XSLaren edukia

Hezkuntzaren Historia26271

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26271

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Hezkuntzaren Historia" irakasgaian, Europako, Espainiako eta Euskal Herriko hezkuntza-fenomeno eta -prozesuen historia aztertzen da, arreta berezia jarriz haurtzaroarekin eta alfabetatzearekin lotutakoetan, hala nola, eskolaren bilakaera, hezkuntza-sistemen sorrera, ongitzaren bilakaera, etabar; izan ere, gizarte-hezkuntzako eremu horiek gaur egun garrantzi berezia dute Gizarte Hezkuntzako lanbidean.



Irakasgaia, Gizarte Hezkuntzako graduaren 1. kurtsoko lehenengo lauhilabeteko nahitaezko irakasgaia da. Bertan eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak bigarren lauhilebeteko hiru irakasgaien oinarrizko abiapuntu dira: “Hezkuntza legeria eta nazioarteko ikuspegia”, “Giza eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak” eta “Pedagogia: Teoria eta hezkuntza erakundeak”.



“Hezkuntzaren Historia” 1. moduluan txertatuta dago, "Hezkuntza-testuinguruak" izenekoan, eta hezkuntzako profesionalek dituzten hezkuntza-testuinguruei egiten die erreferentzia. Modulu honen helburua ikasleek testuinguru soziohezitzailearen ezagutzari eta ulermenari buruzko gaitasunak garatzea da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A Gaitasuna. Hezkuntzaren alderdi historikoak ezagutu eta oinarritu hezkuntzaren historiaren ardatz nagusiak zehazteko gai izan ahal izateko honako eremuak aintzakotzat hartuz: haurtzaroa, alfabetatzea, hezkuntza-politikak zein erakundeak eta pentsamendu pedagogikoa.

A1. Haurtzaroaren bilakaera historikoari buruzko bere diskurtso propioa elaboratzen du.

A2. Alfabetizazioaren eta kultura idatziaren arteko lotura, bai eta bilakaera historikoa ere azaltzen du.

A3. Haurtzaroaren eta alfabetatzearen historia hezkuntza, politika, erakunde eta pentsamendu pedagogikoarekin lotzen ditu.



B Gaitasuna. Hezkuntza-gertakariak beren testuinguru sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaletan aztertzeko oinarrizko ezagupen historikoak eskuratu.

B1. Aztertutako hezkuntza-fenomenoen testuinguru historikoa deskribatzen du.

B2. Hezkuntza-gertaerak testuinguru historikoarekin (soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala) lotzen ditu.



C Gaitasuna. Hezkuntza eremuko ikerketa historikoan oinarrizkoak diren tresna metodologikoak eta teknikoak erabiliz ikerketa-lanetan aritzeko lehen urratsak eman.

C1. Erabilitako informazioaren iturriak egindako zereginetan zehazten ditu eta APA estiloa aplikatzen du hala eskatzen duten zeregin guztietan.

C2. Hezkuntzaren Historiako esparru epistemologiko eta joera historiografiko nagusiak desberdintzen ditu



D Gaitasuna. Egungo hezkuntza-egoera ezagutzeko Hezkuntzaren Historia tresna kritiko gisa erabili, berari buruz hausnarketan oinarritutako ikuspegia erraztuz.

D1. Gogoeta egiten du Hezkuntzaren Historiaren zentzuaz eta Gizarte Hezkuntzaren garapen profesionalean egiten duen ekarpenaz.



E Gaitasuna. Hezkuntza-gertakarien testuinguru historikoan arrazoi, ondorio, egonkortasun, haustura, antzekotasun eta ezberdintasunez jabetu.

E1. Hezkuntza-fenomenoen bilakaera iraupen luzeko perspektiban azaltzen du.

E2. Edozein determinismo historiko kritikatzen du, bai eta Hezkuntzaren Historiak etorkizuna planifikatzeko duen gaitasuna ere.



F Gaitasuna. Hezkuntza eremuko gertakari historikoen inguruan jarrera egokia garatu, hezkuntzarekiko hausnarketan oinarritutako ikuspegi kritikoa azalduz.

F1. Ikasgaian programatutako (talde-)jardueretan parte hartzen du, hezkuntza-begirada kritikoa eta propioa eraikitzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I.- Hezkuntzaren Historia: sarrera

1.- Hezkuntzaren Historia: definizioak, historiaren sorrera, korronte historiografikoak.

2.- Hezkuntzaren Historia diziplina akademiko gisa.

3.- Ikerkuntza arloa Hezkuntzaren Historian: metodoak, teknikak, prozesua.



II.- Hezkuntza eta kultura Antzin Aroan

1.- Hezkuntza Ekialde Hurbileko Kulturetan: Mesopotamia eta Egipto.

2.- Hezkuntza Mundu Klasikoan: Grezia eta Erroma.

3.- Hezkuntza-erakundeak eta herritarren formazioa.

4.- Paideia grekoa eta humanitas erromatarra.



III.- Kristautasuna eta Hezkuntza Erdi Aroan

1.- Kristautasuna eta hezkuntza

2.- Erdi Aroko hezkuntza, monastegi eskolak eta hezkuntza erakundeak. Unibertsitatea.



IV.- Hezkuntza Aro Modernoan

1.- Errenazimendua. Humanismoaren diskurtso pedagogikoa.

2.- Erreforma eta Kontraerreforma. Erlijio ordenak eta hezkuntza, pedagogia jesuitikoa, herri-eskolak.

3.- Ilustrazioa eta pentsamendu pedagogikoa.



V.- Haurtzaroa Aro Garaikidean

1.- Familia, haurtzaroa eta sozializatze-prozesuak.

2.- Familia ereduen bilakaera. Lana eta hilkortasuna haurtzaroan.

3.- Haurtzaroa eta babes-politika. Haurtzaro arriskutsua eta arriskupeko haurtzaroa.

4.- Haurtzaroaren Eskubideak



VI.- Alfabetatze prozesuak Aro Garaikidean

1.- Alfabetatze- eredu, prozesu eta erabilerak Mendebaldean

2.- Alfabetatze prozesuaren bilakaera Estatu Espainiarrean.Alfabetatzetik helduen hezkuntzara.

3.- Alfabetatzearen egoera munduan.



VII.- Hezkuntza-sistemak: bilakaera eta erakundeak

1.- Europako hezkuntza-sistemen sorrera eta bilakaera

2.- Politika eta Hezkuntza espainiar estatuan: konstituzionalismoa eta hezkuntza

3.- Hezkuntza II. Errepublikan. Hezkuntza frankismoan: nazional-katolizismotik hezkuntza teknokrazira.

4.- hezkuntza erakundeak: ezaugarriak eta bilakaera. Hezkuntza-antolakuntza eta administrazioa. Ikuskaritza. Irakasleriaren erakuntza. Curriculumaren bilakaera.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek UPV/EHUko IKD (Ikaskuntza Kooperatiboa eta dinamikoa/Ikaskuntza Kooperatiboa eta dinamikoa) curriculum-garapenaren eredua jarraitzen du. Eredu horrek irakatsi eta ikasteko prozesuaren erdigunean jartzen ditu ikasleak, modu kooperatiboan eta dinamikoan ikasten baitute, metodologia aktiboen bidez eta IKTen laguntzarekin. Beraz, irakasgai honetako gaitasun gehienak ezagutzarekin lotuta badaude ere, beronen ikaskuntza eraikuntza- eta talde-prozesu gisa ulertzen da, eta ez soilik prozesu hartzaile gisa.



Hezkuntzaren Historia irakasgaiaren irakaskuntza-planean saio teoriko edo magistraletarako (M) eta ikasgelako praktiketarako (GA) ordu batzuk ezartzen dira. Gure kasuan, ez dira orientabide didaktiko zorrotzak, eta, beraz, magistralak saio teoriko-praktikotzat har daitezke. Saio horietan, azalpen teorikoez gain, ikasleek talde txikian lan egiten dute, aurrez banaka egindako atazetan oinarrituta, baita ikasgelako praktika orduetan ere.



Irakasgaiko ikaskuntza emaitzak eskuratzeko, zenbait zeregin labur eta sintesi-lan bi programatu dira:



-Zeregin labur batek gai jakin batean sakontzea du helburu, eta izaera puntuala du. Bakarka zein taldean egiteko izan daitezke. Zuzenketa gelan egiten da, dinamika desberdinen bidez. Beraz, irakaslearen feedbacka ikasgela bertan egiten da, eta printzipioz ez da tutoretzarik behar. Jarduera ixteko, beti denbora bat uzten da zereginaren garapena ebaluatzeko eta zer ikasi dugun finkatzeko. Zeregin guztiak irakasgaiko memorian aurkeztu behar dira.



- Sintesi-lanetan berriz, ikuspegi orokorra eta/edo iraupen luzekoa eraiki eta lantzen du. Seihilekoan zehar, ikasleek bi sintesi egingo dituzte ondoko galderei erantzunez: a) Zein ekarpen egin diezaioke Hezkuntzaren Historia irakasgaiak Gizarte Hezkuntzako lanbideari?; b) Zein mugarri izan dira haurren babesaren garapenean eta kultura idatzirako sarbidean? Irakasleak sintesi biok modu formatiboan ebaluatuko ditu, hau da, ikasleek egindako lanari buruzko feedbacka tutoretza batean jasoko dute. Sintesi lanen bertsio behin betikoa memorian aurkeztu da eta orduan kalifikatuko da.



