XSLaren edukia

Jardute Profesionalerako Sarrera25953

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25953
Murrizketak
"Jardute Profesionalerako Sarrera" egiteko"Gizarte Errealitateen Behatokia" eta "Gizarte Baliabideen Behatokia" irakasgaiak gaindituta izan behar dira

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan gizarte langintzaren jardute profesionalaren ezagutzara lehengo hurbiltzeari aurre egingo diogu, babes-sozialeko sistema markutik eta biztanleria-sektore nagusietatik abiatuta. Hain zuzen ere, esku-hartze eremu ezberdinetan gizarte langileek dituzten funtzio eta betetze profesionalerako erabiltzen dituzten tresnen ezagutzara. Halaber, entzute aktibo eta komunikazio eraginkorrean kokatuta komunikazio-trebetasunak landuko dira. Honetaz gain, bizibidearen identitateaz eta aspektu epistemologikoetan sakonduko da. Irakasgaia E modulu barruan kokatzen da: Praktikum eta Gradu Amaierako Lana.



GARRANTZITSUA: Ikasgai honetan izena-eman ahal izateko "Gizarte Errealitateteen Behatokia" eta "Gizarte Errealitateen Baliabideak" ikasgaiak gaindituak izan behar ditu ikasleak. Beste aldetik, Jardute profesionalerako sarrera ikasgaia nahitaez gainditu beharko da 4.mailan kanpoko praktikak egin ahal izateko, hots, ikasgai-giltza da practicum ikasgaian matrikula egin ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiak modulu E honako konpetentzien garapena ahalbidetzen du:

- Pentsamendu kritiko eta sortzaile garatzea, ohiko arrazonamenduari arrazoi lerro alternatiboak garatzea eta ezarritako denbora baten barruan argudiatzea (M06CM03)*.

- Entzuleria zehatz batentzako bideratuta ahozko nola idatzizko ondorioak era egoki eta egituratu batean komunikatzea (M06CM09)*.

* Titulazioaren ANECA memoriaren gaitasun kodifikazioa.



IKASKETA-EMAITZAK:

- Lanpostu baten azterketan, ikekerta eta esku-hartze objektuak gizarte langintzako helburu eta metodologiekin koherentziaz identifikatzen ditu.

- Esku-hartze testuingurak, funtzio profesionalak eta identitatearen bestelako elementuak beste bizibideetatik bereizten eta harremantzen ditu.

- Lan-talde eta gizarte langile aditueei zuzendutako saioak planifikatzen eta dinamizatzen ditu. Gizarte langintzako profesionalei sakonezko elkarrizketak pretatzen eta gauzatzen ditu.

- Jardute profesionalari buruzko talde eztabaidetan hartzen du parte, dokumentazioa alderatuz eta bere iritzia eta argudioak argi eta asertiboki espresatuz.

- Ahozko komunikazioa era arin, argia eta ulergarrian espresatzen da.

- Idatzizko aurkezpen argiak, egituratuak eta ulergarriak, hala hizkera teknikori nola edukiari dagokionez, era egokian laboratzen ditu.

- Poster zientifikoak diseinatzen eta ekoizten ditu.

- Irakasgaian normatiba eta irizpide teknikoei jarraituz banakako eta taldeko txostenak laboratzen ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Titulazio baieztapen memorian jasotako edukiei jarraituz:

- Gizarte babes sistemak eta biztanleria sektore nagusienetariko gizarte langilearen rola eta funtzioak.

* Biztanleria sektoreak: familia, haurtzaroa eta gazteria; adinekoak; bazterketa soziala dauden edo arriskuan dauden pertsonak; ezgaitasun edota gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak; etorkinak; talde etnikoak; drogak eta bestelako menpekotasunak dituzten pertsonak; genero bortizkeria biktimak eta ezberdintasun aukerak dituzten emakumeak; preso eta preso-ohiak; eta LGTBI kolektiboak.

* Babez sistemak: gizarte zerbitzuak; osasun; hezkuntza; diru-sarrera bermaketa; etxebizitza; enplegu eta formazioa; justizia.



MODULUAK:

1. Esku-hartze testuinguruak, funtzioak eta gizarte langintzarako tresnak.

2. Epistemologia eta gizarte langintza.

3. Jardute profesionala eta identitatea.



Hau guztia, moduluko beste irakasgaietan ikusi diren populazio-sektoreak eta talde kalteberetako sektore nagusiei dagokienez, eta babes sozialeko sistema desberdinetan kokatuz.

Zeharka etika profesionala, genero perspektiba, eahozko eta idatzizko komunikazio trebetasunak eta IKTen erabilpena landuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktiboak eta lankidetza talde-lanean oinarriturik.

Aurreikusten diren jarduerak gaitasun metodologikoak (ekiten jakin) eta jarrerazkoak (egoten jakin) garatzera bideratuta daude; halaber, ahozko eta idatzizko trebetasunak eta informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzera bideratuak ere. Jarduera hauek lan-taldean aritzeko ikasleen abileziak eta gaitasun pertsonalak sustatzen dituzte, iturri ezberdinetako informazioa kudeatuz eta taldeko antolakuntza eta lana planifikatuz. Talde jarduera hezitzaileekin batera ezinbestekoa da ikasleen banakako lan autonomoa.



Irakaskuntza mota mintegia izango da.

Mintegiek esparru profesionalarekin (arazoak konpontzeko ezagutzaren aplikazioa) loturiko gaitasunak garatzen dituzte. Halaber, instrumental eta komunikazio gaitasunak, besteak beste, informazio erabilpenean eragikortasuna eta ahozko eta idatzizko adierazpenak hobetzen laguntzen dute. Guzti hori aurrera eramateko, eztabaida taldeak (lauzpabost bat ikasle osatuak), bideo-saioak eta ariketa praktikoak egongo dira. Banakako ardura eta erabakiak hartzen bultzatuko da.

JARDUERA HEZIGARRIAK:

- Testuen irakurketa eta banakako hausnarketa, moduluen saioei aurre egin baino lehen.

- Taldeko gogoetak eta eztabaidak gelan, ikusentzunezko materiala osagarriaz lagundurik.

- Jardute profesionalaren analisia, lanpostu azterketaren bitartez honako ekimenen bidez:

o Gizarte langileekin World-Kafea.

o 4. maialako kanpoko praktiketan dauden ikaslekin World-kafea.

- Taldeko lana: Lanaren txostena.

- Lanbide barneraketa banakako proposamen lanketa: "Nire jardute profesionalaren sarrera".

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Participación e implicación en la asignatura. (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMAREN ARGIPENAK:

"Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko eba-luazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikastur¬tea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da" (8.3. art.).



Kalifikazioa honako lanez bidez egingo da eta batez bestekoa egin ahal izateko guztiak aurkeztu eta gainditu beharko dira:

- Banakako lana (Nire jardute profesionalaren sarrera): %40

O Talde-lana: lan-txostena: % 40.

O Ikasgaian parte hartzea eta inplikatzea: % 20.



Honetaz gain, ebaluazio jarraian ezinbestekoak dira:

- Eskola guztietara etortzeko baldintza.

- Derrigorrezko irakurgai guztien banakako erregistroa (eskolako saioei aurre egin baino lehen egela plataformara igoko direnak).



Azken ebaluazio-sistemari helduz gero batez bestekoa honela emango da:

- Proposamena-Nire jardute profesionalaren sarrera: %40

- Jarduera baten diseinua, dinamizazioa eta ebaluazioa: % 40

- Prozesu metodologikoan edo proba osagarrian parte hartzea: % 20



Gainera, ebaluazio jarraitua egiteko, honako hauek baloratuko dira:

- Planteatutako moduluei buruzko hausnarketaren banakako erregistroa (ikasleak taldeko lan-saioaren aurretik eta planteatutako egunetan igoko du eGelara), ondoren banakako lanaren eranskinetan gehituta.

- Eskoletara joatea.



OHARRA:

COVID-19 dela eta, ebaluazioa modalitate ez presentzialean egin behar izatekotan, bai ebaluazio jarraia eta bai amaierako ebaluazioa egingo duten ikasleen kasuan, lan ezberdinen (banakakoak/taldekoa) entregatzeak eGelaren bidez egingo dira, ohiko eta/edo ezohiko deialdirako aurreikusita dagoen egun eta ordu berdinean.



DEIALDIARI UKO EGITEA:

Etengabeko ebaluazioaren kasuan: "deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari" (12.2 art).

Azken ebaluazioaren kasuan: "azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.3 art).



"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren %

40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.2 art.).



"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia" (3. puntu, or.5).



"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta

aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, ignoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazi akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (2.a. puntu).







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko ebaluazio sistema bera mantentzen da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

NAHITAEZ ERABILIKO DIREN MATERIALAK

- Oinarrizko bibliografiaren irakurketak (eGela).
- Oinarrizko bibliografia eta ikusentzunezkoak (eGela).
- Lan guztiei aurregiteko pautak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Modulua. Esku-hartze testuinguruak, funtzioak eta gizarte langintzarako tresnak



- COLOM MASFRET, Dolors (2010): El trabajo social sanitario en el marco de la optimización y sostenibilidad del sistema sanitario. Zerbitzuan, 47, 109-119.

- BAEZA, Nuria. Trabajo Social desde la vulnerabilidad energética. Servicios Sociales y Política Social. XXXVII (monográfico especial), 203-210.

- JAUSORO ALZOLA, Kristina y ARANGUREN VIGO, Edurne (2019): El trabajo social en el sistema educativo vasco, una apuesta social y política. Zerbitzuan, 68, 79-89.



2. Modulua: Epistemologia eta gizarte langintza



- BERASALUZE CORREA, Ainhoa (2011). Egitetik haratago: pentsatzearen aribidea Gizarte Langintzan. Zerbitzuan 49, 9-18.

- Equipo del Observatorio del Tercer Sector de Bizkaia (2014). Perspectiva Relacional de Intervención. Recogida del seminario la perspectiva relacional en la intervención social. OTSBizkaia. www.3sbizkaia.org

- OSIF Pertsonal Batzarra (9 julio 2021). Harremanetan zentratutako arreta. Gizarea.

- OION, Rakel: ARANGUREN, Edurne (2021). Gizarte Langintzan AMIA / IAAM egoeraren analisiaren birplanteamendu epistemologikoa. Cuadernos de Trabajo Social, Vol. 31, Nº 1, pp.115-125.

- ZAMANILLO, Teresa (1999). Objektuaren inguruko oharrak Gizarte Langintzan. Cuadernos de Trabajo Social, 12, 12-32.



3. Modulua: Jardute profesionala eta identitatea



- ARANGUREN, Edurne: “El trabajo social en clave de paz”, In Muñoz, Francisco A. y BOLAÑOS CARMONA, Jorge (2011): Los hábitus de la paz, Universidad de Granada, Granada.

- ARANGUREN, Edurne (2014). "Empoderamiento profesional e intelectual en Trabajo Social. Retos de futuro". Azarbe. Revista Internacional de Trabajo Social y Bienestar, 3, 139-147.

- Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra (2012, 3. Edizioa). Gizarte Langintzako Kode Deontologikoa. Madril: Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra.

- Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra (2016) ¿Qué son los colegios profesionales? Guía rápida. Consejo General de Trabajo Social.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Modulua: Esku-hartze testuinguruak, funtzioak eta gizarte langintzarako tresnak.

- DIAZ Eduardo. (2009). "Los ámbitos profesionales del Trabajo Social". In Fernandez Tomas y Alemán Carmen: Introducción al trabajo social. Madrid. Alianza Argitaletxea.
- GARCÍA CASTILLA, Francisco Javier y MENESES FALCÓN, Carmen (2011). Ámbitos de intervención en el Trabajo Social. In FERNANDEZ GARCÍA, Tomás (coord.): Fundamentos del Trabajo Social. (p.345-384). Madrid: Alianza Argitaletxea.

2. Modulua: Epistemologia eta gizarte langintza.

- ARIÑO ALTUNA Miren eta BERASALUZE CORREA Ainhoa (2012). "El limbo de la epistemología" In E. Sobremonte, Epistemología, teoría y modelos de intervención en Trabajo Social. Reflexión sobre la construcción disciplinar en España. Deusto Digital, Serie Maior, 13, 229-237. Deustu.
- GUZMAN, Adriana y PAREDES, Julieta (2014). Feminismo Comunitario. Mujeres Creando. https://www.youtube.com/watch?v=C6l2BnFCsyk 37,25
- KISNERMAN, Natalio (2013): Pensar el Trabajo social. Una introducción desde el construccionismo. Erresuma Batua: Edward Argitarapenak (1998 1. Argitalpena. Buenos Aires: Lumen Humanitas).

3. Modulua: Jardute profesionala eta identitatea

- HERNÁNDEZ ECHEGARAY, Arantxa (2018): Los riesgos de la profesionalización del Trabajo Social en España. Zerbitzuan, 31 (1), 139-152.
- Ovejas, Ch., Ariño, M. y Berasaluze, A. (2018). Topikoak eta Gizarte Lana ulertzeko gakoak. In Raya, E. Caparrós, N., Lorente, B y Anaut, S. (Coords): Ciencia y esencia en la práctica del Trabajo Social. (p.297- 312). Valencia: Tirant Humanidades.
- VELASCO, Koldobi (2011). "¿Mediamos o sustituimos en el ejercicio profesional?" Mendekotasunetik Harantz. Gizarte Langintzako IV. Jardunaldia. Vitoria-Gasteiz. https://egela1516.ehu.eus/mod/url/view.php?id=571702
- ZAMANILLO, Teresa (2009). Invitación a un trabajo social reflexivo. In XI Congreso Estatal de Trabajo Social: Trabajo Social, sentido y sentidos. Zaragoza. Kongresuaren Aktak.

Aldizkariak

- AZARBE. Universidad de Murcia.
http://revistas.um.es/azarbe
- CUADERNOS DE TRABAJO SOCIAL Universidad Complutense de Madrid.
http://revistas.ucm.es/index.php/CUTS
- PORTULARIA - Revista de Trabajo Social - Universidad de Huelva.
www.uhu.es/publicaciones/revistas/portularia
- Trabajo Social Hoy.
http://www.comtrabajosocial.com/index.asp?tp=2&pag=pub&sub=prev
- Alternativas. Cuadernos de Trabajo Social
http://rua.ua.es/dspace/handle/10045/5269
- REVISTA DE TREBALL SOCIAL. http://www.tscat.cat/index.php?option=com_content&view=article&id=68&Itemid=168&lang=ca
- SERVICIOS SOCIALES Y POLÍTICA SOCIAL. Consejo General de TTSS http://www.cgtrabajosocial.com/revista_digital_en_abierto
- DOCUMENTOS DE TRABAJO SOCIAL. Colegio de Trabajo Social de Málaga. http://www.trabajosocialmalaga.org/revistadts/
- GIZARTERATUZ SIIS Boletin
http://www.siis.net/es/boletin-gizarteratuz.php
- Zerbitzuan. Eusko Jarlaritzaren Gizarte Gaien Sailburuordetza.
Http://Www.Zerbitzuan.Net/

TaldeakToggle Navigation

16A Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-16:30 (1)

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 1 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

16B Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-16:30 (1)

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

46A Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-18:30 (1)

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

46B Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-18:30 (1)

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

46C Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-18:30 (1)

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)