XSLaren edukia

Kartografia eta Arriskuen Ebaluazioa28364

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28364

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Ordenagailuko p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Kartografia eta Arriskuen Ebaluazioa" irakasgaia M02 moduluaren barruan dago (Geografia eta Lurralde Antolamenduko Gradua), eta hirugarren eta laugarren mailetan egin daiteke, hautazko irakasgai gisa, lehen lauhilekoan.



Irakasgai hau Geografia graduko irakasgai espezifiko gehienekin lotzen da. Lotura estua du Geomorfologia, Oinarrizko Kartografia, Biogeografia, Klimatologia, Informazio Geografikoko Sistemak, Kartografia Tematikoa, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa, Lurralde Antolamendua, Ingurune Fisikoaren Plangintza, GIS handitzea eta Paisaiaren Analisi eta Ebaluazioa irakasgaiekin.



Ikasgaiaren helburu nagusia, arrisku naturalen analisi geoespazialerako estrategiak erakustea da. Baita arrisku horiek areagotzeko jarduera antropikoaren hedapenarekin duten lotura ere jakinaraztea. Hiru proposamen desberdin garatuz, ikasleek ondorioen azalpenaren esparruan gaitasunak garatzea ere lortu nahi da, lurralde-antolamenduaren inguruan erabakiak hartzeko aholkuak emateko.



Gomendagarria izango litzateke, aldez aurretik Geografia Fisikoa, Klimatologia eta Informazio Geografikoko Sistemei buruzko irakasgaiak gaindituta izatea. Baita ere interesgarria izan daiteke Geografia graduko aipatutako gainerako irakasgaiak eginda izatea.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

DESKRIBAPEN OROKORRA



Irakasgaia giza taldeei eragin diezaieketen arrisku natural eta antropiko nagusiak aztertzen, deskribatzen eta kartografiatzen zentratzen da.



Arreta berezia ipintzen du sortu daitezkeen kalteen iragartze trebetasunak eskuratzean.



GISen laguntzarekin egindako ebaluazioari eta irudikapenari esker arazoak minimizatzen lagun dezaketen arintze-faktoreen proposamena, gaitasun gisa, ere landuko da.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK



Irakasgai honetan hurrengo gaitasun espezifikoak landuko eta ebaluatuko dira.



- M02CM04: Ezagutza geografikoak lurraldearen eta bere paisaiaren azterketa eta diagnostikoan aplikatzea. (Graduaren G004, G007 eta G008 moduluetako gaitasuna)

- M02CM05: Lurraldearen harrera-ahalmena kalkulatzea eta erabilera eta jardueren plangintza eta kokapenari buruzko proposamenak egitea. (Graduaren G001, G003 eta G008 moduluetako gaitasuna)



ZEHARKAKO GAITASUNAK



Irakasgai honetan hurrengo zeharkako gaitasunak landuko eta ebaluatuko dira.

- G002: Ahoz eta idatziz zuzen komunikatzeko gai izatea.

- G003: Autonomiaz eta taldean lan egiteko gai izatea.



IRAKASKUNTZA EMAITZAK



1-Arriskuak identifikatzeko arloan trebetasunak eskuratzea.

2-Lurrari buruzko informazioa bildu eta interpretatzea (arrisku naturalekin lotutakoa), bai ingurunearekin lotutakoa, bai hari ekonomikoki lotutakoa.

3-Azpiegiturak, eraikuntzak eta eraikinak lurrean ezartzeak dituen arazoak ulertzea eta aztertzea, geomorfologiaren ikuspegitik.

4-Kalteberatasunak eta arriskuak ebaluatzeko metodologiak aplikatzean trebetasunak barneratzea.

5-irizpide anitzeko ebaluazioaren arloan eta erabakiak hartzearen esparruan beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea, ezagutza teorikoak praktikan aplikatuz

6-Analisi geoespazial baten emaitzak jakinarazteko, modelizatzeko irizpide eta teknika egokienak ezagutzea eta aplikatzea, erabaki argiak eta egokiak hartzen laguntzeko.

7-Plangintza, kudeaketa eta erabakiak hartzeko metodologia erabilgarriak garatzea, horretarako GISak erabiliz.

















Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK



EDUKI TEORIKOAK



1. gaia. Oinarrizko kontzeptuak arriskuak aztertzean

2. gaia. Arrisku motak: naturalak eta antropogenikoak.

3. gaia. Zentral nuklearretako larrialdi-protokoloa. CSN.

4. gaia. Arrisku naturalak: mendi-hegaleko lerradurak.

5. gaia. Arrisku antropogenikoak: suteak.

6. gaia. Ebaluazioa eta kartografia (praktiketan txertatutako edukiak)

7. gaia. Irizpideen hierarkizatzeko teknikak. Prozesu Analitiko Hierarkikoa (AHP).



EDUKI PRAKTIKOAK: ARRISKUEN ETA ARRISKUEN KARTOGRAFIA EGITEA, KASU ZEHATZETATIK ABIATUTA.



1. praktika: arrisku nuklearraren analisia. Hodei erradioaktiboen arriskugarritasun-azterketa. Arrisku antropikoei buruzko blokearekin lotzen du.

2. Praktika: mendi-hegalen mugimenduen mapa egitea. Arrisku naturalei buruzko blokearekin lotzen du.

3. praktika: sute-arriskuen mapa egitea. Arrisku naturalekin eta antropikoekin du zerikusia.

4. praktika: prozesuak automatizatzea. Modelatzaile grafikoaren (Qgis) aplikazioak.

MetodologiaToggle Navigation

Azken urteetan ezartzen ari diren metodologia aktiboetaz baliatuz, ikasgai honetan irakasteko prozesuan, arazoetan oinarritutako ikaskuntza eta elkarlaneko ikaskuntza ereduak erabiliko dira.



Zehazki, eskola magistraletan, irakasleak ikus-entzunezko materiala (irakurgaiak, powerpointak eta bideoak) erabiliko du irakasgaiaren oinarriak eta kontzeptu konplexuenak finkatzeko, bereziki lehen asteetan. Osagarri gisa, ahal den neurrian, «Puzzle» teknika erabiliko da. Bertan, ikasleek bikoteka kontzeptu teoriko eta/edo datu multzo batean lan egingo dute, eta, ondoren, ikasgelako gainerako kideekin eztabaidatuko dute.



Arazo praktikoei aurre egiteko, Informazio Geografikoko Sistema erabiliko da, «QGIS» izenekoa. Sistema horren bidez, irakasleak azalpen labur batzuk eman ondoren, ikasleek, bikoteka, planteatutako arazoak konponduko/aztertuko dituzte, eta, amaieran, taldeek lortutako emaitzak azalduko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluaketa, ebaluazio-jarraitua sistemaren bidez egingo da.



Egindako talde-lanen bidez ikasgaiaren %10 lortu daiteke.



Talde lanen aurkezpenak, berriz, beste %10 suposatuko du.



Proba teorikoak eta galdetegiak betez, beste %20a ebaluatuko da.



Gainerako %60a praktikak eginez ebaluatuko da.



Ikasleek AZKEN EBALUAZIO SISTEMAREN bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Kasu horretan, azterketak atal teoriko bat eta praktiko bat izango ditu, eta atal praktikoan, ordenagailu batean Qgis erabiliz arrisku ebaluaketa bat ebatzi beharko da.



Azken ebaluazio-sistema aukeratzeko, ikasleak idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasleari etengabeko ebaluazioari uko egiten diola azalduz eta azken ebaluazio sistemaren alde egin nahi duela adierziz. Azken ebaluazio-sistemara pasatzeko, ikasleak gehienez 9 asteko epea izango du, 1. Lauhilabetearen hasieratik (Lizentziatura ofizialetako ikasleen Ebaluazioa arautzen duten arauak, 8. artikulua).

I

kasleren batek deialditik atzera egin nahi badu (aurkeztu gabe) idatziz adierazi beharko dio irakasleari deialdi arrunteko irakasgaiaren klaseak amaitu baino 15 eguneko epean gutxienez.



OHARRA



Proposatutako ebaluazio-metodoak aldaketak izan ditzake osasun-agintarien jarraibideek hala ezartzen badute.



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera bat eta/edo ebaluazio presentzial bat egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei horren berri emango zaie unean-unean, ikasleek ekitatez eta zuzentasunez ebaluatzeko duten eskubidea bermatzeko behar diren estrategiak eta tresnak kontuan izanez.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiz kanpoko deialdia gainditu ahal izateko, eGelan proposatutako ebaluazio jarraituaren jarduerak bete beharko ditu ikasleak. Ezohiko deialdirako irakasgaiari esleitutako ebaluazioaren eguna eta ordua izango dira entregatzeko azken eguna eta ordua.



Ikasleak azken ebaluazioaren modalitatea ere baliatu ahal izango du. Horretarako, deialdi arrunteko proba berak gainditu beharko ditu: atal teorikoa eta Qgis erabiliz ordenagailu batean ebatzi beharreko atal praktikoa.



OHARRA



Proposatutako ebaluazio-metodoak aldaketak izan ditzake osasun-agintarien jarraibideek hala ezartzen badute.



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera bat eta/edo ebaluazio presentzial bat egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei horren berri emango zaie unean-unean, ikasleek ekitatez eta zuzentasunez ebaluatzeko duten eskubidea bermatzeko behar diren estrategiak eta tresnak kontuan izanez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasleak eGelan emandako apunteak
- Ikasgeletan horretarako instalatutako GIS programak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alcántara, I. (2000). Landslides: ¿deslizamientos o movimientos del terreno? Definición, clasificaciones y terminología. Investigaciones Geográficas. Boletín del Instituto de Geografía UNAM, Nº 41. 7-25 p.

Ayala, F.J. y Elizaga, E. (1988). Impacto Económico y Social de los Riesgos Geológicos en España. Instituto Geológico y Minero de España. Serie: Geología Ambiental. 93 p. Madrid.

Ayala, F.J. y Andreu, F.J. (1987). Manual de Taludes. Serie Geotecnia. Instituto Geológico y Minero de España. Madrid. 456 p.

Ayala, F.J.; Olcina, J. (coordinadores)(2002). Riesgos Naturales. Ariel Ciencia. Barcelona. 152 p.

Ayala, F. J.; Olcina, J.; Vilaplana, J. M. (2002). Impacto social y económico de los riesgos naturales en España en el período 1990- 2000. 13 p.

Beck, U. (1998). World Risk Society. Polito Press. Cambridge.

Chuvieco E, Salas J, de La Riva J, Pérez F, Lana-Renault N (2005) Métodos para la integración de variables de riesgo: El papel de los sistemas de información geográfica En: Chuvieco E. y Martín, Nuevas tecnologías parla estimación del riesgo de incendios forestales. Ed. Mundi-Prensa Madrid, (2005)

Chuvieco E, Aguado I, Yebra M, Nieto H, Martín MP, Vilar del Hoyo L, Martínez J, Padrón D, Martín S, Salas J (2007) Generación de un Modelo de Peligro de Incendios Forestales mediante Teledetección y SIG. TELEDETECCIÓN - Hacia un mejor entendimiento de la dinámica global y regional Ed. Martin, (2007)

comisión Europea (2005). Vivir con la erosión costera. Sedimentos y espacios para la sostenibilidad. Comisión Europea. 40 p. Países Bajos.

corominas, J. (1989) Clasificación y reconocimiento de los movimientos de ladera. En “Estabilidad de taludes y laderas naturales”. Monografía nº 3. Sociedad Española de Geomorfología. 31 p. Zaragoza.

Corominas, J. (2004). El clima y sus consecuencias sobre la actividad de los movimientos de ladera en España. Revista Cuaternario y Geomorfología, nº 20. (3-4), 89-113 p. Sociedad Española de Geomorfología.

Ferrer Gijón, M., 1995. Los movimientos de ladera en España. En: "Reducción de Riesgos Geológicos en España". Instituto Tecnológico Geominero de España (ed.). Madrid.

Fernández, M. I. (2006). Los riesgos naturales en España y la Unión Europea. Incidencia y estrategias de actuación. Tesis doctoral Universidad de Cantabria. 748 p. Cantabria.

González, L.I.; Ferrer, M.; Ortuño, L. y Oteo, C. (2002). Ingeniería Geológica. Prentice Hall Madrid. 715 p.

González de Vallejo, L. I. (2002). Ingeniería Geológica. Prentice Hall. Madrid.

Hamilton, R., 1997. Report on Early Warning Capabilities for Geological Hazards. IDNDR Early Warning Programme. IDNDR. Secretariat, Geneva.

