EUROPARC-España del estado de los espacios naturales protegidos. Fundación Fernando González Bernáldez.

European Enviroment Agency (2006). Urban sprawl in Europe. The ignored challenge. EEA Report 10. European Environment Agency.

García Sanz, B. (2011). Ruralidad emergente, posibilidades y retos. MARM.

Gómez-Limón, J.A. y Barreiro Hurlé, J. (Coords.) (2007). La multifuncionalidad de la agricultura en España. Eumedia y MAPA.

Mcdonagh, J.; Nienaber, B. y Woods, M. (eds.) (2016). Globalization and Rural Europe’s Regions. Routledge.

Molinero, F. y Alarío, M. (2022). Una mirada geográfica a la España rural. Revives. https://revives.es/wp-content/uploads/2022/05/UNA-MIRADA-GEOGRAFICA-A-LA-ESPANA-RURAL-Revives_Alta-resolucion.pdf

Moyano Estrada, E. (coord.) (2022). La España Rural: Retos y Oportunidades de Futuro. Cajamar. https://publicacionescajamar.es/publicaciones-periodicas/mediterraneo-economico/mediterraneo-economico-35-la-espana-rural-retos-y-oportunidades-de-futuro

Nello, O. (2011). Estrategias para la contención y gestión de las urbanizaciones de baja densidad en Cataluña. Ciudad y Territorio. Estudios Territoriales, XLIII, 163, 81-98. Estrategias para la contención y gestión de las urbanizaciones de baja densidad en Cataluña. https://www.academia.edu/17567935/Estrategias_para_la_contenci%C3%B3n_y_gesti%C3%B3n_de_las_urbanizaciones_de_baja_densidad_en_Catalu%C3%B1a

Sanz Cañada, J. (2009). El futuro del mundo rural: sostenibilidad, innovación y puesta en valor de los recursos locales. Síntes.

Vercher, N. (2022). The Role of Actors in Social Innovation in Rural Areas. Land, (11), 710. 10.3390/land11050710

Woods, M. (2005). Rural Geography. Proceesses, responses and experiences in rural restructuring. Sage.

Woods, M. (2011). Rural Geography. Salvia.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cloke, P. (1987). Rural planning. Policy into action. Harper & Row Publihers.
EUROPARC-España (2005). Integración de los espacios naturales protegidos en la ordenación del territorio. Fundación Fernando González Bernáldez.
Garzón-García, R., y Vega-Pozuelo, R. (2022). Ordenación de usos agrarios en áreas protegidas de media montaña mediterránea. Estudio de la Sierra Morena andaluza.
Investigaciones Geográficas, (77), 279-301. https://doi.org/10.14198/INGEO.18057
Fernando Gil-Alonso, Jordi Bayona-i-Carrasco (2021). La población rural tras la crisis y la poscrisis: Municipios regresivos, resilientes y dinámicos (Cataluña, España). Ager, Revista de Estudios sobre Despoblación y Desarrollo Rural - Journal of Depopulation and Rural Development Studies, (32), 119-155 10.4422/ager.2021.07
Matías Mérida Rodríguez, María Jesús Perles Roselló, Juan Francisco Sortino Barrionuevo, David Carruana Herrera (2021). Percepción social de las repercusiones paisajísticas de la urbanización dispersa en espacios rurales del entorno litoral mediterráneo. Investigaciones Geográficas, (76), 53-73. https://doi.org/10.14198/INGEO.18316
Miguel González-Leonardoy Antonio López-Gay. (2021). Del éxodo rural al éxodo interurbano de titulados universitarios: la segunda oleada de despoblación. AGER, Revista de Estudios sobre Despoblación y Desarrollo Rural, (31), 7- 42. https://doi.org/10.4422/ager.2021.01
Natera-Rivas J. J., y Larrubia-Vargas R. (2021). Propuesta de clasificación de los municipios andaluces a partir de sus saldos migratorios recientes. Cuadernos Geográficos, 60(3), 129-146. https://doi.org/10.30827/cuadgeo.v60i3.16915
Yubero, C. y García Hernandez, M. (2019). El turismo en el medio rural en España desde el enfoque de la transferencia de políticas públicas. Boletín de la AGE, (81), 1-34 http://dx.doi.org/10.21138/bage.2766

Aldizkariak

Lurralde. http://www.ingeba.org/lurralde/
Boletín de la AGE. https://bage.age-geografia.es/ojs/index.php/bage
Estudios Geográficos. https://estudiosgeograficos.revistas.csic.es/index.php/estudiosgeograficos
Landscape and Urban Planning. https://www.journals.elsevier.com/landscape-and-urban-planning
Land Use Policy. https://www.journals.elsevier.com/land-use-policy
Journal of Rural Studies. https://www.journals.elsevier.com/journal-of-rural-studies
SUSTRAI: Revista agropesquera-Nekazaritaza eta arrantza aldizkaria. http://www.sustrai.eus/es/

Web helbideak

Comisión Europea. http://ec.europa.eu/agriculture/
Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. https://www.mapa.gob.es/es/
Instituto Nacional de Estadística. http://www.ine.es/
SigPac. http://arc.ikt.es/sigpac/
GeoEuskadi. http://www.geo.euskadi.eus/
Eustat. https://www.eustat.eus/indice.html

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala