XSLaren edukia

Gizarte Ikerketarako Metodologia Kualitatiboa25936

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25936

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Gizarte Ikerketarako Metodologia Kualitatiboa' 3. mailan kokatuta dagoen derrigorrezko ikasgai bat da. Gizarte Langintzaren Oinarriak, Metodologia, Teoria eta Teknikak izeneko A Moduluaren ikasgaietako bat da. Modulu bereko beste ikasgai batzuk dira Gizarte Langintzaren Oinarriak eta Metodologia, Gizarte eta Komunikazio Trebetasunak, Gizarte Langintzan Esku-hartzeko Teknikak, Banakako-familiako Gizarte Langintza, Talde Gizarte Langintza, Komunitate Gizarte Langintza, Gizarte Proiektuen Diseinua eta Ebaluazioa, eta Ikerketarako Metodologia Kuantitatiboa.



Ikerketarako Metodologia Kuantitatiboa ikasgaiak eta Gradu Bukaerako Lanak harreman estua daukate ikasgai honekin, eta guztien artean osatzen dute Gizarte Langintza Graduan gizarte ikerketaren inguruko ibilbidea, eta bere baitan ikasleari ikerkuntzaren arlorako trebakuntza eskaintzen zaio.



Gizarte ikerketak egiteko jarrai daitekeen metodologietako bat da orientazio kualitatiboa duena, eta bere oinarrietan eta bitartekoetan janztea da ikasgai honen helburua. Asmo horrekin aztertzen eta praktikatzen dira ikerketa kualitatiboen ezaugarriak, prozedurak eta teknikak.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaiaren gaitasun zehatzak dira:



G1: Ikerketa metodoen zutabe diren oinarri kontzeptualak ezagutzea (GO3)

G2: Edozein fenomeno sozialen azterlana egiteko jarraitu beharreko prozedura eta teknika ezberdinak ezagutzea. (GO3)

G3: Errealitate sozialen ikerketarako teknika ezberdinak nola erabiltzen diren jakitea (GO3)

G4: Baliatutako teknikekin bildutako informazio esanguratsua bereizteko, aztertzeko eta interpretatzeko jarraitu beharreko prozedurak ezagutzea (GO3 eta 9)



Labur esanda, ikasgai honen bitartez lortu nahi diren emaitzak dira:

-Gizarte ikerketarako metodologia kualitatiboaren berezkotasunak ezagutzea.

-Baliatu genitzakeen tekniken ezaugarriak argitzea, eta kasuan kasuko ikerketa helburuentzako teknika egokienak bereizten jakitea.

-Bildutako informazioaren analisia egin eta egoki txosteneratzen jakitea.





Irakasgaiak zeharka lantzen ditu genero ikuspegia, giza ikusbide ikuspegia, gizarte eta ingurugiro sostengarritasuna eta parte-hartzea, gizarte proiektuen formulazioaren berezko edukiak diren heinean.



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK



IE1: Metodologia kualitatiboaren eta beste metodologia batzuen arteko aldeak eta antzak ezagutzen ditu.

IE2: Teknika kualitatibo eta partehartzaileen berezko ezaugarriak eta potentzialitateak ezagutzen ditu.

IE3: Metodologia kualitatiboarekin bat datozen ikerketa helburuak eta aztergaiak formulatzen daki.

IE4: Egoki aplikatzen dakizki informazioa biltzeko eta informazioaren analisirako teknikak.

IE5: Egoki eratzen eta idazten ditu ikerketa jardueren txostenak.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.gaia: Gizarte Zientzietako ikerketaren oinarri kontzeptualak eta errealitatera hurbiltzeko

bideak. Ikerketa-ekintza.

2. gaia: Ikerketa kuantitatiboaren eta kualitatiboaren “dilema”. Ikerketarako zenbait teknika nagusi.

3. gaia: Dokumentazio teknikak.

4. gaia:Narrazio teknikak: elkarrizketa pertsonalak, talde elkarrizketak eta eztabaida taldeak.

5. gaia:Behaketa teknikak: motak eta prozedura.

6. gaia: Interpretazio teknikak, eduki analisia eta emaitzen txostenak.

7. gaia: Ikerketa ekintza partehartzailea: teknika partehartzaileak gizarte ikerketan.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiaren gaiei buruzko azalpenak irakasleak emateaz gain gelan (saio teorikoetan zein praktikoetan), metodologia aktiboak baliatuz, taldeka ere landuko dira kuestio teoriko zein praktikoak. Jorratu beharreko gaitasunak jorratze aldera, dinamika eta jarduera formatibo ezberdinak egingo dira gelako saioetan eta beraietatik kanpo. Horien adibide dira ondorengoak: informazio bilaketa eta idatziz egituratzea, simulazio ariketak eta ikerketarako tekniken aplikazio praktikoak.



Azalpen teorikoekin eta ariketen bateratze saioez gain, gelaz kanpoko aplikazio ariketak egingo dira, banaka nahiz taldean (irakurketak, elkarrizketak, etc).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua edo azken ebaluazioa jarraitu daitezke.



EBALUAZIO JARRAITUA:

- Beharrezkoa da eskolorduetara bertaratzea.

- Lanak eskatutako datan eta eran entregatua egon beharko dute ikasgaia gainditzeko.

- Lan eta froga guztiak aprobatzea beharrezkoa da ikasgaia gainditzeko.



Egelan jarriko dira beharrezko materialak, testu osagarriak eta egin beharreko lanei buruzko argibideak.

Indarrean dagoen ikasturtean emandako azalpenak eta materialak dira aztergai izango direnak azterketan.



Ohiko deialdian gainditu ezean, ikasturte bereko ez ohiko deialdirako gordeko dira gaindituta dauden lanen (edo azterketaren) notak.



1. deialdian talde lanak gainditu ezean, 2. deialdian bakarkako lana egin behar da (errebisio egunean zehaztuko dira lanaren ezaugarriak)



Egindako lan ezberdinetan jorratutakoak ere izan daitezke azterketako galdera.



Ebaluatzeko DEIALDIARI UKO EGITEKO nahikoa da lan bat edo froga batera ez aurkeztearekin.



AZKEN EBALUAZIOA:



- AZTERLANAK: %50

- AZTERKETA: %50

Egelan daude lanei buruzko xehetasunak.

Lanak eta azterketa gainditu beharko dira ikasgaia gainditzeko. Eta ohiko deialdian gainditu ezean, ez ohiko deialdirako gordeko dira gaindituta dauden lanen (edo azterketaren) notak, baina ez hurrengo ikasturtean.

¬¬ Indarrean dagoen ikasturtean emandako azalpenak eta materialak dira aztergai izango direnak azterketan.





"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (3. puntua, 5. or.).



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezteak automatikoki dakar kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Edozein ebaluazio bide jarraituta ere, lanak kalifikatzerakoan baloratuko dena da:

- Txostenaren itxurari dagozkion baldintzak betetzea.

- Garatzea eskatutako atal guztiak garatzea, nahikoa eduki eta elkarloturarekin, eta emandako azalpenak kontuan hartuta.

- Azalpenen eta iruzkinen aberastasun eta sakontasun maila

- Idazkuntzaren zuzentasuna, erregistro egokitasuna eta koherentzia.

- Txosten akademikoen idazkuntza baldintzak betetzea, nagusiki informazioaren iturrien aipamenari dagokionean.



"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.2 art.).





"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (2.a. puntua).



COVID-19 dela-eta irakaskuntza eta ebaluaketa aurrez aurre ezin bada egin,eGela izango da hartuemanetarako gune nagusia, bideokonferentzia eta bestelako bitartekoak erabiliz ikasgaiari dagozkionak lantzeko, ebaluazio bide jarraia edo ez-jarraia izanda.

Ebaluaketarako lanak eta azterketak egiteko ere, eGela baliatuko da modu ez-presentzialean aritzea tokatzen bazaigu. Kasu honetan ebaluaketarako lanak eta azterketa-froga teoriko-praktikoak eGela bidez jarriko dira, ohiko zein ez-ohiko deialdirako aurreikusitako egun eta ordutan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. deialdian talde lanak gainditu ezean, 2. deialdian bakarkako lana egin behar da (errebisio egunean zehaztuko dira lanaren ezaugarriak)



Ebaluazio baldintza eta irizpide orokorrak ohiko deialdiko berak dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

¬¬¬ Egelan jarritako materialak landu beharrekoak dira. Ebaluazio frogak prestatzeko nahitaezko materialtzat ulertzen da irakasleak proposatutakoak ikasturtean zehar. Hartara, saio majistraletako langaiak, zein izaera praktikoa dutenek, froga ezberdinen bitartez izango dira ebaluagai.

¬¬¬ Garrantzitsua da oso ikasgai honek Egela plataforman duen gunea sarri errebisatzea, bertan jarriko baitira beharrezko materialak, testu osagarriak eta argibideak. Horrez gain, garrantzitsua da ere Egela errebisatzea programazioan edo ebaluazioan gertatu daitezkeen aldaketen berri izateko, Egelan argitaratukoen arabera egingo delako ebaluazioa.
Irakasleak bertan jartzen dituen oharrak eta abisuak ikasleak jaso ditzan, ikaslearen ardura da EHUko HELBIDE ELEKTRONIKOA aktibatuta izatea, edo beste e-helbide batera bideratua.


¬¬¬ Lan idatzi guztiei idazkuntza zuzenaren irizpideak betetzea eskatuko zaie. Oro har esanda, arloko hizkera erabiltzea eta ideiak antolatuta eta era ulergarri eta argian idatziak egotea; hori guztia gramatika eta ortografia arauak beteaz. Baldintza horiek betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.


E-posta bidezko ikasleen mezuak tutoretzarako ordu tarteetan erantzuten saiatuko da irakaslea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• - Bergua, José Ángel (2011): Estilos de investigación social: técnicas, epistemología, algo de anarquía y alguna pizca de sociosofía. Zaragoza. Prensas Universitarias de Zaragoza.

• - Colás, Pilar eta Buendía, Leonor (1995): Hezkuntzaren ikerkuntza. Bilbao. EHU/UPVko Argitalpen Zerbitzua.

• - Corbetta, Piergiorgio. (2007): Metodología y técnicas de investigación social. Madril. McGraw-Hill.

• - De Gialdino Vasilachis, Irene. (coord.) (2006): Estrategias de investigación cualitativa. Barcelona. Gedisa.

• - Del Val, Consuelo (2005): Prácticas para la comprensión de la realidad social. Madril. UNED.

• - Denzin, N.K. eta Lincoln, Y.S. (2015): Métodos de recolección y análisis de datos. Gedisa

• - Espadas, Mª Angeles. (1997): “La investigación en la formación del Trabajador social: perspectivas metodológicas”, Revista Servicios Sociales y Política Social.

• - Francés García, Francisco (2016): Metodologías participativas para la investigación y la intervención social. Univ. Alacant

• - Gibbs, G. (2012): El análisis de datos cualitativos en investigación cualitativa. Edic. Morata. Madril.

• - Iñiguez, Lupiciano. (ed.) (2003): Análisis del discurso. Manual para las ciencias sociales. Barcelona. UOC.

• - Mesonero de Miguel, M.(2005). Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak. Donostia. UEU.

• - Ragin, C. (2007); La construcción de la investigación social. Introducción a los métodos y su diversidad. Caps.1, 2 y 3. Bogotá. Siglo del Hombre Editores/ Universidad de Los Andes/ Sage Publications.

• - Red CIMAS-en 'Metodologías participativas. Sociopraxis para la creatividad social

• - Rubio, Mª J.osé y Varas, Jesús. (1997): El análisis de la realidad en la intervención social. Métodos y técnicas de investigación. Madril. CCS.

• - Ruiz Olabuenaga, José Ignacio (2012) (5. edizioa): Metodología de la investigación cualitativa. Bilbao. Universidad de Deusto.

• - Sanmartin, R. (2003): Observar, escuchar, comparar, escribir. La práctica de la investigación cualitativa. Barcelona. Ariel.

• - Vallejos, Antonio et al. (2007): Métodos y técnicas de investigación social. Madrid. Ramón Areces

• - Verd, Joan M. eta Lozares, Carlos (2016): Introducción a la investigación cualitativa. Madril: Síntesis.

• Balluerka, N. eta Gorostidi, A. (2007): Ikerketa metodoak eta diseinuak psikologian. Erein. Donostia.

• Bergua Amores, José Ángel (2018): Ikerkuntza sozialaren estiloak. Epistemologia, anarkia zerbait eta soziosofia pixka bat. Bilbao. EHU/UPV

• Colectivo Ioé. (2014). Investigación-acción participativa y perspectiva dialéctica. Arxius, 31, 57-68.

• García-Longoria, M.P. et al (2016): Análisis y diagnóstico en trabajo social. Tirant Humanidades. Valencia

• Hainbat egile (2019): ‘Otras formas de (des)aprender. Investigación feminista en tiempos de violencia, resistencias y decolonialidad’. Bilbao. EHU/UPV, Hegoa, Simref

• Montañés, M. (2007). Más allá del debate cuantitativo/cualitativo: la necesidad de aplicar metodologías participativas conversacionales. Política y Sociedad, 44 (1), 13-29

• Santana-Hernández, Juana D.(2019). “Expectativas de los estudiantes de Trabajo Social sobre su desempeño profesional con víctimas de violencia familiar y de género: un estudio cualitativo”. Trabajo Social 21(I):233-255. Bogotá: Departamento de Trabajo Social, Facultad de Ciencias Humanas, Universidad Nacional de Colombia.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Alonso, L.E. (1995). Sujeto y discurso: el lugar de la entrevista abierta en las prácticas de la sociología cualitativa. En J.M. Delgado y J. Gutiérrez (Coords.), Métodos y Técnicas cualitativas de investigación en Ciencias Sociales (225-240). Madril: Síntesis.
- Callejo, J. (2001). El grupo de discusión: introducción a una práctica de investigación. Barcelona: Ariel.
- Colás, P. (1992). El análisis de datos en la metodología cualitativa. Revista de Ciencia de la educación, 152, pp. 521-539.
- Gil Flores, J. y Perera Rodríguez, V (2001). Análisis informatizado de datos cualitativos. Sevilla: Kronos
- Hammersley, M. y Atkinson, P. (1994). Etnografía. Métodos de investigación. Barcelona: Paidós.
- Lorenzo, A., Martínez Piñeiro, A.B. y Martínez Piñeiro, E. (2004). Fuentes de información en investigación socioeducativa. 10,  n. 2. Revista ELectrónica de Investigación y EValuación Educativa, v. http://www.uv.es/RELIEVE/v10n2/RELIEVEv10n2_6.htm
- Marinas, J.M. y Santamarina, C. (Eds.) (1993). La historia oral: métodos y experiencias. Madril: Debate
- Martín Criado, E. (1997). El grupo de discusión como situación social. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 79, pp. 81-112.
- Pujadas, J.J. (1992). El método biográfico: el uso de las historias de vida en ciencias sociales. Madril: CIS.
- Sarabia, B. (1985). Historias de vida. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 29, pp. 165-186.
- Stake, R. E. (2007): Investigación con estudio de casos. Madril: Morata.
- Valles, M.S. (2002). Entrevistas cualitativas. Madril: CIS.
- Verd, Joan M. eta Lozares, Carlos (2016): Introducción a la investigación cualitativa. Madril: Síntesis.

Aldizkariak

Reis: Revista española de investigaciones sociológicas

Portularia: Revista de Trabajo Social

Revista Latinoamericana de Ciencias Sociales, Niñez y Juventud.

Web helbideak

http://la-investigacion-cualitativa.blogspot.com.es/

https://vimeo.com/56917346 -Jornadas de investigación feminista, 2011: 'Pluralismo metodológico'-

Ikerketa metodoetara oinarrizko hurbilpena: http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee152152/136266

http://www.ipesnavarra.org/

http://www.euskadi.eus/ikerketa_soziologikoak/
https://www.colectivoioe.org/
http://www.simref.net/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

16:30-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-18:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:30 (1)

14:30-16:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)