XSLaren edukia

Gizarte eta Kultura Dinamizazioa26287

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26287

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte eta Kultura Dinamizazioa ikasgaia Gizarte Hezkuntzako Graduko ikasketa planeko bosgarren moduluko 6 kredituetako ikasgaia da.

Hirugarren mailako ikasgaia da, beraz, eta gizarte hezitzaileak taldeak suspertzeko. gidatzeko eta lidertza izateko gakoetan jartzen du arreta. Ekintza komunitarioan lanean ari diren gizarte eragileen ezagutzan, garapenean eta trebetasunen lanketan sakontzen du ikasgaiak. Horrela, jakintza hori guztia dinamizazio planen gauzatzean, partehartzearen susperketan, elkarlanerako sareen eraketan eta komunitatearen antolaketan aplikatzen da. Beti ere, errealitate globalizatuagoa eta lotuagoa izateko ikuspegiarekin.

Edukiak horizontalki koordinatuko dira 5. moduluko lanarekin, eta bertikalki giza eskubideekin, politika sozialekin, hezkuntza politikekin eta komunikazio eta hezkuntza erlazioarekin (2. moduloa).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.-Elkarlana garatzeko behar diren gizarte trebetasunak erabiltzea, gizarte parte-hartzea sustatzeko eta komunitatea garatzeko; hori guztia lanbideko deontologia kodearen gako etikoetan eta errespetuan oinarriturik, eta genero ikuspegia eta erantzukizun profesionala kontuan izanik beti ere (5G3).

Ikasketa emaitzak:

-Elkarlana sustatzeko estrategiak ezagutzea

-Elkarlanetan eman al diren gatazkak konpontzeko dinamikak lantzea.

-Komunitate mailan dinamizazio estrategiak analizatzea eta aplikatzea.

-Praktika profesionalean etika eta kode deontologikoaren aplikagarritasuna ezagutzea.

-Praktikan dauden esku hartzeetan eta sorturiko esku hartzeetan genero ikuspegia analizatzea eta aplikatzea



2.-Gizarte eta hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, baliabide didaktikoak aintzat hartuz (5G5).

Ikasketa emaitzak:

-Ideia eta gaien arteko loturak garatzea.

-Proposatutako gaien gaineko argudioak aurkeztea.

-Landutako kasu eta arazoen gaineko konponbideak sortzea eta komunikatzea.



3.-Laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak irizpide formalak errespetatuz (5G6).

Ikasketa emaitzak:

-Argudiatutako txosten idatziak egitea, ezarritako irizpide formalak erabiliz.

-Datuen (zientifikoak, legeriazkoak, landa lanekoak …) bilaketa egitea iturri egokietan eta analisirako informazioa aukeratzea.



4.-Etengabeko prestakuntzarako jarrera ona izatea, gizarte eta hezkuntzako eskuhartzean eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko (5G7).

Ikasketa emaitzak:

-Gizarte Hezkuntzaren profesionaltasun eremua ezagutzea.

-Gizarte Hezkuntzaren ikuspegi berritzailea garatzea eta proposatutako eginkizunetan txertatzea.

-Proposatutako kasuetan gizarte hezkuntzaren ikuspegi holistikoa analizatzea.



5.-Lan taldeetan ardurazko jarrera agertzea eta etikaz jokatzea, talde beraren potentzialtasunean sakonduz, eta zailtasunak eta konponbideak azpimarratuz (5G8).

Ikasketa emaitzak:

-Norbere argudioak eta ideiak justifikatzeko gaitasunak lantzea elkarrekiko errespetuzko eremu batean.

-Beste pertsonekin elkarrekintzan zein lantaldean aritzeko komunikazio-trebetasunak garatzea.

-Taldean agertzen diren zailtasunei aurre egitea era kooperatiboan.

-Taldearen antolaketa eta denboren kudeaketan trebatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gizarte eta kultura dinamizazioaren kontzeptura eta esperientzietara hurbiltzea. Gai honetan ikasgaiaren kontzeptu eta adostasun oinarriak azaltzen dira. Kontzeptuak: dinamizazioa, komunitatea-garapena, parte hartzea, susperketa soziokulturala, demokrazia, hiritartasuna, konpromisoa.

