XSLaren edukia

Talde Dinamika Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartzean27620

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27620

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Talde dinamika gizarte eta hezkuntzako esku-hartzean” graduaren hirugarren mailako irakasgaia da. “Gizarte Inklusio” minorrean dago, “Nola: Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartzeak” moduluaren barruan. Irakasgai honetan talde dinamikaren fenomenoa aztertzen da bi esparrutan: alde batetik gizarte inklusioa errazten duten askotariko taldeko esku-hartzeetan (beraietan sortzen diren gizarte eta hezkuntzako prozesuetan) eta beste aldetik, hezkuntza testuinguruetan, formaletan zein ez formaletan.



Honekin guztiarekin nahi dena ondoko hau da: gizarte hezkuntzako profesionala trebatzea taldeak, zerbitzuak eta entitateak dinamizatu, antolatu eta kudeatzeko. Eta hau lortzeari begira estrategia eta teknika egokienak erabiltzen jakitea ere du helburu, horrela giza baliabideen ahalik eta eraginkortasun handiena lortuz eta baita taldeen eta erakunde txikien sinergia ere.



Beste aldetik, modulu lanean irakasgai honek, gainontzeko irakasgaiekin batera, laguntzen du gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeei buruz ikasten, praktikaren beraren inguruan gogoeta egiten eta askotariko testuinguru eta kolektiboetan taldeko esku-hartzean ere.



Laburbilduz, irakasgaiak funtsezko oinarriak ezartzen ditu gizarte hezitzailea gai izan dadin normalean gizarte eta hezkuntzako testuinguru formaletan eta ez formaletan sortzen diren taldeko hezkuntza fenomenoei eraginkortasunez heltzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

- Taldeko gizarte eta hezkuntzako prozesuen oinarri psikologiko eta psikopedagokikoak bereizi



- Gizarte eta hezkuntza egoerak diagnostikatu, gizarte inklusioa laguntzen duen taldeko gizarte eta hezkuntzako esku-hartzearen hasierako urrats bezala.



- Lan taldeen barruan, diziplinarteko eta erakundeen arteko taldeetan erantzukizunez eta etikaren arabera parte hartu, aipatu taldeen potentzialtasuna eta eraginkortasuna bultzatuz.



- Talde testuinguruetan komunikazioaren oinarrizko osagaiak garatu hezkuntza harreman egokia ezartzeko eta komunikazio estrategia eraginkorrak erabiliz norberaren, taldearen eta arlo profesionalaren garapena laguntzeko.



- Taldeko esku-hartzearen estrategiak eta teknikak bereganatu eta molde propioan erabili, jarrera kritikoaren eta zuzhurraren arabera.





Ikaskuntzaren emaitzak



- Taldeko gizarte eta hezkuntzako egoera bat aztertzen du diagnostikoaren fase ezberdinak jarraituz



- Modu kritikoan ondoko hau baloratzen du: gizarte eta hezkuntzako ikuspegiaren arabera ezarritako helburu batzuk betetzeari begira proposatu daitezkeen taldeko estrategien eta tekniken erabilpena eta eraginkortasuna



- Lan taldeetan arduraz hartzen du parte, beraien eraginkortasuna eta sortzen diren zailtasunak eta gatazkak gainditzen lagunduz



- Lan taldeak koordinatzen ditu proposatutako helburuak lortzeko partaideen arteko lankidetza prozesuak dinamizatuz



- Esperimentatu dituen talde prozesuei buruz hausnartzen du, identifikatu diren fenomenoak ulertu eta aztertzeko ezagutzak landuz



- Zenbait estrategia eta tekinika modu egokian aplikatzen du une jakin batean talde baten edo lan talde baten funtzionamendua garatu eta hobetzeko

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Taldea errealitate bezala.

Dinamizazio komunitarioa. Taldeko mezuen transmisioa eta trabak. Talde barruko eta talde arteko komunikazio sareak. Taldea. Tipologia. Ezaugarriak. Egitura eta funtzioak. Talde dinamiken oinarrizko teoriak.

2. Taldeko fenomenoak.

Talde-lana.Taldearen genesia. Prozesuak eta garapena. Pertzepzioa. Zurrumurruak. Etiketak. Taldeko fenomenoak. Talde-lana. Banakako errendimendua, taldeko errendimendua. Talde barruko eta talde arteko kolaborazioa eta lehia. Estrategiak. Bilerak: moderatzaile motak eta funtzioak. Gatazkak. Gatazkak eta esku-hartze metodoak lantzea. Lidergoa. Tipologia. Hezitzailearen rola. Erlazio-jarrerak. Lan-talde eraginkorrak.

