XSLaren edukia

Bizitza Aktiborako Trantsizioa26278

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26278

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bizitza Aktiborako Trantsizioa ikasgaia Gizarte Hezkuntzako hirugarren urtean ematen da, gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeak moduluaren barruan. Modulu honen xedea ikasleak gizarte eta hezkuntzako esku-hartzearen testuinguru ezberdinak eta oinarrizko tresnak ezagutzea da.

Ikasgai hau hautazkoa izan arren, Gizarte Hezkuntzako ikasleentzat gai esanguratsua da, dauden formazio ibilbide ezberdinak, trantsizio esperientziak eta lana aurkitzeko dauden estrategia ezberdinak ezagutzen eta hauek buruz hausnartzen laguntzen duelako.

Aurrera begira lan-munduan sartzeko Bizitza Aktiborako Trantsizioa ikasgaiak titulazioaren lana osatzen du, esku-hartze soziolaborala, etengabeko formazioa eta arrisku sozial edo baztertze egoeratan dauden pertsonekin lan egiteko beharrezkoak diren eduki eta konpetentziak garatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASGAIAREN GAITASUNAK

-Trantsizio eta txertatze sozio laboralerako programak eta prozesuak aztertzea.

-Moldatu behar duten testuingururako enplegu politika aktiboak eta enplegua aurkitzeko estrategiak ezagutzea.

-Etengabeko formazioarekiko jarrera baikorra izan, garapen profesional eta esku-hartze soziolaboralean hobekuntzak bultzatzeko.

-Modulua osatzen duten esku-hartze esparruetako erakunde-, organizazio- eta heziketa-sarea ulertzea eta, horrez gain, gizarte-hezitzailearen eginkizun profesionalak kokatzea.

-Esku hartzeko egoerak identifikatzea eta premiak detektatzea eta lehenestea, gizarte eta hezkuntzako esku-hartze proposamen zehatz bat egiteko, irizpide etikoei eta laneko deontologia-irizpideei jarraitu eta genero-dimentsioa aintzat hartuta.

-Modulua osatzen duten esparruetako bakoitzak berezkoak dituen esku-hartze estrategiak erabiltzea jarrera zuhur eta kritikoarekin.

IKASKUNTZA EMAITZAK

Ikaskuntza prozesuaren bukaeran ikaslea gai izango da:

-Jorratu diren esparru ezberdinak kontutan izanik, ikasgaian landutako ikasgai teoriko praktiko ezberdinak , lan ezberdinen bidez barneratzeko. Lan hauetan kontutan izango da irizpide etiko eta lan-deontologia, genero ikuspegia eta jarrera kritiko eta erreflexiboa.

-Trantsizio eta insertzio soziolaboral programa ezberdinak analizatzea.

-Aurkituko diren testuinguru ezberdinetan, lana bilatzeko estrategia ezberdinak garatu.

-Aurreikusitako beharrei erantzungo dien arlo soziolaboraleko programa edo proiektu ezberdinak diseinatu garatu eta ebaluatu.

-Lan esku-hartze proposamenak argudiatu eta erabakiak hartu proposamen eta baliabide hezigarriei buruz.

-Laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I.- BIZITZA AKTIBORAKO TRANTSIZIOAREN PEDAGOGIA

1.-Trantsizioaren Pedagogia eta Kultura.

2.-Gazteen bizitza aktiborako trantsiziorako prozedurak.

3.-Trantsiziorako hezkuntza. Trantsizioa kontzeptua eta faseak ezberdinak.

4.-Gizarteratze eta trantsizioaren arteko ezberdintasunak.



II.- FORMAZIO IBILBIDERAREN ERAIKUNTZA

1.-Hezkuntza-sistematik lan mundura heltzeko dauden ibilbideak eta informazio-iturriak.



III.- SOZIALKI KALTETUTAKO TALDEEN TRANTSIZIO SOZIOLABORALA

1.-Eszenatoki eta trantsizio modalitateak.

2.-Trantsizioa eta eskubide berdintasuna. Estereotipoak eta rolak.

3.-Gazteen, emakumeen, etorkinen eta sozialki baztertutako taldeen trantsizioa.



IV.- BIZITZA AKTIBORAKO TRANTSIZIO PROGRAMAK

1.-Trantsiziorako programak. Programa europarrak eta Euskal Herriko trantsizio programak.

2.-Laneratzeko faktoreak.

3.-Trantsiziorako zailtasunak.