Bestalde, tutoretzak ikasleen eta irakasleen banakako zein taldekako topaleku dira, eta hezkuntza-harremana eta prestakuntza-prozesua errazten dituzte. Horregatik, lauhilekoan gutxienez talde-tutoretzako saio bi programatuko dira, sintesi-lanen feedback-ari lotuta, taldearen eta haren lanaren jarraipen handiagoa egiteko.



Azalpen teoriko parte-hartzaile, jarduera eta taldeko edo banakako tutoretzen bidez, ikasleek aukera izango dute ikasgaiaren edukiak ulertzeko, integratzeko eta gaitasunak garatzeko. Prozesu horretan, irakaslea bideratzailea da, zereginak egiteko behar diren testuak eta materialak ematen ditu, talde bakoitza orientatzen eta laguntzen du eta beharrezkoak diren ekarpen teoriko-kontzeptual egiten ditu.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 45
    • MDJ (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia da irakasgaian erabiliko dena (ikus Graduko Titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Araudia, 8. artikulua). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat. Ikuspegi honetatik abiatuta, lan partzialak burutuko dira, irakasleak helburu formatiboarekin zuzenduko dituena. Lan horiek bukaerako memorian jasoko dira, irakasgaian zehar landutako gaien isla zuzena eta aldi berean berreraikuntza izango dena.



Ikasleriaren kalifikaziorako portzentajeak, honako kopuru hauen ingurukoak izango dira, talde/ikasgelarekin behin adostean:



* Bukaerako memoria idatzia (taldeko lanen bilduma): % 45

* Azterketa: % 40

* MDJ: % 15



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da aipatutako ebaluaziorako atal guztiak egitea eta guztiak gainditzea. Ebaluazio jarraia behin hasita, atal ebaluagarriren batera ez aurkeztuz gero, azken nota suspentsoa da. Hala ere, ikasleak azterketari uko egin diezaioke, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago. Azterketari ukoa irakasleari idatziz jakinarazi beharko zaio (ikus Graduko Titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Araudia, 12.2. artikulua). Bestalde, atal bakoitza gainditzeko, ezinbestekoa da, euskara zuzentasunez erabiltzea eta hizkuntzaren arau ortografiko gramatikalak jarraitzea (gehienez 5 akats larri onartuko dira).



Bukaerako memoria idatzia, ikasgelan taldeka egindako eta bateratutako zereginek eta irakasleak berrikusitako bi sintesi-lanek osatukoa, ondoko ebaluazio orokorren arabera ebaluatuko da: emandako informazioa ondo ordenatuta dagoen; landutako gaiei buruz hausnartzeko gaitasuna; ekarpenen arrazoiketa eta koherentzia; ondorioek gaiaren ikuspegi integrala ematen duten eta ondorioei eusten dien argudiaketa argia eta koherentea den, baita ikasgaian zehar eskuratutako ezagutza teorikoak zein praktikoak integratzen diren ere. Memorian, ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean, testuak itzultzeagatik edo euskarazko adierazpide okerra erabiltzeagatik, ez da lana zuzenduko eta ikasleari bi eguneko epea eskainiko zaio lana edo idatzia zuzentzeko (azterketaren kasuan izan ezik). Bestalde, memorian aurkeztutako zereginak eta sintesi lanak ikaskuntza emaitzen lorpen mailaren arabera ebaluatuko dira. Hala, lehenengo sintesia (Zein ekarpen egin diezaioke Hezkuntzaren Historia irakasgaiak Gizarte Hezkuntzako lanbideari?) eta harekin lotutako zereginen ebaluazioa ondoko ikaskuntza-emaitzen arabera ebaluatuko dira: C1, C2, D1, E2 eta F1; eta bigarren sintesia (Zein mugarri izan dira haurren babesaren garapenean eta kultura idatzirako sarbidean?) eta harekin lotutako zereginak: A1, A2, A3, B1, B2, C1, E1 eta F1ren arabera.



Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Jarduera (MDJ) egin eta gainditu beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. MDJn egin beharrekoak eta ebaluazio-irizpideak 1. Moduluko gidan zehazten dira. MDJ lanari azken notaren % 15eko portzentajea dagokio. Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.



Ebaluazio jarraiari uko egitea: Ikasleek eskubidea dute amaierako ebaluazioa izateko. Amaierako ebaluazioa proba orokor bat izango da, klasean egindako lanak eta landutako gaiak kontuan izango dituena. Amaierako ebaluazioan parte hartzeko, irakasleari idatziz jakinarazi beharko zaio 9. astea baino lehen.



Plagioa

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberarena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagio susmoak lanak ukatzea eta, ondorioz, irakasgaia ez gainditzea ekar dezake.



