XSLaren edukia

Gizarte Langintzarako Gizarte eta Komunikazio Trebetasunak25929

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25929

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte eta Komunikazio Trebetasunak ikasgaia, Gizarte Langintzaren Moduluko ikasgaietako bat da (54 kred.), Gizarte Langintzaren oinarriak, metodologia, teoria eta tekniken ingurukoak jorratzen diren modulua hain zuzen.

Filosofia eta Gizarte Langintza, Gizarte Errealitateen Behatokia, Gizarte Langintzarako Psikologia, Gatazken Teoria eta Analisia, Gatazken Eraldaketarako Trebetasunak eta Hezkuntza Gainbegiraketa eta etika profesionala ikasgaiekin du harremana.



Modulu bereko beste ikasgai hauekin du ere harremana: Esku-hartze teknikak gizarte langintzan (2. maila) eta Banakako-familiako gizarte langintza (2. maila)



Komunikazio eraginkorra bideratze aldera beharrezkoak diren gaitasunak eta teknikak dira ikasgai honetan aztergai, oinarri epistemologiko, teoriko eta metodologiko anitzetatik egiten dena. Komunikazioaren osagaiak ezagutzea eta baloratzea garrantzitsua da trebatuko bagara eta gure komunikazio jardunak eraginkorrago bihurtu.



Bere edukien azalpen laburtu honako hau da:

Komunikazioa gizarte langintzan. Kontzeptua. Osagaiak eta motak. Komunikazio prozesua. Trebetasun sozialak. Kontzeptua eta osagaiak. Komunikazioaren barneko trebetasunak eta estrategiak: Asertibitatea. Enpatia. Entzute aktiboa. Bestelako trebetasun sozialak esku-hartzerako: Informatu eta aholkatzea. Babestu. Interpretatu. Motibatu. Orientatu. Negoziatu.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ZEHARKAKO GAITASUNA: Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna garatzea. Era eraginkorrean adieraztea pentsamenduak, emozioak eta jokabideak, hitzez nahiz beste moldez, harremanen eta lanbidearen testuingurura egokituta. Oinarrizko mailan menderatzea komunikazio eraginkorraren printzipioak, eta bere ingurune pertsonal eta sozialean identifikatzea berauek; norbere ideiak trebetasunez (enpatia, asertibitatea eta entzute aktiboa) eta efikazia komunikatiboarekin (hitzezko eta ez hitzezko lengoaien arteko koherentziarekin) adierazi ahal izatea.



GAITASUN ZEHATZAK:

1. Komunikazioaren oinarri teorikoak ezagutzea.

2. Gizarte langintzaren jardun profesionalerako, zein ,oro har, harreman interpertsonaletarako trebetasunak eta maina eskuratzea.

3. Esku-hartzerakoan baliatzeko hitzezko, paralinguistikoak eta ez hitzezko trebetasunak eta teknikak barneratzea.

4. Beste pertsona batzuekin harreman enpatikoa eta komunikazio efektiboa izateko moldeak ikastea.

5. Era konsziente eta intentzioz, entzute aktiborako estrategiak aplikatzea, planteatutako arazoaren dimentsio objektiboa eta subjektiboa ulertzeko gai izanaz.

6. Komunikaziorako asertibitate teknikak lantzea.

7. Komunikazioa eta gaitasun sozialak errazten dituzten trebetasun sozialak eta irtenbideak aplikatzea.



APRENDIZAJEAREN EMAITZAK:

1. Ezagutzen ditu komunikazio eraginkorraren printzipioak, eta identifikatzen ditu bere testuinguru pertsonal eta sozialean.

2. Komunikazioaren inguruko irizpide teorikoak eta praktikoak aplikatzen ditu gizarte langintzaren arloko arazoak aztertzeko.

3. Ezagutzen ditu komunikazioaren elementuak eta testuinguru profesionalean baloratzen ditu.

4. Enpatia kontzeptua ulertu, hausnarketa pertsonal bat eraiki eta praktika profesionalean duen eraginaz ohartzen da.

5. Entzute aktibo kontzeptua ulertzen du, hausnartzen du eta lanbidearekiko baloratzen du.

6. Komunikazio asertiboaren inguruko kontzeptua ulertzen du.

7. Komunikazio arazoen adibide diren kasuak interpretatzen ditu eta egoerak bideratzeko alternatibak ematen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gaiak jaso dira Anekak onartutako memoriatik.

