XSLaren edukia

Pentsamenduaren Historia I 25173

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Antropologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25173

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4872
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen bitartez, gure gizarteko pentsamendu politiko, ekonomiko eta sozialaren oinari teoriko eta ideien eboluzioa azaldu nahi da. Bere helburua, gizarteari buruzko hausnarketa egitea da, ikaslea pentsamendu modernoaren oinarriak ulertzeko gai izan dadin. Azkenik, gaur egungo pentsamendu sozialaren azalpen bat egin asmo da.



Ikasgai hau derrigorrezkoa eta oinarrizkoa da Antropologia eta Filosofiako graduetan. Antropologia eta Filosofiako titulazioko 1.mailako 1.lauhilabetean irakasten da

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

-Historian zehar, gure gizarteetako pentsamendu sozial, ekonomiko eta politikoaren adierazle diren, autore eta teoria ezberdinen, tesi eta ideia nagusiak, ulertu, aztertu, laburtu eta azaldu.

-Gaur eguneko pentsaeran, autore historikoek izan duten garrantzi epistemologiko eta teorikoa errekonozitzea.

-Pentsamendu sozialeko testuak aztertu eta komentatu ¿ ahoz nahiz idatziz- , modu argi, ordenatu eta zehatzean, egoki zaion terminologia erabiliz.



EMAITZAK

- Historiako momentu eta prozesu ezberdinak bereiztu eta ezaugarriak identifikatu.

- Kontestu historiko bakoitza definitzeko aldagai ezberdinak zehaztu

- Historia eta antropologiako eredu teorikoen ezberdintasun teoriko eta metodologikoak identifikatu.

- Txosten egituratu bat idatzi eta argumentatu, moduluko gaiekin erlazionatutako irizpide akademikoak erabiliaz.

- Lan baten emaitzak aurkeztu ahoz eta argumentatu moduluko gaiekin erlazionatutako irizpide akademikoak erabiliaz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PENTSAMENDU POLITIKO ETA SOZIALAREN HISTORIA

1.Gaia: Klasikoen garaitik Erdiarora

2.Gaia: Errenazimendua, Erreforma eta Ilustrazioa: Estatu-nazioaren teoria

3.Gaia: Zientzia eta pentsamendu soziala

PENTSAMENDU EKONOMIKOAREN HISTORIA

4.Gaia.- Pentsamendu ekonomikoaren historia: Liberalismoa eta sozialismoa

GAUR EGUNGO PENTSAMENDU SOZIALA

5.Gaia.- Pentsamendu soziala gaur egun



MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan, irakasleak pentsamendu sozial, politiko eta ekonomikoan izan diren autoreen ideia nagusienak eta bere testuingurua azalduko ditu.



Gelako praktiketan, ikasleak, autoreen testu originaletatik hautatutako testu eta irakasleak proposatutako beste testuetako ideia nagusiak, aztertu, laburtu, azaldu eta komentatu behar ditu, testuen irakurketa eta komentarioak eginez.



Ikasleak, autoreen ideia nagusienak laburtu behar ditu eta bere balorapen kritikoa erantsi, irakasleak eskainitako gidoiari jarraituz. Bere lana gelan aurkeztu beharko du, sortzen den eztabaidan parte hartuz.



Azkenik, lan idatziak entregatu beharko ditu -bakarka edo taldean- gelan aztertu eta eztabaidatutako testuen inguruan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETARAKO ZEREGINAK

•Klaseko (edo tutoritzako) asistentzia eta parte-hartzea

•Zeregin praktikoak (%50): Bakarkako nahiz taldeko lanak. Ahozko azalpena, Testu idatzien komentarioak, Eztabaidetako (edo tutoretza) parte-hartzea, Aurkiketa bibliografikoak edo testu hautaketak

•Idatzizko azterketa, garatzeko galderez osatua (%50) (gainditzea derrigorrezkoa)



Klaseen %70etara ez datorren ikaslea edo ahozko aurkezpenik egin ez duena edo klaseko jardueretan parte hartu ez duen ikasleari ez zaio kontatuko praktikako nota, eta bukaerako proba bat egingo zaio.



"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin(12.2 art.).



