XSLaren edukia

Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25039

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Euskararen arauak eta erabilerak' irakasgaia lehendabiziko lauhilekoan eskaintzen da, eta 'Komunikazioa euskaraz: hezkuntza eta gizarte arloak' irakasgaiaren oinarria da nolabait. Berau gradu eta maila berean eskaintzen da, bigarren lauhilekoan. Hautazko irakasgaiak dira biak.



Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Gizarte eta hezkuntza arloko ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankideekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan. 'Komunikazioa euskaraz: hezkuntza eta gizarte arloak' ikasgaian, berriz, horiek oinarritzat hartu eta aurrerago jotzen da, euskarazko komunikazio gaitasunetan areago sakonduz.



Gutxieneko euskara maila izan beharko du ikasleak irakasgai hau egiteko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKO GAITASUNAK



1. gaitasuna: Jasotako ezagutzak lanean modu profesionalean aplikatzeko gaitasuna, argumentuen elaborazio eta defentsaren bitartez eta arloan sor daitezkeen problemak konponduz frogatzen dena. (OG2)



2. gaitasuna: Arloko datu esanguratsuak bildu nahiz interpretatzeko, eta eremu sozial, zientifiko edo etikoko gaien inguruko hausnarketa eskatzen duten iritziak adierazteko gaitasuna (OG3).



3. gaitasuna: Publiko espezializatu nahiz orokor bati informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak transmititzeko gaitasuna. (OG4)



4. gaitasuna: Ondorengo ikasketetan aurrera egiteko beharrezko diren ikasketarako trebetasunak garatzea. (OG5)



GAITASUN ESPEZIFIKOAK.



5. gaitasuna: Ezagutza, balore eta gizarteko erakunde publiko eta pribatuen inguruko harreman kritiko eta autonomoa izateko gaitasuna. (G8)



ZEHARKAKO GAITASUNAK.



6. gaitasuna: Ikasgelako praktikei buruz hausnarketa eginez, irakaskuntzan berrikuntza eta hobekuntza bultzatzeko gaitasuna. Ikasketa autonomo eta kooperatiboa lortzeko ohitura eta trebetasunak garatzea, etorkizunean ikasleen artean bultzatzeko. (G10)



7. gaitasuna: Ikasgelan erabiliko diren informazio teknologiak ezagutu eta aplikatzeko gaitasuna, irakaskuntzarako, formazio zibikorako eta kultur aberastasunerako balio duen ikus-entzunezko informazioa bereiziz. (G11)



8. gaitasuna: Euskara, gaztelania eta gutxienez beste atzerriko hizkuntza bat ongi ezagutzea, hizkuntzaren ezagutza eta erabilpen zuzena eta egokia erakutsirik, hezkuntza testuinguru eleanitz batean lan egiteko eta aniztasun linguistiko eta kulturalarekiko errespetu jarrera izateko. (G13)





IKASKUNTZAREN EMAITZAK



Ikasleak honako emaitza hauek lortu beharko lituzke:



-Batetik, euskararen estandarizazio prozesua eta, bestetik, gizarte eta hezkuntza arloan proposatu diren jarraibideak ezagutuko ditu.

-Testuak berrikusten, egokitzen eta zuzentzen jakingo du.

-Arloko informazioa bilatu, hautatu, interpretatu eta sortzeko euskaraz diren baliabideak eta kontsulta-tresnak ezagutu eta erabiltzen jakingo du.

-Lan arloan erabili beharko izango duen argudio testua eta berbaldia egituratzen eta ekoizten eta bere ikuspuntua defendatzen jakingo du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK. Aurreko atalean zehaztutako helburuak lortzeko, hainbat gai landuko dira irakasgaian zehar.



1. Hizkuntzaren araua eta erabilera

1.1. Sarrera

1.2. Arau motak

1.3. Hizkuntza-aldaerak

1.4. Aldaera estandarra

2. Euskararen arau estandarra: Euskaltzaindiaren araugintza

2.1. Hizkuntza estandarra

2.2. Euskararen estandarizazio-eredua

2.3. Euskara batua arautzearen urrats nagusiak

2.4. Euskaltzaindiaren araugintza: arauak, gramatika eta hiztegi batua

3. Hizkera orokorra eta hizkera berezituak.

3.1. Sarrera

3.2. Erabilera berezituetako bat: teknikakoa

3.3. Euskararen egoera

3.4. Hizkuntza teknikoan finkatzekoak

4. Euskara batuaren garapen lexiko-estilistikoa

4.1. Ortotipografia

4.2. Esaldiaren antolamendua eta hitz-hurrenkera

4.3. Izen-kohesioa; testu-antolatzaileak

4.4. Hiztegia eta terminologia

5. Gizarte eta hezkuntza arloko ezaugarriak

6. Argudio testua

6.1. Idatzizko testua

6.2. Ahozko berbaldia

6.3. Egituratzea

6.4. Ekoiztea eta eztabaidatzea





EDUKI PRAKTIKOAK. Gai horiek era praktikoan landuko dira, batik bat. Horretarako, jarraian zerrendatutako jarduera motak egingo dira:



1. Arloko profesionalek hizkuntzen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzeko, testu baten inguruan hausnarketa egin. (4G, 5G)

2. Hizkuntza-aldaerak identifikatu eta bereizteko ariketak, ahozko berbaldietan nahiz testuen bidez.(4G, 5G)

3. Euskararen arauak kontsultatu eta lantzeko ariketak egin. (7G, 8G)

4. Esaldiak/testuak zuzendu Euskaltzaindiaren arauak gogoan. (8G)

5. Hainbat testu irakurri eta horietan ageri diren hizkera teknikoaren ezaugarriak identifikatu. (5G)

6. Sareko baliabideen erabileran trebatzeko ariketak. (7G)

7. Esaldiak/testuak zuzendu nahiz komunikagarriago egiteko hobetu, alderdi lexiko-estilistikoak kontuan hartuz: ortotipografia, puntuazioa, esaldiaren antolamendua eta hitz hurrenkera, testu-antolatzaileak, etab. (7G, 8G)

8. Hainbat ariketa egin zenbakien, sinboloen, ikurren, esamoldeen, eta abarren idazkera eta irakurbidea lantzeko. (8G)

9. Testuak sortu. (1G, 2G, 3G, 4G, 5G, 6G, 8G)

10. Testuak berrikusi eta zuzendu. Aldaketak justifikatu.(1G, 2G, 3G, 4G, 5G, 8G)

11. Ahozkotasunaren alderdi nagusiak identifikatu eta ikaskideen aurrean egin beharreko aurkezpena landu. (1G, 2G, 3G, 4G, 5G, 6G, 8G)

12. Ahozko aurkezpenak egin. Galderei erantzun. (1G, 2G, 3G, 4G, 5G, 6G, 8G)

MetodologiaToggle Navigation

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko.



Batzuetan irakaskuntza gidatua izango da. Irakasleak beharrezko informazioa azaldu eta argituko du, eskola magistraletan oinarrizko irizpide nagusiak eman eta egiteko moduen inguruko azalpenak eskainirik.



Beste batzuetan, berriz, ikaskuntza autonomoa izango da. Ikasleek berek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak, etab. Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.



Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluaziorako modu nagusia, eta beronek izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak (eskolen % 80ra gutxienez), eta behar den garaian eman/egin beharko ditu irakasleak agindutako hainbat eratako lanak. Zeregin batzuk notarako izango dira, eta jaso egingo ditu irakasleak. Beste batzuek, berriz, ez dute berariazko notarik izango, baina kontuan hartuko dira ebaluaziorako; alegia, egin beharko dira, eta eskolan bertan gainbegiratuko ditu irakasleak. Ebaluazio jarraitua egiten ari denak eta eskolaren batera joaterik izan ez duenak etxean egin beharko ditu ariketak, eta irakasleari entregatu, ahal bezain pronto. Ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzeko, lan guztiak eginda izan beharko ditu ikasleak. Honako banaketa honi jarraituz jarriko da nota:



- % 30 ariketak (testu-azterketak, landutako gaiei buruzko ariketak, testuak/esaldiak zuzentzea/hobetzea, etab.)

- % 20 testa

- % 30 idazlanak

- % 20 ahozko aurkezpenak.



Irakasgaia ebaluazio jarraituaren bidez gainditzen duenak ez du azterketa egin beharko. Hala eta guztiz ere, egin ahal izango du, ohiko deialdian, nota igo nahi badu (nota baxuagoa ateratzen badu, bietan altuena jarriko zaio).



Ebaluazio jarraituaren bidez gainditzen ez duenak, berriz, ohiko deialdiko azterketa egiteko aukera izango du. Hura gainditzen ez badu, 'ez gainditua' jarriko zaio; baita azterketara aurkezten ez bada ere. Arrazoi zehatzen bat dela-eta ikasleak ezin badu segi ebaluazio jarraituarekin, eskari bat aurkeztu beharko dio irakasleari (dokumentu bidez justifikatua), horretarako arrazoiak emanez, irakaskuntza amaitu baino hilabete lehenago.



Azken ebaluazioko azterketa ikastetxeak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du.