1. KOMUNIKAZIOA ETA GIZARTE LANGINTZA

- Laguntza harremana komunikazio prozesu gisa.

- Komunikazioaren kontzeptua eta baldintzak.

- Komunikazioaren osagaiak eta motak.

- Esku-hartze maila ezberdinetako komunikazio prozesu eraginkorrak.

- Komunikazioa erraztu eta zailtzen duten faktoreak.



2. TREBETASUN SOZIALAK

- Trebetasun eta gaitasun sozialaren kontzeptua

- Trebetasun sozialaren osagaiak: Portaerazko osagaiak, paralinguistikoak eta hitzezkoak. Trebetasun kognitiboak.



3. KOMUNIKAZIOAREN BARNEKO OINARRIZKO TREBETASUNAK ETA ESTRATEGIAK

- Asertibitatea: Kontzeptua eta beharrezko trebetasunak

- Empatia: Kontzeptua eta estrategiak

- Entzute aktiboa

- Definizioa, helburuak eta motak

- Entzute aktiboa lantzeko teknikak



4. BESTELAKO TREBETASUN SOZIALAK ESKU-HARTZERAKO

- Informazioa eskaintzea, azaltzea eta asesoratzea

- Babesa eskaintzea: lasaitzea eta animatzea

- Interpretatzea eta egoeraz beste ikuspuntu bat ematea

- Orientatzea eta motibatzea aldaketarako

- Orientazio psikologikoa eta soziala (Counselling)

- Helburuak eta ekintzak negoziatzea

MetodologiaToggle Navigation

Gai ezberdinen inguruko irakaslearen azalpenak izango dira gehienetan abiapuntua ikasleek era autonomoan jorratzen jarraitzeko gaiak.

Gela barruko praktikak egingo dira ezagutza teoriko –praktikoak aplikatzen aritzeko kasuen analisiak, dinamikak, simulazioak edota lanen eta irakurketen aurkezpenak eginaz.

Ikaslearen lan autonomoa: Informazioa bildu, aukeratu, aztertu, sintetizatu, egituratu eta bere gainean hausnartzeko beharrezkoak diren gaitasunak lantzeko. Informazioa nola kudeatu ikasten joateaz batera, sormena ere bultzatzen du.

Banakako edo taldeko tutoretzak: Ikasleen ikaste prozesuak lagundu eta sendotzeko asmoz. Orientatu, informazioa eman eta lanak gainbegiratzeko aukera ematen dute, eta baita ikaslearen aurrerapenak edo zailtasunak kontrastatzea.

Gelako praktikak, zein lan autonomoa eta tutoretzak izaten jakite eta egiten jakite arloei lotutako gaitasunak sustatzen dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Egelan jarriko dira lanak eta bestelako zereginen betekizunak.

Ebaluagai diren lan eta zeregin guztiak gainditu behar dira ikasgaia gainditzeko.

Ebaluatua izateko baldintzak ondorengoak dira:

-Zehaztutako epean helaraztea lanak.

- Eskatutako eran helaraztea lanak.

- Zuzentasunez idatzitako lanak izatea. Atzera botako dira akats ortografiko edo idazkuntzazko edo hizkuntzazko akats nabarmenak dituztenak.

Banakako lanen artean, test motako proba bat edo garatu beharreko idatzizko proba bat egin ahal izango da.



COVID-19 dela-eta irakaskuntza eta ebaluazioa aurrez aurre ezin bada egin,eGela izango da hartuemanetarako gune nagusia, bideokonferentzia eta bestelako bitartekoak erabiliz ikasgaiari dagozkionak lantzeko, ebaluazio bide jarraia edo ez-jarraia izanda.



Ebaluaketarako lanak eta azterketak egiteko ere, eGela baliatuko da modu ez-presentzialean aritzea tokatzen bazaigu. Kasu honetan ebaluaketarako lanak eta azterketa-froga teoriko-praktikoak eGela bidez jarriko dira, ohiko zein ez-ohiko deialdirako aurreikusitako egun eta ordutan.



OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren %40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. 3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.2 art.).



BUKAERAKO EBALUAZIOA:

“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko eba-luazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikastur¬tea hasten denetik kontatzen hasita” (8.3. art.). Gure Kasuan, 9 asteko epea izango dugu.