2. Gizarte eta Kultura Dinamizazioaren praktika. Gai honetan gizarte eta kultura dinamizazioa aztertuko dugu ikuspegi teoriko-praktikotik. Gaur egungo azterketa soziala eta kulturala. Dinamizaziorako egitasmo mugiarazleak: ezaugarriak eta hezitzailearen balizko jarduerak.

3. Susperketa soziokulturala: esku-hartze eremuak eta prozesua. Kasu azterketaren begiradapetik aztertuko dugu susperketa soziokulturala. Susperketa soziokulturalaren prozesua. Ikerketa eta susperketa soziokulturala. Aldaketa prozesuak eta aldaketak sortzen dituzten teoria zein ekintzen azterketa.

4. Praktika onak Gizarte eta Kultura Dinamizazioan: Egitasmo sozialak eta sormen kulturala. Gai honetan komunitatea barruko esperientzia eta proiektu praktikoak landuko dira ikuspegi soziokomunitarioaren begiradapetik: aldaketa soziala, kudeaketa konpartitua, praktika eraldatzaileak, gizarte multikulturala, belaunaldien arteko gizartea, gizarte berdinzaleak.

5. Gizarte hezitzaileen funtzioan dinamizazioan eta garapen komunitarioan. Lidertza demokratikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da, eta aztertu zer nolako ondorioak dakarren gizarte hezitzailearen lan eremuan: talde dinamizazioan, historia sortzen duen hiritarren parte-hartzea. Lidertza demokratikoa aldaketa prozesuetan. Gizarte hezitzailearen ekintzen eragian.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan metodologia aktiboak gogoetazkoekin txertatzen dira. Era berean, bakarkako lana talde lanarekin, hori guztia gaitasunak lortze aldera. Gela barruko baliabideak erabiliko ditugu banakako dinamikak zein taldekoak egin ahal izateko. Aldi berean, Fakultateak berak zein EHUk eskaintzen dizkigun gainontzeko baliabideak erabiliko ditugu: ordenagailu gela, liburutegia, etab.

Metodologia ikasleen ikaskuntza prozesua bultzatzeko bideratuta dago, horrela, anitza izango da, non ikasleen parte hartze aktiboa bultzatuko den. Horrekin guztiarekin batera, ikasleen konpromisoa eta lan kooperatiboa izango ditugu abiapuntua, ikasleen jarrera positiboa eta kritikoa sustatze aldera. Hainbat dinamiken bitartez eta talde txikietan egiten diren dinamikez bidez, ikasgaiaren helburuak landuko dira.

Metodologia ikasleek konpetentziak lortzeko bideratuta dago; izan ere, ikaskuntza prozesua ikasleek beraiek eraikitzen duten prozesu gisa irudikatzen dugu, non irakasleak hainbat oinarri praktiko zein teoriko aurkeztuko dituen, eta horiek guztiak abiapuntutzat hartuko ditugun. Ikasleen jarrera eta konpromisoa aintzat hartuz, sortu daitezkeen proposamenak aztertuko dira. Gelako parte hartzea, gogoeta eta barne-galdera prozesua sustatzeko erabiliko da; horregatik, lan presentzialean oinarritutako metodologia aurkeztuko dugu hiru antolaketa moduetan:

A.- Gelako taldearen lana. Gela osoa tresna baliagarria izango da iritzi, ikuspegi, aurkezpen jarduera,etab. elkar trukaketa egiteko. Zer landuko dugun eta jada zer landu dugun jasotzeko testuingurua.

B.- Talde txikietan lana. Modu honetan lan egiteak parte hartze biziagoa ahalbidetzen du, eta metodologiaren ardatzat hartuko dugu.

C.- Banakako lana.

Ondorengo lan sekuentzia erabiliko dugu: aurretiko bakarkako lana, talde-lana, amaierako bakarkako lana. Horrek guztia ikaslearen konpromisoa eskatzen du, bere ikas prozesuan modu aktiboan inplika dadin, hain zuzen ere.

Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landuko ditugu eta bertan eskuragarri izango ditugu egoerak hala eskatuko balu

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • AIM (Actividad interdisciplinar de módulo) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa funtsezkoa da ikaskuntza prozesuan, horregatik ikaslearen etengabeko lan prozesuan arreta jarri behar da. Ebaluazioa gelan aurkeztuko diren lanen bitartez egituratuko dugu, hala nola, dinamikak, kasuak eta gogoetak.



KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA:

o Ebaluazio sistema mistoa

o Etengabeko ebaluazioa

.-Praktikak (Ariketak, kasuak edo problemak) eta Bakarkako Lanak: azken notaren %35a

.-Talde lanak: azken notaren %25a.

.-Moduluko diziplinarteko jarduera: azken notaren %15a.

o Azken Froga

.-Idatzizko froga: azken notaren %25a.

Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK

.-Lanak epean entregatzea, eta irizpideak betetzea (5. gaitasuna)

.-Idatzizko hizkuntza modu egokian erabiltzea (akats ortografikoarik gabe) eta terminologia diziplinara ondo egokitutakoa erabiltzea. (3. gaitasuna)

.-Informazio esanguratsua ematea; argudiatuta eta azaldutako ideiak arrazoituz. (2. eta 3. gaitasuna)

.-Adostutako lanak egitea eta gelako jardueretan parte-hartzea. (4. gaitasuna)

.-Gako-etikoak, genero ikuspegia eta ardura sozialaren gakoak laneko edukietan txertatzea. (1. gaitasuna)

.-Talde eta gogoeta indibiduala egitea jarraitutako prozesuaren, eskuratutako ikaskuntzen, eta izandako zailtasunen inguruan. Gizarte Hezkuntzaren ikuspegitik, azken produktuan norberaren ekarpena azaltzea. (5. gaitasuna)



EBALUAZIO HEZIGARRIA

o Planifikatutako tutoretzak

o Eginkizunen zuzenketak

o Autoebaluazioa eta koebaluazioa



KLASERA ETORRIKO EZ DEN IKASLEA ETA EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGIN NAHI DIONA

o Prozedura

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen eta ebaluazio jarraituari uko egin nahi dion ikasleak, lauhilabetea hasi eta 9 asteko gehienezko epean irakasleari idatziz jakinarazi beharko dio

o Ebaluazio sistema

.-Moduluko diziplinarteko jarduera: azken notaren %15a.

.-Idatzizko froga: azken notaren %65a.

.-Lan praktiko bat: azken notaren %20a

o Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK

.-Lanak epean entregatzea, eta irizpideak betetzea (5. gaitasuna)

.-Idatzizko hizkuntza modu egokian erabiltzea (akats ortografikoarik gabe) eta terminologia diziplinara ondo egokitutakoa erabiltzea. (3. gaitasuna)

.-Informazio esanguratsua ematea; argudiatuta eta azaldutako ideiak arrazoituz. (2. eta 3. gaitasuna)

.-Adostutako lanak egitea eta gelako jardueretan parte-hartzea. (4. gaitasuna)

.-Gako-etikoak, genero ikuspegia eta ardura sozialaren gakoak laneko edukietan txertatzea. (1. gaitasuna)

.-Talde eta gogoeta indibiduala egitea jarraitutako prozesuaren, eskuratutako ikaskuntzen, eta izandako zailtasunen inguruan. Gizarte Hezkuntzaren ikuspegitik, azken produktuan norberaren ekarpena azaltzea. (5. gaitasuna)



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEA

o Prozedura

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen eta ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak, lauhilabetea hasi eta 9 asteko gehienezko epean irakasleari idatziz jakinarazi beharko dio



Eskolara etortzen diren ikasleek ebaluazio jarrai egiten dutenez, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA GAINDITU EZ DUEN IKASLEA:

o Ohiko deialdiaren atalen bat gainditutako ikasleari nota gordeko zaio, eta suspendituta edo entregatzeke dauden atalak baino ez ditu egin beharko.

o Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN DION IKASLEA:

o Ebaluazio jarraituari uko egin dion ikaslearentzako ebaluazioaren sistema bera erabiliko da:

.-Moduluko diziplinarteko jarduera: azken notaren %15a

.-Garatu beharreko proba idatzia: azken notaren %65a

.-Lan praktiko bat: azken notaren %20a

o Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

.-Lanak epean entregatzea, eta irizpideak betetzea (5. gaitasuna)

.-Idatzizko hizkuntza modu egokian erabiltzea (akats ortografikoarik gabe) eta terminologia diziplinara ondo egokitutakoa erabiltzea. (3. gaitasuna)

.-Informazio esanguratsua ematea; argudiatuta eta azaldutako ideiak arrazoituz. (2. eta 3. gaitasuna)

.-Adostutako lanak egitea eta gelako jardueretan parte-hartzea. (4. gaitasuna)

.-Gako-etikoak, genero ikuspegia eta ardura sozialaren gakoak laneko edukietan txertatzea. (1. gaitasuna)

.-Talde eta gogoeta indibiduala egitea jarraitutako prozesuaren, eskuratutako ikaskuntzen, eta izandako zailtasunen inguruan. Gizarte Hezkuntzaren ikuspegitik, azken produktuan norberaren ekarpena azaltzea.



EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA

o Prozedura

Ez aurkeztearekin nahikoa da



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtearen hasieran ikasleen eskura jarriko dira hainbat testu ikasgaiaren atal teorikoak zein praktikoak landu ahal izateko. Hauek ikasturtero berrituko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

. Ander-egg, Ezequiel. (1990). Repensando la Investigación- Acción- Participativa. Comentarios, críticas, sugerencias. : Vitoria: Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.

. Alguacil, Julio. (2003). Ciudadanía, ciudadanos y democracia participativa. Madrid: Fundación César Manrique.

. Ballenato, Guillermo (2005). Trabajo en equipo: Dinámica y participación en los grupos. Madrid: Pirámide.

. Quintana, José María (Coord.) (1986). Fundamentos de animación sociocultural. Madrid: Narcea, S. A. ediciones.

. Sarrate. Mª Luisa (Coord.) (2002). Programas de Animación sociocultural. Madrid: UNED.

. Ventosa, Víctor. (2008). Animación y gestión cultural: convergencias y diferencias; (http:quadernsanimacio.net; nº 7; enero de 2008)



Gehiago sakontzeko bibliografia

. Dumas, Bernard, y Séguier, Michel. (1997). Construire des actions collectives. Développer les solidarités. Lyon :CS.
. Escudero, José. (2004). Análisis de la realidad local: Técnicas y métodos de investigación desde la animación sociocultural. Madrid: Narcea.
. Gillet, Jean.Claude. (2006). La animación en la comunidad: Un modelo de animación socioeducativa. Barcelona: Grao.Marchioni, Marco. (2001). Comunidad y cambio social: Teoría y praxis de la acción comunitaria. Madrid: Popular.
. Marchioni, Marco. (2001). Comunidad y cambio social: Teoría y praxis de la acción comunitaria. Madrid: Popular.
. Navarro, Vincenç, Torres, Juan, y Garzón, Alberto. (2011).Hay alternativas. Propuestas para crear empleo y bienestar social en España. Madrid: Sequitur-ATTAC. Recuperado el 14 de julio de 2012 de http://www.sequitur.es/wp-content/uploads/2011/10/hay_alternativas.pdf
. Orcasitas, Jose Ramón (1997). La detección de necesidades y la intervención socioeducativa. VVAA Las necesitats educatives: present i futur. Rev. Educar, 21, 67-84, Recuperado el 10 de julio de 2012 de http://www.raco.cat/index.php/educar/article/viewFile/20675/20515
. Pallarés, Manuel. (1977). Técnicas de grupo para educadores. Madrid: ICCE

Aldizkariak

- Revista iberoamericana de educación. http://www.rieoei.org
- Revista de Educación http://www.ince.mec.es/revedu/
- Revista de Educación Social http://www.eduso.net/res/
- Revista iberoamericana de Animación sociocultural http://www.rianimacion.org/
- Revista Global para ciudadanos del mundo http://www.otromundoesposible.net/
- Hik Hasi, Euskal Hezkuntzarako Aldizkaria. http://www.hikhasi.com

Web helbideak

www.partehartuz.org
http://dialnet.unirioja.es
http://www.peretarres.org
www.fundacionede.org.
http://www.eduso.net/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BERASATEGUI SANCHO, NAIARA
  • PICAZA GORROCHATEGUI, MAITANE
  • RUBIO ARDANAZ, EDUARDO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-16

12:00-13:30 (1)

09:00-10:30 (2)

09:00-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

11:30-13:30 (2)

9-16

11:00-12:30 (3)

13:00-14:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-16

09:00-10:30 (1)

09:00-10:30 (2)

14:00-15:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

11:30-13:30 (2)

9-16

11:00-12:30 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

11:30-13:30 (2)

9-16

13:00-14:30 (3)

13:00-14:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)