XSLaren edukia

Psikologia Positiboa eta Gizarte eta Hezkuntzako Proiektuak27614

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27614

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

*Oharra: irakasgai hau GAZTELANIAZ irakasten da



DESKRIPZIOA: Psikologia positiboa giza osasun eta garapenaren ikuspegi prebentibo moduan ulertu daiteke. Horrela, ongizate personal eta soziala errazten duten faktoreen sustapenera bideratzen da, bere azken helburua izakia bizitzako egoerei hobeto aurre egiteko gai izatea dela.



TESTUINGURUA: GAZTELANIAZ eskaintzen den “Psicología Positiva y proyectos socioeducativos” irakasgaia Gizarte Hezkuntzako graduaren 4. mailan kokatzen da, zehazki “Garapen profesionala eta praktika sozio-hezitzailea” izena duen moduloan, ikasturtearen lehen lauhilabetekoan. Hautazko irakasgai bat da “Dinamizazio soziala eta lan komunitarioaren” minor-a osatzen duena. Irakasgai honek jarraipena ematen die, besteen artean, Garapenaren Psikologia eta Hezkuntzaren Psikologia irakasgaiei.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G. Zehatza: hezkuntza errealitateari buruz era sistematiko eta metodikoan hausnartzea, kontuan izanda, besteak beste, genero ikuspegia. (CG5, CG6, CG7, CG10). – Ikasleek osasun eta ongizate psikologiko eta sozialaren oinarriak ezagutzen dutela erakustea, horretarako prozesu horietan eragiten duten aldagai psikosozial eta baliabide pertsonalaen sintesi bat eginez.



G. Zehatza: Gizarte Hezkuntzako oinarri teoriko-praktikoetan oinarrituz, klabe etiko eta lanbidearen deontologiarekiko errespetua erakutsiz zein genero ikuspegi eta erantzukizun profesionala izanik, Gizarte Hezkuntzako testuinguruetan esku-hartzea. (CG1, CG2, CG3, CG4, CG5). .- Hezigaiaren gaitasun pertsonala eta sozialak oinarri izanik, horiek sustatu eta eta profesionalki esku-hartzeko testuinguruen kalitatea hobetuko duten esku-hartze sozio-hezitzaileen proiektuak egin, beti ere etika eta deontologia profesionala errespetatuz.



Zeharkako G.- Era kolaboratzailean, praktika analizatu eta aztertuz, Gizarte Hezkuntzaren zeregin eta izaera profesionalaren inguruko ezagutza eraikitzea, era horretan etengabeko hobekuntzarekiko interesa sortzen lagunduz. (CG6, CG7, CG9, CG10) .- Praktika profesionala aztertu elkarlanaren bidez hobekuntza eta berrikuntza jarduerak garatzeko.



Zeharkako G.- Diziplinarteko talde eta erakunde arteko taldeetan lan egitea. (CG3, CG4, CG8, CG10) .- Era erantzulean ekintza sozio-hezitzailean zeregina duten agente eta talde ezberdinekin lankidetzan aritzea.



Zeharkako G.- Gizarte hezitzaileen zeregin profesionalari dagokion edozein eginbeharra (esku-hartzea, formazioa, ikerkuntza, berrikuntza) era argumentatutan komunikatzea, bai idatziz zein ahoz. (CG6, CG8, CG9, CG10) .- Zereginak era idatzian aurkeztea, haien ulermena erraztuko duten egitura eta hizkuntza egokiak agertuz. .- Jendaurreko ahozko aurkezpenak egitea, ikus-entzule zein taldearekiko elkarrizketa eta jarduera egokia agertuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Psikologia Positiboa: oinarriak eta aurrekariak.

2. Ongizate psikologikoaren ikerketa.

3. Emozio positiboak

4. Pertsonen indargune eta gaitasunen ikerketa

5. Osasuna eta Psikologia Positiboa

6. Hezkuntzara aplikatutako Psikologia Positiboa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakasteko metodologia ezberdin konbinatuko dira, ikasleen ikasketa autonomoa bultzatzeko eta, baliabide ezberdin erabiliz, irakasgaiaren aspektu ezberdin ulertzen laguntzeko.

Irakaslearen azalpen eta ikasleen ikasketa autonomoa (banakakoa zein taldekoa) tartekatuko dira, beraz ikasleen parte-hartze aktiboa, jarrera hausnartzailea eta erantzulea ezinbestekoak izango dira ikasketa prozesuan.

Gelako saioek irakasgaiaren oinarrizko edukiak ulertzea eta barneratzea bilatuko dute, irakasgaiaren ezagutzan sakonduz eta beste gaiekin eta pareko arloekin erlazionatuz.









Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • AZALPENAK ohiko eta ez-ohiko deialdietan ikusi (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- EBALUAZIO JARRAITUA



1. Klasera datorren eta eskatutako lanak betetzen duen ikasleen ebaluazio sistema. Honetarako, gutxienez asistentziaren %75 bete beharko da eta gelan parte-hartze aktiboa erakutsi beharko da (ehuneko zehatzak irkasleak gelan zehaztuko ditu):



1.1. Banakako zein/edo taldeko eginkizun praktikoak (40%)

1.2. Amaierako banakako froga (60%)



* Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak gainditu beharko dira.



Ikasketa emaitzak eta ebaluazio irizpideak talde bakoitzeko irakasleak argituko ditu ikasle gidan.



- EBALUAZIO EZ JARRAITUA



– Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Egoera hauetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko: Idatzizko froga teoriko-praktiko indibiduala. Proba horrek ikasgaiaren notaren %100 izango da.



* Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak gainditu beharko dira.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko) :



1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.



3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

KLASERA DATORREN IKASLEEN EBALUAZIO SISTEMA

OHIKO DEIALDIAREN IRIZPIDEAK eta SISTEMA MANTENDUKO DA

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko.



Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak (ebaluazio jarraitua eta amaierako froga indibiduala) gainditu beharko dira.



ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK EBALUAZIO JARRAITUAN PARTE HARTU EZIN DUTEN IKASLEENTZAKO EZ OHIKO EBALUAZIO SISTEMA

Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (Lanak…) bete ez duenarentzat. Egoera hauetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:

- Idatzizko froga teoriko-praktiko indibiduala. Proba horrek ikasgaiaren notaren %100 izango da, baldin eta ikasle horrek MDJ (edo modulo lana) egin behar ez badu. MDJa egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %85 izango da.



EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko) :



1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Baliabide elektrokinoak: e-gela.
- Irakasleak proposatutako material eta informazioa: apunteak, ariketak, lanerako gidoiak, ikus-entzuneko baliabideak.
- Gida didaktikoak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castro Solano, Alejandro (Comp.) (2010) Fundamentos de Psicología Positiva. Buenos Aires. Paidós.

Fernández- Abascal, Enrique (comp.) (2009). Emociones Positivas. Madrid: Pirámide.

Cyrulnik, Boris (2002) Los patitos feos. La resiliencia: Una infancia infeliz no determina la vida. Madrid: Gedisa

Seligman, Martin (2011). La vida que florece. Barcelona: Ediciones B, S.A.

Vázquez, Carmelo y Hervás, Gonzalo (2009). La ciencia del bienestar. Madrid: Editorial Alianza.

Vera Poseck, Beatriz (2004). Resistir y rehacerse: Una reconceptualización de la experiencia traumática desde la psicología positiva. www.psicología-positiva.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

Avia, Mª Dolores y Vázquez, Carmelo (1998). Optimismo inteligente. Psicología de las emociones positivas. Madrid: Alianza.
Carr, Alan (2007). Psicología Positiva. La ciencia de la felicidad. Barcelona: Paidós.
Casullo, Mª M., y otros. (2008). Prácticas en Psicología Positiva. Buenos Aires: Ed.
Cyrulnick, Boris, Tomkiewicz, Stanislaw, Guénard, Tim Vanistendael, Stephan, Manciaux, Michael et al. (2004). El realismo de la esperanza. Barcelona: Gedisa.
Guasch, Montserrat y Ponce, Carmen (2002) ¿Qué significa intervenir educativamente en desadaptación social? Barcelona, ICE Universidad de Barcelona.
Henderson, Nan y Milstein, Mike M. (2003). Resiliencia en la escuela. Buenos Aires: Paidós.
Lyubomirsky, Sonja (2008) La ciencia de la felicidad: un método probado para conseguir el bienestar. Buenos Aires: Urano.
Manciaux, Michael (comp.) (2003). La resiliencia: resistir y rehacerse. Barcelona: Gedisa.
Melillo, Aldo y Suárez Ojeda, Néstor (2001). Resiliencia. Descubriendo las propias fortalezas. Buenos Aires: Paidós.
Munist, Mabel; Santos, Hilda y cols (1998) Manual de identificación y promoción de la resiliencia en niños y adolescentes. Organización Mundial de la Salud.
Seligman, Martin (2003). La auténtica felicidad. Barcelona: Vergara.
Seligman, Martin (2005) Niños optimistas. Barcelona: Grijalbo.
Vázquez, Carmelo y Hervás, Gonzalo (2008) Psicología Positiva Aplicada. Bilbao: Desclée De Brouwer.
Vanistendael, Stephan Y Lecomte, Jacques (2002). La felicidad es posible. Barcelona: Gedisa.
Vera Poseck, Beatriz (2008). Psicología positiva. Una nueva forma de entender la psicología. Madrid: Calamar Ediciones

Aldizkariak

- http://www.psicologia-positiva.com/revista.html
- Journal of positive Psychology,
http://www.scimagojr.com/journalsearch.php?q=5800207373&tip=sid
- Journal of Happiness Studies
http://www.springerlink.com/content/1389-4978
- Resilience for kids and teens. Web de la APA centrada en la resiliencia en niños y adolescentes. Ofrece la posibilidad de descargar de forma gratuita dos guías para padres y profesores sobre la construcción de la resiliencia en estas edades. http://www.apa.org/helpcenter/resilience.aspx
- http://www.fundanil.com.ar/revista.html

Web helbideak

- http://www.psicologia-positiva.com/
- ResilienceNet . Página americana con posibilidad de leerla en español, que ofrece una enorme cantidad de información sobre resiliencia: reseñas de libros, artículos, links, investigación, grupo de discusión... http://resilnet.uiuc.edu/
- http://www.derechosinfancia.org.mx/resiliencia_sitios.htm
- Seep+ Página de la Sociedad Española de Psicología Positiva. Incluye libros y artículos de mayor relevancia en el campo de la psicología positiva. http://www.sepsicologiapositiva.es/bibliografia.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRIVILLAGA IRIARTE, ANA ROSA
  • URIARTE ARCINIEGA, JUAN DE DIOS
  • YARRITU CORRALES, ION

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:00-11:00 (1)

09:00-10:30 (2)

10-10

09:00-12:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S09G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S09G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S09G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S09G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

11:30-14:00 (1)

10-10

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S09G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S09G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)