Keller, E.A.; Blodgett, R.H. (2004). Riesgos naturales. Procesos de la Tierra como riesgos, desastres y catástrofes. Pearson. Prentice Hall. 422 p. Madrid.

Moreno-Jimenez, J.M. (2002). El proceso analítico jerárquico (AHP). Fundamentos, metodología y aplicaciones. En Rect@: Revista Electrónica de Comunicaciones y Trabajos de ASEPUMA,(ISSN-e 1575-605X), Nº. Extra 1, 2002 (Ejemplar dedicado a: Serie Monografías. Toma de decisiones con criterios múltiples) (pp.28-77)

Saaty, Thomas L. “How to Make a Decision: The Analytic Hierarchy Process.” Interfaces, vol. 24, no. 6, INFORMS, 1994, pp. 19–43

Gehiago sakontzeko bibliografia

Calvo García-Tornel, F. (1997). Algunas cuestiones sobre geografía de los riesgos”. Scripta Nova, nº10. 8 pp.
Celemín, J. P. (2014). El proceso analítico jerárquico en el marco de la evaluación multicriterio: un análisis comparativo. Revista de la Universidad de Luján, 6(6), 47-63.
Conesa-García, C; Álvarez-Rogel, Y; Granell Pérez C. (2004). Medio ambiente, recursos y riesgos naturales. Análisis mediante Tecnología SIG y Teledetección. XI Congreso del GMCSIGT Universidad de Murcia.
Vol. I: https://www.um.es/congresoMCSIGT/XI%20Congreso%20del%20GMCSIGT%20Tomo%20II%20vol.%201.pdf
Vol. II https://repositorio.iaph.es/bitstream/11532/245902/1/Interacci%C3%B3n%20sociedad-medio.pdf
Informe de España en cumplimiento de los requerimientos del capítulo VI de la Recomendación del Parlamento Europeo y del Consejo de 30 de mayo de 2002 sobre la aplicación de la gestión integrada de las zonas costeras en Europa (2002). Gestión Integrada de las Zonas Costeras en España. 126 p
Roteta E., Bastarrika a., Franquesa M, Chuvieco E. (2021). Landsat and Sentinel-2 Based Burned Area Mapping Tools in Google Earth Engine. Remote Sensing, 13 (4), 816
Saaty, T. L., & Vargas, L. G. (2012). Models, methods, concepts & applications of the analytic hierarchy process (2nd ed., Ser. International series in operations research & management science, v. 175). Springer. https://doi.org/10.1007/978-1-4614-3597-6 https://ehu.on.worldcat.org/v2/oclc/787859449
Torroja Mateu, H. (2003). Cooperación internacional y desastres naturales: la estrategia de la Organización de las Naciones Unidas. Áreas. Revista Internacional de Ciencias Sociales, (23), 143–157. Recuperado a partir de https://revistas.um.es/areas/article/view/117911

Aldizkariak

- Aguirre, G. (2005). La valoración de los riesgos en la ordenación del territorio. Boletín de la A.G.E., 40, 393-405 p.
- Consorcio de Compensación de Seguros e Instituto Geológico y Minero de España (2005). Perdidas por terremotos e inundaciones
en España durante el periodo 1987-2001 y su estimación para los próximos 30 años (2004-2033). Revista del Aficionado a la Meteorología, nº 30.
- Lapido, O. (2008). Riesgos Geológicos. Revista Ciencia Hoy. Vol. 18, nº 103 febrero-marzo. 37-41 p.

Web helbideak

http://www.alertaterremotos.com/
Centro para el Control y la prevención de Enfermedades: https://www.cdc.gov/es/disasters/disaster_resources.html
Web del consorcio de seguros: https://www.consorseguros.es/web/inicio
https://www.eird.org/americas/index-eng.html
The international dissaster database: https://www.emdat.be/
Eurosion. A European initiative for sustainable coastal erosion management:http://www.eurosion.org
http://www.ign.es/web/ign/portal
http://inforiesgos.es/es/riesgos/naturales/movimientos_terreno/index.html
https://www.miteco.gob.es/es/cartografia-y-sig/
https://sites.google.com/gl.miteco.gob.es/estadisticas/
http://www.munichre.com

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala