XSLaren edukia

Filosofia eta Gizarte Langintza25941

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25941

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Filosofia eta gizarte langintza" irakasgaia Gizarte Langintzako Graduaren baitan ematen da, eta C Moduluari dagokio: "Gizarte langintzaren ardurapeko prozesuak eta arazoak". Lehen mailako derrigorrezko irakasgai bat da (bigarren lau hilabetea), eta 6 kreditu ECTS ditu.



C Modulua bi gaik osatzen dute: Giza garapena (24 ECTS) eta Egitura, desberdintasuna eta gizarte bazterketa (12 ECTS). C Moduluak titulazioaren lehenengo bi ikasturteak barne hartzen ditu, eta horrenbestez oinarrizko prestakuntza eskaintzen die etorkizuneko tituludunei.



Modulu honetako ikasgaiak, gizarte- eta zuzenbide-zientzietakoak gehienak, ondorengoak dira: "Filosofia eta gizarte langintza"; "Antropologia eta gizarte langintza"; "Gizarte langintzarako psikologia"; "Gizarte langintzarako psikologia soziala"; "Soziologia eta gizarte langintza"; "Gizarte egitura eta estratifikazioa". Ikasgai hauen helburua ondorengo auzien inguruko edukiak eta gaitasunak eskuratzea da: giza natura eta bere portaera; portaera horrek egitura sozialekin dituen loturak; gizabanakoen arteko harremanetan sortzen diren zailtasunak eta arazoak (harreman horien testuingurua aintzat hartuz beti ere); haien guztien azterketarako egokia zatekeen metodologikoa zientifikoa.



Moduluak, gainera, jarraian aipatzen diren gaitasunak eskuratzea ahalbidetzen du: izaera instrumentala daukaten gaitasunak (e.g., analisi eta sintesirako gaitasuna, ahozko eta idatzizko komunikazioa, arazoen ebazpena), gaitasun pertsonalak (e.g., lan-taldea, arrazonamendu kritikoa) eta gaitasun sistemikoak (ikaskuntza autonomoa, sormena).



"Filosofia eta gizarte langintza" irakasgaiaren helburu orokorra, bere aldetik, giza naturaz hausnarketa teoriko eta moral bat eskaintzea da. Hein horretan, irakasgaiak gizarte langintza lanbidearen oinarri kritiko, sozio-etiko eta epistemologikoen gaineko funtsezko ezagutzez eta gaitasunez hornitu nahi ditu ikasleak. Halaz, moduluaren gainerako irakasgaiek bezala, eta batez ere "Soziologia eta gizarte langintza"-k eta "Antropologia eta gizarte langintza"-k bezala, testuinguru sozio-kulturalaren baitako giza portaeraz hausnartu eta ikastea, zein ulermen horren arabera gizarte langintzaren jarduerarako estrategia desberdinak baloratzea du xede.



Edozein kasutan, "Filosofia eta gizarte langintza" irakasgaiari berezkoa zaio langintzaren jarduna sustatzen duten teoriak eta praktikak elikatzen dituzten oinarri kulturalak eta diziplinarrak modu erreflexibo eta kritikoan aztertzea ahalbidetzen duen bigarren ordenuko hausnarketa eremu bat izatea. Horren arabera, gizarte langintzari aplikatutako hausnarketa filosofikoa, gizarte langintzaren funts orokor, edo oinarrizkoenen azterketan zentratuko da. Hori dela eta, irakasgaiak gizarte langileen erabakien eta praktiken oinarrian--batzuetan era ezkutuan eta, horrenbestez, kritikatik eta hausnarketatik salbu--aurkitzen diren gizakiari eta gizarteari buruzko zenbait ideia eta ikusmolde identifikatu, interpretatu eta aplikatzeko gaitasunak garatu eta sustatu nahi ditu ikasleriarengan.