3. Taldeko teknikak gizarte eta hezkuntzako esku-hartzean.Talde dinamika metodologia. Taldeko teknikak. Kontzeptua. Sailkapena eta deskribapena. Tekniken aukeraketa irizpideak.

4. Gizarte eta Hezkuntzako praktika arlo desberdinetako taldeekin.

Gizarte eta hezkuntzako praktika arlo desberdinetako taldeekin. Taldeak eremu ez formaletan. Taldeak hezkuntza-eremuan. Taldeak erakundeetan.

MetodologiaToggle Navigation

Askotariko metodologiak erabiliko dira ondoko hauek lehenetsiz: esperientziaren bidezko ikaskuntza talde txikian; parte-hartze aktiboa talde handian edo ertainean (ikasleen kopuruaren arabera) eta talde dinamizazioan oinarrizko gaitasunak eskuratzea sustatzen duen norberaren praktikari buruzko gogoeta. Lan autonomoa bultzatuko da modu honetan: taldeko esku-hartze jakin baten fenomeno ezberdinak ulertu, interpretatu eta dinamizatzen lagutzen duten erreferentzia bibliografiko ezberdinak aztertuz.

Modalitate magistralean funtsezko edukiei buruzko azalpenak egingo dira proposatuko diren jarduera ezberdinetan ikaslegoaren parte-hartzearekin batera, normalean taldeka lan eginez eta noiz behinka banakako jarduera bat eginez.

Ikaskuntza bultzatu eta segurtatzeko irakasleak ikaslearen prozesuaren jarraipena egingo du horretarako ondoko bide hauek erabiliz: ezarriko diren entregagaien bidez (txostenak, aipamenak, gogoetak…); aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera feed-back emanez, eta talde prozesua gainbegiratuz tutoretza saioetan. Ikasleak bere ikaskuntza prozesuaz kontzientzia hartzeko aukera izan dezan egingo da hau guzti hau.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Irakasgaiko edukiak eta lan modularra edo irakasgaiko edukiak lan modularra egin behar ez dute ikasleen kasuan (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

IKASLEGO PRESENTZIALAREN EBALUAZIO SISTEMA

Etengabeko ebaluazioan ondoko hau kontuan hartuko da: jarrera eta taldeko jardueretan parte-hartze aktiboa erakustea, taldeko praktikak eta lan indibidualak burutzea, azken froga eta moduluko diziplinarteko jarduera (MDJ); irakasgaiko gidan zehaztuta.

Irakasgaia gainditzeko ebaluazioaren atal guztiak gainditu behar dira.



Ebaluatzeko tresnei egokitutako ehuneko guztien batuketak %100a izan behar du. Irakasgaiaren azken nota ebaluazio modu bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da baina horretarako baldintza hau bete behar da: ebaluatuko den arlo bakoitzean gutxienez bost bat izatea.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ikaskuntzaren ebidentzia ezberdinen balorazioa gidatuko duten ebaluazio irizpideek ezarritako ikaskuntzaren emaitzeekin dute lotura:

- Taldeko gizarte eta hezkuntzako egoera bat aztertzen du diagnostikoaren fase ezberdinak jarraituz



- Modu kritikoan ondoko hau baloratzen du: gizarte eta hezkuntzako ikuspegiaren arabera ezarritako helburu batzuk betetzeari begira proposatu daitezkeen taldeko estrategien eta tekniken erabilpena eta eraginkortasuna



- Lan taldeetan arduraz hartzen du parte, beraien eraginkortasuna eta sortzen diren zailtasunak eta gatazkak gainditzen lagunduz



- Lan taldeak koordinatzen ditu proposatutako helburuak lortzeko partaideen arteko lankidetza prozesuak dinamizatuz



- Esperimentatu dituen talde prozesuei buruz hausnartzen du, identifikatu diren fenomenoak ulertu eta aztertzeko ezagutzak landuz



- Zenbait estrategia eta tekinika modu egokian aplikatzen du une jakin batean talde baten edo lan talde baten funtzionamendua garatu eta hobetzeko



EBALUAZIO HEZIGARRIA talde txikiak gainbegiratzeko egingo diren tutoretza planifikatuetan egingo da feed-back emanez zuzenduko diren ataza ezberdinei buruz.



OHARRA. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Beste aldetik epe horretan irakasgaia emango duen irakaslearekin jarriko da harremanetan ondoko hau zehateko: taldeko jardueretan parte hartuz lantzen den zenbait gaitasun nola egiaztatu.