Honako atal hauek izango ditu:



a) Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak, testa eta ariketak: % 50

b) Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko idazlana: % 30.

c) Idatzizko lan horren ahozko aurkezpena: % 20



Testari, galderei eta ariketei dagokien atalean 10etik 4 atera beharko da derrigor. Eskoletan landutako eduki eta gaitasunak ebaluatuko dira. Idazlanari dagokionez, artikulu tekniko bat emango zaio (Tantak aldizkarikoa), azterketa egiteko, eta artikuluko gaiari buruzko testu propio bat idatzi beharko du (orrialde bat pasatxoko testua). Amaitzeko, bigarren ariketan ikasleak idatzitako testua azaldu beharko dio irakasleari (bost minutuz, gutxi gorabehera), eta irakasleak horren gainean eginiko galderei erantzun beharko die.



Ebaluazio-tresnak:



a) Galderak, testa eta ariketak: Asmaturiko erantzun zuzenen kopurua.



b) Idazlana: Zuzentasuna, koherentzia, kohesioa, egokitasun lexiko-semantikoa eta helburu komunikatiboetarako egokia izatea.



c) Ahozko aurkezpena: Berbaldia egokia eta zuzena izatea, ondo egituraturik egotea. Aurkezpen formal baterako ahoskera egokia erabiltzea





UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian bezala, ikastetxeak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du.



Honako atal hauek izango ditu:



a) Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak, testa eta ariketak: % 50

b) Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko idazlana: % 30.

c) Idatzizko lan horren ahozko aurkezpena: % 20



Testari, galderei eta ariketei dagokien atalean 10etik 4 atera beharko da derrigor. Eskoletan landutako eduki eta gaitasunak ebaluatuko dira. Idazlanari dagokionez, artikulu tekniko bat emango zaio (Tantak aldizkarikoa), azterketa egiteko, eta artikuluko gaiari buruzko testu propio bat idatzi beharko du (orrialde bat pasatxoko testua). Amaitzeko, bigarren ariketan ikasleak idatzitako testua azaldu beharko dio irakasleari (bost minutuz, gutxi gorabehera), eta irakasleak horren gainean eginiko galderei erantzun beharko die.



Ebaluazio-tresnak ohiko deialdiko berberak izango dira.





UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak emandako apunteak eta artikuluak, eta ikasleak berak lanak egiteko beharko dituenak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, X. eta I. Sarasola (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, X. Eta Iñaki Ugarteburu (1999). Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHU.

ARAKAMA, J. M., Aintzane Arrieta eta beste (2009). IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: IVAP Herri

Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2008) Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide. UEU.

ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikarako euskara arautzeko gomendioak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz Ingeniaritzan. Bilbo: UEU & EHU.

GARTZIA, J. (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

MUJIKA, A. (2008) Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gastetiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen

Zerbitzu Nagusia.

ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

SALABURU, P. (moldatzailea). Euskal gramatika laburra: perpaus bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia.

ZUBIMENDI, J. R. (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALBERDI, A. (2008) Oinarrizko Gramatika. Donostia: Elkar. Ikastolen elkartea.
CALSAMIGLIA, Helena & Amparo Tusón (1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
ESNAL, P. (2008). Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia-Jagon-Saila.
ESNAL, P. (2011) Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia-Jagon-Saila.
EUSKALTZAINDIA (EGLU gramatikak).
GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
GORROTXATEGI, J., Iván Igartua, Joseba A. Lakarra (arg.) (2018). Euskararen historia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
KALTZAKORTA, Mitxel (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
VÁZQUEZ, G. (Arg.) (2001). El discurso académico oral: guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madril: Edinumen.
ZABALA, I. (1998) “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” in Ekaia 12. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZABALA, I. eta J.C.ODRIOZOLA (1992) Idazkera teknikoa. 1-Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZABALA, I. (koord.) (1996). Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.ZABALA, I. (2000). “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak”in Ekaia 13. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.
ZUAZO, K. (2014). Euskalkiak. Donostia: Elkar.

Aldizkariak

- Administrazioa Euskaraz. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP).
- Tantak aldizkaria
- Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria.

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.net
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161
http://www.hiztegia.net
http://zthiztegia.elhuyar.org
http://www.zientzia.net
http://zientziakaiera.eus
http://www.ehu.es/ehulku
http://www.euskadi.net/euskalterm
http://www.xuxen.com
http://ivap.euskadi.net
http://www.berria.info/estiloliburua/eliburua/idazkuntza
http://tzos.ehu.es./?setuilang=eu
http://iate.europa.eu/switchLang.do?success=mainPage&lang=es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BALZA TARDAGUILA, IRENE
  • IGLESIAS CHAVES, AITOR
  • IRUSKIETA QUINTIAN, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala