XSLaren edukia

Hezkuntzaren Psikologia25068

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25068

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIBAPENA: Hezkuntzaren Psikologiak hezkuntza testuinguru eta ikas-irakaskuntza prozesuetan parte hartzeagatik pertsonen jokabidean gertatzen diren aldaketak aztertzen ditu, aldaketa horietan eragina duten eragileen artean, aldagai psikologikoetan zentratuz.



TESTUINGURUA: Irakasgai hau Gizarte Hezkuntzako oinarrizko formazioaren bigarren mailan kokatzen da, “Hezkuntza prozesuen oinarriak” izena duen 2. moduloan, zehazki. Irakasgai honek hezkuntza jardueren oinarri teorikoak ezagutzen eta ulertzen laguntzen du, jarduera horien emaitzen eta ondorioen identifikazioa erraztuz. Horrela, esku-hartze sozio-hezitzailearen oinarriak ezartzen lagunduko du. Esku-hartzeak ondorengo moduloan (4. moduloa; 2. mailako bigarren lauhilabetean kokatzen dena) sakonduko dira.

Irakasgai honen bidez pertsonarteko trebetasunak, arazoak ebazteko eta erabakiak hartzeko gaitasunen garapena landuko da, etorkizuneko hezigaien egoera hobetzeko beharrezkoak izango direnak, pertsona horiek berezko zailtasun eta desabantaila egoera egongo direlako. Modu horretan, irakasgai hau titulazioaren 3. mailan (2. lauhilabetean) irakasten den “Esku-hartze sozio-hezitzailea testuinguru kaltetuan” ikasgaiarekin lotzen da.

Hezkuntzaren Psikologia irakasgaiak oinarrizko eta beharrezko ditu bizi-zikloaren ezaugarriak eta garapen prozesuak zein horietan testuinguruak duen eragina deskribatzeko eta aztertzeko gaitasunak; beraz 1. mailako 1. lauhilabetean (1. moduloan) landu den Garapenaren Psikologiaren irakasgaiarekin lotura zuzena mantenduko du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



3C4) Gizarte-hezkuntzako prozesuen oinarri psikologiko eta psikopedagogikoak determinatzea (CG1, CG3).



3C6) Gizarte-hezkuntzako gaien inguruko idei, argumentu, arazo eta konponbideak entzule ezberdinei ahoz adieraztea, hizkuntza mota entzule bakoitzari egokituz (CG8).



3C7) Dokumentu profesionalak idaztea, testuinguru bakoitzak eskatzen duen antolakuntza motari egokituz (CG9).



3C8) Moduloko jarduerak egiteko jarrera positiboa erakustea (G10).



3C8b) Taldean lan egiteko gaitasuna adieraztea, garatutako dinamika eta prozesuaz kontziente izanik (CG10).



3C9) Gizarte-hezkuntzako esku-hartze eta egoeren analisia egitea, irizpide etiko eta profesioaren deontologiarekiko errespetua agertuz (CG5).



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Hezkuntzaren Psikologia.

2. GAIA- Ikaskuntza.

3. GAIA- Pertsonen arteko aldagaiak hezkuntzan.

4. GAIA- Pertsona barneko aldagaiak hezkuntzan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntzak banakako lana (gelatik kanpo egindakoa), taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu, banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.

Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Irakasgai hau gainditzeko, ikasleak gaitasun komunikatibo egokia agertu behar du, bai ahoz zein idatziz, eta gidan agertzen den hizkuntza menperatu beharko du. Banaka zein taldeko jarduera guztietan egokitasun linguistikoa, adierazpena eta aurkezpenen egokitasuna kontuan hartuko da. Era berean ikaslea jariokortasunez eta egokitasunez adierazteko gai izan behar da, eta testu idatziak sakontasunez ulertzeko gaitasuna izan behar du. Aurreko baldintzak ez betetzeak, ez gainditzea suposa dezake. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa zentro eta modulo bakoitzaren ezaugarrietara moldatuko da



1-EBALUAZIO JARRAIA

Ebaluazioa hurrengo bi atalak izango ditu:

1.Ebaluazio jarraia: azken notaren %40 eta %50 artekoa

1.1.Ikasgaiari dagozkion lanak (ikasle gidan zehaztuko direnak): amaierako notaren %25 eta %35 artekoa)

1.2.Moduloaren Diszipinarteko Jarduera: amaierako notaren %15a

2.Idatzizko froga indibiduala: amaierako notaren %60 eta %50artekoa.



Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako ATAL GUZTIAK egin beharko dira, eta irakasgaiaren jarduerak eta irakasgaiaren azken froga indibiduala GAINDITU BEHARKO dira.



Ikasketa emaitzak eta ebaluazio irizpideak irakasleak argituko ditu ikasle gidan.

Ebaluazio formatiboa izango da: ikasleen ikaskuntza errazteko, irakasgaiaren eta gelako lanen jarraipena egingo da.



2- AZKEN EBALUAZIOA

Klasera etorri ezin diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (Lanak…) bete ez duenarentzat. Egoera hauetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:

- Idatzizko froga TEORIKO-PRAKTIKO indibiduala. Proba horrek ikasgaiaren notaren %100 balioa izango du, baldin eta ikasle horrek MDJ egin behar ez badu (1.moduloaren gida ikusi salbuespenak ezagutzeko). MDJa egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %85 balioa izango du eta hau moduloan eskatzen den moduan egin beharko da (ikusi moduloko gida). Idatzizko frogaren atal praktikoa zein teorikoa gainditu beharko dira, eta atal praktikoa egiteko irakasgaian zehar erabilitako materiala erabiliko da.





Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen

DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta irakasgaiaren ikasle gidan zein gela saioetan zehaztuko dira. Ikasleak gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da (honek suposatuko dituen atal eta zeregin ezberdinekin). - Hortaz, aurreko atala ikusi ezaugarriak ezagutzeko -

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko (ikusi "azken ebaluazioa" ohiko deialdiaren atalean).



EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

•Irakasleak proposatutako ikas-materialak (apunteak, irakugaiak, jarduerak…)

•Baliabide elektronikoak: ikasleek irakasgaiaren e-gela plataforma birtuala maiz kontsultatu beharko dute eguneratuta egoteko

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Carretero, Mario (1993). Constructivismo y Educación. Zaragoza: Edelvives.

Coll, Cesar, Palacios, Jesús y Marchesi, Álvaro. (2002). Desarrollo psicológico y Educación II. Psicología de la Educación Escolar. Madrid: Alianza.

Delval, Juan. (2000). Aprender en la vida y en la escuela. Madrid: Morata.

González-Pienda, Julio Antonio (2008). Manual de Psicología de la Educación. Madrid: Pirámide.

Trianes, Mª Victoria y Gallardo, José A. (coord.) (2014). Psicología de la Educación y del desarrollo en contextos escolares. Madrid: Pirámide.

Santrock, John W. (2012). Psicología de la Educación. México: McGraw-Hill

Woolfolk, Anita (2010). Psicología Educativa. México: Pearson Prentice-Hall



Gehiago sakontzeko bibliografia

Beltrán, Jesús (1998). Procesos, estrategias y técnicas de aprendizaje. Madrid: Síntesis.
Garaigordobil, Maite, y Oñederra, Jose Antonio. (2010). La violencia entre iguales. Revisión teórica y estrategias de intervención. Madrid: Pirámide.
García, Manuel, y Vaca, Elisa. (2006). CONVES. Programa para mejorar la convivencia escolar. Madrid: TEA.
Gardner, Howard. (1993). La mente no escolarizada: cómo piensan los niños y como deberían enseñar las escuelas. Barcelona: Paidós.
González, Antonia Mª, Fuentes, Mª Jesús, De La Morena, Mª Luisa, y Barajas, Cármen. (1995). Psicología del Desarrollo: Teoría y Prácticas. Málaga: Aljibe.
González-Pienda, Julio Antonio., González, R., Núñez, J. C., y Valle, A. (2002). Manual de psicología de la educación. Madrid: Pirámide.
Jiménez, Manuel. (2000). Las relaciones interpersonales en la infancia. Sus problemas y soluciones. Madrid: Aljibe.
Lacasa, Pilar. (1997). Familias y Escuelas. Caminos de la orientación educativa. Madrid: Visor.
Lacasa, Pilar. (1997). Familias y escuelas: caminos de la orientación educativa. Madrid: Visor.
López Larrosa, Silvia. (2009). La relación familia-escuela. Guía práctica para profesionales. Madrid: CCS.
López, Félix. (2008). Necesidades en la infancia y en la adolescencia. Madrid: Pirámide.
Rodríguez, Rosa Isabel, y Luca de Tena, Carmen. (2001). Programa de disciplina en la enseñanza secundaria obligatoria. ¿Cómo puedo mejorar la gestión y el control de mi aula? Málaga: Aljibe.
Rodríguez, Rosa Isabel, y Luca de Tena, Carmen. (2001). Programa de motivación en la enseñanza secundaria obligatoria. ¿Cómo puedo mejorar la motivación de mis alumnos? Málaga: Aljibe.

Aldizkariak

•Cultura y Educación www.recyt.fecyt.es/index.php/culturaeducacion
•Estudios de Psicología www.fia.es/revistas/estudiosdepsicologia/home
•European Journal of Educational Psychology http://www.ejep.es/index.php/journal
•Electronic journal of research in educational psychology http://www.investigacion-psicopedagogica.org/revista/new/index.php
• Infancia y Aprendizaje www.fia.es/revistas/infanciayaprendizaje/home
•Journal of Educational Psychology http://www.apa.org./pubs/journals/edu/index.aspx
•Intervención psicosocial - Psychosocial Intervention http://www.psychosocialintervention.org/&lang=en&numero=&articulo=&secc=all
•Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria http://www.uned.es/pedagogiasocial.revistainteruniversitaria/
•Revista de Psicodidáctica www.ehu.es/ojs/index.php/psicodidactica
•Revista de Psicología y Educación http://revistadepsicologiayeducacion.es/
•Revista electrónica de investigación psicoeducativa y psicopedagógica http://www.investigacion-psicopedagogica.org/revista/new/index.php

Web helbideak

•Psikologoen elkargoa ofizialaren web orria http://www.cop.es/colegiadosM-02744/
•Guraso eta profesionalentzako Hezkuntzaren Psikologiaren inguruko web orria www.psicopedagogia.com
•Hezkuntza informazioaren datu basea http://www.redined.mec.es/
•APA – 6. ed. http://www.suagm.edu/umet/biblioteca/pdf/GuiaRevMarzo2012APA6taEd.pdf

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CARDEÑOSO RAMIREZ, MARIA OLGA
  • IDOIAGA MONDRAGON, NAHIA
  • YARRITU CORRALES, ION

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-11:00 (1)

11:30-14:00 (2)

3-15

11:00-13:00 (3)

16-16

08:30-11:00 (4)

11:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-11:00 (1)

11:30-14:00 (2)

3-15

11:00-13:00 (3)

16-16

08:30-11:00 (4)

11:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)