Bukaerako ebaluazio sisteman:

Sistema honetan, banakako lana irakasgaiaren % 100 izango da.

Banakako lanen artean, test motako proba bat edo garatu beharreko idatzizko proba bat egin ahal izango da.



Ebaluagai diren lan eta zeregin guztiak gainditu behar dira ikasgaia gainditzeko.



DEIALDIARI UKO EGITEA:

“Etengabeko ebaluazioaren kasuan: “deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari” (12.2 art).



Azken ebaluazioaren kasuan: “azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea” (12.3 art).



KOMPROMISO ETIKOA:

Ebaluazio proba batean KOPIATU EGIN dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio (11.3. art.).



"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia" (3. puntu, or.5).



"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, ignoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazi akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (2.a. puntu).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioaren baldintzak eta irizpideak ohiko deialdiko berak dira.

Salbuespenezko kasuetan, osasun- eta gizarte-arrazoiengatik, Blackboard COLLABORATE gela birtuala erabiliko da. Gela horren esteka ikasleen eskura egongo da Egelan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan jarritakoa.
Salbuespenezko kasuetan, osasun- eta gizarte-arrazoiengatik, Blackboard COLLABORATE gela birtuala erabiliko da. Gela horren esteka ikasleen eskura egongo da Egelan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ACHOTEGUI, J. (2015): Intervención psicológica y psicosocial con inmigrantes, minorías y excluídos sociales. Edic. El mundo de la mente. Figueras

- COSTA, M. eta LOPEZ L. (1996): Manual para el educador social: Afrontando situaciones.l, Centro de estudios del menor. Subdirección General del menor y familia, Ministerio de Asuntos Sociales, Madrid.

- DAVIS, F. (2003): La comunicación no verbal, Alianza, Madril.

- GARTZIA, J. (2008): Jendaurrean hizlari. Alberdania. Zarautz.

- JAUREGI, P. eta HUEGUN, A. (2005): Sentitu: hezitzaileak harreman-trebetasunak lantzen. Utriusque Vasconiae. Donostia.

- KELLY, J. A. (2000): Entrenamiento de las habilidades sociales, Desclée de Brouwer, Bilbao.

- MARAÑON, M. (2014): Jendaurrean Hitz Egitea. Traketsetik Abilera. Anaya Editoriala, Bilbo.

- TREVITHICK, P. (2002): Habilidades de comunicación en intervención social. Manual práctico, Narcea, Madril.

- VALLES, A. eta VALLES, C. (1994): Programas de habilidades sociales, EOS, Madril.

- VAN DER HOFSTADT, C.J. (2003): El libro de las habilidades de comunicación, Diaz de Santos, Madril.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ALANIZ, R. (1997). Autoestima, afirmación, y el cambio de orientación entre los estudiantes universitarios hispanos de acuerdo con el orden de nacimiento y sexo. MS, Texas A& M University-Kingsville. En hhptt://proquest.umi.com
ALCORTA-GARZA, A.; HOJAT, M.; TAVITAS-HERRERA, S.E. (coords) (2005): Validación de la escala de Empatía Médica de Jefferson en estudiantes de medicina mexicanos, en Salud mental, 28, 5, 57-63.
ANDER-EGG, E. (1992): Introducción al trabajo social. Madrid. Siglo XXI de España.
BARBERO, J.M. (2002): El trabajo social en España. Ed. Mira. Zaragoza.
BATSON, G.; GOFFMAN, E. (1981): La nueva comunicación. Barcelona. Kairós.
BELTRAN, S.; BENEVANT, J.A. (2009): Formación en competencias socioemocionales. Libro del Formador. Madrid. Muralla.
BERMEJO, J.C; MARTINEZ, A. (2006): Motivación e intervención social. Cómo trabajar con personas resistentes al cambio. Santander. Sal Terrae.
BIERIERNACKI, P. (1990): Recovery from opiate addiction without treatment: A summary, en National Institute on Drug Abuse: Research Monograph Series, 98, 113-119.