HELBURU HEZIGARRIAK



"Filosofia eta Gizarte Langintza" ikasgaiaren helburu orokorra, ikasleak gizarte langintzaren oinarrian aurkitzen diren printzipio eta uste teoriko-ideologikoak identifikatu, azaldu, erlazionatu, alderatu eta kritikatzeko gai izatea da. Helburu orokor hori ondorengo helburu hezigarrietan xehatu daiteke:



- Ikasleak gai izan daitezela gizarte langilearen eta erabiltzailearen harremanari dagozkion dilema moral adierazgarrienak modu argudiatu batean aztertu eta ebazteko.



- Ikasleak gai izan daitezela, gizakiak testuinguru sozialean duen portaera baldintzatzen dituzten oinarrizko osagaien identifikazio eta argitzetik abiatuta, era askotariko esku hartze aukerak baloratu eta alderatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Ikasgaiaren gaitasun espezifikoak (Modulu-gaitasunetatik garatutakoak):



* G1: Ikasleriaren pentsamendu kritikorako, hots, argudiatze onerako, gaitasuna garatzea. [CM07]



* G2: Etika eta deontologia profesionalaren oinarrizko gaiak identifikatzea, etorkizuneko gizarte langileen erantzukizun soziala indartuz. [CM08]



* G3: Gizakiak testuinguru sozialean duen portaera baldintzatzen dituzten funtsezko osagaiak zein osagai horien gaineko oinarrizko paradigma teoriko desberdinak ulertzea. [CM01]



* G4: Ikasleriarengan bere balioak eta eskema kognitiboak identifikatzeko gaitasuna garatzea, etorkizuneko jardun profesionala modu objektiboan eta giza eskubideak errespetatuz burutu dezan. [CM07]



- Titulazioaren gaitasunak:



* G007: Erakundeen gizarte-erantzukizuna eta etika profesionala indartzea; horretarako, kalitate-irizpideak eta gainbegiratze profesionalerako protokoloak aplikatu beharko dira (Zeharkakoa).



* G010: Lanbidea egikaritzeko beharrezko trebetasunak garatzea. Azpimarratzekoak dira kritika eta gogoetarako gaitasuna, analisirako gaitasuna, harremanetarako gaitasun komunikatiboak, eta taldean eta sarean lan egiteko gaitasuna; betiere, generoa, kulturartekotasuna, landatartasuna, eta pareko ikuspegi inklusiboak txertatuta (Zeharkakoa).



(CM01, CM07 eta CM08 modulu-gaitasunekin erlazionatuta dauden gainerako titulazio-gaitasunen berri izateko [hots: G001, G003 eta G004], ikus eGelan eskuragarri dagoen Gizarte Langintza Graduko Memoria.)



- MEC-en oinarrizko gaitasunak: MEC2, MEC3 eta MEC4



(G001, G003 eta G004 titulazio-gaitasunekin erlazionatuta dauden MEC-en oinarrizko gaitasun horien zein gainerakoen [hots: MEC1 eta MEC5] berri izateko, ikus eGelan eskuragarri dagoen Gizarte Langintza Graduko Memoria.)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

(ANECA-k onetsitako gaitegiaren araberakoak.)



1. SARRERA: FILOSOFIAREN EKARPENAK GIZARTE LANGINTZARI



2. FILOSOFIA GIZARTE LANGINTZAREN IKASKETETAN: PENTSAMENDU KRITIKOA ETA JARDUERA PROFESIONALA

2.1. Argudiaketaren funtsezko osagaiak

2.2. Argudiaketaren falaziak



3. ZIENTZIAREN DIMENTSIO MORALA: ETIKA ETA GIZARTE LANGINTZA

3.1. Gizakiaren dimentsio morala (eta etikoa)

3.2. Arau moralak eta bestelako arauak

3.3. Teoria etiko batzuk

3.1. Etika deontologikoa

3.2. Etika utilitarista

3.3. Bertuteen etika

3.4. Gizarte langintzaren printzipioak: benefizentzia, autonomia, justizia



4. EZAGUTZAZKO JARDUERA ZIENTZIAN ETA GIZAKIAREN GAINEKO IDEIA: EPISTEMOLOGIA ETA GIZARTE LANGINTZA

4.1. Gizakiaren azalpen zientifikoa

4.1.1. Azalpen zientifikoa: erregulartasunak, legeak eta singulartasuna

4.1.2. Azalpen intentzionala: arrazoiak eta irrazionaltasuna

4.2. Konfiantza eta gizarte langintza: ezagutza, ezjakintasuna, balioak

MetodologiaToggle Navigation

A- Erabiliko den metodologia klaseko ikasleen kopuruaren araberakoa izango da. Kopuru hori 20 edo gutxiagokoa bada, UPV/EHU-ko ERAGIN ereduaren araberako Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) metodologia erabiliko da. Metodologia horri jarraiki, ondorengoak izango dira bideratuko diren jarduera hezigarriak:



* Arazoen ebazpena xede duten lan-taldeak. Ondorengoen prestaketa eta aurkezpena: txostena(k), posterra(k), bideoa(k).



* Arazoen ebazpena xede duten testu zientifikoen bilaketa eta irakurketa. (Testu horietako batzuk irakasleak proposatuko ditu; eta irakurketak banaka zein taldeka kudeatuko dira.)



* Arazoen ebazpena xede duten lekukotasun profesionalak. Horietan ikaslegoaren entzute aktiboa eta interaktiboa sustatuko da.



* Irakaslearen errefortzu-azalpenak.



* Ikaslegoaren ikasketa lan autonomoa.



* Tutoretzak (banakoak zein taldekoak).



B- Klaseko ikasle kopurua 20tik gorakoa bada, ondorengoak izango dira bideratuko diren jarduera hezigarriak:



* Irakaslearen klase magistralak.



* Klasean ikusi eta landutako arazoetan sakontzea xede duten testu zientifikoen irakurketa (testuak irakasleak proposatukoak izango dira).



* Ikaslegoaren entzute aktiboa eta interaktiboa sustatzeko lekukotasun profesionala(k).



* Ikaslegoaren ikasketa lan autonomoa.



* Tutoretzak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Bestelako ariketa(k) edo kontrola(k) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honetan bi ebaluazio mota erabiliko dira: ebaluazio jarraituaren sistema eta azken ebaluazioaren sistema.



A- Ebaluazio jarraitua ondorengo jardueren bitartez gauzatuko da:



A.1. Ariketa edo kontrol bat edo gehiago (zenbatekoa ikasle kopuruaren arabera zehaztuko da), banaka edo/ala taldeka, gizarte langintzaren praktikari lotutako arazo eta kontzeptu arauemaile-baloratzaile eta/edo epistemologiko nagusiak era zuzenean identifikatu eta argudiatzeko gaitasuna erdiestekoa(k): irakasgaiaren notaren %50. [Ebaluatutako gaitasunak: G1,2,3,4; G007, G010.]



A.2. Idatzizko azterketa bat edo gehiago (zenbatekoa ikasle kopuruaren arabera zehaztuko da), gizarte langintzaren praktikari lotutako arazo eta kontzeptu arauemaile-baloratzaile eta/edo epistemologiko nagusiak era zuzenean identifikatu eta argudiatzeko gaitasuna erdiestekoa(k): irakasgaiaren notaren %50. [Ebaluatutako gaitasunak: G1,2,3,4; G007, G010.]



A.3. Proba idatzi (edo azterketa) finala: azterketa hau A.2 atalaren barruan sartzen da, eta hein horretan bere nota ez da inoiz irakasgaiaren nota osoaren %50a baino altuagoa izango.



A.4. Irakasgaia gainditzeko, gainditu gabeko jardueren kopurua ezingo da batekoa baino handiagoa izan, bataz-besteko nota finala edozein dela ere. Ezohiko deialdian bakarrik banaka suspenditutako jarduerak berreskuratu beharko dira. Ohiko zein ezohiko deialdian, bataz-besteko nota finala, kopuruz, nahikora, hots bostekora (edo handiagoa den kopuru batera) iristen bada, baina bi jarduera edo gehiago suspendituta, orduan nota finala "4.5" izango da.



A.5. Ebaluazio jarraituaren sistemari heltzen dioten ikasle guztiontzat (AOI metodologiarekin lotuta egon ala ez), derrigorrezkoa izango da klase guztietara etortzea irakasgaia gainditu ahal izateko (salbuespeneko eta behar bezala justifikatutako kasu puntualak kenduta). AOI metodologia aplikatzen ez bada, UPV/EHU-ren araudiaren arabera kudeatuko da auzi hori.



B- Azken ebaluazioaren sistema:



B.1. "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan [hots, ebaluazio jarraituan] parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita" (8.3. art.).



B.2. B.1 atalak dioenarekin bat eginez, formalki modu esplizituan ebaluazio jarraituari uko egin ez dion ikasleak ezin izango du ohiko deialdian azkeneko ebaluazioaren sistemaren bidez ebaluaziorik jaso. Gainera, ikasle horrek A.5 atalak ebaluazio jarraituarentzako zehazten dituen klasera etortzearekin lotutako baldintzak beteko ez balitu, haren kalifikazioa “gutxiegi” izango da eta ezin izango da inoiz “3.5” baino altuagoa izan.



B.3. Azken ebaluazioak irakasgaiaren gaitasun guztiak (G1,2,3,4; G007, G010) frogatzea ahalbidetuko dituzten ariketa eta proba multzo zabal bat izango du oinarri. Hori dela eta, UPV/EHU-ko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen egutegi ofizialak azterketei eskainitako gehienezko denbora erabili beharko da gutxienez ariketa eta proba multzo horri bere osotasunean ekin ahal izateko, denbora hori handitzearen aukera bera baztertu gabe.



C- Deialdiari uko egitea. Ebaluazio jarraituaren kasuan: "azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari" (12.2 art.). Azken ebaluazioaren kasuan: "azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.3 art.).



D- "Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio" (11.3. art.).



E- Irakasgai hau "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa"-ren mende dago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema jarraitua jarraitu duen ikaslegoaren artetik (ikus aurreko sekzioko A atala) ohiko deialdian jardueraren bat edo beste gainditu duten ikasleen kasuaren salbuespenarekin, irakasgaiaren gaitasun guztiak (G1,2,3,4; G007, G010) frogatzeko derrigorrezkoak liratekeen ariketa eta proba guztiak egin beharko ditu ikasleak ezohiko deialdian. Hori dela eta, UPV/EHU-ko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen egutegi ofizialak azterketei eskainitako gehienezko denbora erabili beharko da gutxienez ariketa eta proba multzo horri bere osotasunean ekin ahal izateko, denbora hori handitzearen aukera bera baztertu gabe.



Aurreko sekzioan (hots, ohiko deialdiari buruzkoan) indarrean diren D eta E atalak ezohiko deialdiari buruzko sekzio honetan ere indarrean dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforma birtualean ikasturtean zehar argitaratuko diren materialak ("power point"-ak, ariketak, eskemak, testuak, etabar), irakasleak bidalitako irakurgaiak, eta oharrak hartzeko koaderno bana ikasle bakoitzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Álvarez, J. F.; Jiménez-Buedo, M.; Zamora, J., 2015, Filosofía de las ciencias sociales (bertsioa: 20/02/2015), Madril: UNED.

- Arp,R.; Barbone, S.; Bruce, M. (argit.). 2019, Bad Arguments. 100 of the Most Important Fallacies in Western Philosophy, Oxford: Wiley Blackwell.

- Ayala, F. J., 1980, Origen y evolución del hombre, Madril: Alianza.

- Beck, U.; Giddens, A.; Lash, S., 1994, Reflexive Modernization. Politics, Tradition and Aesthetics in the Modern Social Order, Stanford, CA: Stanford University Press.

- Beckett, C., Maynard, A., 2013, Values and Ethics in Social Work (2. arg.), Londres (et al.): Sage.

- Bermejo, F., 2002, La ética del trabajo social, Bilbo: Desclée de Brouwer.

- Bordes Solanas, M., 2011, Las trampas de Circe: Falacias lógicas y argumentación informal, Madril: Cátedra.

- Broncano, F., 1995, "El control racional de la conducta", in: F. Broncano (koord.), La mente humana, Madril: Trotta, 301-331.

- Collingwood, R. G., 2004 [1946], Idea de la historia. Edición revisada que incluye las conferencias de 1926-1928, Mexiko, D.F.: Fondo de Cultura Económica.

- Cortina, A.; Martínez, E., 2001, Ética, Madril: Akal.

- Díez, J. A.; Moulines, C. U., 1999, Fundamentos de filosofía de la ciencia (2. argitaraldia), Bartzelona: Ariel, 1997.

- Donagan, A., 1966, "The Popper-Hempel Theory Reconsidered", in: W. H. Dray (argit.), Philosophical Analysis and History, New York: Harper & Row, 127-159.

- Douglas, M.; Wildavsky, A., 1982, Risk and Culture. An Essay on the Selection of Technological and Environmental Dangers, Berkeley: University of California Press.

- Dray, W. H., 2007 [1989], "La filosofía crítica de la historia", in: A. Jacob (zuz.), El universo filosófico, Madril: Akal, 440-452.

- Durkheim, E., 2016 [1895], Las reglas del método sociológico y otros escritos (S. González Noriega, itzultz./prestatz.), Madril: Alianza.

- Elster, J., 1999. Strong Feelings: Emotion, Addiction and Human Behavior, Cambridge, MA; Londres: The MIT Press.

- Elster, J., 2000. Ulysses Unbound: Studies in Rationality, Precommitment, and Constraints, Cambridge: Cambridge University Press.

- Elster, J., 2015. Explaining Social Behavior: More Nuts and Bolts for the Social Sciences (Revised Edition), Cambridge: Cambridge University Press.

- Fernández, T. (koord.). 2009, Fundamentos del Trabajo Social. Madril: Alianza.

- Giddens, A., 1990, The Consequences of Modernity, Stanford, CA: Stanford University Press.

- Gizarte Langintzako Kontseilu Nagusia, 2012, Gizarte Langintzako Kode Deontologikoa.

- Gómez Rodríguez, A., 1992, Sobre actores y tramoyas. La explicación situacional de la acción individual, Bartzelona: Anthropos.

- Gordon, S., 1995, Historia y filosofía de las ciencias sociales, Bartzelona: Ariel.

- Grünbaum, A., 1953, "Causality and the Science of Human Behavior", in: H. Feigl eta M. Brodbeck (argit.), Readings in the Philosophy of Science, New York: Appleton-Century-Crofts, 766-778.

- Hempel, C. G., 1996, La explicación científica (2. berrinprimatzea), Buenos Aires: Paidós.

- Howe, D., 1999, Dando sentido a la práctica, Granada: Ed. Maristán.

- Little, D., 1991, Varieties of Social Explanation: An Introduction to the Philosophy of Social Science. Boulder, CO: Westview Press.

- Mahajan, G., 1997, Explanation & Understanding in the Human Sciences (2. arg.), Delhi: Oxford University Press.

- Okasha, S. 2016, Philosophy of Science. A very Short Introduction (2. arg.), Oxford: Oxford University Press.

- Parrish, M. 2014. Social Work Perspectives on Human Behaviour. Maidenhead: Open University Press.

- Reamer, F. G., 2006, Social Work Values and Ethics (3. arg.), New York: Columbia University Press.

- Risjord, M., 2014, Philosophy of Social Science: A Contemporary Introduction, New York: Routledge.

- Salcedo Megales, D., 1998, Autonomía y bienestar: la ética del trabajo social, Granada: Comares.

- Sandel, M. J., 2009, Justice: What's the Right Thing to Do?, New York: Farrar, Straus and Giroux.

- Siegrist, M.; Earle, T. C.; Gutscher, H. (argit.), 2007, Trust in Cooperative Risk Management: Uncertainty and Scepticism in the Public Mind, Londres; Sterling, VA: Earthscan.

- Skinner, B. F., 1982, Reflexiones sobre conductismo y sociedad, Mexiko, D.F.: Trillas.

- Smith, C., 2004, "Trust and confidence: Making the moral case for social work", Social Work & Social Sciences Review 11(3), 5-15.

- Wynne, B., 1996, "May the Sheep Safely Graze? A Reflexive View of the Expert-Lay Knowledge Divide", in: S. Lash, B. Szerszynski eta B. Wynne (argit.), Risk, Environment & Modernity. Londres (et al.): Sage, 44-83.

- Zamora Bonilla, J., 2012, "Why Social Sciences are natural, and why they can't", Empiria: Revista de Metodología de Ciencias Sociales 23, 101-116.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Ander-Egg, E., 1996, Introducción al trabajo social (2. arg.), Madril: Siglo XXI.
- Benton, T, Craib, I., 2001, Philosophy of Social Science. The Philosophical Foundations of Social Thought, Basingstoke; New York York: Palgrave Macmillan.
- Bowell, T., Kemp, G., 2010, Critical Thinking: A Concise Guide (3. arg.), Londres; New York: Routledge.
- Crisp, R. (argit.), 2013, The Oxford Handbook of the History of Ethics, Oxford: Oxford University Press.
- Delanty, G.; Strydom, P. (argit.), 2003, Philosophies of Social Science: The Classic and Contemporary Readings. Maidenhead; Philadelphia: Open University Press.
- Gibbs, L.; Gambrill, E., 2002, Critical Thinking for Social Workers: Exercises for the Helping Professions, Thousand Oaks: Pine Forge Press.
- Gómez Rodríguez, A. 2003, Filosofía y metodología de las ciencias sociales, Madril: Alianza.
- Gray, M.; Webb, S. A. (argit.), 2010, Ethics and Value Perspectives in Social Work, Basingstoke; New York: Palgrave Macmillan.
- Hollis, M., 1998, Filosofía de las ciencias sociales, Bartzelona: Ariel.
- Horn, T., 2011, Is It Ethical? 101 Scenarios in Everyday Social Work Practice. A Discussion Workbook, Harrisburg: White Hat Communications.
- Little, D. Philosophy of History", The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Summer 2017 Edition), E. N. Zalta (argit.), URL = .
- Martin, M.; McIntyre, L. C. (argit.), 1994, Readings in the Philosophy of Social Science, Cambridge, MA: The MIT Press.
- Reamer, F. G., 1993, The Philosophical Foundations of Social Work, New York: Columbia University Press.
- Reamer, F. G., 2009, The Social Work Ethics Casebook. Cases and Commentary, Washington, DC: NASW Press.
- Rosenberg, A., 1995, Philosophy of Social Science (2. arg.), Boulder: Westview Press.
- Thomson, A., 2009, Critical Reasoning: A Practical Introduction (3. arg.), Londres; New York: Routledge.

Aldizkariak

Journal of Social Work Values and Ethics:

http://www.socialworker.com/jswve/

Web helbideak

- Stanford Encyclopedia of Philosophy: http://plato.stanford.edu/

- Internet Encyclopedia of Philosophy: https://www.iep.utm.edu/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ PAZOS, BARBARA
  • RODRIGUEZ ZABALETA, HANNOT
  • TORRES ALDAVE, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

09:30-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

09:30-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)