Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Gizarte Hezkuntzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Gizarte Hezkuntzako Gradua (Gipuzkoa) - Aurkezpena

Elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia oinarrizko kontzeptuak dira Gizarte Hezkuntzaren esparruan. Izan ere, hezkuntzan, espazio formalaren jakintza teorikoak eskuratzea bezain garrantzitsua da hezkuntza espazio ez-formala, zeinak gizabanakoari laguntza ematen baitio gaitasunak, ahalmen intelektualak eta moralak gara ditzan; guztiak ere garrantzi handikoak gure gizartean.

Gizarte Hezkuntzako Graduan, esku-hartze soziohezitzaileak aztertzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, hainbat testuingurutan eta era askotako talde eta gizabanakoentzat, arreta berezia jarrita egoera zaurgarrienean edo gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonengan. Halaber, premia handieneko kolektibo eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu, haien garapen pertsonalean, sozialean eta komunitarioan lagunduaz, eta baita haien inklusioan eta autonomian ere.

Horrez gain, hirugarren eta laugarren mailan, nahitaezko praktiken bidez, bidez, elkarte, fundazio eta kooperatiba ezberdinek kudeatutako hezkuntza proiektuetan, programetan eta zerbitzuetan parte hartuko duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

j.imaz@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

8,883 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

80 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-Filosofia-Antropologia-Fakultatea

Grado-educacion-social-gipuzkoa-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Testuinguru anitzetan egingo duzu lan eta kolektibo bereziki ahulekin.
  • Prestakuntza teoriko eta praktikoak, ikasketa plan osatu eta dinamikoaz: inklusio prozesuak, ikerkuntza, IKTak…
  • 300 lankidetza hitzarmen baino gehiago, praktikak egin ditzazun abegi pisuetan, ludoteketan, gizarte jantokietan, errehabilitazio guneetan eta beste.
  • Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Gizarte kontzientzia handiko pertsona solidarioa bazara, enpatia handia eta gizarte trebetasunak badituzu, lankidetza eta talde lana gogokoak badituzu eta mundu hobeagoa egin daitekeela uste baduzu, zure aukera onena Gizarte Hezkuntzako Gradua da.

Irudia

Irteera profesionalak

Aukera ezberdinak izango dituzu, batez ere esku-hartze sozio-hezitzailearen arloan, kasu askotan politika publikoen bidez sustatuak eta hirugarren sektore sozialeko elkarte sareak kudeatuak:

  • Gizarte Zerbitzuak: adin txikikoen babes sistema, esku-hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala (familia esku-hartzea, kale heziketa), inklusio sozial beharrei erantzuten dieten eguneko zentroak, eguneko zentroak eta egoitzak bazterketa eta marjinazio egoeran daudenentzako, tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako egoitza zentroak, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako eguneko zentroak eta egoitzak, adineko pertsonentzako egoitzak, …
  • Gazteria: espazio soziokulturalak eta aisialdiaren dinamizazioa.
  • Justizia: gazte justiziaren arloa, famili elkarketarako guneak, birgizarteratze pisuak, …
  • Enplegua: orientazio soziolaborala.
  • Helduentzako etengabeko prestakuntza.
  • Hirugarren sektore sozialeko erakundeen bestelako proiektuak.