XSLaren edukia

Gizarte Langintzarako Psikologia25943

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25943

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek bizitza osoan zehar garatzen diren oinarrizko prozesuak

kontuan izanda gizakiaren aspektu sozial eta kognitiboen azterketa du helburu. Hau

lortzeko garapenaren psikologiaren historia eta teoria eta eredu ezberdinek

proposatutako oinarri teorikorekin ematen zaio hasiera irakasgaiari.

Bizitzan zehar eremu emozional eta kognitiboan suertatzen diren etengabeko

aldaketa ebolutiboak jorratuko dira.

Bukatzeko, prozesu kognitibo eta psikosozialak landuko dira bizitzan zehar

azaldu ahal diren garapenaren zailtasunak eta zein ingurune sozialetan gertatzen diren

bereziki kontuan harturik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

HELBURUAK:



- Ikasgaiaren edukiak ikaslearen motibazioa eta sensibilizazioa giza garapenari buruz bizitza ziklo osoan sustatu nahi du, ondoren eskuhartze egokia bultzatuz behar izanez gero.



- Garapenean suertatzen diren zailtasun esanguratsuen analisiak egiteko gaitasuna sustatu, hala nola, ikaskuntzarako zailtasunak haurtzaroan, egoera ansiogenoak, portaeran arazoak, nerabezaroan eta heldu aroan aurkitzen diren arazo psikologikoak zein zahartzaroko gaixotasunak.



- Psikopatologia arloan bizitza zikloan gertatzen diren depresio eta neurosi zein beste arazo larriagoak horien artean psikosi eta eskizofrenia zertan datzan sakondu eta hausnartu.



- Drogen eta beste zenbait substantzi toxikoen kontsumoak dakartzan portaera nahasketen eskuhartze eta prebentzioa



- Giza garapenaz arduratzen diren teoria nagusien oinarrizko ezaugarriak ezagutu.

- Hasierako garapenaren aroa keta bere ezaugarriak identifikatu.

- Hasierako garapenaren aroan gertatzen diren aldaketa kognitibo, emozionala eta afektiboak ezagutu eta ulertu.

- Haur pentsamendua ezagutu eta interpretatu, hala nola hizkuntzaz eta bere mundu sozial eta afektiboaren ulermenaz jabetzeko prozesuak.

- Nerabetasunean gertatzen diren aldaketa biologiko, kognitibo eta sozio-afektiboak identifikatu eta eragiten dituzten eraldaketak hausnartu.

- Heldutasun eta zahartzaroan eremu ezberdinetan gertatzen diren aldaketa garrantsitzuenak ezagutu eta ulertu

- Garapen psikologikoa ahalbideratzen duen ezaugarri sozial, fisiko eta kulturalaz osatutako multzotzat ulertzea testu-ingurunea.

- Garapen fisiko, psikiko eta sozialerako arrisku faktore posibleak identifikatu.

Ikaslei, irakasgai honetan jokaeraren adierazpen eta jarrera mota ezberdinen ikuspuntu egituratua, alde estrukturala zein funtzionala, eskaintzen saiatuko da. Kurtsoa amaitzean ikasleak oinarriko kontzeptu psikologikoak (nortasuna eta bere egitura, sentimen eta pertzepzioa, motibazio eta gaitasunak, jokaera, bizitza afektiboa….) eta korronte psikologikoen ezberdinek proposatzen duten esku-hartzea behar beste ezagutu behar du. Era berean, giza garapenaren aroak eta giza psikologiari dagozkion ezberdintasunak ezagutu behar ditu.

- Garapen psikologikoan era ezberdinez parte hartzen duten faktoreak eta bere garrantzia aro bakoitzean identifikatzeko gaitasuna.

- Oinarrizko prozesu psikologikoak bizitzan zehar nola sortu, garatu eta eraldatzen diren ulertzeko gaitasuna.

- Garapenaren aro bakoitzeko oinarrizko ezaugarriak aztertzeko gaitasuna.

- Gizakiaren garapenean gerta daitezkeen arrisku adierazleak identifikatzeko gaitasuna





Gaitasunak

- Bizi zikloaren zein etapatan dagoen kontuan harturik pertsonen garapen eta independentzia bultzatu.