*Ebaluazio honek aldaketak eta egokitzapenak izan ditzake, COVID-19ren eraginaren eta unibertsitatetik nahiz administraziotik hartzen diren ondorengo neurrien arabera. Edonola ere, egokitzapenek unibertsitateak ezarritako ildoekin bat datozen irizpide akademikoak jarraituko dituzte.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasleari proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiaztatzeko. Proba horrek irakasgaiko notaren %85a balioko du eta egitaztatzeko MDJ egina izan behar du.



*COVID-19ak sortutako egoera bereziek horrela eskatuko balute, proba hau bide telematikoen bidez egingo litzateke.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Borras, J.M. (1996). "Historia de la infancia en la España contemporánea 1834-1936". Madril: Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.

Bowen, J. (1979). "Historia de la educación occidental". Bartzelona: Herder.

Delgado, B. (1992-94). "Historia de la educación en España y América". Madril: Morata.

Escolano, A. (zuz.) (1992). "Leer y escribir en España. Doscientos años de alfabetización". Madril: Fundación Germán Sánchez Ruipérez.

M.E.C. (1990-93). "Historia de la Educación en España". Madril: Ministerio de Educación y Ciencia. (III, IV eta V liburukiak).

Nava, M. T.(1992). "La educación en la Europa moderna". Madril: Sintesis.

Viñao, A. (2004). "La escuela para todos. Escolarización y modernización en la España del siglo XX". Madril: Marcial Pons.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Dávila, P.(1994). "La honrada medianía. Genesis y formación del magisterio español". Bartzelona: PPU.
Esteban, L. & Lopez Martín, R. (1994). "Historia de la enseñanza y de la escuela". Valentzia: Tirant lo Blanch.
Escolano, A. (2002). "La educación en la España contemporánea. Políticas educativas, escolarización y culturas pedagógicas". Madril: Biblioteca Nueva.
Ferraz, M. (arg.) (2005). "Repensar la historia de la educación. Nuevos desafíos, nuevas propuestas". Madril: Biblioteca Nueva.
Guereña, J. L., Ruiz Berrio, J. & Tiana, A. (arg.) (2010). "Nuevas miradas historiográficas sobre la educación en la España de los siglos XIX-XX". Madril: Ministerio de Educación.
Justel, D. (arg.) (2012). "Niños en la Antigüedad. Estudios sobre la infancia en el Meditarráneo antiguo". Zaragoza: Universidad de Zaragoza.
Puelles, M. de (1982). Educación e ideología en la España contemporánea. Bartzelona: Labor.
Sáez Carreras, J. (koord.) (2007). "Pedagogía Social y Educación Social: historia, profesión y competencias". Madril: Pearson Educación.
Tiana, A., Ossenbach, G. & Sanz, F. (2002). "Historia de la Educación (Edad Contemporánea)". Madril: UNED.
Zabaleta, I. (2000). "Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera". Bilbo: UEU.

Aldizkariak

Annali di Storia dell'Educazione
Bordón. Revista de Pedagogía
CIAN. Revista de Historia de la Universidades
Educació i Història: Revista d'Història de l'Educació
Encounters in Theory and History of Education
Espacio, Tiempo y Educación
Foro de Educación
Historia de la Educación: Revista Interuniversitaria
Historia Social y de la Educación
Historia y Memoria de la Educación
Paedagogica Historica: International Journal of the History of Education
Rivista di Storia dell'Educazione
Sarmiento. Anuario galego de Historia da Educación.
Tantak. Euskal herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria

Web helbideak

GARAIAN Ikerketa Taldea: https://www.ehu.eus/eu/web/garaian/home
Hezkuntzaren Museoa (Gipuzkoa): https://www.ehu.eus/eu/web/museoeducacion/home
ISQUE (International Standing Conference for the History of Education): https://www.ische.org/
Museo de la Escuela Rural (Asturias): http://www.museodelaescuelarural.com/
Museo Pedagógico de la Facultad de Ciencias de la Educación (Universidad de Sevilla): http://institucional.us.es/museopedagogia/
SEDHE (Sociedad Española de Historia de la Educación): http://www.sedhe.es/
SEPHE (Sociedad Española para el Estudio del Patrimonio Histórico-Educativo): http://institucional.us.es/paginasephe/
Societat d'Història de l'Educació dels Països de Llengua Catalana (Institut d'Estudis Catalans): http://blogs.iec.cat/she/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARTETXE SANCHEZ, KARMELE
  • EZKURDIA ARTEAGA, GURUTZE
  • FERNANDEZ FERNANDEZ, IDOIA BEGOÑA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

08:30-11:00 (1)

14-16

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

11:30-13:00 (1)

14-16

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

08:30-11:00 (1)

14-16

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

11:30-13:00 (1)

14-16

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

11:30-13:00 (1)

14-16

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)