XSLaren edukia

Hezkuntza Legeria eta Nazioarteko Ikuspegia26276

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26276

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Gizarte Hezkuntzako lehenengo ikasturtearen bigarren moduluan ematen da. Ikasturtean zehar Hezkuntza Eskubidera hurbilduko gara, hau etorkizuneko hezitzaileentzat zein pertsona ororentzat osagai gakoa delarik, giza eskubideen oinarrian kokatzen baita; baita ere Euskal Autonomi Erkidego eta Espainiar Estatuko Hezkuntza Legedira, Nazioarteko Erakundeen lanetara eta gugandik hurbil dauden hainbat herrialdeetako hezkuntza sistemen antolaketara hurbilduko gara.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Hezkuntza sistema nazionalen eraketa. Hezkuntza eskubidearen gauzatzea eta Hezkuntzako Nazioarteko erakundeen lanak. Gai honetako edukiak testuinguru eta hezkuntza profesioen ezagutzarekin erlazionaturik daude.



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

-Hezkuntzako lanbide bakoitzari espezifikoki eragiten dieten esparru arauemaile zehatzak identifikatzea.

-Arau mota desberdinen (lege, dekretu, zuzentaraua...) ahalmenaz jabetzea.

-Hezkuntzarekin lotutako arazoen aurrean erantzun hezigarria funtsatzeko argumentu legalak eraikitzea eta ahoz nahiz idatziz komunikatzen jakitea.

-Hezkuntza fenomenoekin lotutako nazioarteko zein bertako legeria eskuratzeko iturri nagusiak identifikatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Legegintza-sistemak.

Sistema legegileen jatorria eta oinarri sozialak. Arrazionalizazio prozesuak eta autoritate juridiko-arrazionala. Legedia eta aldaketa soziala. Legedia eta zilegitasuna. Legedia eta pertsonen arteko konfiantza.



2.- Estatu liberala eta hezkuntza sistemen eraketa.

Estatu liberala eta hezkuntza publikoa. Hezkuntzaren inguruko eztabaidak eta interpretazioak. Irakasteko askatasuna.



3.- Ongizate estatua eta hezkuntzarako eskubidea.

Eskubide sozialak eta ongizate estatuen garapena. Hezkuntza eskubidea nazioarteko itunetan. Estatuen eskubideak eta betebeharrak. Hezkuntza sistemen zentralizazioa eta deszentralizazioa.



4.- Hezkuntza eskubidea kapitalismo berantiarraren garaietan.

Ikasleen matxinadak eta gutxiengoen eskubideen aldeko mobilizazioak. Postfordismoa eta ongizate estatuaren krisia: bizitza eta hezkuntza ibilbideen hausturak. Hezkuntza iraunkorra, malgutasuna eta ziurgabetasuna. Merkantilizazio prozesuak. Kulturartekotasuna, hezkuntza sistemak eta segregazioa. Etorkizuneko erronkak.



5.- Estatuko hezkuntza legeria.

Cadizko konstituzioa eta Moyano legea. Hezkuntza Lege Orokorra. 1978ko konstituzioa eta Hezkuntzarako eskubidea. Hezkuntza erreformak estatuan: LOGSEtik LOMLOEra. Hezkuntza sistemen antolaketa eta kudeaketa. Hezkuntza legeria EAEn. Finlandian barrena. Eskolatik at.



6.- Hezkuntzaren Nazioarteko Erakundeak eta gobernuz kanpoko erakundeak.

UNESCOk eta Nazioarteko Hezkuntzako Bulegoak hezkuntzaren munduan egindako lana. UNICEF: bere jardueren garapena eta Haurren Egoera Munduan. ELGA eta hezkuntza. Europako Kontseilua. Europar Batasuna. Hirugarren sektoreko legedia eta hezkuntzan diharduten Gobernuz Kanpoko Erakundeak.



7.- Haurtzaroa nazioarteko itunetan.

Genevako deklarazioa. Haurren eskubideen aitorpena. Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa. Haurren egoerari buruzko txostenak. Zigor fisikoa.



8. Gizarte hezkuntzako legedia.

Mendekotasun Legea. Gizarte zerbitzuen euskal legeak. Gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko dekretua. Gizarte zerbitzuen (des)humanizazioa. "Hauskortasun eskubidea".



9.- Gizarte hezkuntzako legedia esparru espezifikoetan.

Berdintasun eta aniztasu sexualen legeak. Haurtzaroa eta nerabezaroa. Aniztasun funtzionalari buruzko legeria. Asilo eta babes subsidiario eskubidea. Drogamenpekotasunen inguruko legeria eta planak. Pobreziari eta gizarte-bazterketari buruzko legeria: Diru-Sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal legea.

MetodologiaToggle Navigation

Ikaskuntza prozesuak izaera jarraitua izango du eta ezagutza eskuratzea eta hausnarketa kritikoa bateratuko ditu. Irakasgaian erabiliko den metodologia "aktiboa" izango da, talde txikietako lanetan oinarritutakoa; ondorioak elkarren artean aterako dira, talde/ikasgelan egindako eztabaida lagun. Horrek metodologia eta formatu desberdinak konbinatzea esan nahi du:



1. Klase magistralak.

2. Irakurketak, bideoak edo hitzaldiak ,eta horien analisi kritikoa.

3. Eztabaidak eta debateak. Astero egingo dugu debate bat, hezkuntza eta legeriaren ikuspegitik.

4. Dinamikak eta ahozko aurkezpenak; sormena, teknologiak eta baliabide komunikatiboak konbinatuz.

5. Ikaskuntza praktikoa eta kooperatiboa.

6. Diziplinarteko Moduluaren Jarduera (MDJ). Bertan diziplinartean lan egiten da, moduluko taldeak finkatutako irizpideen arabera.



Irakasleak, prozesu horretan, lanak erraztuko ditu, egokitzat jotzen dituen testu eta materialak proposatu eta taldeei zereginetan lagunduko die. Testuak eta erabilitako gainerako ebidentzia dokumentalak behar bezala testuinguan kokatzeko, beharrezkotzat jotzen dituen ekarpen teorikoak egingo ditu, termino eta kontzeptuak argitu eta une bakoitzean behar izango den informazioa garatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • MDJ (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaian, ebaluazio jarraituaren metodologia erabiliko da (Ikus Graduko Titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Araudia, 8. artikulua). Ikasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat. Ikuspegi honetatik abiatuta, lan partzialak burutuko dira, irakasleak helburu formatiboarekin zuzenduko dituena.



Ikasleriaren kalifikaziorako portzentajeak, honako kopuru hauen ingurukoak izango dira, talde/ikasgelarekin behin adostean:



* Taldeko lanak %20

* Ahozko aurkezpenak %30

* Ebaluazio indibiduala % 35

* MDJ % 15



Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da aipatutako ebaluaziorako atal guztiak egitea edo aurkeztea eta guztiak gainditzea. Ebaluazio jarraia behin hasita, atal ebaluagarriren batera ez aurkeztuz gero, azken nota suspentsoa da. Hala ere, ikasleak ebaluazio jarraiari uko egin diezaioke, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete bat lehenago. Irakasleari idatziz jakinarazi beharko zaio (Ikus Graduko Titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Araudia, 12.2. artikulua)



Bestalde, atal bakoitza gainditzeko ezinbestekoa da euskara zuzentasunez erabiltzea eta hizkuntzaren arau ortografiko eta gramatikalak jarraitzea (gehienez 5 akats larri onartuko dira). Ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean ez da lana zuzenduko, eta ikasleari bi eguneko epea eskainiko zaio lana edo idatzia zuzentzeko.



Ikasgai honetan ebaluatuko da ikaslearen parte-hartzea eta egindako jardueren kalitatea. Lanen azken ebaluazioan kontutan hartuko da: informazioa ongi antolatuta dagoen, lanaren kalitatea eta gaiari buruzko hausnarketa, emaitzek arazoaren ikuspegi osoa eman duten, eta ondorioen argudioak eta arrazoibideak koherenteak eta argiak diren, ikasgaian ikasitako azalpen teoriko eta praktikoak txertatuz.



Halaber, modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Jarduera (MDJ) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. MDJ lanari azken notaren % 15eko portzentajea dagokio. Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.



Ebaluaketa jarraiari uko egitea:

Ikasleek eskubidea izango dute ebaluaketa jarraiari uko egiteko. Kasu horretan kurtsoan egindako lan eta landutako gaiak bakarka egin beharko dituzte. Modu honetan ebaluatuak izan nahi duen ikasleak, irakasleari idatziz jakinarazi beharko dio 9. astea baino lehen.



Plagioa

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagioa baieztatzen denean suspentsoa da, eta susmoak ere irakasgaia ez gainditzea ekar dezake.



*Ebaluazio honek aldaketak eta egokitzapenak izan ditzake, COVID-19ren eraginaren eta unibertsitatetik nahiz administraziotik hartzen diren ondorengo neurrien arabera. Edonola ere, egokitzapenek unibertsitateak ezarritako ildoekin bat datozen irizpide akademikoak jarraituko dituzte.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasleak irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiaztatu beharko du, ohiko deialdian definitutako ebaluazio moduak jarraituz.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alba Rico, Santiago. Aprendizajes en pandemia: El derecho a la fragilidad [video]. https://www.youtube.com/watch?v=g7SSh0v9eno

- Alonso Benito, Luis Enrique (2016). Nueva pobreza y vulnerabilidad: la sociología crítica de Robert Castel. Minerva: Revista del Círculo de Bellas Artes, 26, 68-70.