V.- TRANTSIZIO ESPERIENTZIAK

1.-Lekuko gazteria eta testuinguru europarra.

2.-Erkidegoko programak eta formazio eta enplegu sareak.



VI.- LANA BILATZEA ETA ESTRATEGIAK

1.-Aldaketak lan-merkatuan. Lan bilatzeko teknikak.

2.-Bizitza sozial eta profesionalerako trebetasun sozialak.

3.-Auto-enplegurako formazioa.

4.-Enplegua eta teknologia berriak.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaian erabiliko den metodologia "aktiboa" izango da, talde txikietako lanetan oinarritutakoa. Jarraian lanak erakutsi eta ondorioak elkarren artean aterako dira, talde/ikasgelan egindako eztabaida lagun.



Kredituaren balioa kontutan izanik Bizitza Aktiborako Trantsizioa ikasgaiari dagokion lan zama 150 ordutakoa da; ikasgelako eskola-orduak, berriz, 60 dira. Hala, eskola ordutan (60) zein eskolaz kanpo (90) burutu beharreko lana aintzat hartuz, irakaslearen azalpenek, antolatuko diren praktikak eta egin beharreko lan monografikoak osatzen dute ikasgaiaren ardatz metodologikoa.



Bestalde, praktikei dagokionez talde bakoitzak egingo diren praktiken inguruko txosten bat aurkeztuko du (2-3 orrialde praktika bakoitzeko). Praktiken oinarria irakurgaiak, bideoak, etab.,izango dira eta hauek garatzeko irakasleak aldez aurretik zehaztuko dituen galderei erantzun beharko diete ikasleek.



Baita ere, ikasleek taldeka programaren gai baten inguruan lan monografikoa egin beharko du (15-20 orrialde) eta dagokion egunean gelan aurkeztu (10/15 m). Ikasturteak zehar monografiko lantzeko eta burutzeko hainbat lan saio antolatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15
    • Portfolio (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia - 43.artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat.

Kontutan hartuko ebaluazioa orduan ikasturtean zehar egindako praktikak, bai bakarka eta baita taldeka. Bakarka ikasgaiari buruzko dosierra eta hausnarketa idatzia egingo da. Baita ere ebaluatuko da ikasleek taldeka egingo duten lan monografikoa bat (15/20 orrikoa ) ikasgaian emandako gaitegiarekin zerikusia duena, lan hau klasean aurkeztuko da.

Ikasgai honetan ebaluatuko da ikaslearen parte-hartzea eta egindako jardueren kalitatea. Lanen ebaluazioan kontutan hartuko da informazioak ongi antolatuta dagoen, lanaren kalitatea eta gaiari buruzko hausnarketa;emaitzek arazoaren ikuspegi osoa eman behar dute eta ondorioen argudioek, arrazoibideak, koherenteak eta argiak izan behar dute, ikasgaian ikasitako azalpen teoriko eta praktikoak txertatuz.

Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.

Bukaerako frogara aurkezteko aukera egiten duenak, idatzizko froga bat egin beharko du eta baita ere praktika batzuk, derrigorrezkoak. Praktika hauek aurrez azalduko diren testuak kontutan hartuta egingo dira. Idatzizko frogak %80 balio du eta praktikek %20a.

Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.



Modulu berean 3 irakasgai edo gehiagotan matrikulatuta izanik eta 3 irakasgai edo gehiagotan azken froga eskatzen duten ikasleek, EZ dute DILAN-a egin beharko. Hala ere, ikasleak irakasgai bakoitzaren azken froga horretan, irakasleak aukeratutako frogak, testak, azterketa mota, aurkezpenak edo/eta praktikak egin beharko ditu, irakasgaian eta moduluan eskuratu behar diren edukien ezagutza, ikaskuntza emaitzak eta gaitasunak bermatzeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.

Bukaerako frogara aurkezteko aukera egiten duenak, idatzizko froga bat egin beharko du eta baita ere praktika batzuk, derrigorrezkoak. Praktika hauek aurrez azalduko diren testuak kontutan hartuta egingo dira. Idatzizko frogak %80 balio du eta praktikek %20a.

Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.



Modulu berean 3 irakasgai edo gehiagotan matrikulatuta izanik eta 3 irakasgai edo gehiagotan azken froga eskatzen duten ikasleek, EZ dute DILAN-a egin beharko. Hala ere, ikasleak irakasgai bakoitzaren azken froga horretan, irakasleak aukeratutako frogak, testak, azterketa mota, aurkezpenak edo/eta praktikak egin beharko ditu, irakasgaian eta moduluan eskuratu behar diren edukien ezagutza, ikaskuntza emaitzak eta gaitasunak bermatzeko.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiako Moodle plataformana dauden eduki, testu eta praktikak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ÁLVAREZ, M. (1995). Manual de orientación profesional. Barcelona: Cedecs.

BASURCO, F (1989): ¿Programas de transición a la vida activa?, ETXEBERRIA, F. (ed.): Pedagogía Social y educación no escolar. Donostia, Euskal Herriko Unibertsitateako Argitalpen Zerbitzua.

CASAL, J. (1996). Modos emergentes de transición a la vida adulta en el umbral del siglo XXI: aproximación sucesiva, precariedad y desestructuración. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 75, 295-316.

FERNÁNDEZ ENGUITA, M. (coord.) (2010): Fracaso y abandono escolar en España, Barcelona: Obra Social Fundación la Caixa.

FUNDACIÓN SANTA MARÍA (2010): Jóvenes españoles 2010, Madrid: Fundación S.M.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ADAME, M. T. Y SALVÀ, M. (2010). Abandono escolar prematuro y transición a la vida activa en una economía turística: el caso de Baleares. Revista de Educación, 351, 185-210.
CASAL I BATALLER, J.M., R. MERINO Y M. GARCÍA (2011): Pasado y futuro del estudio sobre la transición de los jóvenes, Papers. Revista de Sociología, 96(4), 1.139-1.162.
CASAL I BATALLER, J.M. (1996): Modos emergentes de transición a la vida adulta en el umbral del siglo XXI: aproximación sucesiva, precariedad y desestructuración, Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 75, 294-316.
FERNANDEZ ENGUITA, M. (1986): Integrar o segregar. Barcelona, Laia.
GIL CALVO, E. (2009): Trayectorias y transiciones. ¿Qué rumbos?, Revista de Estudios de Juventud, 87, 15-29.
LECCARDI, C. (2010): La juventud, el cambio social y la familia: de una cultura de protección a una cultura de negociación, Revista de Estudios de Juventud, 90, 33-42.
LÓPEZ PELÁEZ, A. (coord.) (2012): Jóvenes y trabajo social, Revista de Estudios de Juventud, 97.
MUNTANER, J.J. (2003). Transición a la vida adulta y activa de las personas con discapacidad. Bordón, 55 (1), 115-132.
PARRILLA, A., GALLEGO, C. Y MORIÑA, A. (2010). El complicado tránsito a la vida activa de jóvenes en riesgo de exclusión: una perspectiva biográfica. Revista de Educación, 351, 211-233.
QUINTANA, A. (2011): Las políticas públicas de juventud en Europa. Cuatro casos y doce propuestas, Revista de Estudios de Juventud, 94, 141-156
VILÁ, M., PALLISERA, M. Y FULLANA, J. (2012) La inclusión laboral de los jóvenes con discapacidad intelectual: Un reto para la orientación psicopedagógica. Revista Española de Orientación y Psicopedagogía, 23 (1), 85-93.

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía.
Revista de Educación.
Revista de Estudios de Juventud.
Revista de Formación e Innovación Educativa Universitaria (REFIEDU)
Revista Internacional de Sociología.
Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado
Tantak Aldizkaria
Uztaro Aldizkaria

Web helbideak

http://ec.europa.eu/eures/home.jsp?lang=es
http://europass.cedefop.europa.eu/es/documents/curriculum-vitae
http://www.ararteko.net
http://www.arrats.com
http://www.bilbao.net
http://www.discapnet.es
http://www.educaweb.com
http://www.eduso.net
http://www.ehlabe.org
http://www.ehu.eus
http://www.gazteaukera.euskadi.eus
http://www.gipuzkoa.net/kale-heziketa/archivos-pdf/volumen1-ficha_tecnica.pdf
http://www.grupogureak.com
http://www.harresiak.org
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
http://www.injuve.es
http://www.isei-ivei.net
http://www.lanbide.net
http://www.mecd.gob.es/revista-de-educacion
http://www.reis.cis.es/REIS/html/index.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTUNA URDIN, JON
  • IMAZ BENGOECHEA, JOSE IGNACIO
  • MADINABEITIA EZKURRA, ALBA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-22

14:00-16:00 (1)

16:00-18:00 (2)

23-35

14:00-16:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 2.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 2.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-35

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-35

16:00-17:00 (1)

Irakasleak