XSLaren edukia

Filosofiako Oinarrizko Testuak25169

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Antropologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
25169

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4872
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiak Filosofiari hurbilketa bat proposatzen du, filosofia-testu ugariren irakurketaren eta azterketaren bitartez. Filosofiaren historiako garai eta arlo desberdinetako testu ugari proposatzen da edukietan, arlo filosofiko desberdinetan eman diren auzi eta eztabaida nagusien halako oinarrizko ikuskera orokorra bereganatu dezan ikasleak. Beraz, irakasgaiak sarrera bat izan nahi du alde batetik, lehenengo mailan hasten den ikasleak oinarrizkoak diren auzi filosofikoak lehenengoz ezagutu ditzan, auzi horien lanketan garrantzitsuak izan diren autoreen testu originalak landuz. Bestetik, irakasgaiak izaera guztiz transbertsala du, aro oso desberdinetako testuak landuko baititugu, eta Filosofiaren arlo desberdinetan jorratzen diren gaiak lantzen dituzten testuak irakurriko baititugu, Epistemologiari, Metafisikari, Gogoaren Filosofiari, Etikari edo Filosofia Politikoari berezkoak zaizkien auziak ezagutuz. Irakasgai hau oinarrizko irakasgaiek osatzen duten blokean kokatzen da, eta haien artean Filosofia moduluan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Filosofiaren izaerari buruz hausnartzea, bai teorikoki bai praktikoki, jakintza-modu gisa gainerakoetatik bereizita (artea, zientzia, erlijioa), eta giza eta gizarte zientzien arloan duen eraginari buruz hausnartzea.

Giza eta gizarte zientzien testuinguruan, filosofia teorikoaren eta praktikoaren oinarrizko gaiei buruzko jarrera dibergenteak, eta argumentuak eta kotnra-argumentuak ezagutzea, horiei buruz taldean eztabaidatzeko gai izatea, eta horretarako behar den filosofiako terminologia erabiltzea.

Filosofiako egile esanguratsuenen, eta espezifikoki, filosofia moralen oinarrizko testuak modu aktiboan ulertzea, eta modu kritikoan interpretatzea, batez ere, gaien ikuspegitik.

Oro har, filosofiaren, eta espezifikoki, arazo eta dilema etikoen topikoei, egileei eta testuei lotutako gaiak laburtzea, modu kritikoan baloratzea, ahoz azaltzea, eta horiei buruzko hitzaldi ongi egituratuak modu arrazoituan idaztea, horiek giza eta gizarte zientzietan duten eragina kalkulatzeko.

Filosofia praktikoaren arloetan irakurketa erraztea, gaur egun hartutako konpromiso sozialei eta etikoei dagokienez, eta filosofia teorikoaren arloetako irakurketa erraztea, gaur egungo jakintzen arabera.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Filosofiaren izaeraz

Platon: Sokratesen defentsa.

Aristoteles: Metafisika; A liburua, I, II eta III atalak.



Mundua eta ezagutza I

Descartes: Meditazio Metafisikoak, Lehenengo eta bigarren meditazioak.

Russell: “Agerikoa dena eta Errealitatea”



Mundua eta ezagutza II

Hume: Giza Ezagutzari buruzko Ikerketak (pasarte hautatuak)

Russell: “Indukzioari buruz”

Kant: Arrazoimen hutsaren kritika (bigarren argitaraldiari hitzaurrea)



Gogo-gorputza

Descartes: Meditazio Metafisikoak, seigarren meditazioa

Russell: “Materiaren existentzia”

Searle: “Mentes y Cerebros sin Programa”



Balioak eta gizartea

Aristoteles: Nikomakorentzat Etika; Lehenengo liburua, I-IX atalak

Mill: El Utilitarismo (pasarteak)

Wollstonecraft: “Vindicación de los derechos de la mujer” (pasarteak)



Politika eta askatasuna

Hobbes: “Gizateriaren izaera naturala haren zorion eta miseriari dagokionez”

Berlin: “Dos conceptos de libertad”

Marx: Eskuizkribu ekonomiko-fiolosofikoak; lehen atala (“lan alienatua”)



Filosofiaren metodo eta helburuak

Strawson: “La filosofía analítica: dos analogías”

Russell: “Filosofiaren balioa”





MetodologiaToggle Navigation

Kurtsoan zehar irakasleak programa osoa emango du. Edukiak lantzeko programan eta bibliografian ematen diren derrigorrezko testuak hartuko dira oinarri, eta derrigorrezkoa da dagokien klase egunerako ikasleak testuak irakurrita ekartzea. Klase orduen parte batek izaera magistrala izango du, eta horietan irakasleak testuak ondo ulertu ahal izateko oinarrizko nozio teorikoak azalduko ditu. Klase orduen parte handi bat testuetan proposatzen diren tesien inguruko eztabaidari eskainiko zaio.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Banakako lanak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia nahiz ez jarraia egiteko aukera egongo da.



-Ebaluazio jarraia egin ahal izateko derrigorrezkoa da klassetara etortzea (klase orduen %80ra etortzen ez denak ezin izango du ebaluazio jarraia egin), eta landuko diren testuak dagokien egunetarako irakurrita ekartzea. Ikasleak ezin badu klasera joan edo ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, irakasleari jakinarazi beharko dio dagokien data eta moduetan.