- Bauman, S. (2000). Trabajo, consumismo y nuevos pobres. Barcelona: Gedisa.

- Blanco Martín, Mª del Henar, Dávila Díaz, Susana & Sarrapio Martín, Patricia (s.f.). Evolución histórica del sistema educativo español. Educación y futuro digital.

- De Puelles Benítez, Manuel (1993). Estado y Educación en las Sociedades Europeas. Revista Iberoamericana de Educación, 1. https://rieoei.org/historico/oeivirt/rie01a02.htm

- De Puelles Benítez, Manuel (2007). Política y Educación en la España contemporánea. Madrid: UNED.

- Del Hierro, J. L. (2013). Legitimidad y legalidad. Eunomía. Revista en Cultura de la Legalidad, 4, 179-186.

- García Garrido, J.L. (2005). Sistemas Educativos hoy. Madrid: Dykinson.

- Hämäläinen, J., & Eriksson, L. (2016). Social Pedagogy in Finland and Sweden: a comparative analysis. Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria, 27, 71-93. https://doi.org/10.7179/PSRI_2016.27.05

- Igelmo, J. (2012). Las teorías de la desescolarización; cuarenta años de perspectiva histórica. Social and Education History, 1(1), 28-57. https://doi.org/10.4471/hse.2012.02

- La Sexta (2013). Salvados: Cuestión de Educación. Lasexta.com https://www.lasexta.com/temas/cuestion_de_educacion-1

- Llorent-Bedmar, Vicente & Cobano-Delgado Palma, Verónica (2018). Reformas en la legislación educativa española durante el actual período democrático: una perspectiva crítica. Archivos analíticos de políticas educativas, 26 (125), 1-23. https://doi.org/10.14507/epaa.26.2855

- OIT (2000). Reunión Paritaria sobre la Educación Permanente en el Siglo XXI. Ginebra.

- Pedró, F. (1999). Las reformas educativas: Una perspectiva política comparada. Barcelona: Paidós.

- Sánchez-Cuenca, I. (2020, 8 febrero). Querulancia. La Vanguardia.

- Tomasevski, K. (2005). El asalto a la Educación. Barcelona: Intermon/Oxfam

- UNESCO (1976). Declaración de la XIX Conferencia de la UNESCO en Nairobi sobre la Educación Permanente.

- Zenbait Egile (2002). Introducción a las Naciones Unidas. Bilbao: UNESCO Etxea.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Alonso, Luis Enrique & Fernández, Carlos J. (2013). Los discursos del presente. Un análisis de los imaginarios sociales contemporáneos. Madrid: Siglo XXI.
- Juliano, Dolores (2016). Feminismo y sectores marginales. Logros y retrocesos de un diálogo difícil. Cadernos pagu (47).
- Gamez Mejías, M.M. (2010). La administración educativa: control y autonomía. Madrid: Iustel.
- Martínez, M.J. (ed.) (2009). Educación Internacional. Valencia: Nau Llibres.
- Naya, L.M. (ed.) (2004). La Educación y los Derechos Humanos. Donostia: Erein
- Naya, L.M. y Dávila, P. (ed.) (2006). El derecho a la Educación en un mundo globalizado (2 tomos). Donostia: Erein
- Save the Children (2018). Mézclate conmigo. De la segregación socioeconómica a la educación inclusiva. Anexo Euskadi. https://www.savethechildren.es/sites/default/files/imce/docs/anexo-mezclate_conmigo-esp.pdf
- Tomasevski, K. (2006). Human rights obligations in education: the 4-A scheme. Nijmegen: Wolf Legal.

Aldizkariak

Comparative Education Review
Cuadernos de Pedagogía
Historia de la Educación. Revista Interuniversitaria
Perspectivas
Revista de Educación
Revista Española de Educación Comparada
Teoría de la Educación

Web helbideak

http://www.sc.ehu.es/seec/
http://www.unesco.org
http://www.unicef.org
http://eacea.ec.europa.eu/portal/page/portal/Eurydice/
http://www.mepsyd.es/cesces/inicio.htm
www.ceespv.org
www.elearningpapers.eu
www.monografias.com
www.eduso.net
www.educaweb.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARTETXE SANCHEZ, KARMELE
  • DEL AMO CASTRO, ION ANDONI
  • EZKURDIA ARTEAGA, GURUTZE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

08:30-11:00 (1)

29-31

08:30-10:30 (2)

30-30

08:30-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

11:30-13:00 (1)

29-31

11:00-13:00 (2)

30-30

11:30-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

08:30-11:00 (1)

29-31

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

11:30-13:00 (1)

29-31

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

11:30-13:00 (1)

29-31

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)