Edozein kasutan, azken froga egin baino lehen gizarte eta hezkuntzako testuinguru baterako taldeko esku-hartzearen diseinu bat entregatu beharko da, ezarritako ebaluazio irizpideen arabera egingo dena.



- Ebaluazio sistema:

Lan praktikoa: (25%)

Froga idatzita (60%)

MDJ: %15



Azken nota ezarritako ebaluazio osagai bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da baina horretarako baldintza hau bete behar da: irakasgaiko atal bakoitzean gutxienez bost bat izatea.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ebaluazio irizpideak etengabeko ebaluazioan azaldu diren berberak dira.



OHIKO DEIALDEARI UKO EGITEA:

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakagaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.







OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta irakasgaiaren ikasle gidan zein gela saioetan zehaztuko dira. Ikasleak gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.



Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Black board collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko. 2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da (honek suposatuko dituen atal eta zeregin ezberdinekin). - Hortaz, aurreko atala ikusi ezaugarriak ezagutzeko - 3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko (ikusi "azken ebaluazioa" ohiko deialdiaren atalean).











Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturte hasieran ikaslegoari ematen zaion Ikaslearen Gidan zehazten diren dokumentazioa eta materialak eta E-Gelan jarritako beste material batzuk ere bai.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Anzieu, D. eta Martín, Y (2007): La dinámica de los grupos pequeños. Buenos Aires: Kapelusz.

Arnozo, A. eta Larrañaga, M. (2013). Taldeen psikologia: kontzeptua, egitura eta prozesua. Donostia: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.

Ballenato, G. (2005). Trabajo en equipo: dinámica y participación en los grupos. Madril: Pirámide.

Bermejo, J.C. eta Martínez, A. (2009): El trabajo en equipo. Kantabria: Sal Terrae. Canto Ortiz, J.M. (2000). Dinámica de grupos: aspectos técnicos, ámbitos de intervención y fundamentos teóricos. Málaga: Algibe.

Rodriguez, F.G. eta de la Hera, C.M.A.(2005) Introducción a la Psicología de los Grupos. Madrid: Pirámide.

Huici, C. eta Morales, J.F. (2011). Psicología de Grupos I y II. Madril: UNED. 4. inprimatzea.



Pascual, R. (1998). Liderazgo y participación: mitos y realidades. Bilbo: Universidad de Deusto

Palacios, L. (2007). El corazón de los grupos. Zaragoza: Rivendel.

Trechera Herreros, J. L. (2014). Trabajar en equipo: talento y talante: técnicas de dinámica de grupos. Bilbo: Desclée de Brouwer. 10. inprimatzea

Dörnyei, Z. eta Murphey,T. (2006): Talde-dinamika hizkuntza ikasgelan.Gazteiz: HABE.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Antons, K. (2005). Práctica de la dinámica de grupos: ejercicios y técnica. Bartzelona: Herder. 5. inprimatzea
East, H. (2004). Trabajo social con Grupos. Modelos de intervención. Madril: Narcea
Espada Sánchez, J. P. (2014). Técnicas de grupo: recursos prácticos para la educación. Madril: CCS.
Gil, F. y Alcover, C. M. (2003). Técnicas grupales en contextos organizacionales. Madril. Pirámide.
Marín, M. y Troyano, Y. (2004). Trabajando con Grupos. Técnicas de intervención. Pirámide. Madril.
Núñez, T. y Loscertales,F. (1997). El grupo y su eficacia. Técnicas al servicio de la dirección y coordinación de grupos. Bartzelona EUB.
Shaw, M. E. (2013). Dinámica de Grupos. Bartzelona: Herder. 6ª ed.
Vargas, L. y otros (1993). Técnicas participativas para la educación popular. Madril: Editorial Popular.

Aldizkariak

Educación Social
International Journal of social education
Revista de Psicología Social
Intervención psicosocial
Revista de Psicología Social aplicada
Cahiers internationaux de psychologie sociale

Web helbideak

http://www.ub.es/dppss/lps/documen.htm

http://www.quadraquinta.org/referencias-bibliograficas/bibliografia/bibliografia-dinamicagrupo.html

http://ec3.ugr.es/in-recs/listado/Revista_de_Psicologia_Social.htm

http://www.educared.net/

http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?tipo_busqueda=CODIGO&clave_revista=4654

http://www.psico.uniovi.es/REIPS/

http://www.gerza.com/tecnicas_grupo/tecnicas_grupo_ok.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AXPE SAEZ, INGE
  • JIMENEZ ECHEVARRIA, ENERITZ
  • OZAMIZ ECHEVARRIA, NAIARA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:30 (1)

31-31

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:30 (1)

31-31

10:00-10:30 (2)

11:00-13:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)