XSLaren edukia

Gizarte Langintzarako Gizarte Psikologia25944

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25944

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte Langintzarako Gizarte Psikologia ikasgaiak Gizarte Langintzaren Ardurapeko Prozesuak eta Arazoak moduluan (C modulua) kokatuta dago. Modulu honetako beste ikasgaiak Filosofia eta Gizarte Langintza (1.go maila), Antropología eta Gizarte Langintza (1.go maila), Gizarte Langintzarako Psikologia (1.go maila), Soziologia eta Gizarte Langintza (1.go maila), Gizarte Egitura eta Estratifikazioa (2. maila).

Bigarren mailako ikasgaia da eta bigarrengo lauhilabetean ematen da. Ikasgai oinarrizkoa da eta euskaraz eta erderaz eskeintzen da. 6 Ects-eko ikasgaia da, hau da, guztira 150 ordutakoa: 60 ordu presentziazko irakaskuntzarako eta 90 ez presentziarazko. Irakasgaiaren dozentzia Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologiari dagokio.

Irakasgai honetan honakoa ikasten da: Gizarte-psikologia: norbanakoaren eta taldearen elkarrenganako eragina. Sen ona eta jakintza zientifikoak. Nola ikasten dugu? Metodo zientifikoa aplikatzen dugu arazo psikosozialen azterketan. Ikerketako eta ebaluazioko diseinuak deskribatzen ditugu. Nola pentsatzen dugu eta nola eratzen ditugu iritziak? Informazioa prozesatzeko eta inferentziak eta iritzi sozialak sortzeko moduak; isuriak eta heuristikoak azpimarratuko ditugu bereziki. Nola alda ditzakegu sinesmenak eta jarrerak? Jarrerak eta jokaera. Norbanakoa taldean: taldeen funtzionamenduan, errendimenduan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiten duten prozesu psikosozialak. Taldeen arteko harremanak: nola eragiten dute nortasunean, autoestimu pertsonalean eta kolektiboan? Aurreiritzia, estereotipoak eta diskriminazioa. Defentsa pertsonaleko estrategiak estigmei eta aurreiritziei aurre egiteko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.Gizakiak gizarte-ingurunean duen jokabidea eta pertsonen eta horien ingurunearen arteko harremana eratzen dituzten oinarrizko prozesuen eta elementuen ikuspegi psikosoziala ezagutzea. (M03CM01)

2.Psikologia sozialeko eta zientzia-metodologiako jakintzak aplikatzea arazo psikosozialen azterketan, eta sen ona eta jakintza zientifikoa bereiztea. (M03CM06)

3.Informazioa prozesatzeko, iritziak sortzeko eta hautemateko prozesuetan eragiten duten prozesu psikosozialak aztertzeko gai izatea, pertsona arteko gatazkak hauteman eta ebaluatu ahal izateko.

4.Jarrera, estereotipo eta aurreiritzi sozialak identifikatzea, bai eta horiek sortzeko eta aldatzeko mekanismoak ere, eta jakitea horiek zer eragin duten nortasun pertsonalean eta sozialean. Horrela, diskriminazioko eta gizarte-bazterketako egoeran egoteko arriskuan dauden taldeen beharren prebentzioan eta diagnosian aplikatu ahal izango ditugu. (M03CM05)

5.Nork bere burua ezagutzeko gaitasuna lantzea (bakoitzak bere balioak, jarrerak eta eskema kognitiboak hautemateko), bai eta enpatia ere, modu objektiboan eta/edo giza eskubideak errespetatuz aztertu ahal izateko etorkizuneko lan-jarduera. (M03CM07)



G010: Lanbide-jardunerako behar diren trebetasunak garatzea, honako hauek nabarmenduz: gaitasun kritikoa eta gogoetatsua, analisi-gaitasuna, komunikazio-gaitasuna, harreman-gaitasuna, talde-lana eta sare-lana, generoaren, kulturartekotasunaren, landatartasunaren eta abarren ikuspegi inklusiboak txertatuta.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. IRAKASGAIA.- GIZARTE PSIKOLOGIAK GIZARTE LANGINTZARI EGITEN DIZKION EKARPENAK

2. IRAKASGAIA.- GIZARTE PSIKOLOGIA: norbanakoen, taldeen eta ingurunearen arteko harremana. Azalpen-mailak. Motibazioa eragiten duten eta informazioa prozesatzeko oinarrizko printzipioak.

3. IRAKASGAIA.- GIZARTE PSIKOLOGIAKO METODOLOGIA: sen ona eta jakintza zientifikoa. Gizarte-psikologiako ikerketako eta ebaluazioko oinarrizko diseinuak.

4. IRAKASGAIA.- KULTURA ETA GIZARTE PSIKOLOGIA: kultura eta kultura-dimentsioak: psikologia transkulturala. Kultura-dimentsioak: Norbere buruaren kontzeptua. Komunikazio-estiloak.

5. IRAKASGAIA.- KOGNIZIO SOZIALA: Iritziak sortzea. Atribuzio-prozesuak. Kausalitatearen atribuzioak, isuriak eta heuristikoak.

6. IRAKASGAIA.- JARRERAK: egitura, neurria, funtzioak eta jarrera-jokaera erlazioa.

Komunikazio pertsuasiboko elementuak. Jarrerak aldatzeko konbinazio-ereduak.

7. IRAKASGAIA.- TALDE PROZESUAK: errazte soziala. Alferkeria soziala. Desindibiduazioa. Talde-polarizazioa. Talde-pentsamendua.

8. IRAKASGAIA.- TALDE ARTEKO HARREMANAK: nortasun soziala, pertsonala eta autoestimua. Aurreiritzi eta diskriminazio soziala, eta aurreiritzi eta arrazismo modu berriak. Estigma sozialari aurre egiteko estrategiak.

9. IRAKASGAIA.- ESTEREOTIPOAK: definizioak eta funtzioak. Eratze-prozesuak: autobetetzen diren profeziak, irudipenezko korrelazioak eta beste batzuk. Sexismoa eta gutxiengo etnikoekiko aurreiritziak: aldatzeko estrategiak.

10. IRAKASGAIA.-GIZARTE PSIKOLOGIA APLIKATUA: OSASUNA eta FAKTORE PSIKOSOZIALAK. ongizate subjektiboaren, zoriontasunaren eta osasun mentalaren dimentsioak. Faktore psikosozialak: nortasun-faktoreak, estresa eta euskarri soziala. Aurre egiteko moduak (banakakoak eta kolektiboak) eta osasuna.

MetodologiaToggle Navigation

Ebaluazio-sistema jarraitua izango da; beraz, bertaratzea nahitaezkoa da.

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia erabiltzen dira:

Programa teorikoa: klase magistralak.

Ikasgelako praktikak: talde-lanak. DVDak ikustea eta eztabaidatzea.

Ordenagailu-praktikak: gizarte-psikologiaren esparruko galdetegiak ezagutzea eta profil pertsonalak aztertzea. Txostenak eta laguntza ematea. Jardueretan parte hartzea.

Ezinbestekoa da idatzizko proba gainditzea irakasgaia gainditu ahal izateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian, ebaluazio jarraituarekin, ebaluazioa honela egiten da, eta irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da bi atalak gaindituta izatea.

-Azterketako gutxieneko puntuazioa (test erako proba): 3/6 puntu.

-Azterketako gutxieneko puntuazioa (egin beharreko idatzizko proba): 1/2

-Praktiketara gutxienez joatea: % 80 (justifikatutako hutsegiteak).

Azken ebaluaziokoak:

-Bi atalak gainditzea:

O Azterketako gutxieneko puntuazioa (test erako proba): 3/6 puntu.

O Azterketako gutxieneko puntuazioa (egin beharreko idatzizko proba): 2/4



"Nolanahi ere, ikasleek amaierako ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, ebaluazio jarraituaren sisteman parte hartu duten ala ez kontuan hartu gabe. Horretarako, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei ebaluazio jarraituari uko egiten diotela. Horretarako, 9 asteko epea izango dute lau hilekoetarako, eta 18 astekoa urte osokoetarako, lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik aurrera, hurrenez hurren, ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera. " (Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren 8.3ra).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian (ekainean) ikasgaia gainditzeko baldintzak lehen deialdiko (maiatzeko) berak izango dira. Ekaineko azterketa maiatzekoaren osaera berekoa izango da, eta ikasleek lauhilekoan zehar ebaluazio ''jarraitu''aren baitan irabaziriko puntuak aintzat hartuko dira ezohiko deialdian ere (ez, ordea, hurrengo deialdietan).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egela plataforma birtualean ikasturtean zehar argitaratuko diren materialak ("power point"-ak, ariketak, testuak, etabar.)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Baron, R. & Byrne, R.(1998). Psicología social. Madrid, Prentice-Hall.

2. Morales, F.J. (2007). Psicología social. Madrid: McGraw Hill ISBN 8448156080.

3. Morales, J.F., et al. (2008). Método, teoría e investigación en psicología social. Madrid, Pearson. ISBN 978-84-205-4226-3.

4. Páez, D.; Fernández, I., Ubillos, S., Zubieta, E. (2004). Psicología social, Cultura y Educación. Madrid: Pearson/Prentice-Hall. ISBN: 84-205-3724-1

5. Smith, E.R. & Mackie, D.M. (1997) (Ed.). Psicología social. Madrid, Panamericana.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Baron, R. y Byrne, R. (1998). Psicología social. Madrid: Prentice-Hall.
Basabe, N. y Amutio, A. (2003). Factores psicosociales y salud: Cultura y Salud. D. Paéz, I. Fernández, S. Ubillos, E. Zubieta (eds.). Psicología social, Cultura y Educación. (pp.892-927). Madrid: Pearson Educación. Disponible en: http://www.ehu.eus/es/web/psicologiasocialcce/publikazioak
Csikszentmihalyi, M. y Csikszentmihalyi, I.S. (1998). Experiencia óptima. Estudios psicológicos del flujo en la conciencia (pp. 93-98). Bilbao: Desclée De Brouwer.
Echebarria Echabe, A. (1995). Psicología Social del prejuicio y el racismo. Madrid: Ramón Areces.
Fiske, S. T. (2014). Social Beings. Hoboken, NJ: Wiley & Sons.
Javaloy, F., Morales, J. F., Fernández, S. y Magallares, A. (2011). Psicología social y psicología positiva: Algunas reflexiones. Revista de Psicología Social, 26(3), 345-355.
Lopez, S. J., Pedrotti, J. T. y Snyder, C. R. (2015). Positive Psychology: The scientific and practical explorations of human strengths. Los Angeles: SAGE.
Myers (2000). Psicología. Madrid: Panamericana.
Smith, E.R. y Mackie, D. M. (1997). Psicología social. Madrid: Panamericana.

Aldizkariak

Advances in Experimental Social Psychology (inglés)
Cahiers Internationaux de Psychologie Sociale (francés)
European Journal of Social Psychology (inglés)
European Review of Social Psychology (inglés)
International Journal of Social Psychology (inglés)
Jorunal of Social Psychology (inglés)
Journal of Applied Social Psychology (inglés)
Journal of Cross-Cultural Psychology (inglés)
Journal of Experimental Social Psychology (inglés)
Journal of Personality and Social Psychology (inglés)
Journal of the Theory of Social Behaviour (inglés)
• Papers on Social Representations (inglés)
• Revista de Psicología Social (castellano)
• Revista de Psicología Social Aplicada (castellano)
• Uztaro (euskera)

Web helbideak

http://spanish.authentichappiness.org (Psicología Positiva)
http://psicologia-positiva.com (Psicología Positiva Española)
http://www.psicosocial.net (Psicología comunitaria)
http://www.ocf.berkeley.edu/~wwu/psychology/attraction.shtml#proximity (Determinants of attraction)
Grupo consolidado de investigación Cultura, Cognición y Emoción http://www.ehu.eus/es/web/psicologiasocialcce
Aplicación online instrumentos de medida: http://www. ehu.es/GCIPS

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DIAZ GORRITI, VIRGINIA
  • MATEOS PEREZ, ESTIBALIZ
  • ORIVE CALZADA, MIREN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-13:30 (1)

09:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)