BIRDWHISTELL, RAY, L.; DESMONTS, A.; ROMAGUERA I RAMIÓ, J. (1979): El lenguaje de la expresión corporal. Barcelona. Gustavo Gili.
BRICKMAN, P. (coords.) (1982): Models of helping and coping, en American Psychologist, 37, 368-384.
BROWNELL, K.D. (coords.) (1986): Understanding and preventing relapse, en American Psychologist, 41, 765-782.
CABALLO, V. E. (1987). Teoría, evaluación y entrenamiento de las habilidades sociales. Valencia. Promolibro.
CARRETERO, J. (1996): Trabajo social y habilidades, en Documentos de trabajo social: Revista de trabajo y acción social, 7, 7-34.
CATALAN, J. L. (1987). Negociación. Recuperado en julio de 2011, en
http://www.juntospodemos.com/mod.php?t=psccap4_1&r=Negociaci%F3n
CLEMENTE, M; LLAVONA, L.; CARRASCO, J. (1

Aldizkariak

Alternativas. Cuadernos de Trabajo Social
ISSN:1133-0473
ISSN-e:1989-9971
Entidad responsable: Universidad de Alicante. Departamento de Trabajo Social y Servicios Sociales
http://rua.ua.es/dspace/handle/10045/5269

Bits: Boletín informativo trabajo social
ISSN: 1578-9578
Periodicidad: Trimestral
Inicio: 2002
http://www.uclm.es/bits/sumario/sumario.asp

Cuadernos de Trabajo Social
ISSN: 0214-0314
ISSN electrónico: 1988-8295
Escuela de Trabajo Social. Servicio de Publicaciones de la Universidad Complutense de Madrid. ctrabajo@trs.ucm.es
http://www.ucm.es/BUCM/revistasBUC/portal/modules.php?name=Revistas2&id=CUTS

Discurso y Sociedad
ISSN: 188-4606
Universidad Austral de Chile
www.dissoc.org

Documentos de trabajo social: Revista de trabajo y acción social
ISSN: 1133-6552
Periodicidad: Cuatrimestral
Inicio: 1993
http://www.trabajosocialmalaga.org/revistadts/

Humanismo y trabajo social (Escuela Universitaria de Trabajo Social de la Universidad de León)
ISSN: 1696-7623
Periodicidad: Anual
Inicio: 2002
http://www4.unileon.es/trabajo_social/revista.asp

Margen: revista de trabajo social y ciencias sociales.
ISSN: 0327-7585.
Periodicidad: Trimestral.
Inicio: 1992.
http://www.margen.org/

RAZÓN Y PALABRA: Primera Revista Electrónica en América Latina Especializada en Comunicación.
ISNN: 1605-4806
Revista digital.
www.razonypalabra.org.mx

Perspectivas: revista de trabajo social
ISSN: 0717-1714
Periodicidad: Semestral
Inicio: 2005
http://www.revistaperspectiva.com/edicion.php

Portularia: Revista de Trabajo Social
ISSN: 1578-0236
Periodicidad: Anual
Inicio: 2001
http://www.uhu.es/publicaciones/revistas/portularia/muestra.php?reg=4

Trabajo social hoy
ISSN: 1134-0991
Periodicidad: Trimestral
Inicio: 1993
http://www.comtrabajosocial.com/

Trabajo social y salud
ISSN: 1130-2976
Periodicidad: Cuatrimestral
Inicio: 1987
http://www.revistadetrabajosocialysalud.es/

Web helbideak

Psicológica (URL: www.uv.es.psicologica)
Cognitiva (URL: www.pinkerton.catchword.com)
Applied Cognitive Psychology (URL: www3.interscience.wily.com)
Cognitive Psychology (URL: www.sciencedirect.com)

hhttp://historiasdecasaabierta.blogspot.com
www.dissoc.org
Counselling: http:// www.galene.es/counselling.html; http://www.aeco-españa.es; http://www.counsellors.es
Taller de habilidades sociales: http://www.psicologia-online.com/autoayuda/hhss/HHSS.htm
Mapa de habilidades sociales: http://www.down21.org/act_social/relaciones/1_h_sociales/habilidades_mapa.htm
Comunicación y HHSS: http://www.vgt-aena.galeon.com/comunicadion.html
El arte de relacionarse http://www.revista.consumer.es/web/es/20010101/interiormente
Algunos trucos para mejorar las habilidades sociales: http://www.cop.es/colegiados/A-00512/habil.html
Asertividad en el trabajo: http://www.asimetcapacitacion.cl/asertividad.htm
http://www.mtas.es/insht/ntp/ntp_667.htm
http://www.psicocentro.com/cgi-bin/articulo_s.asp?texto=art3a001

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:00 (1)

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)