XSLaren edukia

Banakako eta Familiako Gizarte Langintza25931

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25931

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau beharrezkotzat jotzen da gizarte langintzaren jardute profesionalerako. A Moduluaren barruan kokatzen da, Gizarte Langintza: Oinarriak, Metodologia, Teoriak eta Teknikak. Hauek dira harremana duten ikasgaiak: Lehen mailako Gizarte Langintzarako Gizarte eta Komunikazio Trebetasunak eta Esku-hartzeko Teknikak Gizarte Langintzan. Bigarren mailako Taldeko Gizarte Langintza eta Komunitateko Gizarte Langintza. Eduki tekniko-metodologikoarekin lotuta dago ikasgai hauekin: Gizarte Proiektuen Diseinua eta Ebaluazioa; Gizarte Ikerketarako Metodologia Kuantitatiboa; Gizarte Ikerketarako Metodologia Kualitatiboa.



Gizon-emakumeen lehenengo gizarte sistema, ikasten ikasi dugun lekua, familia da. Zentzu honetan, bere kideen identitate eta garapen psiko-sozialaren ardatza nagusia da. Halaber, pertsona eta familiekin garatzen den esku-hartzea gizarte langintzaren arreta nagusia izan da, bere jatorrietatik. Lehenengo gizarte langileek, emakume eta bere umeen ongizateaz arduratu ziren, familiaren ongizaterako zuen garrantziaz ohartu zirelako. Ikasgaiak hiru alderdi ditu: testuingurua eta epistemologia; metodologiak eta eredu teorikoak pertsonekin eta familiekin

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

1.Banakako eta familiako gizarte langintzaren printzipio epistemologikoak ulertu, modu kritiko eta kreatibo bat aplikatuz, gizarte esku-hartzea posible izango den egoera ezberdinen ebaluaketan.

2.Erabiltzailearekin harreman profesional eraginkorra eta konfiantzazkoa ulertu eta garatu, bere ahalduntze eta autonomia bultzatuz, oinarrizko giza trebetasunak erabiliz: enpatia, entzute aktiboa, komunikazio analogiko eta digitalaren interpretazioa eta erabilera.

3.Gizarte langintzaren printzipio metodologikoen arabera, supostu praktikoak ulertu eta konpondu, banako eta familiako gizarte esku-hartzearen eredu barruan.

4.Pertsonekin eta familiekin dauden eredu teorikoak eta dagozkien esku-hartze tekniken eredu teorikoak ezberdindu, egoera ezberdin bakoitzerako egokiena dena aukeratuz eta garatuz. Guzti hau, erabiltzailearen ahalduntze, autonomia eta giza ongizatea bultzatzeko, berak ere erabakiak hartzen dituen heinean, bere aldaketa prozesuan, bizitza aukerak eta giza sareen garapenean inplikatuz.

5.Ikasgaian landutako ezagutzak eta trebetasunen ikasketa sistematizatu, material teoriko-praktikoak sortuz, non ikasleak bere gaitasun erreflexiboa eta kreatiboa garatzen duen. Guzti hau gizarte langintzaren jarduteari aplikatutako azterketa, sinstesi, berrikuntza eta informazio elkartrukatzean oinarrituta.

6.Banakako eta familiako gizarte langintzak, talde eta komunitateko esku-hartze mailekin dituen loturak, modu sistematiko eta integral batean ezarri.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. MODULUA. TESTUINGURU EPISTEMOLOGIKOA

1.Banakako eta familiako gizarte langintzaren oinarri epistemologikoak eta metodologikoak. Objektua, printzipioak eta dilema etiko espezifikoak.

1.1. Banakakoa, familiak eta bere aldaketa sozialak.

1.2. Gizarte langintzaren jatorria eta garapena. Objektuak eta bere erreferenteak.

1.3. Gizarte Langintzaren funtzio espezifikoak pertsonekin.

1.4. Pertsonekin eta familiekin esku-hartzeko gizarte langintzaren oinarrizko printzipioak. Kode deontologikoa eta lana pertsona eta familiekin.

1.5. Banakako eta familiako mailan dauden esku-hartze eremu ezberdinak.



II. MODULUA. ESKU-HARTZEKO EREDUAK



2.Banakako gizarte langintzaren ereduak eta esku-hartze teknikak.

2.1. Metodo eta ereduen arteko ezberdintasuna.

2.2. Eredu diagnostikoa eta psikosoziala.

2.3. Jarrera aldaketaren eredu konduktista.

2.4. Krisietan esku-hartzeko eredua.

2.5. Zereginetan oinarritutako eredua.

2.6. Eredu humanista eta existentziala.

2.7. Pertsonan oinarritutako eredua.

2.8. Eredu kritiko-erradikala.

2.9. Gizarte esku-hartzea familiarekin: eredu sistemikoa.

2.10. Bestelako ereduak.



III. MODULUA. METODOLOGIA

3.Pertsona eta familia erabiltzaileekiko harreman profesionala.

3.1.Eragile nagusiak, prozesuak, ezaugarriak eta arazo ohikoenen aurreikuspena.

3.2 Lehen kontaktuen garrantzia eta harreman profesionalaren garapena.

3.3.Elkarrizketa gizarte langintzan eta bere aplikazio praktikoa.



4.Banaka eta familia mailan aplikaturiko gizarte langintzaren prozesu metodologikoaren garapena.

4.1.Hasierako fasea: eskaeraren azterketa, informazio bilketa, datuen analisia. Diagnostikoa eta pronostikoa.

4.2.Garapen fasea: esku-hartzearen plangintza / esku-hartze prozesua.

4.3.Amaierako fasea: ebaluaketa, jarraipena eta esperientziaren sistematizazioa.

4.4.Kasu praktikoak lantzen.



Ikasgai-zerrenda honek ANECAren oniritzia dauka.

Oharra: Genero ikuspegia, etika profesionala eta giza eta komunikazio trebetasunak zeharka landuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

- Eskola magistralak.

- Eskola malguak eta elkarlaneko ikaskuntza.

- Ikasleen elkarlaneko lana, kasuetan oinarritutako metodologia aplikatuz.

- Kasuen azterketa, analisia eta ebaluaketa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A) EBALUAZIOA JARRAITUA

Eskoletara joatea eskatzen du (% 80)

FROGA MOTAK:

- Banako edo eguneroko lana ikasgaiaren moduloei buruz: materialen irakurketa memoria, lan jarraibidei buruzko hausnarketa, eta batzutan, hala badagokio, ahozko azalpena eta/edo idatzizko proba % 60

- Esku-hartze baten azterketa eta analisia taldeka (%40).



Beharrezkoa izango da froga guztiak gainditzea, batezbestekoa egiteko.

“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da” (BOPV, 2017ko martxoaren 13an, 8.3. art.).



"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken  kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren %40 edo hori baino txikiagoa,  deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.2 art.).



B) AMAIERAKO EBALUAZIOA

Azterketa teoriko-praktikoa egin behar da (%100).



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEKO PROZEDURA

Ikasleak irakasgaiaren irakasleari idatziz aurkeztu beharko dio. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasi ondoren.

OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEKO PROZEDURA

Ikasleak irakasgaiaren irakasleari idatziz aurkeztu beharko dio. Horretarako, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete bat lehenago egingo beharko du.

AZKEN EBALUAZIOARI UKO EGITEKO PROZEDURA

Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa teoriko-praktikoa (%100), ikasgaiaren programa eta bibliografia jarraituz. Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa da azterketara ez aurkeztearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan aurkitzen den materiala.
RICHMOND, M. (2012). Zer da kasuzko gizarte-langintza? Sarrera gisako deskribapen bat. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BERTALANFFY, L. (1992). Perspectivas en la Teoría General de Sistemas. Madrid: Alianza Editorial.

CAMPANINI, A. (2013). La intervención sistémica. Un modelo operativo para el Servicio Social. Buenos Aires: Miño y Davila.

CARDONA CARDONA, J. eta CAMPOS VIDAL, J.F. (2018). La dimensión relacional del trabajo social: una perspectiva colaborativa. Revista de Treball Social. Col·legi Oficial de Treball Social de Catalunya, n. 214, 29-43.or.

CARDONA CARDONA, J., CUARTERO CASTAÑER, M. E. eta CAMPOS VIDAL, J. F. (2017). El diagnóstico relacional colaborativo (I) [The collaborative relational diagnosis (I)]. Alternativas. Cuadernos de Trabajo Social, 24, 67-90 or.

COLETTI, M. y LINARES, J.L. (1997). La intervención sistémica en los Servicios Sociales ante la familia multiproblemática. Barcelona:Paidos.

DU RANQUET, M. (1996): Los modelos en Trabajo Social. Madrid: Ed. Siglo XX.

FERNANDEZ GARCIA,T eta PONCE DE LEON ROMERO,L. (2011). Trabajo Social con Familias. Madrid: Ediciones Académicas, S.A.

FERNÁNDEZ, J. eta PARRA, B. (koord.). 2017. Intervención con familias desde el trabajo social. Madrid: Grupo 5.

FOMBUENA VALERO, J. (2012). El trabajo social y sus instrumentos. Elementos para una interpretación a piacere. Valencia: Nau Llibres.

GUINOT, C. (koord.).2009. Gizarte lanean erabilitako metodo, teknica eta dokumentuak. Deustu: Deustuko Unibertsitatea.

HEALY, K. (2001). Trabajo social: perspectivas contemporáneas. Madrid: Morata.

HOWE, D. (1999). Dando sentido a la práctica. Granada:Maristán.

ITUARTE, A.(2017). Prácticas del Trabajo Social Clínico. Valencia: Nau Llibres.

MÁIQUEZ CHAVES, M.L. y CAPOTE, C. (2001). Modelos y enfoques en intervención familiar Intervención Psicosocial, 2001, Bol. 10 zk 2, 185-198 or.

MINUCHIN, S. (1982). Familias y terapia familiar, Buenos Aires: Gedisa.

MINUCHIN, P. MINUCHIN, S. COLAPINTO, J.(2000).Pobreza, Institución, Familia. Buenos Aires: Amorrortu.

OVEJAS, CH. Y BERASALUZE, A. (2019). Suposizio praktikoak gizarte-langintzan: ebazpenerako diseinua. Zerbitzuan, 70, 111-130.

PONCE DE LEON ROMERO,L. eta FERNANDEZ GARCIA,T. (2019). Trabajo social individualizado. Metodología de intervención. Madrid: Alianza Editorial

QUINTERO VELÁSQUEZ, A.M. (2004). El Trabajo Social Familiar y el enfoque sistémico. Buenos Aires: Ed. Lumen Humanitas.

RICHMOND, M.(1962). Caso social individual. Buenos Aires: Humanitas.

ROSSELL, T. eta RODRIGUEZ, P.(2017). La entrevista en el Trabajo Social. Barcelona: Herder.

SANCHEZ URIOS, A. (2000). Intervención microsocial: Trabajo Social con individuos y familias. Murcia: DM.

SEGADO SANCHEZ-CABEZUDO, S. (2011). Nuevas tendencias en trabajo social con familias: Una propuesta para la práctica desde el empowerment. Madrid: Trotta.

SLUZKI, C.(1996).La red social: frontera de la práctica sistémica. Barcelona:Gedisa.

SOBREMONTE, E. (2012). Epistemología, teoría y modelos de intervención en Trabajo Social. Reflexión sobre la construcción disciplinar en España. Deusto: Deusto Digital, Serie Maior, bol.13.

VISCARRET, J.J.(2007). Modelos y métodos de intervención en Trabajo Social. Madrid: Alizanza Editorial.

WATZLAWICK, P., BEAVIN BAVELAS, J. y JACKSON, D.D. (1981). Teoría de la comunicación humana. Barcelona: Herder.

ZAMANILLO, T. (1993). Un enfoque sistémico para la intervención en crisis en Trabajo Social. Cuadernos de Trabajo Social zk 6, 119-136 or.

ZAMANILLO, T. (2018). Epistemología del Trabajo Social:de la evidencia empírica a la exigencia teórica. Madrid: Ediciones Complutense.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARIÑO ALTUNA, M. y VELASCO VÁZQUEZ, K. (2017). Diálogos: encuentros y desencuentros en los caminos plurales del Trabajo Social. In Guinot, C eta Ferran A. Trabajo Social: arte para generar vínculos. Deusto: Universidad de Deusto, Colección Deusto Digital.
CIRILLO, S. (1993). Familia en Crisis y Acogimiento Familiar. Guía para trabajadores sociales. Madrid: Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.
COLETTI, M.(1995). Familias Multiproblemáticas, ¿Servicios Multiproblématicos?. Barcelona: Grupo Dictia.
CYRULNIK,B.(2002). Los patitos feos. La resiliencia, una infancia infeliz no determina la vida. Barcelona: Gedisa.
GONZÁLEZ CALVO, V. (2003). La visita domiciliaria, una oportunidad para el conocimiento de la dinámica relacional de la familia. Revista de Servicios Sociales y Política Social, 61, 63-86 or.
KORNBLIT,A.(1984). Somática familiar,enfermedad orgánica y familia. Barcelona: Gedisa.
LAMAS, C. (1997). Los primeros contactos. En COLETTI,M. y LINARES, J. (Comp). La intervención sistémica en los servicios sociales ante la familia multiproblemática, (83-124 or.). Barcelona: Paidós.
McGOLDRICK, M. y GERSON, R.(1993).Genograma en la evaluación familiar. Barcelona:Gedisa.
PONTICELLI, M.P.(1998). Modelos teóricos del Trabajo Social. Barcelona: Lumen-Humanitas.
SALZBERGER-WITTENBERG, I. (1992). La relación asistencial. Buenos Aires: Amorrortu.

Aldizkariak

- Revista Cuadernos de trabajo social.
- Revista "Trabajo Social Hoy".
- RUA: Alternativas. Cuadernos de Trabajo Social.
- Revista de Treball Social, editada pel Col.legi Oficial de Diplomats en Treball Social i Assistents Socials de Catalunya.
- Revista de Servicios Sociales y Política Social. Consejo General del Trabajo Social.
- Revista AZARBE.
- Revista Comunitania.
- Revista Trabajo Social Global.
- Revista Itinerarios de Trabajo Social.

Web helbideak

- GIZARTE LANGINTZAREKIN KONTSEILU NAGUSIA: http://www.cgtrabajosocial.com/consejo/blogotsfera
- INTERNATIONAL FEDERATION OF SOCIAL WORKERS (IFSW): http://ifsw.org/
- SIIS - DOKUMENTAZIO ETA IKERKETA ZENTROA: http://www.siis.net/eu/
- THE NEW SOCIAL WORKER: http://www.socialworker.com/home/index.php

BALORA TRESNA:
http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-contss/eu/contenidos/informacion/balora/eu_doc/balora.html
HAURTZAROA - NERABEZAROAREN OINARRIZKO BEHARRAK:
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/balora/eu_doc/adjuntos/TAXONOMIA_EUS.pdf
GIZARTE-DIAGNOSTIKOA ETA BAZTERKERIA BALORATZEKO BALIABIDE BATERATUAK:
http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-contss/eu/contenidos/informacion/instrumento_valoracion/eu_instrume/balorazioa_baliabidea.html
BABESIK GABEKO HAURREKIN ESKU-HARTZEKO LIBURUA. BIZKAIKO ALDUNDIA:
http://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/manual%20de%20intervenci%C3%B3n%20eu.pdf
FAMILIAN ESKU-HARTZEKO PROGRAMA ESPEZIALIZATUA. NAFARROA:
http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/55152CE5-5A83-44D2-920C-93F42F6085CB/91922/10CapiDesproInfancia1.pdf

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:30 (1)

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:30 (1)

09:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)