XSLaren edukia

Komunitaterako Gizarte Langintza25933

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25933

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Gizarte Langintzaren Oinarriak, Metodologiak, Teoriak eta Teknikak deritzon A Moduloaren parte da. Irakasgai honen helburuak dira: a) komunitatearen azterketa egitea Gizarte Langintzaren esku-hartzearen objektu eta subjektu gisa; b) Gizarte Langintza kokatzea horren esku-hartzearen testuinguru zabalenean; c) esku-hartze komunitarioaren prozedura metodologikoa ezagutzea; eta d) esku-hartze komunitarioaren esperientzia desberdinei hurbilpena egitea, bereziki ikasleen testuinguru hurbilean ematen direnak.



Horretarako, proposatutako edukiek Gizarte Langintzaren dimentsio komunitarioa jorratzen dute banakako-familiko eta taldekako dimentsioaren osagarri den heinean. Sakonketa kontzeptual baten ostean, Komunitateko Gizarte Langintza bere jatorrian dituen eta bere esku-hartze eredu teoriko-metodologikoen atzean dauden pentsamendu korronte ezberdinak identifikatuko dira. Fundamentazio teoriko honen bidez Komunitateko Gizarte Langintzaren objektua eta ezaugarriak zehaztuko dira; horien artean ardatz nagusiak izango dira partaidetza, elkartegintza, boluntariotza eta gizarte mugimenduen ekintza. Azkenik, Komunitateko Gizarte Langintzak berezkoak dituen prozedura metodologikoak landuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiak A Moduluko hurrengo konpetentziari erantzuten dio: Gizarte Langintzarako esku-hartze metodo eta teknikak aplikatzea, zeintzuen bidez pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateak lagundu haiek erabakiak har ditzaten, ahalduntze prozesuak gara ditzaten, banakako eta kolektiboa den promoziorako, gizarte partaidetza sustatzeko eta sare sozialak areagotzeko. Era berean, Moduluaren hurrengo irakaskuntza emaitzarekin lotuta dago: Gizarte Langintzaren metodologia eta teknikak ezagutu eta aplikatzen ditu banakako, familia, talde, komunitate eta erakundeekin, esku-hartze proiektuak diseinatuz eta ebaluatuz.



Horrekin batera, irakasgaiaren konpetentzia zehatzak hurrengoak dira:



-Gizarte Langintzaren banakako-famili eta taldekako dimentsioek esparru kolektiboarekin duten lotura eta elkartrukea ulertzea.

-Esku-hartze komunitarioaren oinarri teoriko eta metodologikoak ezagutzea.

-Esku-hartze komunitarioa ematen den testuinguruaren konplexutasun eta izaera gatazkatsuari buruzko hausnarketa kritikoa egitea.

-Komunitateko Gizarte Langintzaren objektua, subjektua eta helburuak identifikatzea, baita horren funtzioak esku-hartze eremu honetan ere.

-Komunitate mailan gizarte ehundura, partaidetza, prebentzioa, promozioa eta sareak indartzeko tresnak bereganatzea.

-Parte-hartzailea den diagnostiko komunitarioa egiten ikastea, ahalduntze pertsonal eta kolektibo gisa.

-Esku-hartze komunitarioan disziplina anitzen arteko eta sare lanaren garrantzia ulertzea, baita gizarteratzea helburu duten genero, kulturartekotasun eta landa ikuspegiak ere.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAk baieztatutako titulazioaren memorian zehazten denari jarraituz, irakasgaiak hurrengo eduki teoriko-praktikoak lantzen ditu:



1go gaia. Komunitateko Gizarte Langintzari sarrera



2. gaia. Komunitateko Gizarte Langintzaren oinarri teorikoak

- Kontzeptualizazioa

- Ikuspegi historia

- Esku-hartze komunitarioaren eredu teoriko-metodologikoak

- Karakterizazioa eta objektua



3. gaia. Gizarte Langintzaren dimentsio komunitarioa

- Gizarte partaideza

- Gizarte mugimenduak

- Elkartegintza

- Boluntariotza



4. gaia. Metodologia eta aplikazioa

- Esku-hartze komunitarioaren prozedura metodologikoa



Irakasgaiak zeharka lantzen ditu genero ikuspegia, giza ikusbide ikuspegia, gizarte eta ingurugiro sostengarritasuna eta parte-hartzea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honen metodologiak hiru irakaskuntza ekintza mota jarraitzen ditu:



a) Saio teorikoak (45 ordu guztira, astero 3)



Saio hauetan irakasgaiaren eduki teoriko nagusien azalpena egingo da, horretarako, eta azalpenaz gain, zenbait irakurgaien inguruko hausnarketan eta aukeraturako bideo laburren azterketan oinarrituz. Saio teorikoei lotuta, ikasleek irakasleak proposatutako banakako lanak egingo dituzte.



b) Saio praktikoak (15 ordu guztira, astero 1)



Saio hauek irakasgaian landuko diren eduki teorikoen aplikazioa egitea izango dute helburu. Modu horretan ikasleei Komunitateko Gizarte Langintzaren prozedura metodologikoa ezagutzeko orientazioa emango zaie. Bereziki, komunitate jakin baten sakoneko azterketa eta gizarte diagnostikoaren garapena egingo da. Diagnostikoa, informazioa eskuratzeko gizarte ikerketarako hiru tresna ezberdinen aplikazioan oinarrituko da: behaketa parte-hartzailea, sakoneko elkarrizketak eta dokumentazioaren bilaketa eta azterketa. Diagnostiko komunitarioa bost pertsonek osotutako lan taldeetan egingo da.



c) Tutoretzak



Tutoretzak ikasleen irakaskuntza prozesua laguntzeko eta jarraitzeko tresna izango dira, bai banaka bai taldeka.



Azkenik, derrigorrezko irakurketa materiala E-Gelan egongo da eskuragarri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60
    • PARTE-HARTZEA ETA EKARPENA (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia honek duen ebaluazio sistema jarraia da.



Alde batetik, ikasleek bost pertsonetako taldeetan komunitate baten diagnostikoa egingo dute, lan honek irakaslearen orientazioa eta jarraipena izango duelarik gelako praktiken bidez. Talde lan hau entregatzeko azken eguna azterketa data ofiziala izango da.



Bestalde, ikasleek eduki teorikoei buruzko banakako hiru lan eta azken froga idatzia egingo dute azterketa data ofizialean. Froga idatzia egin ahal izateko talde lana entregatua egon beharko da. Gainera, kalifikazio orokorraren bataz-bestekoa egiteko beharrezkoa izango da bai talde lana bai froga idatzia gainditzea.



KALIFIKAZIO TRESNAK ETA EHUNEKOAK



a) Diagnostiko komunitarioa taldeka: %30



Baloratuko da:

-Gizarte diagnostiko baten atal guztien barneratze eta garapena, erabilitako prozedura metodologikoa barne.

-Edukien deskripzio eta zehaztapen maila.

-Lortutako koherentzia eta sakontasun maila.

-Zuzenketa ortografikoa eta gramatikala.



b) Banakako lanak: %30



Baloratuko da:

- Garatutako edukien menperatze edo barneratzea.

- Argitasuna, ortografia zuzenketa eta koherentzia.

- Erabilitako lengoaiaren egokitasuna.

- Zuzenketa ortografikoa eta gramatikala.



c) Froga idatzia: 40%



AMAIERAKO EBALUAZIOA ESKATZEKO PROZEDURA



Ikasleek eskubidea izango dute amaierako ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraian parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazioari jarriari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko du, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Amaierako ebaluazioa egiten duten ikasleei, ebaluazio jarriarako azaldutako lan berdinak eskatuko zaizkie: eduki teorikoei lotutako banakako lanak eta froga idatzia, eta kasu honetan banaka ere egingo den diagnostiko komunitarioa.



OHARRA:

COVID-19 dela eta, ebaluazioa modalitate ez presentzialean egin behar izatekotan, bai ebaluazio jarraia eta bai amaierako ebaluazioa egingo duten ikasleen kasuan, lan ezberdinen (banakakoak/taldekoa) entregak EGelaren bidez egingo dira, ohiko eta/edo ez ohiko deialdirako aurreikusita dagoen egun eta ordu berdinean. Froga idatziari dagokionez, honen ordez beste banakako lan bat eskatuko zaie ikasleei.



DEIALDIARI UKO EGITEKO PROZEDURA



1. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute (12.1 art.).



2. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari (12.2 art.).



3. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (12.3 art.).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdian jarraitutako ebaluazio sistema ohiko deialdirako zehaztutako berdina izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasmateriala: BERASALUZE CORREA, Ainhoa, Irantzu MENDIA AZKUE eta Edurne ARANGUREN VIGO (2011), Komunitateko gizarte-langintzaren oinarri teorikoak, UPV/EHU (urtero egokitzapenak egiten zaizkio ikasmaterial honi).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ANDER-EGG, Ezequiel (2000): Metodología y práctica del desarrollo de la comunidad, Lumen, Buenos Aires.



BARBERO, Josep Manuel eta Ferrán CORTÉS (2005): Trabajo Comunitario, organización y desarrollo social, Alianza, Colección Política Social/Servicios Sociales, Madrid.



LILLO, Nieves eta Elena ROSELLO (2001): Manual para el Trabajo Social Comunitario, Narcea, Madrid.

MARCHIONI, Marco (2004), La acción social en y con la comunidad, Certeza, Zaragoza.



MARTÍ, Joel eta Óscar REBOLLO (2005): Participación y desarrollo comunitario en medio urbano: experiencias y reflexiones, IEPALA, Madrid.



NAVARRO, Silvia (2010) (2ª ed.): Redes Sociales y construcción comunitaria. Creando (con)textos para una acción social ecológica, CCS, Colección Intervención Social, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

DEL RIO ALDASORO, Jesús (2003): Esku-hartze komunitarioen metodologia, Eusko Jaularitza, Vitoria-Gasteiz.

FERNÁNDEZ GARCÍA, Tomás eta Antonio LÓPEZ PELÁEZ (2008): Trabajo Social Comunitario: afrontando juntos los desafíos del siglo XXI, Alianza, Colección Política Social/Servicios Sociales, Madrid.

MALAGÓN BERNAL, José Luis eta José Luis SARASOLA SÁNCHEZ-SERRANO (2006) (2ª ed.): Fundamentos del Trabajo Social Comunitario. Bases teóricas y metodológicas para la invervención comunitaria, Aconcagua Libros, Sevilla.

MANZANOS, César (coord.) (2012): Mediación y participación en conflictos para transformar la sociedad (comunitaria, política, económica, familiar y penal), Ponencias de Congreso, Escuela Universitaria de Trabajo Social (UPV/EHU), Vitoria-Gasteiz, 8 y 9 de noviembre de 2012, Ed. Ikusbide.

MARTÍNEZ HERNÁNDEZ, Eva eta Lucía PEÑA MARTÍNEZ (coords.) (2010): REDefiniendo el trabajo comunitario, Ponencias de la III Jornada de Trabajo Social, Escuela Universitaria de Trabajo Social (UPV/EHU), Vitoria-Gasteiz, 25 de marzo de 2010.

ROBERTIS, Cristina eta Henri PASCAL (1994): La intervención colectiva en trabajo social, El Ateneo, Buenos Aires.

SAEZ, M. eta D. Múñoz (coords.): Nuestros barrios, nuestras luchas. Experiencias de intervención en barrios periféricos, Zambra/Baladre y La Burbuja, Valencia.

SUSMOA (2009): Pisando charcos. Una experiencia de trabajo comunitario en barrios, Zambra/Baladre, Málaga.

Aldizkariak

http://www.entornosocial.es
http://www.intervencionsocial.com
http://revistas.ucm.es
http://isw.sagepub.com
http://www.zerbitzuan.net
http://www.tscat.cat
http://rua.ua.es
http://www.caritas.es
http://www.uclm.es
http://www.cgtrabajosocial.com

Web helbideak

http://www.cgtrabajosocial.com/
http://ifsw.org
http://www.tsred.org
http://institutomm.ning.com
http://www.socialworkonline.com
http://pasionporeltrabajosocial.blogspot.com.es
http://www.clinicalsocialwork.com
http://www.socialworkpolicy.org
http://www.nisw.org.uk
http://www.plancomunitario.org
http://www.partehartuz.org

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:30-17:30 (1)

14:30-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-18:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:30 (1)

16:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)