XSLaren edukia

Hezkuntzako Komunikazioa eta Harremanak26280

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26280

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bigarren moduluaren izenburua Hezkuntza lanbidea du izenburua. Bere xedea da ikaslea gerturatzea hezkuntza profesionalek egituratzen eta eraikitzen duten euren zeregin profesionalera (irakasleek, pedagogoek, gizarte hezitzaileek). Giza Eskubieen ildotik, deontologia profesionalaren ildotik eta konbergentzia europearretik ikuspegitik erreferentzia hartuta ardazten da profesionalizazio mota hau.



Komunikazioa eta hezkuntzazko harremana hezkuntza praktikaren funtsezko elementuak dira, eta garapen profesionalerako gakoak aurki ditzakegu bertan. Ikasleek konpetentzia orokorrak menperatzen dituzten ala ez txosten idatzi baten jasotzen da, non ikasleek hezkuntza arazo zein egoera erreal bati aurre egin beharko diote argudiatutako erantzunen bitartez.



Bost ikasgaiez osatuta dago moduloa, horiek hezkuntza lanbideen inguruko edukiak osatzen dituzte. Horrela, hezkuntza-ekintzaren gaineko oinarriztapen teorikoa; giza eskubideak eta politika sozialak; legedia eta nazioarteko ikuspegia; hezkuntza lanbideen eta identitatea eta komunikazioa eta harreman hezitzailearen inguruko gaiek gorpuzten dute moduloa.



DILANa hezkuntza gai edo arazo bateen inguruko idatzizko txostena egitean datza.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Modulu honetako konpetentziak hauek dira:

2G1. Hezkuntza argudioak sortzea (teoria pedagogikoetan eta esku-hartze arauetan oinarrituz) ekintza hezitzaileak interpretatzeko askotariko jarduera eremuetan gainean. (CG1 y CG6).

2G2. Hezkuntza lanbideak eta bere garapena gaur egun, eta hezitzailearen oinarrizko ezaugarrika erlazionatzea. (CG1)

2G3. Hezkuntza argudioak sortzea lanbideko deontologia kodearen gako etikoetan eta errespetuan oinarriturik, eta genero ikuspegia eta erantzukizun profesionala kontuan izanik beti ere (CG2, CG5*, CG6)

2G4. Komunikazioaren oinarrizko elementuak identifikatzea taldeen testuinguruan; hartara, hezkuntza-harreman egokia ezartzeko eta ikasketa-dinamikan bertan txertatutako hezkuntza-harremana ezartzeko, garapen pertsonalari eta taldekoari zuzendutakoa (CG3, CG1, CG8*)

2C5. Jendaurrean ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, baliabide didaktikoak aintzat hartuz. (CG8*)

2G6. Txostenak behar bezala arrazoituta idaztea eta horretarako ezarritako irizpide formalak erabiltzea. (CG9*)

2G7. Ikaskuntza jardueraren aurrean jarrera aktiboan eta erantzukizunekoa agertzea. (CG10*)

2C8. Talde lanetan modu etikoan eta erantzukizunez aritzea, taldearen halamenetan arreta jarriz, baita balizko arazoetan eta soluziobideetan ere. (CG4, CG5, CG10*)

Ikasgaiaren ikaskuntza helburuak hauxek dira:



1. Balizko hezkuntza egoeretan gertatzen diren komunikazio elementu nagusiak identifikatzea.

2. Hezkuntza testuinguruetan komunikazioa errazten zein oztopatzen duten elementuak bereiztea.

3. Komunikazio testuinguru partekatuak eratzeko esku-hartze estrategiak sortzea.

4. Beste pertsonekin elkarrekintzan zein lantaldean aritzeko komunikazio-trebetasunak garatzea.

5. Norbere argudioak eta ideiak justifikatzeko gai izatea elkarrekiko errespetuzko eremu batean.

6. Erlaziozko testuinguruak sortzea askotariko egoera hezigarrientzat.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Komunikazioaren oinarriak. Komunikazioa ikuspegi sitemikoaren begiradapetik.



Elkarrekin gaude, elkar hezitzen dugu. Hezkuntzazko harremanaren eta komunikazioaren hurbilketa gaur egun gizarteetan eta testuinguru instituzionaletan. Komunikazioa heziketa prozesuan. Elementuak eta prozesua. Komunikazioa sistema gisa.



2.- Komunikazioa prozesuak hezkuntza testuinguruetan.



Elkar bizi: elkarrekin bizi. Komunikazio estiloak. Komunikazioa laguntzen duten elementuak eta oztopatzaileak.



3.- Lotura afektiboen ezarpena hezkuntzazko komunikazo zein harremanean.



Entzuketa prozesuak. Komunikazio sare ikusgarriak eta ikusezinak. Ahozko eta ez-ahozko komunikazioa.



4.- Talde egitura hezkuntza prozesuetan (talde zein hezkuntza lantaldeekiko pertenentzia)



Emozioa komunikazioan. Komunikazioa eta erlazioaren azterketarako eta hobekuntzarako teknikak eta gaitasun profesionalak.



5.- Komunikazioarako zein erlazioarako teknika, estrategia eta gaitasunak (zeharkakoa)



Komunikazioa eta erlazioaren azterketarako eta hobekuntzarako teknikak eta gaitasun profesionalak



MetodologiaToggle Navigation

Estrategia metodologikoak askotarikoak izango dira. A) Liburu edo artikuluen irakurketa eta analisia; B) Azalpen magistralak parte-hartzaileak; C) Balizko egoera profesionalen analisia.

Lan indibiduala zein taldekakoa uztartuko dira. Entregagai askotarikoak izango dira: ikasgaiaren idazkiak, txostenak, portafolioak…



Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak,

irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landu ahal izango ditugu eta bertan eskuragarri izan ahal izango ditugu egoerak hala eskatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Portfolio (%): 85
    • DILAN (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa ikasgaiaren planteamendu metodologikoarekin erlazionaturik dago. Ikaskuntza prozesuan zehar ikasleak burutzen dituen banakako zein taldeko ariketak ebaluatuak izan ahal dira. Ikaskuntza prozesuko adierazle nagusiak bi entregagaietan jasota geldituko dira:



- Portfolioa (%85)

- DILAN (%15)



Amaierako kalifikazioa, jarduera ezberdinetan eskuratutako batazbesteko noten emaitza izango da. Ezinbestekoa izango da ebaluazioaren atal ezberdinak gainditzea.



Ebaluaziorako irizpide guztiak Ikasleen Gidan jasota geldituko dira.



DILAN egitea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko. Hala ere, Moduluko hiru ikasgai edo gehiagotan matrikulatutako ikasleek, bukaerako ebaluazio proba egitea hautatuz gero, ez dute DILANa egin behar. Ikasle horien ebluazioaren kasuan, ikasgaia zein moduluko konpetentziak, edukiak eta ikaskuntza emaitzak eskuratu direla bermatzeko, beharrezkoak diren proba, test, azterketa, aurkezpen edo praktikak egitea eskatu daitezke.



Etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egin ahal izango da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egin ahal izango dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.



Irakasgaia gainditzeko ebaluazioa osatzen duten atal guztiak gainditu behar dira.



Ikasle guztiek bukaerako ebaluazio sistema hautatu dezakete, nahiz eta etengabeko ebaluazioan parte hartu baldin badute ere. Horretarako, 2016ko abenduaren 15ean Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Graduko ikasleriaren ebaluaziorako akordioak jasotzen duen bezala, ikasle guztiek etengabeko ebaluazioari uko egiten dutela ziurtatzen duen idatzi bat helarazi beharko diote ikasgaiaren irakasle arduradunari. Horretarako, 9 asteko epea izango dute lauhilekoaren lehenengo egunetik zenbatzen hasita.





Bukaerako ebaluazioa hautatzen duten ikasleek, etengabeko ebaluazioan parte hartu ezin duten ikasleen ebaluazio prozedura berdina jarraituko dute. Horretarako, idatzizko proba idatzia burutuko beharko dute (azterketaren eguna zein ordua Fakultateak zehaztuko ditu). Proba honetan, galdera irekiak, irakurgaien inguruko gogoetak edo kasu baten azterketa burutzea eskatuko da.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdia gainditu ez duten ikasleek, edozein ebaluazio sistema hautatuta ere, ezohiko deialdiko bukaerako azterketa edo ebaluazio probetara aurketezko eskubidea izango dute.



Ezohiko deialdia bukaerako ebaluazio sisteman oinarrituko da. Ikasleek konpetentzien eskurapena ziurtatuko dute etengabeko ebaluazioan parte hartu ezin izan zuten ikasleen ebaluazio prozedura berdina jarraituz. Horretarako, idatzizko proba idatzia burutuko beharko dute (azterketaren eguna zein ordua Fakultateak zehaztuko ditu). Proba honetan, galdera irekiak, irakurgaien inguruko gogoetak edo kasu baten azterketa burutzea eskatuko da.



Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da bukaerako proba idatzira ez aurkeztearekin. Aurretik zehaztutako azterketaren data zein ordu ofizialean ez aurkeztea deialdiari uko egiten zaiola dakar berekin.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Asensio, J.M. (2010). El desarrollo del tacto pedagógico. Bartzelona: Graó

Ballenato, G. (2006). Comunicación eficaz. Madrid: Pirámide.

Freire, P.(1973). ¿Extensión o comunicación? Siglo XXI, México.

Llena, A. y Parcerisa, A. (2008). La acción socioeducativa en medio abierto. Bartzelona:Graó.

Rogers, G. (1995). El camino del ser. Bartzelona: Kairos

Watzlawick, P., et. al. (1971). Teoría de la comunicación humana. Tiempo Contemporáneo: Buenos Aires.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Albadalejo, Marta. Cómo decirlo. Bartzelona: Graó. 2010. ISBN 978-84-7827-891-6.



Ballenato, G. (2006). Comunicación eficaz. Teoría y práctica de la comunicación humana. Madril: Pirámide.



Basterretxea Polo, J. I. (2002). Kultura- aniztasuna eta gizarte-komunikazioa. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN 8484380262



Bonals, J (1996). El trabajo en equipo del profesorado. Bartzelona: Grao



Fernández Collado, C. y Galguera, L. (2008). La comunicación humana en el mundo contemporáneo. Mexiko: MacGraw-Hill. 441 p. ISBN-10: 970-10-6642-1



Fernández Solis, J.D. y García Cerrada, J. (2010). El valor pedagógico del humor en la Educación Social. Bilbo: Desclée de Brouwer



Guell Barcelo, M. (2005). ¿Por qué he dicho blanco si quería decir negro?: técnicas asertivas para el profesorado y formadores. Bartzelona: Grao. ISBN 9788478273652



Jauregi, P. y Huegun, A. (2005). Sentitu. Hezitzaileak harreman-trebetasunak lantzen. Donosti:Utriusque Vasconiae. ISBN 849340666X



Parcerisa, A., Ginés N. y Fores, A. (2010). La educación social. Una mirada didáctica. Bartzelona:



Graó. 2010. EAN13: 9788478279647



Riera i Alibés, R. (2011). La conexión emocional. Bartzelona: Octaedro. ISBN: 978-84-9921-168-8.



-Oinarrizko apunteak

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ander-Egg, E. (1997). Métodos del trabajo social. Buenos Aires: Espacio Editorial

Ballenato, G. (2009). Trabajo en equipo. Dinámica y participación en los grupos. Madril: Pirámide.

Csikszentmihalyi, M. (1997). Fluir. Bartzelona: Kairós. ISBN: 9788472453722

Estanqueiro, A. (2006). Principios de comunicación interpersonal. Para saber tratar con las personas. Madril: Narcea Ediciones.

Henry, S., East, J. y Schmitz, C. (Coords.) (2004). Trabajo social con grupos. Madrid: Narcea

Ucar, X. y Llena, A. (Coords.) (2006). Miradas y diálogos en torno a la acción comunitaria. Bartzelona: Graó

Van Manen, M. (1998): El tacto en la enseñanza. El significado de la sensibilidad pedagógica. Bartzelona: Paidós Educador.

Vigotsky, L. (2010). Teoría de las emociones. Madrid: Akal

Aldizkariak

Aula de Innovación Educativa
Aula de innovación educativa, http://aula.grao.com/
Comunicar, http://www.revistacomunicar.com/
Comunicación y cambio social, http://www.hipatiapress.com/hpjournals/index.php/csc
Programa Educación en la Red, http://www.educared.net
Red académica y de investigación, http://www.rediris.es/recursos/
Revista de Educación INCE, www.revistaeducacion.mec.es/
Revista Educación Social, http://www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/
Revista Iberoamericana de Educación, http://www.rieoei.org/index.php
Revistas científicas Hipatia, http://hipatiapress.com/es/scientific-journals/
RES, Educación Social, www.eduso.net
Tantak EHUko heziketa aldizkaria

Hik Hasi, Euskal Hezkuntzarako Aldizkaria. http://www.hikhasi.com

Web helbideak

www.eduso.net
www.cuadernosdepedagogia.com
www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/
http://www.ceespv.org/www/index.php?lang=es/
http://aieji.net/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMIAMA IBARGUREN, JOSE FRANCISCO
  • HUEGUN BURGOS, ASIER
  • RECALDE RODRIGUEZ, MARIA ICIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

19-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

19-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

19-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)