XSLaren edukia

Gizarte Errealitateen Behatokia25951

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25951

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau E. moduluaren baitan kokatzen da (PRAKTIKAK ETA GRADU AMAIERAKO LANA), titulu akademikoaren bornean kreditu gehien dituena: gelako praktikak (24 kreditu), kanpoko praktikak (32 kreditu) eta Gradu Amaierako Lana (10 kreditu).



Modulu hau konpetentzia profesionalen garapenari estuki lotuta dago. Izan ere, ikasleek lan profesionalerako ezagutza eta oinarrizko gaitasunak erdiestea bermatzen da, bai esku-hartzeari dagokionez, bai eta Gizarte Langintzako ikerketari begira ere. Modulu hau titulu akademiko osoan zehar eskaintzen da, jardute profesionalerako hurbilketa progresiboa bilatuz. Prozesu hau practicum eta Gradu Amaierako Lanarekin amaitzen da azken ikasturtean. Harremana duten irakasgaiak ondokoak dira: Gizarte Baliabideen Behatokia, Jardute Profesionalerako Sarrera eta kanpoko praktikak, azken horien baitan practicum, Hezkuntza Gainbegiratzea eta Etika Profesionala eta Gradu Amaierako Lana barnebiltzen direlarik.



Irakasgai honetan giza errealitatearen oinarrizko ezagutza lantzen da, baita gizarte arazo eta fenomenoak ere, gizarte langintzak ikergai hartzen dituen populazio sektore nagusiak aztertuz. Gizarte sektore eta kolektiboen ikerketak hurbilketa teoriko zein diagnostikoa inplikatzen ditu. Aldi berean, talde-lana eta komunikazio gaitasunak (ahozkoa eta idatzizkoa) landuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaiko konpetentzia espezifikoak:



1. Errealitate soziala kritikoki aztertzea, gizarte-problematika berriak identifikatu eta aurreikusi ahal izateko (MO6CM03).

2. Informazio iturri ezberdin eta IKTak (informazio teknologia berriak) erabiliz, hurbilketa diagnostikoko lan teoriko bat osatzea eta idaztea (MO6CM06).

3. Informazioa laburbiltzea, arrazoiketa ildoak garatzea eta argudiaketa bati eustea (MO6CM07).

4. Zuzentasunez mintzatzen eta idazten jakitea (MO6CM09).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gizarte sektore eta egoera sozial zaurgarrietan dauden kolektibo nagusiak. Hurbilketa teoriko eta diagnostikoa:

- Familia, haurrak eta gazteak

- Adineko pertsonak

- Gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan daudenak

- Gaixotasun kroniko edota desgaitasunak dituztenak (fisiko, intelektual edota zentzumenekoak)

- Etorkinak

- Talde etnikoak

- Menpekotasunak dituztenak

- Emakumeen kontrako indarkeria

- Giltzapeturik daudenak eta egon direnak

- LGTB kolektiboa



Landuko diren zeharkako gaitasunak:

- Ahozko zein idatzizko trebetasunak

- Taldean lan egiteko trebetasunak

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza mota hauek sustatuko dira:

- Aurkezpen teorikoak

- Gelako praktikak

- Ordenagailuko praktikak

- Ikasleen lan autonomoa



Honakoak dira hezkuntza motak:

- Gelan testu irakurketa eta eztabaida

- Zenbait erakunderen hitzaldi eta eztabaida

- Talde lanak

- Talde aurkezpenak eta eztabaida

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistemari dagokionez:



EBALUAZIO SISTEMA JARRAITUA IZANGO DA: % 40 balio duen banakako froga egongo da eta % 60 balio duen talde lana. Konkretuki:



- Banakako froga (notaren % 40): Sarrera teorikoan ikusitako edukiak, ikasgelan izandako hitzaldien edukia jasoko dituen froga.

- Taldeko lana (notaren % 60): a) Gizarte sektore eta kolektibo desberdinen gaur egungo ezagutza ahalbidetuko duen prentsa dossier baten buruketa (% 20); b) Gizatalde zehatz baten errealitatearen inguruko lan eta aurkezpena (% 40).



Irakasgaia gainditzeko, bi parteak gainditu beharko dira (azterketa eta lanak). Hauetarikoren bat ohiko deialdian gaindituko ez balitz, gainditutakoaren nota ez-ohiko deialdirako gordeko litzateke. Hala ere, ez dira nota hauek kurtso batetik bestera gordeko.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA ESKATZEKO PROZEDURA: Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraian parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraiari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita (Ikasketen Gestiorako Arautegiaren 8.3. art.).



Azken ebaluaziorako eskubidea dutenentzat:



- Banakako froga: Idatzizko froga teorikoa (notaren %100)





ESKOLETARA ETORRERARI BURUZ: Ebaluazio jarraituaren sistema hautatzen dutenen kasuan eskolen %80ra etortzea beharrezkoa da.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEKO BIDEA:



- Ebaluazio jarraituaren kasuan: Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztearekin azken kalifikazioa "ez aurkeztua" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari (12.2 art).



- Azken ebaluazioaren kasuan: Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea (12.2 art). Kalifikazioa “ez aurkeztua” izango da.



Azkenik, etika akademikoari buruzko protokoloari jarraikiz:

- Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia, 3. puntua, 5. or.)



- UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan, ebaluatu beharreko lan akademikoak egiterakoan eta horien aurkezpenetan: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan (2.a. puntua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdirako ebaluazio portzentaiak eta prozedurak ohiko deialdirako dauden berdinak izango dira.https://gestion-servicios.ehu.es/pls/entrada/sasw0050.htm#2756

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak egelan eskegiko ditu nahitaez erabili beharreko materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Arriaga, Mikel eta García, Oihane (2007). "Ciclo de vida adolescente, minorías y proyecto de vida de calidad", IX Congreso Español de Sociología. Barcelona: FES.

De la RED, Natividad (2003). Trabajo Social y demandas emergentes. Madrid: CCS.

Eusko Jaurlaritza Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila (2012): "Pobreziari eta gizarte desberdintasunei buruzko 2012ko inkesta. Emaitza nagusiak". Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. 1-14 orr.

Manzanos, César (1998). "Salir de prisión: la otra condena", Zerbitzuan, 35, 64-70 orr.

Martin, María José (2014). "Emakume etorkina Euskal Autonomia Erkidegoan", En Moreno, Gorka (Ed.). Immigrazioa eta krisiaren eragina. EAEko immigrazioari buruzko 2013ko urtekaria. (137-152 orr.). Vitoria-Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Mier, Iratxe, Canto, Ainara eta Uribelarrea, Elda (2006). "¿Hay mujeres pobres en la CAPV? La pobreza en las mujeres solas", Zerbitzuan, 40, 67-71 orr.

Ortiz, Luis (2004). "La opresión de minorías sexuales desde la inequidad de género". Política y cultura, 22, 161-182 orr.

Ruiz, Susana eta Martín, María del Carmen (2012). "Nuevas formas de familia, viejas políticas familiares. Las familias monomarentales", Revista Crítica de Ciencias Sociales y Jurídicas, 159-175 orr.

Gehiago sakontzeko bibliografia


Aldizkariak

Drogomedia Boletina, http://drogomedia.com/es/boletin/
Gizarteratuz Boletina, http://www.siis.net/es/publicaciones/gizarteratuz/
Servicios Sociales y Política Social, https://www.cgtrabajosocial.es/revista_inicio
Cuadernos de Trabajo Social, https://revistas.ucm.es/index.php/CUTS/
Documentos de Trabajo Social, http://www.trabajosocialmalaga.org/revistadts/
Zainduz Koaderno Teknikoak, http://kalitateazainduz.net/eu/que-es-la-fec.php
Zerbitzuan, http://www.zerbitzuan.net/

Web helbideak

Aministia Internacional
Arabako Foru Aldundia- Gizarte Zerbitzuen Behatokia
Ararteko
Bakea eta Elkartasuna Fundazioa-Globalizazioan lanaren behatokia
Bizkaiako Foru Aldundia- Gizarte Zerbitzuen Behatokia
Cáritas
Emakunde
Espainako Barómetro soziala
Espainako Gizarte Behatokia
EUROSTAT
Gao Lacho Drom Ijitoen Elkartea
Gipuzkoako Foru Aldundia- Gizarte Zerbitzuen Behatokia
Gizarte Langintza Elkargo Ofizialen Elkargo-Orokorra
Haurtzaroaren behatokia
Ikuspegiak-Gizarte Gaien Behatokia. Inmigrazio Behatokia
INE-Estatistikako Institutu Nazionala
Oberaxe-Arrazakeria eta Xenofobiaren Behatokia
SIIS-Eguia Careaga Fundazioa

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

11:00-13:00 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-15

11:00-13:00 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

09:30-11:30 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-15

09:30-11:30 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-15

09:30-11:30 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)