-Behin testuak irakurri eta klasean eztabaidatuta, etxean erantzuteko galdera batzuk proposatuko zaizkio ikasleari, honek etxean erantzun eta posta elektroniko bidez irakasleak esandako datetan bidaltzeko—lan horiek zuzenduta itzuliko zaizkio ikasleari azken azterketa baino lehenago.



-Kurtso bukaeran idatzizko azterketa bat egingo da. Ebaluazio jarraian klaseetara asistentziak eta etxerako galderek %30eko balioa izango dute azkeneko notan, eta azterketak beste %70 (nolanahi ere, kurtsoa gainditu ahal izateko beharrezkoa da azterketan gutxienez 4 bat izatea, eta kurtso osoko nota ez da azterketako nota baino baxuagoa izango).



-Ebaluazio ez-jarraia egiten dutenentzat azterketak azken nota osoa erabakiko du.



Covid-19 pandemia: oharrak



EHUk emandako jarraibideak errespetatuz, irakasgaiaren metodologia eta ebaluazioa modu presentzial batean daude planteatuta: planteatzen dena da, posible den heinean behintzat, eskolak klasean presentzialki ematea, eta azken azterketa ere klasean presentzialki egitea idatziz. Noski, hori aldatu daiteke covid-19aren epidemiaren garapenak hala eskatzen badu. Beharrezkoa bada, irakasgaia formatu ez-presentzial batera egokituko da.



Formatu ez-presentzial batera aldatu behar badugu, formatu presentzialerako pentsatuta zeuden eskolak Blackboard Collaborate bidez emango dira. Ikasleari komeni zaio, beraz, kurtsoa hasten den momentu beretik ziurtatzea eskura izango duela eskolak BBC bitartez jaso ahal izateko ekipamendua, kurtsoaren zati bat ez-presentzialki eman beharko bagenu. Formatu ez-presentzialera egokitzeak ez dio irakasgaiaren temarioari eta irakurketei eragingo: formatu presentzialerako pentsatuta zeuden gai eta auzi berberak landuko ditugu.



Ebaluazioari dagokionez, formatu presentzialerako planteatuta zegoena ahal den neurrian mantentzen saiatuko gara. Ebaluazio jarraiari dagokionez, etxerako bidaltzen diren ariketak berdin-berdin egin daitezke. Azken azterketari dagokionez, etxean egiteko idatzizko azterketa edo froga bat egingo da, eGela edo Blackboard Collaborate erabiliz, azterketari hasiera batetik zegokion data eta orduan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian idatzizko azterketa bat egingo da, eta azterketa horrek erabakiko du azken nota osoa.



Covid-19 pandemia: oharrak



Covid-19aren epidemiagatik ezin bada azken azterketa hau presentzialki egin, formatu ez-presentzialera egokituko dugu. Azterketa zegokion data eta orduan egingo da berdin, etxetik, eGela edo Blackboard Collaborate sistemak erabiliz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klasean irakurri eta aztertuko ditugun testuak honako erreferentzietan aurki daitezke:

Aristoteles: Metafisika, Klasikoak bilduma, Bilbo, 1997

Aristoteles: Nikomakorentzako Etika, Klasikoak bilduma, Bilbo, 2001.

Berlin, Isaiah: Dos conceptos de libertad; El fin justifica los medios; Mi trayectoria intelectual, Alianza, Madril, 2001.

Descartes, Rene: Metodoari buruzko diskurtsoa eta Meditazio Metafisikoak, Klasikoak bilduma, Bilbo, 1997

Hume, David: Giza Ezagutzari buruzko ikerketa, Klasikoak bilduma, Bilbo, 1993.

Hobbes, Thomas: Leviathan, Klasikoak bilduma, Bilbo, 1995.

Kant, Immanuel: Arrazoimen hutsaren kritika, Klasikoak bilduma, Bilbo, 1999.

Marx, Karl: Idazlan hautatuak, Klasikoak bilduma, Bilbo, 2004.

Mill, John Stuart: El utilitarismo, Alianza, Madril, 1984.

Platon: Sokratesen defentsa, Jakin, Donostia, 1999.

Russell, Bertrand: Filosofiaren Arazoak, Klasikoak bilduma, Bilbo, 2002.

Searle, John: “Mentes y Cerebros sin programas” honako erreferentzia honetan aurki daiteke: Rabossi (ed.): Filosofía de la Mente y Ciencia Cognitiva, Paidos, Bartzelona, 1995.

Strawson, Peter: Análisis y Metafísica, Paidos, Bartzelona, 1997.

Wollstonecraft, Mary: “Vindicación de los derechos de la mujer”, hemen eskuragarri: https://www.omegalfa.es/titulos.php?letra=&pagina=38
a.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia



Gehiago sakontzeko bibliografia


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRIETA URTIZBEREA, AGUSTIN
  • INSAUSTI UGARRIZA, FRANCISCO JAVIER
  • MIGURA ZANGUITU, VICENTE FERNANDO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

10-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

10-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

10-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)