- Garapenaren prozesu desegokiak eragin ahal dituzten egoera pertsonalak zein kontestualak antzeman eta zailtasun hauek gainditzeko esku-hartzea diseinatu .

- Esku-hartzerako informazio eraginkorra aukeratu

- Pertsonen garapena bultzatu eta hobetzen duten ekimenak proposatu eta aurrera eramateko diziplina anitzeko taldeetan lan egin era eraginkorrez.

- Pertsonen aniztasuna errespetu eta ulertzeko jarrera zein konpromiso etikoa .

- Profesional ezberdinen artean elkarlana eta elkartruke bideratzen duen jarrera profesional irekia garatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia

Gizarte Lanerako Psikologiak egiten duten ekarpena.



2. Gaia

Psikologiaren kontzeptua. Teoria psikologiko ezberdinen azterketa: Psikoanalisia, Konduktismoa, Humanista, Kognitiboa, Ekologikoa...



3. Gaia

Bizi-zikloaren etapa ezberdinetan (haurtzaro, nerabetasun, gaztetasun, heldutasun eta zahartzaro) ematen den garapen fisiko, psikologiko, sozial eta nortasunarena



4. Gaia

Garapen etapei lotutako zailtasunak: elikadura nahasteak, ezgaitasun mentala, autismoa, hiperaktibitatea, dementzia.



5. Gaia

Nahaste psikologiko nagusietarako hurbilketa (gogo-aldartea, antsietate nahasteak, fobiak, nahaste osbesibo-konpultsiboa), eskizofrenia eta bestelako nahaste psikotikoak (nahste eskizoafektibo eta nahaste deliranteak)



6. Gaia

Sustantzien erabilpenarekin (alkohola eta bestelako drogak) zerikusi duten zenbait buruko eta jokaeraren nahasteak

MetodologiaToggle Navigation

Eduki teorikoak saio magistralen bidez irakatsiko dira idatzizko testu eta bestelako ikus-entzunezko materialekin osatuz. Era berean hauetako zenbait eduki talde-dinamiaren bidez edota bestelako metodologia aktiboekin landuko dira.

Eduki praktikoak irakasleak proposatutako zeregin bat burutu (garatu eta prestatu) eta talde aurrean aurkeztearen bidez izango da.

Amaitzeko, saio presentzialak osatu eta ikasle eta irakasle arteko komunikazio erraztuko duen plataforma birtuala erabiliko da; era berean ikasleak bete beharko dituen aktibitateak izango dira.



- Kasu-praktikoen azterketak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa 4 ardatzetan oinarritzen da:

1.- Saio magistraletan parte hartu (%20)

2.- Aktibitate praktikoa garatu eta aurkeztu (%30)

3.- Plataforma birtualean proposatutako aktibitatetan parte hartu (%25)

4.- Idatzizko froga egin Egelako galdetegien bidez(%25)





Irakasgaia ebaluazio mixtoa eredua jarraituko nagusiki eta ondorengo aspektuetan oinarrituko da:

- Eskolan emnadako gaien inguruan azterketa finalak azken notan %50aren balio izango du.

- Saio praktikoetan burutatuko zeregin praktikoak azken notan %20aren balio izango du.



- Ikasle-talde txikiekin izandako derrigorrezko tutoritza saioetan parte hartzeak azken notan %10aren balio izango du.

- Lan autonomoa Psikologia irakasgaiaren gakoaren 5 orrien laburpena izango da eta azken notan %35aren balioa izango du. Kontuan izango da: motibazi0oa, inetersa, jarrerak, parte hartzea eta asistentzia.

- Irakasgaia gainditzeko zati guztiak gainditurik izan behar dira. Deiald batetik bestera gorde egiten dira notak ez berzi ikasturte batetik bestera.

"Deialdiari uko egiteko errenuntzia idatzi bat aurkeztu beharko zaio irakasleari, azterketa epea hasi baino 10 egun lehenago behintzat".

Beste aldetik, ikasleren batek, arrazoi justifikatuak direla eta (Ikasketen Gestiorako Arautegiaren 43.c, art. Jarraiki), irakasgaiaren azken ebaluazioaren sistema jarraitu ahal izateko, dagokion irakasgaiko irakasleari jakin arazi beharko dio, zentruak ezarritako “Azken ebaluazioaren sistema jarraitzeko eskaera prozesua” dela medio (ikus web gunea).

-Azken kasu honetan, ikaslek dituen gaitasun eta ezagupenak azken froga bakar baten bidez ta froga hau oastauko da azken notan %100aren balio izateko.



-Sistema mixtoa jarraitzen duen ikaslea, ohiko deialdiari uko egiteko, azken frogara ez aurkeztearekin nahikoa da. Kalifikazioa: EZ AURKEZTUA izango da (Egoera ohikoena).

Ebauazio finalen sistema jarraitzen duen ikasleak, ohiko deialdiari uko egiteko ez aurkeztearekin nahikoa da.



Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailutelefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Gra



Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Black board collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai

ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago, betiere, irakasgaiaren ikasketen

gidaliburuan bestelako eperik zehaztu ezean.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa"aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasukoirakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duenirakasleari.3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.2 art.)

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren apunteak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Berk, L. E. (1989). Child Development. Pearson Education

- Delval, J. (2002). El desarrollo Humano. Siglo XXI: Madrid

- Stassen, K. (2003). Psicología del Desarrollo: Infancia y adolescencia. Berger: Thompson

- Merino, C. et al. (1995). El niño de 0 a 3 años. Escuela Española: Madrid

- Mietzel, G. (2005). Claves de la Psicología Evolutiva. Infancia y juventud. Barcelona: Herder

- Palacios, J.; Marchesi, A.; Coll, C. (1997). Garapen psikologikoa eta hezkuntza I. Psikologia Ebolutiboa.

- Paz, M.; Bermudez, A. M. (2004). Manual de Psicología Infantil. Biblioteca Nueva: Madrid

- Perinat, A. (2001). Psicología del Desarrollo I. UOC: Barcelona

- Vasta, R.; Haith, M.M.; Miller, S.A. (1996). Psicologia Infantil. Ariel: Barcelona

- Rodrigo, M.J.; Palacios, J. (2001). Familia eta giza garapena. UEU: Bilbao

- AA.VV (2008): Intervención en exclusión social y drogodependencias, Universidad de Deusto, Bilbao

- CARRETERO, M.,PALACIOS, J. Y MARCHESI, A. (1986) : Psicología Evolutiva, 3, Adolescencia,madurez y senectud,Alianza, Madrid.

- DSM-IV (1997) :Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales, APA,Masson,Barcelona.

- HERBERT, MARTÍN (1987) : Psicología del trabajo Social, Pirámide, Madrid

- LARA SÁNCHEZ, F. (2004) :Psicología para el trabajo Social, Aljibe, Archidona, Málaga

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARAZ, E. Y BERLANGA,Á. (2006): Guía práctica para el manejo de la Esquizofrenia. Manual para la familia y el cuidador: Madrid: Pirámide.
CABALLO,V.E. y SIMÓN, M.A.(2001). Manual de Psicología Clínica Infantil y del Adolescente.Trastornos Específicos.Madrid: Pirámide.
GARCIA-MERITA, M.(2007).Tratando...esquizofrenia.Ese desconocido mal. Madrid: Pirámide. Psicología Recursos Terapeúticos

Aldizkariak

- Psychologies
- Psicologia Práctica
- Super Nanny
- Revista Electrónica Psicología Científica.com (Pserinfo)
- Psicologia Educativa
- Anales de psicología
- INFOCOPONLINE
- Revista Salud Mental Info

Web helbideak

http://www.cop.es (colegio oficial de psicólogos)
http://www.rediris.es/list/info/psicoanalisis.html(psicoanálisis)
http://www.rediris.es/list/info/psi-cognitiva.html (ps. cognitiva)
http:://www.rediris.es/list/info/psicoeduc.html (ps. de la educación)
http://www.psiquiatria.com/psiquiatria
www.psicologia.nu
revista psicologia.com

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

09:30-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)