XSLaren edukia

Justizia Administrazioa eta Gizarte Langintza25948

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25948

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Justizia Administrazioa gatazkak konpontzeko sistema gisa. Jurisdikzio desberdinen ezagutza. Justiziarekin kooperatzeko dauden zerbitzu psikosozialen ikuspegitik sistema penalari hurbiltze bat, bereziki Gizarte Langileek arlo horretan izan dezaketen parte hartze aukerak aztertuaz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.- Gizarte harremanen erregulazioan zuzenbideak duen funtzioa ezagutzea eta gatazkak konpontzerako garaian Justizia Administrazioak duen funtzioa ezagutzea.

2.- Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratiko baten printzipioak ezagutzea eta hauetatik pertsona eta taldeen eskubideen defentsan erabili daitezkeen irizpideak ateratzen jakitea.

3.- Testu juridikoak irakurri, laburtu, eta aztertzen jakin. Oinarrizko kontzeptu juridikoak egoki erabiltzen jakin, lan profesionalean komunikatzeko lanabes egoki bat bezala.

4.- Gatazken konponketan, arazoaren oinarrizko elementuak identifikatzen jakitea, konponbidea bilatzen aldera alde juridikoa ere aintzat hartzen laguntzea, eta erabaki egoki bat hartzen jakitea ondorio guztiak baloratzeko gai izanik.

5.- Justiziaren erabiltzaile diren eta egoera zaurgarrian dauden Justizia Administrazioaren erabiltzaileen oinarrizko eskubideen ezagutza (arriskuan dauden adin-txikikoak, delituan biktimak, espetxeratuak, inputatuak...) eta ongi bereizten du beste profesional batzuek hauekin duten interbentzioaren eremua.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAk onarturiko edukien deskribapena:

Juztizia Administrazioa eta Gizarte Langintza: Diziplinarteko taldeak edo psiko-sozialak. Administrazio Justiziaren antolaketa eta funtzionamendua: jurisdikzio desberdinak.

Atxilotuentzako laguntza: Atxiloketa. Behin-behineko espetxeratzea eta beste behin-behineko neurri batzuk. Prozedura penala. Delitua eta ardura penala.

Biktimentzako laguntza: Denuntzia. Delituan biktimen eskubideak. Ardura zibila.

Exekuzio penalean eman daitekeen laguntza: zigorrak. Segurtasun neurriak. Espetxeratzean alternatibak.

Bitartekaritza penala: Lehengoratze justiziaren eredu berriak. Konponketa zigorraren aurrean.

Espetxeetako Gizarte Laguntza. Espetxeak. Tratamendu graduak. Espetxeen analisi kritikoa. Birgizarteratzea.

Talde psikosozialak: Parte hartzea familia prozesuetan. Arrisku egoeran dauden adin-txikikoan babesa. Adin-txikiko arau-hausleekin nola jardun.



Aurretik adierazitako edukiak garatzen diren PROGRAMA, ikaslearen gidan garatuko dena, ondokoa da:

I.gaia.- JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA ETA GIZARTE LANGINTZA: SARRERA

II.gaia.- GIZARTE LANGINTZA ETA SISTEMA PENALA.

III.gaia.- ZUZENBIDE PENALAREN SARRERA.

IV.gaia.- ERANTZUNKIZUN PENALA: DELITUAREN KONTZEPTUA.

V.gaia.- DELITUAREN ONDORIOAK: ZIGORRAK ETA BESTE ONDORIO JURIDIKOAK.

VI.gaia.- LEHENGORATZE JUSTIZIA.

VII.gaia.- ESPETXEA.

VIII.gaia.- JUSTIZIAN GIZARTE LANGINTZAK ESKU HAR DEZAKEEN BESTE ALOR BATZUK

MetodologiaToggle Navigation

Esposizio bidezko metodologiaz gain, ariketa praktikoak erabiltzen ditut. Egiazko kasuen azterketa ere egiten dut.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio bi sistema daude.

1.- Ebaluaketa jarraia:

A)Idatzizko azterketa:

Galdera motz eta garatzeko moduko galderak izango ditu.

Ikasgelan landuriko eduki kontzeptualak menperatzea eta ikasleen hausnarketarako gaitasuna baloratuko da.

Froga finala(idatzizko azterketa), irakasgaiaren nota osoaren %50 baino gehiago denez, deialdiari uko egiteko, azken frogara ez aurkeztearekin nahikoa da. Kalifikazioa: EZ AURKEZTUA izango da.



B)Kasu praktikoen gaineko lana:

Hauen bitartez, hamar puntutik 1 eta 4 artean eskuratzeko aukera izango du:

- Kasu praktikoetara joan eta parte hartzen duenak.

- Kasu praktikoei buruzko txostenak idatziz aurkezten dituenak.



Ikasleak klase praktikoetan agindutako lanak egin beharko ditu astero. Hauek ikasgelan zuzendu edota komentatuko dira. Zuzenketa hauek eginda, klase bukaeran lanak irakasleari emango zaizkio; ez da beranduago aurkeztea onartuko eta ez dira onartuko eskuz aurkezturiko lanak.

Txostena edo lana kopiatua bada edo bat baino gehiagoren artean egin bada, ez du balioko, zuzendu edo osatu gabe entregatzen bada erdia puntuatuko zaio; klasera etortzen ez denak hau hasi aurretik aurkezten badu, erdia puntuatuko zaio.

Balorazio orokorra, agindutako praktika kopuruaren araberakoa izango da (praktika guztien bataz bestekoa egingo delarik).

2.- Ebaluaketa Finala:

Ebaluaketa jarraian parte hartzen ez duten ikasleak besteen idatziko azterketa bera egin beharko du eta, kasu horretan, azterketa 10 puntuko balioa izango du.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko eba-luazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du,lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



DEIALDIARI UKO EGITEA:

Ebaluaketa jarraiaren kasuan, azterketara ez aurkeztearekin deialdira uko egiten dela ulertuko da.



Ebaluazio Finalaren kasuan: azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



* KONTUAN HARTZEKO: Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua gainditu ez dutenek eta aurkeztu ez direnek azken azterketa bakarra izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zigor Kodea, eguneratua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO MATERIALAK



¿ LANDA GOROSTIZA, J-M., Zuzenbide Penaleko Ikasgaiak (Zati Orokorra eta Zati Berezia), Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo, 2003 (225 orr.) [Euskal Herriko Unibertsitatearen Web orriaren bitartez eskuragarri].



¿ LANDA, J-M./LOBERA, A./SAINZ DE ROZAS, R./URRUTIA, A./URRUTIA, E., Zigor kodea. Código Penal, Deustuko Unibertsitatea/IVAP-HAEE, Bilbo, 2. argitaldia, 2004.



¿ MUÑOZ CONDE/GARCIA ARAN, Derecho penal. Parte general, Valentzia, 2010.



¿ DIEZ RIPOLLÉS, Derecho penal español Parte General en esquemas, Valentzia, 2007.

¿ GARCIA-PABLOS, Derecho penal. Introducción, Madril, 2002.

¿ GARCIA-PABLOS, Tratado de Criminología, Valentzia, 1999.

¿ GRACIA MARTIN, et alter, Lecciones de consecuencias jurídicas del delito, Valentzia, 2004.

¿ LANDA GOROSTIZA, ¿1995.eko Kode Penal berriaren balorazio orokorra¿, ELERIA (Euskal Herriko Legelarien Aldizkaira), 1996, O zenbakia., 75-89 orr.

¿ LANDA GOROSTIZA, ¿Adingabea zuzenbide penalaren aurrean: 5/2000 Lege Organikoarekiko hurbilketa kritikoa¿, ELERIA (Euskal Herriko Legelarien Aldizkaira), 2002, 9 zenbakia., 25-39 orr.

¿ LANDA GOROSTIZA, ¿Unibertsitatearen zeregina legegintza euskaldunean: zuzenbide penaletik egindako hausnarketa¿ Eleaniztasuna eta teknika legegilea. Plurilingüísmo y técnica legislativa, Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco argitaratzailea, Vitoria-Gasteiz, 2001, 237-246; baita ere ELERIA (Euskal Herriko Legelarien Aldizkiira), 2001, 8 zenbakia., 93-98 orr.

¿ MAPELLI CAFFARENA, Las consecuencias jurídicas del delito, Madril, 2011.

¿ MIR PUIG, Derecho penal. Parte general, Bartzelona, 2008.

¿ ORTS BERENGUER, et alter, Compendio de Derecho penal Parte General, Valentzia, 2008.

¿ QUINTERO, et alter, Comentarios al Código penal. Tomos I, II y III, Iruñea, 2008.

¿ TAMARIT SUMALLA, et alter, Curso de Derecho penitenciario, Bartzelona, 2005.

¿ ZUGALDIA ESPINAR, Fundamentos de Derecho penal. Parte general. Las teorías de la pena y de la ley penal, Valentzia, 1993.

Gehiago sakontzeko bibliografia

• ATIENZA, M.; El sentido del Derecho, Ariel, Barcelona, 2012.
• FERRAJOLI, L.; Derecho y razón, Madrid, 1995.

Aldizkariak

ELERIA (Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria)

Web helbideak

http://testubiltegia.ehu.es/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:30 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)