Azken ebaluazioak aukera ematen du irakaskuntzaren emaitzak proba baten bitartez ebaluatzeko. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko balioko du, eta azterketa batek edo gehiagok eta jarduera batek edo gehiagok osatuko dute. Aipatutako proba azterketa aldi ofizialean egingo da.



Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak,oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere" (Etika akademikoari buruzko protokoloa, 3. puntua).



"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide maltzur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (aipatu protokoloaren 2.a puntua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ZEREGINAK

Ohiko deialdirako zeregin berberak egin beharko ditu. Ikasleak aurretik lan praktikoengatik lortutako nota gordeko zaio ikasturte horretako ez ohiko deialdirarte bakarrik.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken frogara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Manual de (Giner S. Historia del pensamiento social), Lecturas de autores originales y artículos.
Eskuliburua (S.Giner.Historia del pensamiento social), Irakurgaiak autore originaleena eta zenbait artikulu.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARTOLA,M.(1968): Textos fundamentales para la historia. Alianza Universidad, Textos. Madrid.

GINER, S.(2008): Historia del pensamiento social. Ariel. Madrid.

SABINE,G.(1945): Historia de la teoría política. FCE. México.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Aristóteles ”La política” 17.edic. Espasa Calpe, Madrid, 1985
-Boudon R. y Cherkaoui M.: "Central currents in social theory: the roots of sociological theory 1700-
-Hobbes T. "Leviatan" edic. Tierno Galvan E. edit.Tecnos, Madrid, 1987.
-Hobbes T."Leviathan:edo materia,forma eta boterea Estatuan,elizakoan zein zibilean",Itzulpena J.Naberan, Klasikoak, Bilbo, 1995.
-Hobbes T. "Herritarra : (testu hautaketa)", Limes, EHU Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2004.
-Locke J. "Segundo tratado sobre el gobierno: un ensayo sobre el verdadero origen, alcance y fin del gobierno civil", López Alvarez, P. Edit. Biblioteca Nueva, Madrid,1999.
-Locke J, "Gobernu zibilari buruzko bigarren tratatua" Itzulpena H. Monreal,Klasikoak,Bilbo,2003.
-Maquiavelo N. "El príncipe" edic. M. López Suárez, Madrid Temas de Hoy, Madrid, 1994.
-Maquiavelo N. "Printzea", itzulpena J.M. Elexpuru, Limes, EHU Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2008.
-Marx, Karl, Engels F. "Manifiesto comunista", Critica, Barcelona,1998.
-Marx K., "Karl Marx idazlan hautatuak" Itzulpena, Mendiguren X., Klasikoak, Bilbo,2004.
-Montesquieu Ch. "El espíritu de las leyes" trad. M. Blázquez y P.Vega de,Tecnos Madrid,1985.
-Montesquieu Ch. "Legeen espirituaz", Itzulpena Iñurrieta I., Klasikoak, Bilbo,1999.
-Platón: "La República o el Estado" Colección Austral, 17 edic., Espasa Calpe, Madrid, 1984
-Rousseau, J.J."El contrato social" trad. Doppelheim, Editor. Arganda del Rey, Madrid,2000.
-Rousseau, J.J. "Gizarte-hitzarmena" itzulpena Oyharçabal, B., Klasikoak, Bilbo, 1993.
-Smith, Adam, "Investigación sobre la naturaleza y causas de la riqueza de las naciones",Montalvo, M. y otros Edic.Tecnos, Madrid,2009.

Aldizkariak

INTERSTICIOS. REVISTA SOCIOLÓGICA DE PENSAMIENTO CRÍTICO
REVISTA DE INVESTIGACIÓNS POLÍTICAS E SOCIOLÓXICAS (RIPS)
REVISTA INTERNACIONAL DE SOCIOLOGÍA (RIS)
REVISTA ESPAÑOLA DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS (REIS)
PAPERS

Web helbideak

http://www.unavarra.es/puresoc/es/i_autorref.htm#cla
http://www.sociosite.net/topics/sociologists.php
http://www.un.org/es/documents/udhr/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARMENDIA LARRAÑAGA, MAIALEN SORKUNDE
  • IRAOLA ARRETXE, IKER
  • LARRAÑAGA AIZPURU, MIREN NEKANE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

10-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.7 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

10-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak